ZER DA IKD GAZtE? / ¿QUÉ ES IKD GAZtE?

ZER DA IKD GAZtE?

IKD GAZtE 2011an EHU eta bertako ikasleriaren hausnarketa sakon baten ondorioz sortutako proiektua dugu. Gogoeta berean, ikasleek beraien ikasketa prozesuaren autonomia falta nabaritzeaz gain, diziplina anitzeko lan espazioen absentzia falta zegoela eta nola ez,  mundu laboralera begira errealitatearekin kontaktu mugatua zutela aldarrikatu zuten. Behar horien identifikaziotik abiatuz, EHUko Hezkuntza Aholkularitza Zerbitzuarekin (SAE/HELAZ) eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin batera, IKD GAZtE proiektua sortu eta bultzatu zen.

Gaur egun, 2017/18 ikasturtetik, proiektu hau Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordetzak kudeatzen du.

UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko gradu ezberdinetako ikasleek autogestionatzen, koordinatzen eta dinamizatzen duten proiektua da. Ikasleek ikasleentzako sortutako eta bideratutako proiektua.  

05.PNG

IKD GAZtE, ikasleek autogestionatzen duten proiektua da, ikasleen ahalduntzea helburu duena, alegia; ikaslea heure ikasketa prozesuaren protagonista bilakatzea. Ibilbide honetan ikasleek garatzen dituzten konpetentziak besteak beste: ekimen sena, autonomia, sormena, ikasten ikasi, talde lana, ahozko eta idatzizko komunikazioa, gatazken ebazpena, gaitasun sozialak… Gaur egun lan munduak eta gizarteak eskatzen dituen zeharkako hainbat  gaitasunak.

Konpetentzi hauen lanketarako eraikitzen diren ikaskuntza testuinguruak zabalak eta anitzak dira. Ikaslea beti ere gizarte eragile batek ezarritako erronka esanguratsu eta erakargarri baten aurrean aurkitzen da, -profesionala bailitzan- eta gradu ezberdinetatik datozen ikasleekin batera erantzun diziplinarteko bat eman behar du. Honela, eta bide batez, unibertsitate eta gizartearen arteko zubiak eraikitzen dira, jendarte hurbilarekin sentsibilizatuta eta harremanetan dagoen unibertsitate inplikatua sortuz.

Unibertsitate komunitatea osatzen duten figura guztiekin (ikasleak, irakasleak, PAS, PDI eta bestelako zerbitzuetako langileak) harremana eta sare horren etengabeko interakzioa bultzatzen du, betiere oinarri nagusia ikasleriarengan jarriz.

Proiektuaren sorreran (2011/2012 ikasturtean) Gipuzkoako Campusean diagnostiko tailerrak eta sentsibilizazio kanpainak burutu ziren. Garai hortako ikaslei hitza eman genien eta unibertsitatearekiko zeukaten pertzepzioaren berri eman ziguten. Beraien nahiak eta kezkak azaldu zizkiguten eta behin emaitzak aztertuta unibertsitatea eraldatzeko tresnak martxan jartzen hasi ginen.

ZEIN DA GURE HELBURUA?

Proiektuaren helburu nagusia ikasleriaren ahalduntzea sustatzea da, hau da, ikaslea bere ikaskuntza prozesuaren protagonista bilakatzeko baliabideak eskaintzea. Hori guztia gradu ezberdinetako ikasleen arteko talde lana garatuz eramaten dugu aurrera.

Bestetik, unibertsitatea-gizartea arteko zubiak eraikitzeko xedea ere badugu, jendarte hurbilarekin sentsibilizatuta eta harremanetan dagoen unibertsitate inplikatua sortuz.

ikd gazte blog zigilua eu.png

Horrez gain, ondorengo zeharkako konpetentzien garapena ere bultzatu nahi dugu ikasleengan:

  • Ekimen sena
  • Autonomia
  • Ikasten ikasi
  • Komunikazioa
  • Talde lana
  • Sormena
  • Konpetentzia zibiko eta sozialak

06.PNGAzken batean, unibertsitatean ikasteko eredu berri eta dinamiko bat proposatzen dugu, era autonomo eta eraginkor batean lan egiteko tresnak eskuragarri jartzen dituena.

