ALBAOLA

alba

Albaola, La Factoría Marítima Vasca está situada en Pasai San Pedro en la cala Ondartxo en el edificio que fue Astilleros Ascorreta. El objetivo de Albaola es recuperar y difundir el patrimonio marítimo.


Ondartxon (Pasaia, Gipuzkoa) kokatua, Albaola Itsas Kultur Faktoria euskal itsas teknologia berreskuratzeko eta dagokion balioa emateko espazioa.

Poster Albaola 2


ERRONKA: “Ozentziyo babes dezagun!”. Ozentziyo Donostiako egurrezko azken itsasontzia da.

RETO: “!Salvemos a Ozentziyo!”. Ozentziyo es el último barco de madera de Donostia.


LEHEN PROTOTIPAKETA

LEHEN PROTOTIPOA

Albaola euskal faktoriaren proposamena ezagutu ondoren, Ozentziyo izeneko itsasontzia mantendu ahal izateko proiektuarekin hasten gera. Ozentziyo gipuzkoako kostaldeko azken egurrezko arrantza ontzia da.

Donostiako portuan dago amarraturik, eta honen ondorioz portuaren ikono bilakatu da. Zoritxarrez, kapitaina jubilatzear dago, eta honetaz gain, portuko amarre postua ez dauka ziurtatuta. Guzti honen ondorioz, ez badegu ezer egiten itsasontzia urperatua izango da.

Ohitura eta aurrerapenaren nahasketa izanda, itsasontzi hau Euskal Herriko ondarearen atal bat da, eta hori dela eta, mantendu nahi dugu. Honetaz gain, bere funtzioa ezinbestekoa izan da ekonomikoki, kulturalki eta historikoki.

Hau jakinda, itsasontzi honen urperatzea ekiditeko aukera desberdinak aurkezten ditugu:

Lehenik eta behin, eta lehenago aipatu dugun moduan, Ozentziyo bere arrantzaren funtzioarekin jarraitzea nahiko genuke. Eta puntu honetan da ñabardura txiki bezain nagusi bat ezrtzen dugunean. Itsasontzi hau gaur egunerarte jabego pribatua zeukan. Guk publikoa izatea nahiko genuke, eta honen ondorioz, edozein persona edo erakundek alokatu ahalko du itsasontzia epe motz batean (tripulazioa barne), Itsaso zabalean arrantzan egin ahal izateko. Azpimarratu nahi dugu honen ondorioz ikastola, institutu eta unibertsitateentzako izango zuen interesa. Gertuko modu batean ulertu ahal izateko; honen ondorioz, adibidez, edozein ikastolak gehienez 12 pertsonako txango bat antolatu ahal izango du arrantzan ibili ahal izateko, edo era ezberdineko clase bat emateko, ikasgela Ozintziyo untziagatik aldatuaz.

Honi lotuta, itsasontziaren ikasketa balioa ere indartu nahi dugu. Untzi patroirako ikasketetan murgilduak daudenentzako praktikako itsasontzi bilakatu nahiko genuke. Honen bidez, beharrezko dituzten patroitze praktika ordu kopurua bete ahal izango dute.

Beste alde batetik, itsasontzi honek portuan bertan dagoen Untzi Museoarentzako interesa kontuan izan degu. Honen ondorioz, euskal kostaldearentzako garrantziskoa den untzi hau erakutsi ahal izango da, eta honen bitartez ikasi.

Amaitzeko, Donostiako Acuariumarekin lotura posiblea aztertu beharko zen, bertako sarrerarekin, Ozintziyo untzia ikusteko aukera emango zen, ikasketa esperientzia positibotzat duguna.

BIGARREN PROTOTIPOA

Proposatzen dugun zerbitzua hainbat aktibitatez konposatua egongo da, bai aktibitate soziokulturalak, baita jolas jarduerak, hauek denbora tarte ezberdinetan egingo dira eta horrela denboran zehar iraupena izango dute.

