OSTADAR

ostadar

Ostadar Saiarre Kirol Taldea Lasarte-Oriako kirol elkartea da Hainbat kirol diziplina lantzeaz gain, inklusioaren aldeko Multi-kirol Eskola Inklusiboa sortu du.

ERRONKA: Kirol egokitutako ekitaldi inklusiboa antolatzea.


El Grupo Deportivo Ostadar Saiarre, establecido en Lasarte-Oria, aúna diversas disciplinas deportivas fomentando la inclusión de diferentes colectivos gracias en gran parte a la Escuela Multideportiva inclusiva.

RETO: Organizar un evento de deporte adaptado inclusivo en Gipuzkoa.




9.SAIOA (2017-05-02)

Iritsi da eguna! Hemen dago moduluaren itxiera saioa! Lan eta lan ibili gara aurreko saioetan eta gaur hori erakusteko aukera izan dugu.

Gaurko egunean, Carlos Santamaria zentroko areto nagusian bildu gara IKD GAZtE moduluan parte hartu dugun guztiak, bakoitzak bere erronkan bizitakoa eta lortutakoa gainontzekoei kontatzeko. Interesgarria iruditu zaigu gainontzekoen proiektuak nolakoak izan diren entzutea, hasi ginenetik soilik gure proiektuak zentratzeko denbora izan dugu eta. Aurkezpenen bitartean, dinamika bat egin da, non oso ondo pasa dugun eta barre asko egin ditugun. Saioari amaiera emateko, famili argazki bat egin dugu talde guztien dinamizatzaileekin liburutegiko atean eta jarraian lunch-a hartzera joan gara denok elkarrekin.

Gezurra dirudien arren denborak aurrera egiten du eta nahiz eta atzo zirudien moduluaren lehenengo eguna zela, amaitu da orain dela 9 aste hasi genuen proiektua. Oso polita izan da proiektuan bizitako esperientzia hainbat arrazoiengatik, nondik azpimarra genezake hainbat pertsona izugarri ezagutu ditugula eta haiekin taldean lan egitea plazer bat izan dela, asko ikasi baitugu batak bestetik. Hori dela eta, gustatuko litzaiguke Ostadar Saiarre Kirol Taldea eskertzea bere proiektuagatik eta, gehien bat MILA ESKER IKD GAZtE-ri horrelako bizipen polita izatea ez bailitzake posible izango zuengatik ez balitz. Espero dugu etorkizunean laguntzen jarraitu ahal izatea.

Ordura arte, bizi IKD GAZtE.


9ª SESIÓN (02-05-2017)

¡Ha llegado el día! ¡Aquí está la sesión de clausura del módulo! Hemos trabajado pico y pala durante las anteriores sesiones y hoy hemos tenido la oportunidad de demostrarlo.

En el día de hoy, nos hemos reunido todos los participantes del módulo de IKD GAZtE en el salón principal del centro Carlos Santamaría, con la finalidad de que cada uno de los diferentes grupos pueda contar lo vivido y lo logrado durante las 9 semanas del reto. Nos ha parecido interesante escuchar cómo han sido los proyectos de los demás ya que desde que empezamos solo hemos tenido tiempo para centrarnos en el nuestro. Durante las presentaciones se ha llevado una dinámica, la cual ha sido muy divertida y nos hemos reído mucho con ella. Para finalizar la sesión, nos hemos sacado una foto de familia con todos nuestros dinamizadores y a continuación, hemos ido todos juntos a disfrutar del lunch.

Aunque parezca mentira el tiempo va adelante y aunque tengamos la sensación de que fuera ayer el primer día del módulo, ha finalizado ese proyecto que comenzamos ya 9 semanas atrás. La experiencia vivida en el proyecto ha sido muy bonita debido a varias razones, de las cuales nos gustaría enfatizar  que hemos conocido varias personas increíbles y que ha sido un placer el haber trabajado en grupo, ya que hemos aprendido mucho los unos de los otros. Por ello, nos gustaría agradecer a Ostadar Saiarre Kirol Taldea por su proyecto y sobre todo MIL GRACIAS A IKD GAZtE, puesto que tan bonita vivencia no habría sido posible si no fuera por vuestra ayuda. Esperamos poder ayudaos en el futuro.

