BILBOKO UDALA

 

ayuntamiento-bilbao-logo-vector-450x220

Bilboko Udaletxea Bizkaiko hiriburuan agintzen duen erakundea da. Ernesto Erkoreka plazan kokatuta dago, eta bertatik Bilboko biztanleen interesak kudeatzen dira.

ERRONKA: Ikasketak eta aisialdia uztartzen dituen ikasgela diseinatu eta kudeaketa sistema proposatu.

El ayuntamiento de Bilbao es la institución que se encarga de gobernar la villa de Bilbao. Se encuentra en la plaza Ernesto Erkoreka, y desde allí se administran los intereses de los ciudadanos del municipio. Es la mayor institución pública de Bizkaia.

RETO: Diseñar un aula donde se aúne el estudio y el ocio y proponer un sistema de gestión de ese espacio.

https://www.bilbao.net/

 

 


SAIOZ SAIO – SESIÓN A SESIÓN:


2. saioa – 2ª sesión

2016/03/08

Arratsaldeko lauretan bildu ginen taldekideok Ibaetako kanpuseko liburutegian. Elkar gutxi ezagutu arren, gogotsu ginen IKDGazteren barruan gure proiektu propioari hasiera emateko, lehen saioan apenas izan baikenuen ezertarako astirik.

Gure proiektua? Bilboko Txurdinaga auzoko kiroldegiak baditu hainbat ikasgela publiko, ikasleen erabilerarako zuzenduta. Baina udalak ikasketak eta kiroldegian egiten diren -edota egin daitezkeen- aisialdiko ekintzak uztartu nahi ditu, gazteei ikasteko modu alternatibo eta osasuntsu bat eskeiniz. Eta nola ez, horretarako beharrezkoa da kiroldegiak eskeintzen dituen abantailak ongi erabili eta antolatzea. Horixe da gure lana, Bilboko udalari euren helburua lortzeko moduko proiektu bat aurkeztea.

Eneko, Silvia, Vanesa, Oihan, Saioa, Iñaki eta Aitor.

Gilenen gidaritzapean, bakoitzak proiektuan zehar beharko dugunaren zati txiki bat azaldu genien gainontzekoei, hasiera batean izan genitzakeen lotsak eta dudak apurka apurka uxatuz. Lehen unetik nabarmendu zen norberak zuen grina bere aletxoa gehitzeko guztion lanari, eta horrela, konturatzerako taldearen funtzionamendurako irizpideak finkatuta genituen.IMG_0239.JPG

Astearteko saioaren bigarren zatian, berriz, proiektua burutzeko erabilgarri deritzegun ideiak bildu genituen denon artean, jarraian bi taldetan banatu eta talde bakoitzak bere kasa, prototipo bana garatzeko.

Hurrengo saioan proiektuaren eragilearekin elkartuko ginela jakinda (hau da, Bilboko udala), pentsatu genuen interesgarria zein beharrezkoa zela tokia bertatik bertara ikustea zer egiten ari ginen, eta are garrantzitsuago, ZER EGIN NAHI GENUEN jakiteko. Beraz, datorren asterako hitzordua adostu genuen, ostegunean, Bilbon.


 

08/03/2016

Nos reunimos  a las cuatro de la tarde en la biblioteca del campus. Aunque apenas nos conocíamos, estábamos deseando ponernos manos a la obra con nuestro proyecto, ya que en la sesión anterior apenas hubo tiempo.

¿Nuestro proyecto? El polideportivo de Txurdinaga, en Bilbao, cuenta con varias aulas públicas, dirigidas al estudio, en las que el ayuntamiento quiere promover actividades de ocio, de manera que se ofrezcan modos alternativos de estudio. Y ese es nuestro objetivo: presentar al ayuntamiento un proyecto que cumpla con esos objetivos.

Eneko, Silvia, Vanessa, Oihan, Saioa, Iñaki y Aitor.

