DONOSTIA SUSTAPENA

Donostia sustapena

Donostiako Sustapena orain dela ehun urte baino lehenago sortu zuten. Ordutik, etengabe eraldatu da. Donostiako eta inguruetako gizarteak, ekonomiak eta teknologiek izandako bilakaerarekin bat. Aipatutako bidean aurrera egin ahala, jarduerak indartu eta gaitasun berriak bereganatu dituzte, egungo egoerara iritsi arte.

ERRONKA: Altzako komertzioa hobetzea digitalizazio eta teknologia aukerak aprobetxatuz beraien negozioetan.


Desde su constitución hace más de cien años, Fomento de San Sebastián ha experimentado una constante transformación paralela a la evolucion social, económica y tecnológica de Donostia-San Sebastián y su entorno. Durante esta trayectoria han reforzado su actividad y han asumido nuevas competencias hasta alcanzar la situación actual.

RETO: Mejorar el atractivo del comercio de Altza aprovechando las oportunidades de la digitalización y la tecnología en sus negocios.


Bederatzigarren Saioa: Aurkezpena

2017ko maiatzak 2

Iepa! Azken aldiz irakurriko diguzue. Badirudi atzo hasi ginela hemen idazten!

Bada, azken asteartean IKD GAZtE-tar guztiak bildu ginen Gipuzkoako Campuseko liburutegian. Han beste talde guztien, eragile sozial, irakasle, zuzendari eta unibertsitateko beste aurpegi ezagunekin batera.

Gure txanda berehala heldu zen, eta hara joan ziren Aitor eta Olatz, nahiko beldurtuta halako jendetzaren aurrean hitz egin behar izateagatik, baina Maialenek mikrofonoa eskaini bezain pronto beldur horiek desagertu ziren. Aurkezpena arin arin egin genuen eta Aritzek prestatutako bideoa jarri genuen.

Gainontzeko taldeen esperientzia entzutea oso interesgarria izan zen. Benetan guztiek lan pila bat egin zutela ikusi genuen, guztiok zerbitzu egun paregabeak eraman genituela aurrera, eta eragile sozial guztiak oso pozik bukatu zutela IKD GAZtE programa (guztiak Parke teknologikoa ezik, baina horiek oraindik ez dute beraien ibilbidea bukatu. Gehiago jakiteko irakurri beraien blogeko sarrerak).

Tartean dinamika bat egin genuen, oso oso dibertigarria. Barre asko egin genuen, eta gure taldetik Aitor eta Mikel atera ziren su artifizialak botatzera eszenatokira.

Amaitzeko lunch iraunkorraz dastatzeko aukera izan genuen. Pila gustatu zitzaigun, eta ahoa bizkotxoz beteta agurrak esan genituen. Eta hau izan da gure historia. Oso historia interesgarria guretzat, protagonistentzat. Aukera duen edozeini beste urte batean parte hartzea gonbidatzen dizuegu eta seguru gaude beste edozein taldeko kidek berdina esango dizutela. IKD GAZtE-n asko ikasi dugu baina, beste guztiaren gainetik, lan asko egin dugu eta oso ondo pasa dugu. Eta hori uste dugu dela garrantzitsuena.

Eskerrik asko orain dela 5 urte proiektu hau sortu zuen ikasle taldeari, IKD GAZtE-ko aurretiko partaide eta gaur eguneko parte hartzaile guztiei, talde motorrari orokorrean eta Maialeni bereziki, Itziar Rekalderi eta lankide guztiei. Benetan, mila esker.

Novena Sesión: Presentación

2 de Mayo de 2017

¡Iepa! Está vez, nos leeréis por última vez. ¡Parece que empezamos ayer a escribir aquí!

El último martes, nos reunimos toda la familia de IKD GAZtE en la Biblioteca del Campus de Gipuzkoa. Allí estuvimos con los otros grupos, agentes sociales, profesorado, directores y caras conocidos/as de la universidad.

Nuestro turno llegó enseguida y Aitor y Olatz estaban atemorizado y atemorizada por tener que hablar ante tal muchedumbre. Pero tan pronto como les ofreció Maialen el micrófono, esos miedos desaparecieron. Hicimos rápido la presentación y pusimos el vídeo preparado por Aritz.

Fue muy interesante escuchar las experiencias de los grupos restantes. Vimos que realmente todos y todas hicieron un gran trabajo, todos y todas llevamos los días de servicio adelante excelentemente y todos los agentes sociales terminaron muy contentos en el módulo de IKD GAZtE.

Hicimos una dinámica muy divertida. Nos reímos mucho y de nuestro grupo salieron Aitor y Mikel a lanzar los fuegos artificiales al escenario.

Al final, tuvimos la oportunidad de saborear el lunch sostenible. Nos gustó muchísimo y nos despedimos con la boca llena de bizcocho. Y esta ha sido nuestra historia. Ha sido muy interesante para nosotros y nosotras, para los y las protagonistas. Os invitamos a participar otro año a cualquiera que tiene la posibilidad y estamos seguros que cualquier otro grupo os dirá lo mismo. En IKD GAZtE hemos aprendido mucho, pero por encima de todo, hemos trabajado mucho y hemos pasado muy bien. Creemos que eso es lo más importante.

Muchas gracias al grupo de estudiantes que creó este proyecto hace 5 años, a todos los y las participantes de IKD GAZtE, al grupo motor y a Maialen especialmente, a Itziar Rekalde y a todos los compañeros y compañeras. ¡Muchas gracias!


Zortzigarren Saioa: #EtaGeroZer?

2017ko apirilak 25

Saio berezi honetan, guk ez genituen aurkezpen edo zerbitzurik eman, jaso baizik. Kanpo eragile batzuk guregana etorri ziren, beraiei buruzko informazioa eskaintzera:

  • Red EURES: Hauen txokoan, oso neska jator eta profesional itxurako batek Europan zehar praktikak egiteko aukerei eta dirulaguntzei buruzko hitzalditxo bat eman zigun.
  • Graduondoen eskaintza: Izenak esaten duenez, EHU-tik bertatik irakasleak etorri ziren, gure graduak (psikologia, antropologia, informatika, injeniaritza elektronika eta enpresa ikasketak, hain zuzen ere) bukatzerakoan zer egin genezakegun esatera. Horretaz zihoan saioa, ezta? Ez al da “eta gero zer?” deitzen?
  • EHU-ko lanbide zentroko gizon batek beraien papera zein garrantzitsua zen esan zigun, baita zeinen erraza den haiengana jotzea. Kurrikuluma egiten, lan eskaintzak filtratzen… eta antzeko konpetentzietan lagunduko digute han.
  • Entrepenari: hemen EHU-ko atal honen berri eman ziguten, ideia innobatzaileak martxan jartzeko proiektu bat baita, alegia. Oso aukera onak eta bereziak eskaintzen zizkiguten. Zaila izan zen ametsetan ez hastea atal hau entzuten.
  • Donostia Sustapena: Hainbeste aurpegi berrien artean gure eragile soziala zen Lourdesen aurpegi ezaguna ikusteak asko poztu ginduen. Donostia Sustapenak gure hiria hobetzeko eta merkatarien, biztanleen eta Donostiarekin zerikusia dutenen bizitza hobetu eta erraztea nola duten helburu laburbildu ziguten. Gainera etorkizunerako aukera batzuk proposatu zizkigun, Entreprenari edo Eures moduan.