Mientras tanto, vive IKD GAZtE



8.SAIOA (2017-04-25)

Gaurkoan Arkitekturako estatuen gelan bildu gara. Bertan, gure IKD kideak banatu egin gara, talde ezberdinak osatuz eta 5 eragile desberdin ezagutzeko aukera izan dugu. Bertan, 10 minutuko tartetxo batean, egiten dutenaren azalpentxo bana eman digute. Errotazio bidez, hauetako bakoitzarekin egon gara eta azken 15 minutuetan, gehien erakarri gaituenarekin denbora gehiago pasatu ahal izan dugu. Orokorrean, aho zapore mikatzarekin gelditu gara, gai hauek gure momentuko interesetatik urrun egongo balira bezala.

Hau amaitutakoan, gelategira itzuli gara, betiko gelara, eta gure buruen eta taldekideen balorazioak egiteari ekin diogu, baita dinamizatzailearen balorazioa ere. Azkenik proiektu honen puntu ahulak eta indartsua, eta aldatuko edo kenduko genituzkeen alderdiak aipatu ditugu. Arrakasta gehien izan duten kexak, enplegu egunaren ingurukoak izan dira, gure proiektuarekin erlazio zuzenik gabea iruditu baitzaigu, eta denbora beste zerbaitetan hobeto aprobetxatua izan daitekeela. Aldiz, taldeen eraketa forma, proiektuen sustapena eta antolamendu orokorrarekin oso gustura gelditu gara.

Jadanik bukatzen ari gara eta energia asko gastatu ditugu, baina lan ona eta polita egin dugun irudipenarekin agurtuko gara. Agurtu, oraingoz, noski. Nork daki hurrengo proiektuetan zer gertatuko ote den? Orain, aurkezpenaren egunaren zain gelditzen gara, egin duguna besteen gustukoa izango den esperantzarekin eta besteenak entzuteko gogoekin. Hurrengo astean ikusiko dugu elkar!


8ª SESIÓN (25-04-2017)

Hoy nos hemos reunido en la “sala de estatuas” de arquitectura. Allí, nuestro grupo se ha dividido, formando nuevos grupos, y hemos podido de hablar con 5 promotores. Con un límite de 10 minutos, cada promotor se encargaba de explicarnos qué es lo que hacen y cómo eso puede interesarnos. Mediante una simple rotación, hemos pasado por todos los promotores que asistieron y en los últimos 15 minutos hemos tenido la oportunidad de hablar de nuevo con el que más nos haya interesado. En general, nos hemos quedado con un sabor de boca agridulce, ya que en estos momentos los temas que nos han presentado no giran en torno a nuestros intereses actuales.

Al finalizar, hemos vuelto al aulario, a nuestra clase, y hemos tenido que autoevaluarnos y evaluar a nuestros compañeros y dinamizador de IKD GAZtE. Para terminar, dimos paso a una última dinámica, que consistía en resaltar los puntos fuertes y flojos del proyecto y decir lo que cambiaríamos de este. La mayoría de las quejas se las ha llevado el propio día del empleo, ya que creemos que no tiene una relación directa con nuestro proyecto y que el tiempo podría haberse utilizado en cualquier otra cosa.

Estamos llegando al final y hemos realizado un gran esfuerzo, pero nos despedimos pensando que hemos realizado un gran trabajo y que el resultado ha sido fantástico. Despedirnos, por ahora, por supuesto. ¿Quién sabe qué pasará en futuros proyectos? Por ahora, nos quedamos a la espera del día de presentación del evento, con esperanza de que a los demás les guste y con ganas de escuchar las demás. ¡Nos vemos la semana que viene!



7.SAIOA (2017-04-23)

Azkenean iritsi da gure ekitaldiaren eguna!

Goizeko 9etan elkartu gara Lasarteko Maialen Chourraut polikiroldegian, azken xehetasunak itxi eta goiz polit bati indarrez ekiteko. Inori ez zaio gustatzen Igande goizean goiz esnatu eta mugitzea, baina gaurkoan IKD GAZtEren kamiseta moreak jantzi eta hor joan gara, gauzak ahalik eta ondoen egiteko gogotsu.