Lehenik eskol txangoak antolatuko dira. Hauek Donostiako eta bere inguruko eskolei proposatuko zaizkie. Aukerako diren ikasleak Lehen Hezkuntzako bostgarren maila eta Bigarren Hezkuntzako bigarren maila artean daudenak izango dira, txangoan landuko diren gaiak kurtso hauetan ematen direnekin erlazionatuta dutelako : itsas bizitza, Euskal Herri kostako geografia, arrantza …

Honetarako pentsatu da “Ozentziyo” ontziari buruzko informazioa blog baten bidez zabaltzea, bertan bere errekonstrukzioari buruz eta bere erabilera berriei buruz idatziko da. Gainera “sketch” bat erabili daiteke itsasontziari buruzko publizitatea zabaltzeko eta bere patrimonio garrantziaz informatzeko.

Eskola txangoak pauso desberdinetan daude banatuak. Lehen pauso bezala, proiektuari buruzko informazioa eskainiko zaie eskola desberdinei. Bigarrengoz, txangoan ikasleak talde txikietan banatuko dira eta hauek rotatu egingo dira, modu honetan taldetxo guztiak postu guztietatik pasatuko dira: Aquariuma, itsas museoa, “txokoak” eta “Ozentziyo” ontzia. Txoko bakoitzean gai desberdinak landuko dira: herriko arrantzaren historia, arrantzaren garrantzi kulturala, itsas espezieen bizitza, arrantzarako erabiltzen diren lanabesak…

Ozentziyo bontzia beste aisi edo kultura aktibitate batzuetarako ere erabili daiteke, adibidez Zumaiako Flysch-era bidaiak, kostako beste une interesgarrietara, Aste Nagusian su artifizialak ikusi edo regata txapelketak, adibidez “bandera de la Concha”. Honetaz gain, ibilaldiak eta arrantza txapelketak ospatzeko erabili ahal da itsasontzia. Eta gainera kontzertuentzako eszenatoki bezala ere erabil daiteke.

Aktibitatez osatutako proiektu proposamen honek bi balore garrantzitsu ditu. Alde batetik, proposatutako aktibitateak hezkuntza balio handia dute erakundeentzat. Beste aldetik, aisialdirako erabili daiteke, modu honetan hiritar eta turistentzako plan ezberdinak eskaini ahalko dira.

Proiektu honek hainbat aktibitate izatearen muina ontziarentzako plan luze eta erabilgarri bat eskaintzea da. Modu honetan saihestu nahi da itsasontziak erabilera puntual bat bakarrik izatea. Lortu nahi dena da Ozentziyo salbatzeak merezi izatea eta horretarako erabilgarri eta errentagarria egin nahi da.

Une honetan eta esparru teorikotik begiratuta proiktuak hainbat ahultasun aurkitzen dizkiogu adibidez itsasontziak espazio gutxi du eta horretaz aparte erreforma garrantzitsu bat behar du. Aktibitateetan gehiago zentraturik aurki dezakegu ezezagutza arazo bat dagoela sketch bat sortzeko garaian, behar ekonomikoak, aktibitateak egiteko, eta ikasleen motibazio falta. Hala ere, ahultasun hauek ez dute proiektuaren indarra alde batera uzten. Alde batetik, eta ontziaren perspektiba harturik, Ozentziyo donostiako egurrezko azken itsasontzia da eta alde kulturaletik garrantzi handia du. Aktibitateetan berriz, hauen izaera ludikoak eta zabaltzeko erraztasunak, eskolen “curriculum”-era egokitzeko erraztasun ikaragarria ematen die. Gainera motorra izateak bidai txikiak egiteko aukera mantentzen du eta hau esperientzi berri bat izan daiteke pertsona askorentzat.