Ondoren gure betiko gelara bueltatu ginen gelategira. Bertan IKD 9. taldearen (gure taldearen) balorazioa egin genuen, baita Maialen gure talde motorreko kidearena. Ez dakit zer jarriko zuten besteek, baina nire iritziz guztiok hamarrekoa merezi genuen, Maialen barne, noski. Hortaz, txostena bukatzea eta datorren asteko aurkezpena amaitzea besterik ez zaigu falta.

Laster arte!

Octava Sesión: #EtaGeroZer?

25 de Abril de 2017

En esta sesión especial, nosotros no preparamos ninguna presentación o servicio, al revés, fueron otros los que nos hicieron las presentaciones. Vinieron diferentes agentes a darnos informaciones distintas:

  • Red EURES: En este taller, había una chica muy amable y con imagen profesional que nos enseñó las distintas oportunidades para hacer prácticas en Europa.
  • Oferta después del grado: Tal y como el nombre lo indica, vinieron profesores de la UPV para explicarnos qué podemos hacer después de terminar el grado. Al fin y al cabo, no se llamaba “eta gero zer”?.
  • Un hombre del centro de Lanbide de la UPV explico que importante era su papel, también lo fácil que es acceder a ellos. Haciendo el curriculum, filtrando ofertas de trabajo…y ayudando en competencias similares.
  • Entreprenari: Aquí nos enseñaron la nueva opción de EHU, ya que es un proyecto para poner en marcha con ideas innovadoras. Nos enseñaron opciones muy especiales y buenas. Era difícil no empezar a soñar escuchando esta presentación.
  • Fomento San Sebastián: Entre tantas caras nuevas, nos alegró mucho ver a una de nuestros agentes sociales Lourdes. Donostia Sustapena nos explicó brevemente el cometido que tiene con el ciudadano y sus comerciantes. Además nos dio la oportunidad de ver futuras propuestas tal y como hicieron Entreprenari y Eures.

Después de eso, volvimos a las aulas de siempre. Ahí hicimos la valoración de nuestro grupo IKD GAZtE 9, y nuestra coordinadora Maialen tampoco se libró de nuestra valoración. Creemos que todos merecemos un 10, junto con Maialen. Por lo tanto, solo nos falta terminar el informe y la presentación que tenemos la semana que viene.

¡Hasta pronto!


Zazpigarren Saioa: Zerbitzu eguna

2017ko apirilak 24

Gaurkoan Altzara joan gara, zerbitzu eguna aurrera eramango dugu azkenean! Gogoratuko zaretenez, gure zerbitzu egunean Altzako merkatariekin saio didaktiko bat antolatu behar genuen, non beraien negozioetan teknologia berrien aplikazioa nola egin erakutsi genien.

Autobusa nahiko urduri hartu genuen eta Larratxoko kultur etxera esandakoa baino ordu erdi lehenago iritsi ginen, dena prest uzteko. Bertan Lourdes, Ainhoa (gure Donostia Sustapeneko eragile sozialak) eta Maitane (Auzoan elkarteko teknikaria) zeuden. Morez jantzita guztiok (Gora IKD GAZtE!!!), eta ordenagailu, poster, diptiko, triptiko eta lan orri guztiak prest genituenean, merkatariak etortzen hasi ziren. Lehenengo gauza, noski, Maitaneren patata tortila paregabea probatu genuen. Merkatariek eta ikasleok, bat egin genuen: Zorionak Maitane hain sukaldari ona izateagatik!

Hurrena jada aurkezpena izan zen. Sustapeneko Ainhoak, lehenik, eta IKD-ko Aitorrek ondoren, nor ginen eta zertara gentozen azaldu zuten hitz bitan.

Ondoren, merkatariak prestatu genituen 5 txokoetan zehar bidaia hasi zuten. Txoko bakoitzean 15-20 bat minutu pasa ondoren, rotatzeko txanda zen. Txokoak honakoak ziren:

  • Programa espezifikoen txokoa: Aritzek antolatutako ekintza honetan, merkatariek gestioan laguntzeko programen mundura hurbiltzeko aukera izan zuten. Aukera ugari eskainiz, aurkezpen arin eta polit bat prestatu zien. Gainera, galderak eta antzekoak edozein momentuan erantzun zizkien.
  • Publizitatearen txokoa: Olatzek antolatutako tailerrean merkatariek ikus zezaketen zuzenean eta adibideekin nola marketing kanpaina digitalek kostuak murrizten eta eraginkortasuna handitzen lagundu diezaiokeen. Oso interesgarria eta hezitzailea izan zen, eta ziur merkatari batek baino gehiagoren buruan marketing plan berriek toki bat lortu zutela.
  • Sare sozialen txokoa: Ainhoaren hitzaldia adibidez betea egon zen: instagram, facebook, twitter… perfilak etengabe pasatzen zuten bere smartphone eta portatil pantailetatik. Kolorez betetako tailer honetan, merkatariek dohainiko publizitate kanal hauetan barneratzeko aukera izan zuten, eta jada ezagutzen zutenak, beraien ezagupenak sakontzeko erabili zuten tailerra.
  • Ofimatikaren txokoa: Mikelek ordenagailuei %100-eko partidua ateratzeko aukera eman zien gure Altzako merkatariei, ofimatikari sarrera emanez. programa ofimatikoei buruzko azalpena eman zien, Excel, Powerpoint, Word… beraien milaka aukeretako batzuk bakarrik aurkeztu zizkien, informazio erabilgarri eta ulergarria eskainiz.
  • Interneten txokoa: Jeray eta Egoitz informatikoek auzoa.net web orria erabiltzeko modua erakutsi zieten, baita truko batzuk eman ere erabilerari gehieneko partidua ateratzeko. Gainera QR kodeen onurak ere beraien esku zeuden, eta pare bat adibide erabiliz merkatarien esku jarri zituzten erreminta hauek ere.
  • Datafonoen txokoa: Aitorren postuan bezeroak hobeto ezagutzeko teknikak eta datafonoetatik atera daitezkeen datuak irakurtzen ikasi zituzten. Adibideekin eta laguntza neurrira egokituriko excel taula eta formulekin osatu zuen Aitorrek. Oso pozik bukatu zuten merkatari gehienek tailer hau.