Esfortzu askoren ondoren, hainbat partaide lortu ditugu, gutxi gorabehera 30 haur, adin eta herri desberdinetakoak. 4 taldetan banatu ostean (gorriak, urdinak, berdeak eta horiak), proposatu ditugun kirol ezberdinak praktikatzera gonbidatu ditugu, hala nola, aulkidun saskibaloia, goalball-a eta itsuentzako boloak eta toka. Haurren beharrak ikusita eta monotoniatik ateratzeko, kirol hauen arauak aldatzen joan gara (‘orain baloia jaurti beharrean, lehendabizi ondokoari pasa behar diozu’ eta horrelakoak). Talde guztiek kirol guztiak dasta ditzaten, denbora muga bat jarri diogu partidu bakoitzari, errotazio sistema bidez aldatuz. Azken ordu erdian, joko hauek amaitutzat jo eta pistan aldaketa batzuk egin ditugu. Hiru kale banatu eta hainbat kono erabiliz, errelebozko oztopo lasterketa bat prestatu diegu, gurpildun aulkian lehiatzeko. Batzuk gaitasun gehiago eta besteek gutxiago erakutsi dute, baina helburua ez zen ongi pasa eta besteen (kirol egokitua egiten dutenen) lekuan jartzea besterik eta hau zinez ongi bete dute. Denbora guztian laguntza behar zutenei esku bat botatzeko prest agertu dira eta honek dinamikak asko erraztera eraman gaituzte.

Oro har oso gustora gelditu gara atera den moduan, oso giro ona nabaritu baitugu eta haurrek erantzun dutela uste baitugu. Ekitaldia, lortu ditugun hainbat sariren zozketa eta Lacturalek eskainitako Yogurten banaketarekin amaitu dugu. Gu oso pozik gelditu gara egindako lanarekin, baina hala ere pozgarriena haurren irribarrea ikustea izan da. Helburua beteta! Milesker denoi!


7ª SESIÓN (23-04-2017)

¡Al fin llegó el día! ¡Nos toca realizar nuesto evento!

Nos hemos reunido a las 9 de la mañana en el Polideportivo Maialen Chourraut de Lasarte para darle los últimos retoques al evento y comenzar de manera inmejorable. Claro que a nadie le gusta madrugar un Domingo, pero esta vez, nos hemos puesto nuestras camisetas moradas de IKD GAZtE y allá hemos ido, a hacer las cosas de la mejor manera posible.

Después de mucho (muchísimo) esfuerzo, hemos conseguido unos cuantos participantes, alrededor de unos 30, de diferentes edades y localidades. Tras dividirlos en 4 grupos (rojos, verdes, azules y amarillos), les hemos invitado a participar en los diferentes deportes adaptados que hemos preparado, así como baloncesto en silla de ruedas, goalball y bolos y toka para personas ciegas. Viendo las necesidades de los niños y para romper con la monotonía, hemos ido cambiando las reglas a lo largo del evento. Para que todos los niños puedan probar cada uno de los deportes que hemos preparado, hemos puesto un límite de tiempo en cada partido/deporte, haciendo uso de un sistema de rotación para cambiarlos de un deporte a otro. A falta de media hora para finalizar el evento, hemos realizado unos cambios en la pista, dividiendo esta en 3 calles diferentes y mediante unos conos, hemos preparado una carrera de obstáculos con relevos, para que participen con la silla de ruedas. Algunos han mostrado mayor capacidad que otros, pero el objetivo no era únicamente el pasarlo bien, sino también ponerse en la piel de las personas con diversidad funcional, y esto lo han sabido llevar a cabo de manera sobresaliente. Siempre se mostraban disponibles para ayudar a quien necesitase una mano y eso ha facilitado mucho la dinámica.