IMG_0244.JPGCon el fin de romper el hielo y resolver las primeras dudas, cada uno expusimos las necesidades que tendremos a lo largo del proyecto, quedando claro desde el principio que cada integrante del equipo estaba dispuesto a poner su granito de arena para mejorar el funcionamiento del grupo. Para cuando nos dimos cuenta ya teníamos las bases de funcionamiento del equipo establecidas.

En la segunda parte de la sesión, entre todos, propusimos ideas que ayudaran en el desarrollo del proyecto, creando después dos prototipos diferentes por equipos.

Sabiendo que en la próxima sesión tendríamos la oportunidad de reunirnos con nuestro agente social (el Ayuntamiento de Bilbao), nos pareció interesante conocer el espacio sobre el que vamos a trabajar, por lo que concretamos la visita para el siguiente jueves en Bilbao.




 

3. saioa – 3ª sesión

2016/03/17

Luze egin da gaur arteko tartea, eta urduritasuna ere ez da falta izan, ez guztien baina bai gutako batzuen artean. Izan ere, gehienoi oraindik arrotza egiten zaigu gure ideia, lan, proiektuak aurkeztea horrelako egoeretan, eta are gehiago Bilboko udala bezelako erakunde batekin ari garenean.

Bilboko Udala.jpg

Ez genuen zertan larritu, ordea. Udaleko ordezkariak, oso jatorrak biak, guk bezainbesteko gogoa dute hau aurrera eramateko, eta denean lagundu digute. Sorpresa polita zera izan da, zentroan erabilgarri dagoen espazioa guk uste baino handiagoa dela, ezagutzen ez genituen bi ikasgela eta egongela bat gehiagorekin -gutxienez-. Bertan eskeintzen diren jarduerak ere, zorionez, era askotakoak dira, toki onean dago eta kafetegi bikain bat dauka. Zer gehiago eska genezake? Abiapuntua ezin zitekeen hobea izan.

Gure ideiak aurkeztu dizkiegu, nola banatu dauden ikasgelak ikasketei zuzendutako geletan batetik, eta aisira zuzendutako eremu batekin bestetik, betiere posible den bezainbeste ikaslerentzat erraztasunak bilatuz, bai ikasketarako eta baita aisirako ere.

Gure lagunak, ixilik egon beharrean, buru belarri aritu dira gure proposamenak entzun, apuntatu, iruzkindu eta eurenak ere guri kontatzen, eta moztu edo baldintzak ezarri beharrean, uneoro bultza gaituzte gure irtenbideak bilatzera, hasiera batean astakeria badirudite ere interesgarriak eta erabilgarriak izan baitaitezke.

Azkenean bildu dugun material eta ideia mordoarekin, hasieran genituen bi prototipoekin bakar bat osatzeko gai izan gara, hasierakoak baino zehatz eta sakonagoa, eta hauxe izango da hurrengoan gainontzeko IKDGazteko taldeei aurkeztu beharko dieguna.

Animo denoi ekipo!


17/03/2016

Se ha hecho larga la espera, y los nervios han estado presente sen algunos de nosotros. De hecho, a algunos todavía nos cuesta exponer nuestras ideas y/o trabajos en situaciones así, y más teniendo en cuenta que estamos frente a una institución como el Ayuntamiento de Bilbao.

No había de que preocuparse. Los dos responsables del ayuntamiento han mostrado las mismas ganas que nosotros para llevar adelante el proyecto y han ayudado en todo lo posible. Para nuestra sorpresa, el espacio sobre el que vamos a trabajar es más grande de lo que pensábamos, con más salas de las que conocíamos a priori. Las diferentes actividades qu ese ofrecen, por suerte, son muy variadas, cuenta con una buena ubicación y una cafetería. ¿Qué mas se puede pedir? El punto de partida no podía ser mejor.

IMG_2172.JPG

Hemos explicado nuestras ideas, por un lado la distribución de aulas para estudio; y por otro la zona de ocio, siempre con la intención de ofrecer comodidades tanto para el estudio como para el propio ocio.