This slideshow requires JavaScript.

Ekintza osoa 2 ordu inguru iraundu zuen, eta ez zen batere astuna izan, ez merkatarientzat ezta guretzat ere. Prentsa eta guzti etorri zitzaigun!  Oso pozik bukatu genuen ekintza. Alde egin zuten azken merkatariek, ZM zapata dendako neskek, hain zuzen ere, “oso gustura egon zirela eta asko ikasi zutela” zioten.

Gainera kazetari bat ere etorri zen gure zerbitzu saiora. Egunkari ugaritan atera gara! Hona hemen berri batzuk:

El Diario Vasco

Donostia Sustapena / Fomento San Sebastian

Eta honekin gure zerbitzu eguna bukatzen da! espero dugu interesgarri suertatu izana!

Séptima Sesión: Día de servicio

24 de Abril de 2017

¡Esta vez, nos hemos ido a Altza, por fin llevaremos a cabo el día de servicio! Como bien recordareis, en nuestro día de servicio teníamos preparado una sesión didáctica, en donde les enseñamos cómo mejorar su negocio con las ayudas que ofrece la tecnología.

Cogimos el autobús con muchas ganas y hasta un poco inquietos, y tal y como estaba previsto, quedamos una media hora antes en la casa de la cultura de Larratxo para tenerlo todo preparado. Nos estaban esperando Lourdes y Ainhoa (nuestras agentes sociales de Fomento San Sebastián) y Maitane (técnica de la asociación Auzoan). Todos y todas estábamos vestidos de morado (Vamos IKD!!!), y cuando teníamos preparados los portátiles, posters, trípticos y hojas de trabajo, empezaron a venir los comerciantes. Lo primero de todo, fue probar la increíble tortilla de patata de Maitane. Gracias a eso, los comerciantes y nosotros empezamos a congeniar enseguida: Felicidades Maitane por tus dotes culinarias!

El próximo paso fue la presentación. Primero nuestra agente social Ainhoa, y luego Aitor de IKD, los dos explicaron quiénes éramos y para qué habíamos venido brevemente.

Después preparamos a los comerciantes para que comenzaran a moverse entre las 4 mesas. Después de pasar 15-20 minutos en cada mesa, era el turno para rotar. Las mesas estaban organizadas así:

  • La mesa de los programas específicos: Aritz fue quien tomó el control de esta mesa para ayudar a los comerciantes con la gestión de su negocio a base de programas. Preparo una buena y ligera presentación enseñándoles un montón de opciones. Además, no tuvo problemas contestando preguntas y dudas de los comerciantes.
  • La mesa de la publicidad: En taller preparado por Olatz, los comerciantes podían ver directamente y con ejemplos como una campaña digital de marketing puede ayudar a reducir los costes. Fue muy interesante y productivo, y de seguro que algún que otro comerciante guardaría algún truco enseñado por Olatz.
  • La mesa de las redes sociales: La presentación de Ainhoa estaba muy bien preparada: instagram, facebook, twitter…pasaron perfiles y perfiles en su Smartphone y portátil. En este taller lleno de color, los comerciantes tuvieron la oportunidad de introducirse en estos canales de publicidad gratis, y para los que ya conocían estas redes sociales, les sirvió para profundizar sus conocimientos.
  • La mesa de ofimática: Mikel les dio la oportunidad del 100% para sacarle partido al ordenador con una entrada de ofimática. Dio una explicación de los programas de ofimática, Excel, PowerPoint, Word… y les dio información útil y sencilla para utilizarlos.
  • La mesa de Internet: Los informáticos Jeray y Egoitz, tuvieron la oportunidad de enseñarles cómo se utiliza la página auzoa.net, incluido algunos trucos para sacarle el mejor partido a la página web. Además los beneficios de los códigos QR estaban en sus manos, y con un par de ejemplos pusieron a mano de los comerciantes estas herramientas.
  • La mesa del datafono: En el puesto de Aitor, los comerciantes conocieron mejor las técnicas que ofrecen los datafonos y junto con eso, también aprendieron a leer los datos que sacan los mismos. Todo con la ayuda de ejemplos y con una tabla de Excel. Los comerciantes quedaron muy satisfechos con este taller.

 

This slideshow requires JavaScript.

Toda la actividad duró unas 2 horas y no fue nada pesado ni para los comerciantes ni para nosotros. ¡Hasta vino la prensa y todo! Terminamos la actividad con un sentimiento de satisfacción. Cuando los últimos comerciantes se fueron, dijeron que habían aprendido muchas cosas y que estuvieron muy a gusto.

Además vino también una periodista a nuestra sesión de servicio. Hemos salido en multitud de periódicos! Aquí os dejamos algunas noticias:

El Diario Vasco

Donostia Sustapena / Fomento San Sebastian

¡Y con esto nuestro día del servicio queda finalizado! ¡Esperamos que haya sido interesante para todos!


Seigarren Saioa: Zerbitzua prestatzen

2017ko apirilak 4

Gaurkoan lan eta lan jarraitu dugu unibertsitatean.

Saioaren planteamendua nahiko ohikoa eta aspergarria zirudien arren, IKD-n inoiz ez dira gauzak espero ditugun moduan izaten, eta azkeneko asteartean hala gelditu zen demostratuta. Lanean egon ginen zerbitzu eguna prestatzen, dakizuen moduan, Altzako merkatariekin ospatuko duguna,  haiei teknologia berriek ekartzen dituzten hobekuntzak eta antzekoak erakusteko.

Bileraren hasieran plangintza osoa egin genuen, eskemak, gidoiak eta laburpenak mahaietan eta arbelean barreiatuz. Hurrengoan arbelera beste norbait ateratzea, Aitorren letra irakurtezina iruditu zitzaigun eta! Bueno, ildotik joan gabe, behin guztia argi izandakoan, bakoitza bere portatilarekin lanean hasi zen. Antropologiako bi neskak eta Informatikako bi mutilek pack-ak osatu zituzten, eta elkarrekin lan egiten zuten.

Hasiera batean, bakoitza bere aldetik zihoan lanean, nahiko ondo independienteki, baina denborak aurrera egin ahala, geroz eta gehiago nahasten ginen. Bazeuden gauzak batzuek besteek baino hobeto egiten zituztenak, hortaz, asko lagundu ginen elkarri. Gauza kuriosoa izan zen laguntza hau bi norabideetan izan zela, mundu guztiak zuen emateko zerbait eta jasotzeko zerbait.