En general, nos hemos quedado muy contentos con el resultado, ya que nos hemos encontrado en un entorno muy cómodo y los niños han respondido a nuestro evento de manera muy positiva. Para terminar el evento, hemos sorteado unos maravillosos premios, aportados por nuestros también maravillosos sponsors, y repartido unos deliciosos yogures aportados por uno de nuestros sponsors, Lacturale. Nosotros nos hemos quedado muy satisfechos con el resultado, pero lo realmente reconfortante ha sido el ver la sonrisa en la cara de los niños que asistieron. Lo dicho, ¡Objetivo cumplido! Muchas gracias a todos, a los que participasteis y a los que lo hicieron de manera indirecta, de verdad, ¡Mil gracias!



6.SAIOA (2017-04-04)

Aste sendoa izan dugu azken hau! Ekitaldiaren prestaketekin jarraitzen dugu eta honek oso itxura ona dauka, nahiz eta oraindik parte-hartzaileen bila gabiltzan. Gaurko saioa zerbitzu eguna prestatzeko erabili dugu eta azkar pasatu dugu arratsaldea, gauza mordoa izan baitugu egiteko.

Alde batetik, sponsorrak bilatzen saiatu gara, baina ez dugu gauza handirik lortu oraindik. Honetaz gain, parte hartzaile posibleekin kontaktuan jarri gara. Ikusi dugu interesa badagoela gure ekitaldiarekiko eta horrek motibazio handia sortarazten digu; hala ere, parte-hartzaileen bila jarraitu beharko dugu. Ekitaldiaren gaineko kartelari buelta asko eman ondoren amaitu egin dugu, jarraian dagoen estekan ikusgai.

Kartela

Bestalde, esan bezala, zerbitzu eguna antolatzen aritu gara. Jada, badauzkagu egunaren gaineko prestaketa guztiak antolatuak, bitxikeri batzuk baina ez zaizkigu falta. Honako plangintza prestatu dugu Apirilaren 23an goizeko 9-12:30 bitarte antolatuko dugun ekitaldiarentzako:

  • 9:00-9:50 Denbora tarte honetan hasiera emango diogu gure ekitaldiari, gure proiektuaren gaineko aurkezpena egingo dugu, Ostadarrekoak haien lanaren inguruan mintzatuko dira eta ekitaldiaren nondik norakoak aurkeztuko ditugu.
  • 10:00-12:15 jarduera desberdinak burutuko ditugu, errotazioa erabiliko dugularik denek jarduera guztiak proba ditzaten.
  • 12:20 – 12:30 Zozketarako unea izango da. Gauza pila ditugu zozketatzeko!

Egun horretarako zereginak ere banatu ditugu gure artean.

Ilusioz gabiltza egun hau antolatzen eta gero eta hurbilago dago jada. A ze gogoak gure lanaren emaitza ikusteko! Laster arte!


6ª SESIÓN (04-04-2017)

¡Una dura semana hemos tenido esta vez los componentes del grupo!Continuamos preparando el evento y parece que está tomando una bonita forma, a pesar de que seguimos en busca de participantes. La sesión de hoy la hemos utilizado para preparar bien el día del servicio y todo ello nos ha llevado a que las horas pasasen volando.

Por un lado, hemos estado buscando nuevos sponsors pero no hemos logrado avanzar mucho. Además, nos hemos puesto en contacto con muchas escuelas en busca de los participantes. Hemos podido comprobar que existe interés por parte de las escuelas hacia nuestro evento y eso nos ha dado un extra de motivación. El cartel del día del evento lo podréis ver en el enlace que está a continuación.

Cartel evento

Por otro lado, como ya hemos comentado pasamos la sesión planificando el día del servicio. Hemos conseguido preparar todo lo necesario respecto al día del evento y solo quedan algunos flecos por cerrar. El día 23 de Abril se hará el servicio y este es un resumen del itinerario que llevaremos a cabo:

  • 9h a 9.50h: En este margen de tiempo, daremos comienzo a nuestro evento, explicaremos en qué ha consistido nuestro trabajo, Ostadar explicará brevemente sus funciones y por último daremos forma a los equipos y explicaremos las normas de los deportes.
  • 10h a 12.15h: Los participantes probarán diferentes deportes de manera rotatoria.
  • 12.20h a 12.30h: Se procederá a realizar el sorteo en el que tenemos muchas cosas que sortear.