Erronka, eraldaketa eta berrikuntza proiektuaren norabidea finkatzen laguntzen digute kontzeptuak dira. Eta horiek oinarritzat hartuz, lortzen dugu ikaslea era aktibo batean ikasketen erdigunean jartzea.

Horren guztiaren eta etorriko denaren emaitza da IKD GAZtE

ZER ESKAINTZEN DUGU ETA NOLA EGITEN DUGU?

  • MODULUA: Ideien bidez proiektuak eraikiz” Modulua. Inguru hurbileko gizarte eragile ezberdinek erronka errealak proposatzen dituzte eta gradu ezberdinetako ikasle talde multidiziplinarrak proiektuak errealitatean aplikatzen dituzte elkarlanean. Informazio gehiagorako begiratu blogeko “Modulua” atala.

07.PNG

  • TAILERRAK: Aurreko puntuan aipatutako zeharkako konpetentzien garapena lantzeko tailerrak burutzen ditugu Gipuzkoako Campuseko zentroetako gradu ezberdinetan.
  • METODOLOGIA BERRITZAILEAK, AKTIBOAK ETA DINAMIKOAK: Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza (POI), Ikaskuntza-Zerbitzua (IkZ), Design Thinking (DT) bezalako metodologien bitartez egiten dugu lan, batzuk aipatzearren. Metodologia hauek oinarria hobekuntzan, birdiseinuan, egoeraren azterketan eta enpatian daukate.designthinking eusk.png
  • AHOLKULARITZA ETA FORMAZIOA: Ikasleriarekin lotutako ideiak entzuten ditugu eta zerbitzu ezberdinetarako deribazioa egiten dugu. Horrez gain, ikasleen behar ezberdinak asetzeko formazio espezifikoak ere diseinatzen ditugu, esate baterako, talde lana eta funtzionamendu tresnak, komunikazioa, sormena garatzeko estrategiak…
  • BESTELAKO EKINTZAK: Proiektua ezagutzera emateko hedapen eguna eta bestelako ekintza puntualak burutzen ditugu.

Ideia berriak entzuteko eta proiektu berriak garatzeko prest gaude. Beraz, hurbildu guregana eta bota zure proposamena.

NOREN BABESA DAUKAGU?

  • Euskampus: Nazioarteko Bikaintasun Campusa.
  • UPV/EHUko hiru Errektoreordetza:
  1. Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordetza.
  2. Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza.
  3. Gradu Ikasketen eta Berrikuntzaren arloko Errektoreordetza.

UPV_Excelencia_bilingue_positivo_alta.jpg

¿QUÉ ES IKD GAZtE?

El proyecto IKD GAZtE nació en el año 2011, tras un profundo proceso de reflexión de la UPV/EHU y el alumnado de la misma. Los resultados obtenidos indicaron que el alumnado notaba una falta de autonomía en su proceso de aprendizaje, la ausencia de espacios de trabajo multidisciplinares y un contacto muy limitado con la realidad del mundo laboral. En consecuencia, la UPV/EHU, con su Servicio de Asesoramiento Educativo a la cabeza, y gracias a la subvención de Diputación Foral de Gipuzkoa, crearon e impulsaron IKD GAZtE.

Desde el curso 2017/18 es gestionado por el Vicerrectorado de Estudiantes y Empleabilidad.

05.PNG

Impulsamos la continua relación e interacción entre las diferentes figuras que conforman la comunidad universitaria (estudiantes, profesorado, PAS, PDI y personal de otros servicios), siempre poniendo el eje principal en el alumnado.

En el primer año de vida (curso 2011/2012) se realizaron por el Campus de Gipuzkoa talleres de diagnóstico y campañas de sensibilización. Dimos voz a los y las estudiantes y nos informaron sobre la percepción que tenían sobre la universidad. Nos mencionaron sus deseos y preocupaciones y despúes de analizar las respuestas, en conclusión, comenzamos a crear herramientas que sirvieran para transformar la propia universidad.