Lana ez zen izan beste egunetan bezain harrigarria edo dibertigarria guretzat, baina azken finean lanera etorri gara, ez  jolastera (nahiz eta oso ondo pasa izan dugun saio guztietan).

This slideshow requires JavaScript.

Gure iritziz oso egun produktiboa izan da gaurkoa:

Ainhoa eta Olatzek beraien lanekin jarraitu dute, marketing digitalaren aukerak sakonduz, oso modu eraginkor eta indarrez betea. Bestalde, Aritzek programa espezializatuen mundua lantzen ibili da, kemen handiz.

Egoitz eta Jerai, aldiz, web orriarekin lanean jarraitu dute. Mikel, aldiz, ofimatikarekin  liatua egon da. Egia esan, bere atala ondo darama, trebezia handiz dabil lanean. Ez dugu uste arazo handirik izango duenik.

Azkenik, Aitor dokumentatzen igaro du saioaren zati handiena, baina gero aurkezpena eta dinamika posible bat prestatzen hasi da.

Bukatzeko, “demokratikoki” erabaki dugu nork egingo duen aurkezpena zerbitzu egunean. Aitorri egotzi diogu ohorea, nork daki zergatik.

Sexta Sesión: Preparando el servicio

4 de Abril de 2017 

En el día de hoy hemos seguido trabajando en la universidad.

Aunque el planteamiento de la sesión parecía bastante aburrida, en IKD las cosas nunca ocurren como se predicen. Estuvimos preparando el día de servicio que se celebrara, como bien sabéis,  con los comerciantes de Altza. Enseñándoles así como pueden mejorar su comercio con las nuevas tecnologías.

Empezamos la reunión planificando mediante esquemas, guiones y resúmenes, todo plasmado en la pizarra. La próxima vez que salga otra persona distinta a la pizarra, ya que la letra de Aitor es difícil de leer! Pero bueno, sin irnos muy lejos del tema, una vez que tuvimos todo claro, cada uno comenzó su trabajo con su propio portátil. Las dos chicas de Antropología y los dos chicos de Informática, trabajando en equipo completaron los pack-s.

Al principio, cada uno estaba trabajando con su tema totalmente independiente, pero al cabo de algunos minutos, teníamos unas cuantas dudas. Había cosas en las que podíamos ayudar más que en otras, y es por eso que conseguimos ayudarnos mutuamente. Lo curioso fue que la ayuda fue en dos direcciones, todo el mundo tenía algo para aportar y recibir.

El trabajo no fue tan divertido como en la anteriores sesiones, pero al fin y al cabo hemos venido trabajar y no a jugar (aunque lo hayamos pasado bien en todas las sesiones).

This slideshow requires JavaScript.

En nuestra opinión creemos que ha sido un día muy productivo:

Ainhoa y Olatz han seguido con su trabajo, profundizando en las opciones del marketing digitalizado de una forma muy efectiva y llena de fuerza. Por otro lado, Aritz ha estado trabajando con los programas específicos con mucho ímpetu.

Egoitz y Jeray ha seguido trabajando con el diseño de la página web. Mikel mientras, ha estado liado con la ofimática. La verdad que lleva muy bien su parte, se ve que esta curtido en ello. No creemos que vaya a tener ningún problema.

Para terminar, Aitor ha pasado la sesión documentándose, pero luego ha hecho una presentación y una dinámica posible para realizar.

Hemos terminado la sesión decidiendo “democráticamente” quien va a hacer la presentación en el día de servicio. Aitor ha sido el elegido, quien sabe por qué.

 


Bosgarren Saioa: Eragile soziala dator

2017ko martxoak  28

Oraingo honetan Altzara joan gara gure eragile sozial diren Donostia Sustapeneko Ainhoa eta Lourdesekin biltzera. Maitane Liceaga ere gurekin izan da, Altzako merkataritza eta ostalaritza elkarteko teknikari gisan. Bilera Larratxoko Kultur Etxean egin genuen. Oso jatorra izan zen Maitane. Altzako elkartearen izena Auzoa da, eta bertan Altzako ia enpresa guztiak bateratuak daude. Web orrian informazio gehiago daukazue, beraz, nahi izanez gero, bisita egin ahal duzue hemen klikatuz.

Hortaz, aste hauetan zehar landu ditugun ideiak aurkeztu dizkiegu. Hasteko, Ainhoak eta Lourdesek gure proiektuaren aurkezpen motz baina integrala egin zuten, gure asmoa laburbilduz minutu pare batean. Ondoren, Ainhoak eta Olatzek hitza hartu zuten. Beraien lan ildoa marketing aldetik zihoan. Gaur egun interneten kanpainak martxan jartzea beste kanpaina tradizionalak baino merkeagoa dela azaldu zuten, eraginkortasuna konpromezuan jarri gabe. Honek merkatarientzat abantaila asko izan dezakeela adieraziko dute gure zerbitzu egunean.

Ondoren, Aitorren txanda heldu zen. Bere asmoa datafonoaren erabilera auzoan zehar zabaltzea zen, baina Maitanek esan zigun hori beharrezkoa ez zela izango, Altzako merkatarien ehuneko handi batek jada erabiltzen baititu. Hala ere, Lourdesek eta Ainhoaren ideia garatuz, pentsatu genuen hoberena datafonoen erabilera aurreratuago bat aurkeztea, bezeroen profila ezagutzeko, hori lagungarriagoa izan daitekeelako.  Alde honi buelta eman beharko diogu, gure ahultasun bakarra izan da. Perfekzioa lortzen ezinezkoa dela diote, nonbait huts egin behar genuen! Hala ere, Aitorrek ere fitxak eta abar aurkeztu zituen, eta honek guztiz lur jota etxera bueltatzea ekiditu zuen.

20170328_163231.jpg

Mikelek bere proposamenak mahai gainean jarri zituen, ofimatikak merkatari bati ekar diezazkion abantailak aurkeztuz. Mikelen ikasketak ingeniaritzakoak direnez, Lourdesek Talent Housen aurkeztutako arduino txundigarriei buruz galdetu zion. Ez dugunez ildo horretatik jo, Mikelek datorren asterako begirada bat botako ziola hitz eman zuen, ea zerbait ingeniatzen zuen.

Aritzek, bestalde, merkataritzako programa aurreratuen mundua erakusteko asmoz etorri zen. Pare bat aukera eskainiz, eta erabilerraztasuna lelo gisa erabiliz, aurkezpena polita eta oztopo handi barik gelditu zitzaion.