También hemos repartido las tareas a realizar por cada compañero del grupo.
Ilusión es la palabra que puede definir la sesión de hoy,  cada vez está más cerca el día del evento y tenemos muchas ganas de que salga todo genial. ¡Os esperamos!



5.SAIOA (2017-03-28)

Gaur gure eragile sozialaren bisita izan dugu!

Bosgarren aste honetako saioari hasiera emateko Amaia eta Jurgiren bisita jaso dugu. Orain arte prestatu dugun prototipoaren gaineko aurkezpena egin diegu, baita daukaguna eta falta zaigun guztia adierazi ere. Guzti honekin itxi gabe genituen zalantza batzuk argitu ditugu.

Eragileak joan direnean gure lanarekin jarraitu dugu. Honakoak dira egiteko zehaztu ditugun urratsak:

  • Ikastetxeen zerrenda egin hauekin kontaktuan jarri ahal izateko.
  • Sponsor posibleak bilatu.
  • Informazio orriak prestatu parte hartzaileek eta baita guraso eta gainerakoek ekitaldiaren inguruko informazio guztia izan dezaten.
  • Kartelean jarriko duguna zehaztu.

Jada, guzti honekin martxan gaude eta lanak banatu ditugu aste honetan zehar aurreratzeko.

Ekitaldia Apirilaren 23an ospatuko da, Lasarteko Michelin kirolgunean, goizeko ordutegian 9etatik 13k arte. Parte hartzaileak 8-12 urte bitarteko haurrak izango dira. Hemendik ere animatzen zaituztegu norbait ezagutuz gero abisatu eta etortzera animatzera, gurekin kontaktuan jar zaitezkete! Ekitaldi amaierarako sari handiak ere prestatu ditugu.

Honen bitartean gu lanean jarraituko dugu, ekitaldia ongi ateratzeko atzean dagoen guztia ongi prestatu behar baitugu, ditugun helburu guztiak bete daitezen. Hurrengo astean kontatuko dizuegu gehiago!


5ª SESIÓN (28-03-2017)

¡En la sesión de hoy hemos recibido la visita de nuestro agente social!

Para dar comienzo a esta sesión de la quinta semana del proyecto, hemos recibido la visita de Amaia y Jurgi. Les hemos expuesto nuestra presentación del prototipo que hemos creado hasta ahora y también las cosas que nos faltan por terminar de cerrar y las que ya están hechas también. Esta visita también nos ha servido para acabar de cerrar unos flecos que teníamos por resolver.

Después de que los dos agentes sociales se fueran, continuamos perfilando nuestro trabajo de cara al evento. Estos son algunos de los puntos que seguiremos:

  • Hacer el listado de Colegios para poder ponernos en contacto con ellos.
  • Buscar más Sponsors posibles.
  • Preparar las hojas informativas para que los participantes, sus respectivos padres y demás colaboradores tengan la información necesaria del evento.
  • Preparar la información que contendrá el cartel.

Ya estamos en marcha con todo lo necesario para el evento y hemos repartido las tareas a realizar esta semana para avanzar con el proyecto.

El evento se celebrará el 23 de Abril en las instalaciones de Michelin, Lasarte. El horario será de mañanas de 9h a 13h. Los participantes tendrán edades comprendidas entre 8 y 12 años. Desde aquí también os queremos animar a vosotros, los lectores, que si conocéis a alguien y creéis que le puede interesar, no dudéis en contactar con ellos, para que también tengan la oportunidad de participar en este evento. Además, se realizará un sorteo con unos suculentos premios.

Mientras tanto, nosotros seguiremos trabajando para que el evento se lleve a cabo de la mejor manera posible y para que todos los objetivos que tenemos puedan cumplirse. La semana que viene tendréis más información al respecto. ¡¡Os esperamos!!