Beste alde batetik kanpoko eraginak aurkitzen ditugu, kasu honetan negatibo gehiago daude positiboak baino, hala ere merezi du proiektua aurrera eramateak bere garrantzi kulturalarengatik. Aztertutako mehatxuak erakundeengandik jasotako laguntza gutxi eta ibilaldietarako arazo meteorologikoak dira, hauek ez baitute baimenduko itsasora irteera asko egiterik. Daukagun beste arazo bat da jendeak ez duela itsasontzi honi buruz ezagupen handirik eta horretarako ditugu ezagupena zabaltzeko aktibitateak. Azkenik, proiektuarentzako aukerak aurkitzen ditugu, hauek pedagogia berrien areagotzarekin bat egin dezakete esperientzi bidezko ikasketetan, IKD programa ere laguntza handia da proiektuak eraikitzeko garaian eta beste aldetik euskal nortasun sentimenduak bertakoak diren gauzak defendatsera mugitzen du jendea.

Leheno ondo azaldu dugun bezala gure proiektuaren oinarria Ozentziyo ontzia salbatzean datza, eta gure ustean oinarri hori betetzen du. Proiektuaren helburua dirua lortzea baino gehiago, itsasontzia ezagutzera eman eta utilitate bat ematea da. Azaldutako zerbitzuen bitartez erabilera bat ematen diogu, hezkuntzarekin erlazionatutakoa txangoen bitartez eta aisialdikoa su artifizialen bitartez adibidez. Modu honetan pertsonak kontzientziatzen ditugu, eskola ibilaldietan geure kulturan arrantzak duen garrantzia erakutsiz eta batez ere gazteei balio garrantzitsuak erakutsiz, barku historikoak mantentzea lagungarria izan daiteke, Ozentziyok Donostiako kaitik igarotzen diren egurrezko beste itsasontzi arrantzale guztiak ordezkatzen dituelako.


PRIMER PROTOTIPADO

PRIMER PROTOTIPO

Tras conocer la propuesta por parte de la factoría vasca de Albaola, nos disponemos a trabajar en este proyecto cuyo objetivo principal es salvar el barco Ozentziyo.

Osentziyo es el último barco pesquero de madera que faena en la costa guipuzcoana. Este, se encuentra amarrado en el puerto de Donostia-San Sebastián, convirtiéndose así en imagen icónica de este. Por desgracia, su capitán se jubila y además, la plaza en el puerto no está asegurada. Así pues, si no hacemos nada el barco será destruido.

Mezcla de tradición y progreso, este barco es parte del patrimonio del País Vasco, y como tal, nos gustaría conservarlo. Además, su función ha sido de gran importancia económica, cultural e histórica.

De esta manera, presentamos las alternativas pensadas para evitar la destrucción del barco:

En primer lugar, y como ya hemos mencionado anteriormente, queremos que Ozentziyo pueda realizar actividades de pesca. Y, es aquí, donde añadimos un matiz diferente. Este barco ha sido de un particular hasta el día de hoy. Nosotros, queremos hacerlo público, significando esto, que cualquier persona o cualquier institución pueda alquilar el barco un corto periodo de tiempo, para ir a pescar en alta mar. Destacamos así, un claro interés en colegios, institutos o universidades. Para verlo de una forma más cercana, esto significaría que, por ejemplo, cualquier ikastola del País Vasco, podría organizar una excursión con una clase de hasta 12 personas, realizando actividades de pesca o, simplemente, disfrutando de una clase diferente cambiando el aula por el Ozentziyo.

Unido a esto, queremos reforzar el valor formativo de este barco. Sería un barco para realizar prácticas a todos aquellos que estén estudiando para patrón de barco. De esta manera podrán cumplir las horas necesarias de prácticas para sacar el título.

Por otro lado, hemos considerado de interés la adición del barco al museo naval situado en el mismo puerto de Donostia. Significando esto, la posibilidad de enseñar y por lo tanto aprender gracias al valor histórico de este símbolo de la costa vasca.

Por último, también hemos pensado la posible unión al Acuarium de Donostia-San Sebastián, haciendo que la entrada a este permita visitar el Ozentziyo y disfrutar de una grata y educativa experiencia.