El personal del ayuntamiento ha escuchado atentamente las propuestas, añadiendo ideas y completando algunos temas, ayudando en todo momento a conseguir un producto mejor y animándonos para encontrar las mejores soluciones.

Al final, con todo el material e ideas reunidos, hemos unificado los dos prototipos de los que partíamos en un único prototipo, más detallado y maduro. Éste será el prototipo que presentaremos la próxima sesión a los demás equipos.

Ánimo equipo!!




 

4. saioa – 4ª sesión

2016/03/22

Ez dago denbora galtzerik! Ostegunean gure bi prototipoak Bilboko udaletxeko jendearen aurrean aurkeztu ondoren gaur berriro elkartu gara prototipo bateratuak dituen ideia nagusiak serio garatzeko. Horretarako ideiak banatzea aukeratu dugu, taldeko kide bakoitzak ideia bat pentsatzeko eta garatzeko %100ean.

Baina beste erronka zirraragarri bat ere izan dugu gaur. Carlos Santamaria zentroan batzen den IKD Gazteko talde bakoitza bi azpitaldetan banatu da eta hauek batu egin dira proiektu guztietako jendea zuen bi talde handi eratuz. Jarduera honen helburua erronka bakoitzak denbora murriztu batean bere proiektua zein zen azaltzea zen, zeintzuk ziren buruan zituzten ideiak, nola konpondu behar zituzten eta baita ere beste taldeen galderak/zalantzak argitzea. Azken hauek (beste taldeek) proiektu bakoitzari ideia bat gutxienez eman behar zion, garapena errazteko. Bilboko Udaleko proiektuaren taldeak helburu hau lortu du baina tamalez  ideien ekarpena ez da bi noranzkokoa izan: bat bakarrik jaso dugu.

WP_20160322_17_16_40_Pro.jpg

Orain aste santuko oporrak datozenez, denbora gehiago izango dugu gure irudimenari hegan egiten uzteko, ideiak ahalik eta hoberenak izan daitezen. Momentuz BIlboko udaletxeak ez digu ideiarik ukatu, beraz lar aske sentitzen gara, gustatuko litzaigukena baino gehiago. Baina hori ez da arazo bat izango guretzat. Oporren bueltan berriro elkartuko gara proiektuaren arduradunekin ditugun ideiak xeheki azaltzeko, beren oniritziaren zain Txurdinagako Kiroldegiko ikasketa aisialdi gelaren diseinua eta funtzionamenduarekin pauso irmoarekin jarraitzeko.


22/03/2016

¡No hay tiempo que perder! Después de que el jueves presentáramos nuestros dos prototipos ante el personal del Ayuntamiento de Bilbao hoy nos hemos reunido para empezar a desarrollar seriamente las ideas que tiene el prototipo unificado. Para ello hemos optado por la opción de dividir las ideas para que cada miembro del proyecto desarrolle y piense una idea al 100%.

Pero también hemos tenido otro apasionante reto para hoy. Cada grupo de IKD Gazte que se reúne en el Centro Carlos Santamaría se ha dividido en dos subgrupos y estos se han juntado formando dos grupos que contenían gente de todos los proyectos. El objetivo era que cada reto explicara a los demás en un tiempo reducido cuál era su proyecto, qué ideas tenían, cómo lo iban a solucionar y responder las preguntas/dudas de los demás grupos. Estos últimos teníamos que aportar un mínimo de una idea a cada proyecto, facilitando así su desarrollo. El grupo del proyecto de Bilboko Udala ha logrado este objetivo pero lamentablemente la aportación de ideas no ha sido bidireccional: tan solo hemos recibido una.

WP_20160322_17_21_36_Pro.jpg

Como ahora vienen las vacaciones de semana santa, vamos a tener mas tiempo para dejar volar a nuestra imaginación, para que las ideas sean las mejores posibles. De momento el ayuntamiento de Bilbao no nos ha negado ninguna idea, así que nos sentimos demasiado libres, mas de lo que nos gustaría. Pero eso no va a ser un problema para nosotros. A la vuelta de las vacaciones nos reuniremos de nuevo con los responsables del proyecto para explicarles detenidamente las ideas que tenemos, esperando que nos den su visto bueno para continuar con paso firme el diseño y el funcionamiento del aula de estudio y ocio del Polideportivo de Txurdinaga.