¿CUÁL ES NUESTRO OBJETIVO?                               

IKD GAZtE es un proyecto autogestionado por estudiantes, y que tiene como objetivo su empoderamiento; es decir, que el propio estudiante sea el protagonista de su proceso de aprendizaje. En este recorrido se trabajarán diferentes competencias, tales como el sentido de iniciativa, la autonomía, la creatividad, trabajo en equipo, comunicación escrita y oral, resolución de problemas, capacidades sociales, … Capacidades que hoy en día se aplican tanto en el ámbito laboral como en el social.

ikd gazte blog zigilua es

Por otro lado, tenemos el fin de construir puentes entre la universidad y la sociedad, para crear una universidad sensibilizada, implicada y en constante relación con la sociedad local que nos rodea.

El contexto generado para trabajar dichas competencias es bastante amplio. Cada estudiante dará respuesta a un reto propuesto por un agente social, -como su de un profesional se tratara- junto con otros estudiantes de diferentes grados. De este modo, se construyen puentes entre la universidad y la sociedad, dando pie a la creación de una universidad sensibibizada y conectada con la sociedad

Por último, también queremos apoyar en el alumnado las competencias transversales que mencionamos en los siguientes puntos:

  • Sentido de la Iniciativa
  • Autonomía
  • Aprender a aprender
  • Comunicación
  • Trabajo en equipo
  • Creatividad
  • Competencias cívicas y sociales

06.PNGEn consecuencia, lo que proponemos es un modelo nuevo y dinámico de aprendizaje integrado en la universidad. Un modelo que pone herramientas al alumnado para trabajar en equipo de manera eficaz y autónoma.

Los conceptos como reto, transformación e innovación nos ayudan a orientar los objetivo de toda nuestra actividad. Y cogiendo todo eso como base es como logramos un estudiantado activo y protagonista de sus estudios.

IKD GAZtE es resultado de todo ello y todos los nuevos retos que están por llegar.

¿QUÉ OFRECEMOS Y CÓMO LO HACEMOS?

  • MÓDULO: El Módulo Ideas que construyen proyectos. Diferentes agentes sociales de nuestro entorno cercano planteanretos reales y estudiantes de diferentes grados trabajan para dar respuesta a los retos, trabajando de manera multidisciplinar y aplicando el proyecto en la realidad. Para más información accede a la pestaña “Módulo” de nuestro blog.08.PNG
  • TALLERES: Dinamizamos talleres en diferentes grados de los centros del Campus de Gipuzkoa, con intención de trabajar las competencias transversales que hemos mencionado en el apartado anterior.
  • METODOLOGÍAS INNOVADORAS , ACTIVAS Y DINÁMICAS: Trabajamos, entre otras, con metodologías tales como Aprendizaje Basado en Proyectos (ABP), Aprendizaje-Servicio (ApS) y Design Thinking (DT). Estas metodologías ponen el foco en la mejora continua, en el rediseño, en el análisis y en la empatía.

designthinking cast.png

  • ASESORAMIENTO Y FORMACIÓN: Atendemos y escuchamos al alumnado y damos información y/o derivamos en base a la necesidad sobre diferentes servicios. A su vez, diseñamos formaciones específicas a la carta, como por ejemplo, formación en trabajo en equipo, funcionamiento y roles, comunicación, estrategias para desarrollar la creatividad…
  • OTRAS ACTIVIDADES: Realizamos un día de difusión y diferentes actividades puntuales.

Estamos encantados/as de escuchar nuevas ideas y propuestas. También estamos dispuestos a desarrollar nuevos proyectos. Por lo tanto, no dudéis en acudir a nosotros/as y contadnos vuestra propuesta.

¿QUIÉN NOS APOYA?

  • Euskampus: Campus de Excelencia Internacional.
  • Tres Vicerrectorados de la UPV/EHU:

                  1. Vicerrectorado de Estudiantes y Empleabilidad

                  2. Vicerrectorado del Campus de Gipuzkoa.

                  3. Vicerrectorado de Estudios de Grado e Innovación.

UPV_Excelencia_bilingue_positivo_alta.jpg

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.