SEGUNDO PROTOTIPO

El servicio que proponemos estará compuesto por una serie de actividades tanto de carácter lúdico como de carácter sociocultural, las cuales se llevarán a cabo en distintos periodos distribuidos a lo largo del tiempo.

En primer lugar se llevarán a cabo salidas escolares. Estas excursiones se ofrecerán a las instituciones educativas situadas en la ciudad de Donostia, así como en sus proximidades. El alumnado objeto de estas excursiones serán aquellos que se encuentren entre quinto curso de Educación Primaria y segundo curso de la Educación Secundaria Obligatoria, ya que el contenido que se puede trabajar estará vinculado con el marco curricular recogido en estas etapas educativas; vida marina, geografía costera de la Comunidad Autónoma Vasca, el sector de la pesca….

Para ello, se ha pensado en introducir ciertas actividades de difusión de información sobre el “Ozentziyo”, como de su reconstrucción como de su empleo en proyectos futuros mediante un blog. Además, se puede llevar a cabo un “Sketch” publicitario con objeto de dar a conocer el barco y su importante patrimonio histórico cultural.

Las salidas escolares estarán estructuradas en diferentes pasos. Como primer paso, se realizará una difusión del proyecto a los diferentes centros educativos. En las excursiones, el alumnado será dividido en grupos más pequeños, los cuales se distribuirán en diferentes actividades en las cuales irán rotando. Por un lado, parte del alumnado estará en el Aquarium, otros en el Museo Naval, en los “txokos” y el barco “Ozentziyo”.

En los diferentes emplazamientos se trabajarán diferentes cuestiones; historia pesquera de la ciudad y sus alrededores, la importancia cultural e histórica para la ciudad del sector pesquero, especies marinas del mundo y propias, práctica de la pesca y familiarización con las estrategias y herramientas utilizadas…

El barco “Ozentziyo” podría emplearse además para distintas actividades ocio-culturales, así como visitas al Flysch de Zumaia y otros puntos geográficos de interés de la costa, emplear el barco como escenario desde el cual observar los fuegos artificiales de la Semana grande o en la competición de regatas de la Bandera de la Concha. Además, podría usarse para celebrar excursiones y competiciones de pesca a disposición de todo interesado. Y también se plantea la posibilidad de utilizar el barco como escenario para un concierto

El proyecto de actividades que se propone tiene dos valores fundamentales. En un primer plano, son una serie de actividades que resultan de interés educativo para instituciones y organizaciones. En segundo lugar, el barco podría emplearse para actividades de ocio, ofreciendo planes para los ciudadanos y turistas.

Este proyecto está compuesto por diferentes actividades con la intención de proponer un plan de acción que se pueda alargar en el tiempo, evitando así un uso instantáneo y eventual. Lo que se pretende es que el Ozentziyo pueda ser utilizado y rentabilizado actuando en diferentes actividades.

Actualmente y desde el marco teórico de las actividades nos encontramos con diversas debilidades como podría ser la necesidad de reforma del barco y su poco espacio útil en el interior. Centrándonos más en las actividades concretas, nos encontraríamos con el desconocimiento para la elaboración del sketch, necesidades económicas para realizar ciertas actividades y la posible falta de motivación del alumnado. Aun así, estas debilidades no merman las fortalezas que tiene el proyecto en sí. Por un lado y desde la perspectiva del barco nos encontramos con el último barco de madera en el puerto donostiarra lo que supone un gran elemento de patrimonio cultural. Desde las actividades encontramos su carácter lúdico y extensible que se adapta fácilmente a los curriculum escolares, además al mantener el motor y disponer de la posibilidad de rutas como una experiencia diferente.