4.SAIOA (2017-03-21)

Espero baino azkarrago pasatzen ari dira asteak eta jada laugarren saiora iritsi gara. Honi hasiera emateko taldekide bakoitzak paper batean hitz baten bidez aurreko saiotik eraman duen esperientzia deskribatu du. Desilusioa izan da orokorrean bildu duguna, prestatu genuen guztia bertan behera utzi beharraren ondorioz. Hala ere, bagenekien pasa zitekeen zerbait zela eta hemendik aurrera dauzkagun ideia berrietan murgilduko gara.

Jarraitzeko, taldea bitan banatu dugu eta beste ta20170321_164346.jpglde batzuekin elkartu gara, gainontzekoen proiektuak entzun eta ideia berriak emateko, baita beste taldeek guri ere. Esperientzia polita izan da beste taldeen funtzionamendu eta ideiak entzun ahal izan ditugulako, baita haien erronkari nola egiten ari dioten aurre ezagutzeko. Hala eta guztiz ere, gure kasuan, erronkarik zailenetakoari egiten ari diogula aurre argi ikusi dugu. Besteekin alderatuz zertxobait atzeratuagoak gaudela ikusi dugu, eta ez zaie erraza izan gure lekuan jarri eta ekarpenak egitea.

Laugarren saio honi amaiera emateko eta ia astirik gabe, gure ohiko taldeetan bildu gara jasotako ideia guztiak elkar banatu eta lana gure artean banatzeko. Lehenik eta behin, partaideak bilatu behar ditugu eta eskola, klub eta elkarteetara gerturatuko gara horretarako. Honetaz gain, inskripziorako fitxak sortuko ditugu, aldez aurretik kontuan hartu ahal izateko zein pertsonekin burutuko dugun ekitaldia. Gainera, sponsorrak bilatuko ditugu eta sare sozialetan ezagutzera emateko plana abian jarriko dugu. Hau guztia borobiltzeko, jardueren antolakuntza egingo dugu eta noski, zozketarako sariak ere prestatuko ditugu.

Datorren astean kontatuko dizuegu ekitaldiaren inguruan bitxikeriaren bat, laster arte!


4ª SESIÓN (21-03-2017)

Cada vez pasa más rápido el tiempo y con ello llegamos a la cuarta sesión con ganas de seguir trabajando. Para dar comienzo a la sesión, describimos en una palabra lo que nos pareció la visita a nuestro agente social, la opinión general ha sido clara, nos ha parecido desilusionante, debido a que la gran mayoría de nuestras ideas no fueron aceptadas. Era algo que sabíamos que podía pasar y por ello hemos comenzado a desarrollar las nuevas ideas y conclusiones sacadas de la anterior sesión.

Para continuar, el grupo se ha divido en dos bloques, los cuales se han juntado con otros grupos para exponer los proyectos de cada uno de ellos, 20170321_164346.jpgasí cada uno recibe ideas y propuestas para mejorar. Creemos que ha sido una experiencia enriquecedora porque hemos podido comprobar su manera de organizarse en cuanto al reto propuesto por su agente social y cómo lo han afrontado. A pesar de todo, nos hemos dado cuenta de que estamos un escalón por debajo respecto a los demás grupos ya que en muchos de los casos todas sus ideas fueron aceptadas y para nosotros ha sido como volver a comenzar de cero y eso es algo que creemos que se les ha hecho complicado de entender a los demás grupos, ya que hemos tenido la sensación de que no les ha gustado nuestra manera de afrontar el reto propuesto por nuestro agente social.

Para acabar con esta sesión y con el tiempo encima, hemos vuelto a reunir a todo nuestro grupo para poner en común las ideas aportadas por los demás grupos y repartir las tareas a realizar para que la visita de nuestro agente social la próxima sesión quede lo más completa posible. Comenzamos con la búsqueda de participantes a este evento. Colegios, clubes deportivos y asociaciones serán los afortunados que podrán participar en este ilusionante evento. Además, crearemos la hoja de inscripción de estos participantes para acotar los participantes del evento. Por otro lado, nos sumergimos en el mundo publicitario, buscando sponsors y famosos que quieran ayudar para que el evento sea algo bonito y el principio de una larga colaboración con este tipo de eventos. Y por último, pero no por ello menos importante, prepararemos las gymkanas, el sorteo y cómo no, los premios a sortear.