Azkenik, Jeray eta Egoitzek web orrian egiteko hobespen batzuk luzatu zituzten, oraindik guztiz eraiki gabe dagoena. Beraz, hobespenak, eraikitze prozesurako aholku bihurtu dira.

Ondoren, zerbitzu egunerako plana zehaztatu genuen. Dinamika batzuk, aurkezpen batzuk… hori gure esku gelditzen da, baina dakiguna da Altzako merkatariei, Maitane eta Donostia Sustapeneko neskak direla medio, formakuntza moduan eskeiniko diegula hau guztia.

Eta gaurkoz hau da guztia, espero dugu gustatu izana. Gogoratu, datorren astean lanean jarraituko dugu, beraz hona etorri, berriak izango ditugu eta!

Quinta Sesión: Viene el/la agente social

28 de Marzo de 2017 

Esta vez hemos ido a reunirnos con Ainhoa y Lourdes de Fomento San Sebastián a Alza. Además, Maitane Liceaga, técnica de la asociación de comercio y hostelería de Alza estaba con ellas. Al parecer, Maitane, una chica muy simpática, dicho sea de paso, coordina la asociación Auzoa, a la que se han unido prácticamente todos los comercios de Alza. En esta reunión celebrada en el Centro Cívico de Larratxo, discutimos muchas cosas, pero antes os invitamos a conocer un poco más de cerca Auzoa, visitando su página web aquí.

Por lo tanto, como íbamos diciendo, hemos presentado las ideas trabajadas durante esta semana. Para empezar, Ainhoa y Lourdes hicieron un breve pero integral resumen de nuestro proyecto, resumiendo nuestras metas en un par de minutos. Después, Ainhoa y Olatz tomaron la palabra. Su trabajo tiraba por el mundo del marketing. Demostraron que poner en marcha campañas online puede ser bastante más barato que hacer lo propio con campañas más tradicionales, pero que la efectividad no queda condicionada por ello, que las campañas en Internet siguen siendo tan beneficiosas como las tradicionales o más. En el día de servicios demostrarán que este tipo de marketing trae muchas ventajas al comerciante.

Después  llegó el turno de Aitor. Había venido preparado para mostrar las maravillas del uso del datáfono a los comerciantes del barrio, pero Maitane aclaró que no era necesario, pues la mayoría de comerciantes de Alza lo usan ya. Aun así, Lourdes y Ainhoa subrayaron la gran cantidad de datos de clientes a la que puede dar acceso una herramienta como el datáfono. Con este aspecto a mejorar, siendo el único entre todos los que presentamos, demostramos que es cierto eso que dicen de que “la perfección no existe”. ¡En algo teníamos que haber fallado! De todas formas, Aitor también traía el formato “ficha” para presentarlo, algo del estilo a lo que pretendemos usar en el día de servicios, por lo que no quedó tan derrotado por el tema de los datáfonos.

20170328_163231.jpg

Después Mikel quiso tomar la palabra, presentando las ventajas que trae el conocimiento de las herramientas de ofimática al comerciante. De todas formas, Lourdes no pudo evitar preguntarle acerca de los arduinos que presentó Mikel en la Talent House (recordemos que es estudiante de ingeniería). Como no hemos seguido esa línea de trabajo, Mikel prometió darle alguna vuelta para la semana siguiente, a ver si ingenia algo.

A continuación Aritz, con sus programas avanzados de gestión. Además de ofrecer alguna que otra alternativa, y con la facilidad de uso por bandera, su presentación gustó a todos y transcurrió sin mayores incidentes.

Por último Jeray Egoitz propusieron algunas mejoras para la página web de Auzoa. Maitane nos comentó que aún no está terminada, por lo que las mejoras se convirtieron en “sugerencias para el proceso de construcción.”

Después entre todos empezamos a planear el día de servicio. Todavía no tenemos del todo claro si vamos a trabajar con dinámicas, presentaciones… pero sí que sabemos que vamos a ofrecerle todo lo que hemos comentado a los comerciantes de Alza en este mismo Centro Cívico con ayuda de Maitane y las chicas de Fomento San Sebastián.

Y esto es todo por hoy, esperamos que os haya gustado. Recordad que seguiremos trabajando durante toda la semana, como llevamos haciendo desde principios de Marzo, así que esperamos vuestra visita también la semana que viene, ¡Pues tendremos novedades para vosotros!


Laugarren Saioa: Prototipatzen 2.0

2017ko martxoak  21

Laugarren saioa besteekiko oso ezberdina izan da. Aurreko saioan eragileak ezagutu ondoren guk proposaturiko ideietatik batzuk hautatu beharra izan zuten. Horietatik digitalizazioarekin lotura handiena dutenak aukeratu dituzte. Saio honetan eragileak ezarririko ideiak beste taldeekin banatu beharra izan dugu, bi talde handitan banatu gara guztiok, gaztelerazko taldean eta euskarazkoan.

Talde bakoitza 15 pertsona inguruk osatu dugu. Borobil handi batean jarri gara eta talde bakoitzak bere proiektua aurkeztu du, beraien eragileen erronkari emaniko soluzioak aurkeztuz. Egia esan oso dinamiko eta aktiboa izan da denen parte hartzea.

Besteen erronkak entzuterako garaian, beste taldeei laguntzekotan gure iritzia modu sutsuan ematen hasi ginen, askotan ideia berri batzuk proposatuz edo zeuzkaten kezka batzuei irtenbidea bilatuz.

Argazki

Gure proiektua azaltzerako garaian, orokorrean proposamen asko egin zizkiguten, baino jadanik gure eragileak atzera botatako ideia asko errepikatu dira tamalez, hala ere gure egitekoa beste modu batera ikusteko ideiak eskaini zizkiguten, eta hori oso lagungarria egin zitzaigun. Besteak beste, gure motibazio maila igo dela ezin da ukatu, beste taldeen egoera desberdinak ikusterakoan gure proiektuaren helburua garbiago ikusi dugu, eta hau oso lagungarria egin zaigu.

Nahiz eta izan ditugun ideiak ez duten aldaketa askorik ekarriko, oinarrizko aldaketak direla ezin da ukatu. Altzarentzat onura asko ekartzea espero dugu. Ea lortzen dugun!

Euskarazko taldeari dagokionez, komunikatzeko inongo arazorik ez dutela eduki esan daiteke. Egoitz, Olatz eta Aritzek hiruren artean argi eta garbi helarazi diete beste taldeei zertan datzan Donostia Sustapena eta erronkarekiko zer proposamen eduki dituzten. Horrekin batera, iradokizun eta ideia berri ugari elkarbanatu dituzte beste taldeekin, honela arratsalde ezberdin bat igaroz IKD GAZtE-ko laugarren saioan.