Por otro lado, nos encontramos con las influencias externas, en este caso más negativas que positivas, pero que aún así este proyecto merece la pena por su valor cultural. Las amenazas percibidas son el poco apoyo institucional que tiene el proyecto, al igual que la meteorología del territorio geográfico no acompaña para realizar actividades de salida a la mar muy frecuentemente. Otro factor muy relevante es el desconocimiento de la ciudadanía acerca de este barco, por lo que hemos definido las actividades de difusión. Por último, las oportunidades son el incremento de pedagogías innovadoras basadas en experiencias para el estudio, el programa de IKD como apoyo en la elaboración de proyectos para dar utilidad y el sentimiento de identidad nacional de la gente que les mueve a defender lo propio.

Como bien hemos explicado antes, el servicio que proponemos está basado en proteger y ayudar el barco Ozentziyo, y desde nuestro punto de vista cubre las necesidades planteadas por el agente social. El objetivo del proyecto más que conseguir dinero para financiar el barco es dar a conocer el barco, dándole un uso y concienciando a la gente de su importancia. Mediante los servicios ofrecidos le damos un uso utilizándolo como barco para enseñanza en el caso de los jóvenes o ocio en el caso de los fuegos artificiales, etc. y concienciamos a la gente mediante las excursiones escolares enseñándoles lo importante de la pesca en nuestra cultura, sobre todo inculcamos estos valores a los más jóvenes, que la preservación de estos barcos históricos puede ser de ayuda, ya que Ozentziyo representa a los barcos pesqueros de madera que recorren los puertos de Donosti.


ZER MODUZ GOAZ?

Martxoak 2, astelehena IKD hasten dugu, zer izango da? Gizarte-eragilei buruz hitz egiten digute eta hauek proiektu ezberdinei buruz. Ez dakigu non hari garen sartzen, zer eskatuko diguten, denbora aurrera doan ainean zalantza gehiago sortzen zaizkigu, baina aukera bat egin behar dugu. Ozentziyo, Donostia, gure burmuinean dabiltzan hitzak dira, errepikatuz… Badakigu zer aukeratu.

Albaolaren proiektuari esker, ideia berri baten barruan murgilduak aurkitu gara, gainera gure egunerokotasunarekin zer ikusirik ez daukaten gaietan sartzeak suposatu du Ozentziyo salbatzeak, Donostiako azken arrantza itsasontzia.

Prozesu honetan daramagun denboran talde transdisiplinarra sortu dugu eta bertan oso gustura aurkitzen gara. Geure ezberdintasunengatik hasita eta bakoitzaren esfortzu handiari esker geure helburuak betetzea lortu dugu.

Alde positibo modura nabarmendu nahi dugu gradu ezberdinetako pertsonekin lan egiteak ikusmira zabaldu digula eta horrek geure ezaguerak erabiltzerako garaian beste irtenbide batzuk aurkiarazi. Gainera lan mundutik gertuago egonarazi digu, eta horrela, beste urrats bat ematen dugu geure etorkizunerako lanbideen prestaketan.

¿QUÉ TAL VAMOS?

Lunes 2 de marzo, empezamos IKD, ¿qué será? Nos hablan de unos agentes sociales y estos empiezan a hablar de diferentes proyectos. No sabemos muy bien a qué nos exponemos, cada vez más dudas, pero toca elegir. Ozentziyo, Donostia, palabras que se repiten en nuestra mente… lo tenemos claro.

Gracias al proyecto Albaola, nos vimos implicados y motivados por una idea totalmente novedosa, y una temática lejos de nuestro día a día como es salvar Ozentziyo, el último barco pesquero de Donostia.

En lo que llevamos de proceso, hemos creado un grupo de trabajo transdisciplinar en el que estamos muy agusto. Partimos de la heterogeneidad y tras el esfuerzo de cada uno de los componentes hemos logrado alcanzar los objetivos propuestos.

Destacamos como lado positivo, que trabajar con gente de diferentes grados nos amplía la visión en las posibles aplicaciones de nuestros conocimientos. Además nos permite tener un contacto en el ámbito laboral. Y así, damos un paso más en este proceso de preparación para poder ejercer nuestras futuras profesiones.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s