¡¡La próxima semana os contaremos algo más sobre nuestro evento y sobre los suculentos premios a sortear!! ¡¡Os esperamos en nuestro próximo post!!



3.SAIOA (2017-03-14)

Hirugarren saio honi hasiera emateko talde osoa elkartu gara Santamaria liburutegiko atean. Gaurkoan eragilearen etxera hurbildu gara, Lasartera hain zuzen, gure prototipoak aurkeztu eta haien iritzi eta aukerak ezagutzeko. Gainera, instalazioak ezagutzeko aukera ere izan dugu, gure proiektua antolatzeko ezinbestekoa. Hemen argazki bat gure eragileekin.

20170314_185006.jpg

Esan bezala, lehenik eta behin, talde bakoitzak bere prototipoa aurkeztu du, eragileek oharrak hartu dituzten bitartean. Amaitzerakoan, 20170314_160715.jpgnahiz eta aitortu diguten ideia asko pentsatu ditugula, ikusi dugu nola haiek dituzten ideia eta guk ditugunak ez datozen bat; izan ere, guk ekitaldia gehiago zentratu dugu urritasuna duten pertsonei begira, eta haien ideia, berriz, gehiago hurbiltzen da urritasunik gabeko kolektiboarekin lan egitera, nahiz eta urritasuna duten pertsonek ere parte hartu. Hau ikusirik, guztion artean ideiak berrantolatu ditugu; kolektiboa zehaztu, data, espazioa, ekintzak eta baita ezagutzera emateko burutuko ditugun jarduerak ere.

Behin hau zehaztu dugula instalazioak ezagutzera pasa gara; frontoia, atletismoko pista eta tenisekoa, gehienbat. Gustatu zaigu espazioa eta proiektua aurrera eramateko kontuan eduki beharreko informazio guztia jaso dugu.

IMG-20170314-WA0022IMG-20170314-WA0027

Hurrengo lana ideia guztiak ordenatu eta prototipo finala egiten hastea izango da, baita parte-hartzaile eta laguntzaileekin kontaktuan jartzea, noski. Lan handia daukagu aurretik, baina pixkanaka bagoaz gure ekitaldiari itxura ematen! Datorren astean erakutsiko dizuegu gehiago!


3ª SESIÓN (14-03-2017)

Para dar comienzo a esta tercera sesión nos hemos reunido en la puerta de la biblioteca Santamaria. En el día de hoy hemos visitado a nuestro agente social, el cual se encuentra en Lasarte, para exponerles nuestros prototipos y que ellos nos den su opinión y nos den a ver sus intenciones. Además, hemos podido visitar las instalaciones en las que probablemente se lleve a cabo nuestro evento. Aquí tenéis una foto con nuestro agente social.

20170314_185006.jpg

Como ya hemos comentado antes, hemos comenzado la sesión exponiendo los dos prototipos que hicimos cada grupo. A pesar de que nos hayan comentado que eran unas buenas ideas20170314_160715.jpg, hemos visto que no tenían mucho en común con lo que tienen ellos en mente, debido a que ellos piensan más en un evento para que la gente sin discapacidad pueda vivir en sus carnes lo que significa tener una discapacidad a la hora de hacer deporte. Por ello hemos reorganizado nuestras ideas teniendo en cuenta sus necesidades, ajustado a quien dirigimos este proyecto y dejado prácticamente cerrado el espacio a utilizar y los deportes a practicar el día del servicio.

Después de definir todo esto, pasamos a visitar las instalaciones en las que probablemente se realizará el servicio, el frontón, la pista de atletismo o la de tenis entre otras. Creemos que el espacio es el adecuado y recogimos datos a tener en cuenta para llevar a cabo el servicio.

IMG-20170314-WA0022IMG-20170314-WA0027
La próxima tarea a realizar será ordenar todas estas ideas y perfilar el nuevo prototipo, junto con ello ponernos en contacto con personas para participar en el evento y buscar los sponsor necesarios para llevar a cabo el evento. ¡Hay mucho trabajo por delante pero poco a poco vamos dando forma al evento! ¡La semana que viene os mostraremos más!