5. saioa – 5ª sesión

2016/04/05

Gaurkoan, ohi bezala, arratsaldeko lautan bildu gara liburutegian egitekoari ekiteko.1Solairua

Hasierako ideia prototipoa eragileari erakustea zen, baina haien ausentzia zela eta gure lana aurreratzeko eta hobetzeko erabili dugu gaurko saioa.Lehenik egin beharrekoak zehaztu ditugu eta hauek aurrera eramateko talde ezberdinak osatu ditugu.

Batetik, Iñaki eta Aitorrek marko teorikoa gainbegiratu eta txukundu dute. Enekok gure prototipoaren planoa egiten joan da eta Vanessa, Ohian, Silvia eta Saioak zerbitzuaren inguruan hausnartu, ideiak proposatu eta intesgarrienak aukeratu ondoren egingo dugunaren ideia pixka bat garatzen joan dira.

IMG_2181.JPG


Hoy nos hemos encontrado en la biblioteca a las cuatro de la tarde como de costumbre.1Solairua

Como nuestro agente social no ha podido acudir a la reunión, hemos decidido aprovechar el día para adelantar trabajo y mejorar nuestro prototipo. Primero hemos decidido los quehaceres del día y para poder realizarlos todos nos hemos dividido en grupos.

Por un lado, Iñaki y Aitor se han encargado de revisar y mejorar el marco teórico. Eneko ha ido construyendo los planos de nuestro prototipo y Vanessa, Ohian, Silvia y Saioa han pensado en cómo realizar el servicio. Para ello, han propuesto las ideas que les venían a la mente y después han elegido la que les ha parecido la más adecuadas.

IMG_2180




6. saioa – 6ª sesión

2016/04/12

Gaurko saioa berezia izan da bi arrazoiengatik:  Izaskunekin izan dugu kontraste berri bat eta Gilen, gure IKDkidea, ezin izan da etorri osasun arazoak direla bide. Dakizutenez, Izaskun, Bilboko Udalaren aldetik datorren bozeramailea da.

IMG_20160412_162457.jpg     IMG_20160412_174610.jpg    IMG_20160412_174601.jpg

Bilera honetan, zerbitzuaz gain, hasieran garatu genituen bi prototipoetatik ateratako prototipo finala aurkeztu ditugu. Eragilearen feedbacka jasotzerakoan, egindako lana zoriontzekoa eta oso lagungarria dela esan digu. Horren ostean, hobetu daitezkeen gauzetaz eztabaidatzen aritu gara eta orain arte pentsatuta geneukan zerbitzua erabat aldatzea adostu dugu guztion artean.

Somatzen duzuen moduan, gaurko eguna “mahai borobil” horietako eguna izan da, non guztion artean aritu gara geneuzkan ideiak hobetzen eta borobiltzen. Oso egun produktiboa!

IMG_20160412_174556.jpg


La sesión de hoy ha sido especial por dos razones: Hemos tenido un nuevo contraste con Izaskun a modo de corrección. Por otra parte, nuestro IKDkide Gilen no ha podido venir por problemas de salud. Como sabéis, Izaskun es la portavoz que viene de parte del Ayuntamiento de Bilbao.

IMG_20160412_162457.jpg     IMG_20160412_174610.jpg     IMG_20160412_174601.jpg

En esta sesión, hemos presentado el servicio y el prototipo final que fue el resultado de los dos prototipos anteriores. Izaskun nos ha dado su feedback y nos ha felicitado por el trabajo realizado. Después, hemos abierto un debate sobre las cosas a mejorar y hemos decidido cambiar el servicio pensado por uno más acorde a nuestro objetivo.

Como intuís, el día de hoy ha sido un día de los de “mesa redonda” en el que hemos trabajado en mejorar y redondear las ideas del proyecto. ¡Un día muy productivo!