Gaztelerazko taldean apur bat beldurtuta gelditu dira Aitor eta Ainhoa, lanean beti euskaraz bait gabiltza. Mikel eta Jeray aldiz, lasaiago dirudite, baina azkenean denok ondo egin dugula uste dugu.

WhatsApp Image 2017-03-21 at 19.42.52 (1)

Egia esan, gauza pila ikasi dugu astearte honetan. Erronka ezberdinak lantzen dituzten beste taldeekin biltzeak, gure proiektuaren bisio zabalagoa eta osatuagoa izaten lagundu digu. Proiektuak nola enfokatu dituzten kontatu dizkigute beste taldeek. Partekatu ditugun ideiak (batez ere Mikelenak, aupa Mikel!), gure iritziz, onak eta lagungarriak izan dira.

Proiektuen saio hau oso kuriosoa izan da, eta oso ondo pasa  dugu beste taldeekin hizketan eta solasean.

Gerora, bi taldeak desegin ondoren eta gure taldea berriz gure gelan elkartu gara, bi taldetan komentatutako ideia eta hobekuntzak proiektuari batu dizkiogu eta lanak banatu ditugu, datorren asteko bileran jada Donostia Sustapeneko Ainhoa eta Lourdesi entregatzeko. Ea zer iruditzen zaien! 

Cuarta Sesión: Prototipando 2.0

21 de Marzo de 2017

Tras conocer a nuestro agente social en la anterior sesión de IKD GAZtE, ellas escogieron algunas de las ideas que les propusimos. De esas ideas eligieron las que más estaban relacionadas con la digitalización. El formato de la 4ª sesión ha sido muy diferente a las demás, tuvimos la ocasión de compartir la idea propuesta con los demás equipos. Para ello, nos dividimos en 2 grandes grupos, uno de euskera y el otro de castellano.

Cada grupo formaba más o menos 15 personas. Nos pusimos en un gran círculo y cada grupo empezó a presentar su proyecto, explicando también nuestra solución para resolver el objetivo de los agentes sociales. La verdad que fue una actividad muy dinámica con una participación  muy activa.

A la vez que escuchábamos los objetivos de los demás, intentábamos ayudarles dándoles nuestra opinión, muchas veces aportando nuevas ideas o solucionando algunas de sus preocupaciones.

Argazki

Al presentar nuestro proyecto, recibimos un montón de sugerencias, pero muchas de ellas fueron ya rechazadas por nuestro agente social, aun así nos ofrecieron otro tipo de visión para cumplir con nuestro cometido, y la verdad que fue de gran ayuda. Hay que decir que esto ha valido para subirnos la motivación. Por otra parte, hemos visto diferentes objetivos de cada grupo y eso nos ha ayudado a tener el nuestro más claro.

Si bien las ideas que teníamos previstas no vayan a tener muchas modificaciones, se podría decir que son fundamentales. Esperamos traer muchas mejoras para Altza. ¡Ojalá lo consigamos!

En el grupo de euskera no hubo ningún problema para comunicarse con los demás grupos. Entre Egoitz, Olatz y Aritz han conseguido transmitir bien claro qué es Donostia Sustapena y en qué se basan las proposiciones en torno al objetivo dado. Han compartido muchas ideas y sugerencias con los otros grupos, pasando así una tarde diferente en una sesión de IKD GAZtE.

Al principio en el grupo de castellano, Aitor y Ainhoa estaban un poco asustados, ya que siempre han trabajado en euskera. Al contrario que  Mikel y Jeray, que se veía que estaban más curtidos para hablar sin ninguna dificultad, aun así hay que decir que todos lo hicimos muy bien.

WhatsApp Image 2017-03-21 at 19.42.52 (1)

La verdad que habíamos aprendido muchas cosas este martes. Juntarnos con grupos de diferentes cometidos nos ha ayudado a tener una visión más grande y completa de nuestro proyecto. Los otros grupos nos explicaron cómo habían enfocado sus proyectos. Las ideas que compartimos (especialmente las de Mikel), creemos que fueron de gran ayuda y buenas.

Esta última sesión del proyecto ha sido muy curiosa, y nos los pasamos muy bien hablando con los demás grupos.

Cuando terminamos de explicar nuestros cometidos cada grupo volvió con el suyo propio. Entonces nosotros/as hablamos y escuchamos todas las sugerencias e ideas que nos compartieron los demás grupos. Después nos repartimos el trabajo para que podamos entregárselo el próximo martes a Ainhoa y a Lourdes. ¡Esperemos que les guste!


Hirugarren Saioa: Eragileen etxera

2017ko martxoak 14 

Zein azkar pasatzen den astebete unibertsitatean zaudenean!

Gaurkoan Donostia Sustapenak beraien Talent Housera gonbidatu gaituzte, gure proiektuak eragileei aurkezteko eta zer eraman nahi duten aurrera erabakitzeko asmoz.

Astean zehar aurreko bilerako “brainstorming“-ean prestatutako proiektuak garatu eta atondu ditugu, eta gaurkoan bi taldeok gure eragile diren Ainhoa eta Lourdeseri erakutsi dizkiegu.

Lehen taldeari interesgarrien iruditu zitzaion kontzeptua Altzako komertzioen “zentralizazioa” edo “baterakuntza” izan da. Guztiok aurreko saioan eztabaidatutakoa oso ondo konpartitu genuen. Zentralizazioa ardatz gisa hartuz, lehenengo ideia web orri baten sorkuntza izan zen, gazteen artean nahiko emaitza onak izan ditzakeela pentsatu baitgenuen.

Honi lotuta, QR kodeen inplantazioa zetorren. Dohainiko teknologia denez, kostu baxuko marketing funtzioak bete dezakeela iruditu zitzaigun. Gainera, osagarri gisan, estrategia fisikoak inplementatzea bururatu zitzaigun: merkatariek azoka edo “outlet” modukoa egin zezaten. Bestalde, Aitorrek bere karreran ikasitako kontzeptuak azaldu zituen experience marketinaren bidez. Laburbilduz, lehen proiektu honen asmoa, Altza berritzea zen, bere arimari eutsiz auzoa berria egitea.

Bestalde, bigarren taldearen apostua zabalagoa zen. Formakuntzatik hasiz, saltzaileek teknologia berriak menperatzeko, inbentarioaren digitalizazioa eta barne kontrolaren automatizazioa ziren klabeak hemen. Aurrekoek bezala, azokaren ideia ere azaldu da aurkezpenean, baina lanaren atal nagusienetako bat Mikelek bere karreran ikasitakotik ekarri digu: automatizazioa. Buelta nahiko eman dizkio, gai konplexu baina interesgarria delako. Azkenik, hau publizitatzeko sareak nola erabiltzea kontatu diegu. Puntu programa eta web orri baten ideiak ere azaldu dira aurkezpen honetan zehar.