2.SAIOA (2017-03-07)

Gogotsu ekin diogu bigarren saio honi! Egun interesgarria izan da gure artean hobe ezagutu eta proiektua osatzen hasteko. Lehenik eta behin dinamika bat burutu dugu elkarren arteko indargune eta ahulguneak ezagutzeko eta ikusi dugunez, osagarriak gara gure artean. IMG-20170312-WA0006Honen ostean eta ezagutzen jarraitzeko, norberaren bizitzari buruz aritu gara eta honetan ere antzekotasunak topatu ditugu. Beste dinamika bat ere burutu dugu; elkarrekin zerikusirik ez duten bost hitzekin istoriotxo bat sortu eta besteen aurrean kontatzea, zelako sormena erakutsi dugun!

Jarraian, gure etxeko lanak ere amankomunean jarri ditugu taldearekin, norberak bere collage edo vision board-a laburki azalduz. Hau guztiarekin batera, taldekide bakoitzak izango dituen rolak zehaztu ditugu, bakoitzak dituen indarguneak kontutan edukita.

IMG-20170312-WA0005Merezitako atsedenaldi baten ondoren proiektua PROTOTIPATZEN hasi gara. Lehenengo indibidualki bildu ditugu ideiak, ondoren bigarren taldekide batekin kontrastatzeko. Honen ondoren, bikotea hirugarren taldekide batekin elkartu da eta beraz, bi taldetan geratu gara. Talde bakoitzak bere aldetik sortu behar izan du proiektuaren antolamendua, eta hurrengo saioan prototipo hauek aurkeztu beharko dizkiogu gizarte eragileari.

IMG-20170312-WA0003

Ez dira gutxi izan sortu ditugun ideiak, baina guztiak ongi antolatzea izango da gure erronkarik handiena. Bitartean, talde bezala ilusio handiz eta gogoz gaude emaitza polita sortuko dugulakoan! Kontatuko dizuegu!

Bizi IKD GAZtE!


2ª SESIÓN (07-03-2017)

Hemos empezado con ganas esta segunda sesión, en la que hemos conocido diferentes aspectos de nuestros compañeros que nos ayudarán a realizar mejor el trabajo. Hemos comenzado la sesión con una dinámica para romper el hielo y conocer diferentes cualidades o virtudes y puntos negativos que tenemos, como hemos podido comprobar nos complementamos muy bien entre nosotros. Hemos continuado con este tipo de dinámicas, hablando y describiendo un poco nuestras experienciasIMG-20170312-WA0006 con trabajos grupales y la vida en general, también comprobamos que tenemos similitudes y que hemos experimentado situaciones parecidas a lo largo de nuestras vidas. Para acabar con las dinámicas cada componente del grupo ha tenido que crear una historia con cinco palabras con temáticas muy diferentes entre sí, demostrando con ello que imaginación no nos falta!

A continuación, cada integrante del grupo ha expuesto su trabajo mediante vision board o collage, comprobando con ello que cada compañero tiene una manera diferente de hacer las cosas, lo cual amplía nuestro rango de capacidad imaginativa de cara al proyecto. Además de todo lo anterior, hemos definido los roles de cada uno teniendo en cuenta los puntos fuertes de cada uno.

IMG-20170312-WA0005Después de un merecidísimo descanso para reponer fuerzas con un café y algo de comer, hemos comenzado a PROTOTIPAR nuestro proyecto. Al principio comenzamos escribiendo individualmente nuestras ideas, después nos hemos juntado en parejas para compararlas, acabando en grupos de tres para poner nuestras ideas en común y comenzar con el prototipo, teniendo en cuenta que cada grupo presentara su prototipo al agente social la próxima sesión..

IMG-20170312-WA0003

Han surgido muchas ideas, pero nuestro mayor reto esta semana será ponerlas en común para tener una buena base para llevar a cabo nuestro reto. El grupo está ilusionado con el proyecto en el que pondremos todo nuestro esfuerzo para llevarlo a cabo. La próxima semana conoceremos Ostadar SKT y os contaremos nuestra experiencia.

¡Vive IKD GAZtE!

Advertisements