IMG_20160412_174556.jpg

 




7. saioa: ZERBITZUA – 7ª sesión: SERVICIO

2016/04/26

Gaurko eguna ezberdina izan da, gure lan gogorra praktikara eramateko aukera izan baitugu zerbitzuarekin. Hau aurrera eramateko Bilbora joan gara eta hiru taldetan banatu gara ikasle eta gazteen iritzia biltzeko asmoz. Azkuna Zentroan Vanessa eta Eneko egon dira; San Mameseko Ingeniertitza Eskolan Oihan eta Silvia; eta Foru Aldundiko Liburutegian Iñaki, Saioa eta Aitor izan dira.

IMG_3468.JPGProposamenak batzeko panel haundi batzuk muntatu ditugu, non Txurdinagako Polikiroldegiko gaur egungo argazkiak eta gure proposamena erakutsi ditugun. Modu honetan, hurbildu diren ikasleei euren iritzia eskatzeaz gain, ideia berriak eta ikasleen eta Udalaren arteko harremana sendotzeko proposamenak jaso ditugu.

Parte hartzea sustatzeko asmoarekin, janaria eta boligrafoak banatu ditugu ideien truke eta parte hartzaile guztien artean Bilbao Kirolakeko bonoak zozketatuko ditugu.

Guzti honekin lortu nahi izan dugun helburua, Txurdinagako Polikiroldegiko ikasketa espazioak ezagutaraztea izan da, kontuan izanda oraindik proiektua ez dela garatu. Momentuz, ideiak batu eta uztartu dira, etorkizunera begira, ikasketa eta aisialdia uztartzen dituen espazio bat sortzeko lehenengo pausuak eman dira.

IMG_3481.JPGIMG_3471.JPGIMG_3475.JPG

Gazteen parte hartzea oso nabaria izan da eta ideia eta proposamen mordoa eman dizkigute. Ideia guzti hauek Udaletxearen jakinean jarriko ditugu, proiektuaren helburuetako bat gazteen nahiak eta beharrak betetzea da eta.

IMG_3467.JPG IMG_0622.JPG  IMG_3488.JPG


El día de hoy ha sido diferente, ya que hemos podido poner en práctica todo el trabajo realizado hasta ahora gracias al Servicio. Para ello, hemos ido a Bilbao y nos hemos repartido en tres equipos para conocer las opiniones e ideas de los/las jóvenes. En el Centro Azkuna han estado Eneko y Vanessa; en la Escuela de Ingenieros de San Mamés Silvia y Oihan; y Saioa, Iñaki y Aitor han estado en la Biblioteca de la Diputación.

IMG_3468.JPGPara reunir todas las propuestas hemos montado tres grandes paneles, uno para cada localización, en los que hemos comparado la situación actual del Polideportivo de Txurdinaga con imágenes de nuestra propuesta. De este modo, los estudiantes que se han acercado han podido darnos su opinion además de ofrecernos nuevas ideas tanto para el proyecto como para la mejora de la relación entre el Ayuntamiento y la juventud.

Con el fin de fomentar la participación, hemos puesto a disposición de los participantes bolígrafos, comida e incluso hemos sorteado varios bonos para utilizar en las instalaciones de Bilbao Kirolak.

El objetivo del Servicio no ha sido otro que el de dar a conocer las zonas de estudio del Polideportivo de Txurdinaga, aunque todavía el proyecto de reforma no se haya llevado a cabo. De momento, y con vistas a futuro, se han dado los primeros pasos en el proyecto de unión de ocio y estudio en un mismo espacio.
IMG_3481.JPGIMG_3471.JPGIMG_3475.JPG

La participación juvenil ha sido muy notoria y hemos recibido un montón de ideas y propuetas. Todas estas ideas serán transmitidas al Ayuntamiento de Bilbao, ya que uno de sus objetivos para el proyecto es el de cumplir con las necesidades de la juventud.

IMG_3467.JPGIMG_0622.JPGIMG_3488.JPG

Advertisements