20170314_162439

Aurkezpenak egin ondoren, ideia guzti horietatik batzuk bakarrik erabaki behar genituen IKD-eko partaideek eta Donostia Sustapeneko eragileek, elkarrekin, baina oso erabaki zaila izanik, datorren astean kontatuko dizuegu.

Behin aurkezpenak eta eztabaidak bukatutak, Donostia Sustapenak daukan Talent House ikustera eraman diguten gure eragile sozialek. Oso leku handia eta interesgarria da Talent House. Gu bildu garen gela, lan egiteko gela, beheko solairuan dago. Talent House bere etxe bat da, apartamentu ugarikin eta baita beste motako gela batzuk dituena. Apartamentuak, kontatu digutenaren arabera, mundu osoko eta sektore ezberdinetako ikerlari eta zientifikoentzako dira, Donostiara lanera datozenak bertan gelditzeko. Horrela, Donostiara talentua erakartzea du helburu.

Bisita jarraitu genuen eta laugarren pisuan (gainontzekoa apartamentuak ziren) terrazara atera ginen. A ze nolako bistak! Zortziok txundituta gelditu ginen hiri osoa hortik ikusirik. Oso leku polita zen benetan. Noski, argazki bat hartzeko aprobetxatu genuen:

20170314_181221

Gerora, beste bilera gela bat erakutsi ziguten, oso bista ikusgarriak zituena. Hurrengo bileraren bat hor egingo dugula esan digute Ainhoa eta Lourdesek, eta asko motibatzen du halako leku berezi batean biltzeko aukera izatea!

Datorren astera itxoin beharko duzue erabakitakoa jakiteko! Guk lanean jarraituko dugu, asteroko legez!

Tercera Sesión: Visita al/a la agente social

14 de Marzo de 2017

¡Cómo vuelan las semanas cuando eres universitario!

Hoy Fomento San Sebastián nos ha invitado a su Talent House, a que les explicásemos los proyectos que les habíamos prototipado y a decidir que queríamos llevar adelante.

Durante la semana hemos desarrollado y perfilado los proyectos iniciados hace una semana en el “brainstorming”, y hoy tocaba presentárselos a Ainhoa y Lourdes, nuestras promotoras sociales, divididos en dos grupos.

El primer grupo ha decidido centrarse en el concepto de “centralización” o “unión” de los comercios de Alza. Compartimos muy bien lo discutido en la sesión anterior. Cogiendo la centralización como concepto central, cogimos como primera idea crear una página web. Esta estaría dirigida a los jóvenes, principalmente, y atado a esto, habíamos pensado también en la implementación de códigos QR. Al tratarse de una tecnología gratuita, nos pareció que podría cumplir funciones de marketing con un coste muy muy bajo.

Además, como complemento a esto, habíamos pensado también en desarrollar algunas estrategias en el plano físico: tanto un mercado tipo outlet, como poner en marcha marketing experiencial, traído por Aitor desde su carrera. En resumen, el objetivo de este primer proyecto era renovar Alza, sin dejar atrás su espíritu.

Por otro lado, la apuesta del segundo equipo era bastante más amplia. Empezando por la formación necesaria para que los comerciantes de Alza dominen las nuevas tecnologías, las claves de este paso eran la digitalización del inventario y la automatización del control interno. Igual que el equipo anterior, la idea del mercado volvió a aparecer en escena para atraer habitantes al barrio, pero una de las partes más relevantes de los dos proyectos la puso Mikel, explicando conceptos de automatización traídos de su carrera. Le dio muchísimas vueltas, porque era un tema muy complejo, pero más interesante aún. Por último, había que contar como usar las redes para publicitar todo esto. En esta presentación los conceptos de “Programa por Puntos” y de una página web también han cobrado importancia.

20170314_162439

Después de las presentaciones había que asimilar y, sobre todo, decidir qué descartar de entre tal torrente de información. Como es una decisión muy difícil, queda pendiente para la semana que viene, ¡os contaremos todos los detalles!

Una vez acabadas las presentaciones y discusiones, Fomento San Sebastián nos permitió el lujo de concedernos una visita guiada por su Talent House. Es un lugar enorme en Miraconcha, realmente interesante. El lugar de la reunión fue la sala de trabajo, en la planta baja. En la Talent House además hay multitud de apartamentos de diferentes características, para atraer a talentos de todos los países a quedarse a investigar y a desarrollar en San Sebastián.

Siguiendo la visita en el cuarto piso (ya que el resto está formado por apartamentos), llegamos a la terraza. ¡Menudas vistas! Los/las ocho nos quedamos anonadados viendo toda la ciudad desde ahí. Realmente, era un sitio muy bonito, y no dejamos pasar la oportunidad de sacar una foto:

20170314_181221

Después nos enseñaron una sala de reuniones todavía más impresionante que la anterior. Nos dijeron que nos reuniremos ahí más adelante, así que ya entraremos en detalles entonces.

Bueno, pues tendréis que esperar a la semana que viene para conocer la decisión de en qué centrar nuestros esfuerzos. ¡Nosotros/as seguiremos trabajando como cada semana!


Bigarren Saioa: Prototipatzen

2017ko martxoak 7 

Gure lehen IKD GAZtE saioan oso ondo pasa dugu guztiok. Hasieran, batzuk jakin minez, besteak beldurrez, baina emozioz beteak guztiok.

Taldean 7 ikasle gara eta Maialen talde motorreko kidea. Gure izenak Ainhoa, Olatz, Aritz, Egoitz, Jeray, Mikel eta Aitor, antropologiako bi ikasle, psikologiako bat, informatikako beste bi,  ingeniaritza elektronikoko bat eta enpresen kudeaketako beste ikasle bat, hurrenez hurren.

Hasteko, aurkeztu ondoren, kongresu bat egin dugu non taldekide batzuen hizkuntz ahalmenak erakutsi dituzte, bereziki txineraz, eta beste batzuk, debateetan esperientzia luzea dutela aitortu dute.

Ekintza ondoren, lanean serio hasi gara, arauak zehaztatuz. Zorionez, taldean lan egitera guztiok ohituta daudela dirudi, eta eztabaidak baino, adostasunak izan dira guztiak. Rolak ere zehaztatu ditugu, akten eta blogeko sarreren idazleak zehaztatuz, eta beraien postuak gustatu izan zaizkiela dirudi, asteetan zehar honi eutsi nahi baitute!

img_c8v4kn.jpg

Behin hori eginda, “Vision Board”-en aurkezpena izan dugu honako kontzeptu hauekin: IKD GAZtE, ikaskuntza zerbitzua, “Design Thinking”, Donostia Sustapena, komertzio digitala, estrategia komunikatzaileak eta hirian merkataritza txikiak duen garrantzia. Nahiko folio politak gelditu zaizkigu guztioi, baina dudarik gabe, saria egotekotan, Olatzentzat eta Ainhoarentzat izango litzake! “Vision Board”-ak asko lagundu digute erronka ulertzen.  Bide batez, erronka zein dan errepasatu dugu, eta zuei, irakurleei ere, erronkaren berri emango dizuegu:

Eragile soziala: Donostia Sustapena – Fomento San Sebastián. Donostiako Sustapena orain dela 100 urte jaio zen, eta hiriarekin batera eboluzionatuz joan da urteetan zehar. Gaur egun, Donostiako jarduerak indartzen dituzte, mota askotariko merkataritza, zerbitzu eta ekintzak sustatuz.

Erronka: Altzako merkataritza lokalari bultzada berria ematea, teknologia eta digitalizazioaren bidez. Berriztatze estrategia eta proiektu pilotoaren diseinua eskatu digute, enpresentzat prozesu edota ibilbide bat diseinatuz. Smart politikak eta TIC-ak erabiliz, betiere.

Etenaldi labur baten ondoren (eta Aitorrek Dravet Sindromea zer dan labur labur azaldu ondoren), lanean jarraitu dugu, “brainstorming” teknikarekin. Inork ez zekien aterkiak gotorlekuak eraikitzeko edo kabalgatetako goxokiak jasotzeko ere balio zutenik!

20170307_180101.jpg

Aterkiak garuna prestatzeko erabili ondoren, erronkaren gaian bete betean murgildu gara. Ideiak taldeka partekatu ondoren eta taldeak nahasi ondoren, harritu nau nolako ideiak izatea lortu ditugun eta zenbateraino lagundu digun bi talde ezberdinak elkar nahastea ideiak partekatu bitartean. Sortu diren sinergiak ez nituen batere espero eta ideiak azpimarratzen eta indartzen pila bat lagundu digu. Datorren astean gure eragile sozialari, Donostia Sustapenari, hain zuzen ere, azalduko dizkiogu erronka konpontzeko bide nagusiak

Zeintzuk izango ote dira gure bi taldeek Donostia Sustapenari proposatuko dizkieten konponbide nagusiak? Zein izango da gure eragile sozialak aukeratzen duena? Biak hautatuko al ditu? Hau guztiaz informatzeko datorren asteko sarrera irakurri beharko duzue!

Eta hau izan da guztia gaurkoz. Datorren astean, eragileen etxera goaz, eta gure ideietaz zer pentsatuko duten jakiteko irrikitan gaude guztiok!

Laster arte!!

Segunda Sesión: Prototipando

7 de Marzo de 2017

Nos lo hemos pasado muy bien en nuestra primera sesión de IKD GAZtE. Al principio, algunos sentíamos curiosidad, otros nerviosismos, pero todos estábamos muy ilusionados/as.

En el grupo somos siete alumnos/as y Maialen del grupo motor. Nuestros nombres son Ainhoa, Olatz, Aritz, Egoitz, Jeray, Mikel y Aitor, dos alumnas de Antropología, uno de Psicología, dos de Informática, uno de Ingeniería Electrónica y uno de Administración y Dirección de Empresas, respectivamente.

Para empezar, después de presentarnos, hemos hecho un congreso donde algunos compañeros de equipo han tenido la oportunidad de enseñarnos sus habilidades con diferentes idiomas, como por ejemplo el chino. Otros nos han mostrado que tienen una larga experiencia en torno a los debates.

Después de las actividades, nos hemos puesto serios al establecer las normas de grupo. Afortunadamente, todos teníamos experiencia a la hora de trabajar en equipo, y en lugar de crearse discusiones, todo han sido acuerdos. También hemos establecido los roles, nombrando a los redactores del blog y de las actas, y al parecer les han gustado su nuevo puesto. ¡Ya que los quieren conservar durante las siguientes semanas!

img_c8v4kn.jpg

Una vez puestos en marcha, cada uno ha presentado su “Vision Board” con los conceptos siguientes: IKD GAZtE, aprendizaje servicio, Design Thinking”, Fomento San Sebastián, comercio digital, estrategias comunicativas y la importancia del pequeño comercio en la ciudad.  Han quedado bien bonitos, pero sin duda, si la actividad fuese premiada, Olatz y Ainhoa serían las ganadoras! Los “Vision Boards” nos han permitido entender más fácilmente el reto. De paso, hemos repasado en qué consistía el reto que ahora os detallaremos a los lectores:

Agente social: Donostia Sustapena – Fomento San Sebastián. Fomento San Sebastián fue fundado hace más de 100 años, y ha ido evolucionando a lo largo de los años junto con el desarrollo de la ciudad. Hoy en día, refuerzan las acciones de San Sebastián promoviendo diferentes tipos de mercados, servicios y actividades.

Reto: Dar un empujón al comercio de Altza a través de la tecnología y la digitalización. Nos han solicitado una estrategia de renovación  junto con un proyecto piloto, diseñando un proceso para la empresa. Siempre con la ayuda de la política Smart y los TIC.

Después de un breve descanso (y después de que Aitor nos hiciese un breve resumen de lo que es el Síndrome Dravet), continuamos con la técnica del “brainstorming”. ¡Nadie se imaginaría que los paraguas valdrían para crear fuertes o hasta para recoger los caramelos de la cabalgata de reyes!

20170307_180101.jpg

Después del ejercicio de calentamiento de los paraguas, nos centramos en el reto. Hemos compartido nuestras ideas, y al mezclar los grupos, me han resultado sorprendentes las ideas obtenidas y lo que nos ha ayudado el mezclar dichos grupos. No me esperaba para nada la sinergia que hemos creado entre nosotros y la verdad que subrayar las ideas nos ha ayudado mucho. La próxima semana vamos a presentar al agente social (Fomento San Sebastián) las ideas obtenidas para solucionar el reto.

¿Cuáles serán las soluciones que nuestros dos grupos propondrán a Fomento San Sebastián? ¿Cuál será la solución elegida por nuestro agente social? ¿Acaso elegirá las dos soluciones? ¡Pues si quieres enterarte de todo esto, lee la entrada de la semana que viene!

Esto ha sido todo por hoy, la siguiente semana quedaremos con los agentes para darles a conocer nuestras ideas. ¡Estamos ansiosos por saber que opinan!

¡¡Hasta pronto!!

Advertisements