GIPUZKOAKO ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA PARKEA

parke_teknologikoa

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea Miramonen kokatuta dago eta honen helburua, teknologikoki aurreratuak dauden enpresak, ikerketa zentroak eta hainbat erakunderen I+G+B (Ikerketa, garapena eta berrikuntza)  arloa sustatzea da.

ERRONKA: Parkeko instalazioetan musika jaialdi bat ospatzea non bertako langileek parte hartzen duten beraien artean elkar ezagutzeko.


El Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa está situado en Miramón y su objetivo es fomentar el sector de I+D+I (Investigación, desarrollo e innovación) en las empresas tecnológicamente avanzadas y centros de investigación.

RETO: Celebrar un Festival de Música en las instalaciones del Parque en el que participen trabajadores y trabajadoras del Parque para conocerse entre sí.


Moduluko bederatzigarren astea! // ¡Novena semana del modulo! (2017/05/02)

Gauza on guztiek dute amaiera bat! Aste honetan izugarrizko amaiera eman diegu hilabete zoragarri hauei.

Astearte honetan azkenengo saioa izan genuen, eta betiko moduan denetarik egon da. Besteak beste aurkezpenak, dinamikak eta lunch iraunkor ezin hobea.

Saioa Mirari Ayerbe Díaz (Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuko Zuzendaria) , Joseba Amondarain Senperena (Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekaren Zerbitzu Burua) eta Txelo Ruiz Vázquez-ek (Ikasleen eta Enplegarritasunaren arloko Errektoreordea) eskaini zizkiguten hitzekin hasi genuen. Non nagusiki Unibertsitateari eta guri eskerrak eman zizkiguten IKD GAZtE posible egiteagatik.

DSC_0027.jpg

Hitz horien ostean talde motorrak IKD GAZtEren barruan dituzten lan ildo ezberdinak azaldu zizkiguten. Hala nola, formakuntzak, ikerkuntza eta proiektuaren difusioa.

Honen ondoren, talde bakoitzak bere erronkari aurre egiteko hilabete hauetan zehar egin duen prozesuari buruzko aurkezpena egin zuen. Zein baino zein originalagoa!

Aurkezpen guztiak jarraian ez egiteko, erdi aldera dinamika bat burutu zuen 10 boluntarioek. Hauek bost pertsonako bi taldetan banatu eta “Su artifizialen” dinamika burutu zuten. Dinamika Su artifizialak interpretatzean zetzan, modu desberdinetan beti ere.

Aretotik irten baino lehen, talde bakoitzari, bere dinamizatzailearekin eta eragile sozialarekin batera, eszenatokira igotzeko eskatu zitzaion, diploma banaketa egin ahal izateko eta argazkia ateratzeko.

18209210_1090721177699119_3123765076011241070_o.jpg

Behin aretotik aterata, guztiok liburutegi aurrean elkartu ginen talde handian argazki bat ateratzeko.

Modu ezin hobean amaitzeko, lunch bikain bat izan genuen erakusketa gelan, taldeen argazki eta bideoak ikusten ziren bitartean.

Ikusi duzuen moduan, esperientzia berri eta interesgarriez betetako hilabeteak!

Laster arte! Manex, Olatz, Jennifer, Iraitz, Amaia, Aritz, Andrea eta Amaia.

///////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////

¡Todo lo bueno tiene su final! Esta semana le hemos puesto el broche de oro a lo que han sido unos increíbles meses.

Este martes hemos tenido la última sesión y como siempre ha habido de todo. Presentaciones increíbles, dinámicas y un lunch sostenible genial.

Todo empezó con las palabras que nos dedicaron Mirari Ayerbe Díaz (Directora del Servicio de Asesoramiento Educativo) , Joseba Amondarain Senperena (Jefe del Servicio de Promoción Económica, Medio Rural y Equilibrio Territorial de la Diputación Foral de Gipuzkoa.) y Txelo Ruiz Vázquez (Vicerrectora de Estudiantes y Empleabilidad.). Principalmente fueron palabras de agradecimiento hacia la Universidad y hacia nosotros, por hacer posible IKD GAZtE.

DSC_0027.jpg

Tras estas palabras, los miembros del grupo motor nos explicaron las diferentes líneas de trabajo que tienen en IKD GAZtE, tales como la formación, la investigación y el trabajo de difusión del proyecto.

Después de esto, cada grupo hizo una presentación de cómo había ido su reto a lo largo de estos meses. La verdad que cada cual era más original, ¡fue una pasada!

En mitad de las presentaciones y con el fin de hacerlo todo más dinámico, 10 voluntarios realizaron una dinámica llamada “Fuegos Artificiales” la cual consistía en que dos grupos distintos realizarán de distintas formas acciones que simularán fuegos artificiales.

Antes de salir del salón de actos, se llamo a cada grupo al escenario, con su dinamizador  dinamizadora y sus agentes sociales, para hacer entrega de los diplomas y sacar una foto.

18209210_1090721177699119_3123765076011241070_o.jpg

Una vez salimos del salón de actos, nos reunimos todos y todas unos minutos a las puertas de la biblioteca para sacar una foto de grupo.

Para finalizar de la mejor manera posible hubo un magnífico lunch sostenible en la sala de exposiciones, junto con unas fotos y vídeos de todos los grupos.

¡Como podéis ver esto es un no para de experiencias nuevas e increíbles!

¡Asta pronto!  Manex, Olatz, Jennifer, Iraitz, Amaia, Aritz, Andrea eta Amaia.


Moduluko zortzigarren astea! // ¡Octava semana del modulo! (2017/04/25)

Amaiera gertu da… horregatik aste honetan IKD GAZtEn,  erabaki dugu zerbait desberdina egitea: #tagerozer? IKD GAZtE Lehenengo Topaketak. Oraingo honetan ez gara gure erronkan zentratu, baizik eta moduluan, honek nola lagun diezaguken eta hobetzen, eta aldi berean guk zer eskaini diezaiokegun. Honetarako saioa ordu eta erdiko bi zatitan banatu dugu, bakoitza leku desberdin batean izanik.

Lehenengo zatian Arkitekturako fakultatean izan da, non IKD kideak bost taldeetan banatu gaituzten. Behin hau eginda bost eragile sozialak zeuden tokira joan ginen erronda informatiboa hasteko.

Eragileak ondoko hauek ziren:

  • Donostia sustapena: Hiriaren egoera ekonomiko eta soziala hobetzeko helburua duen udal sozietate publikoa da. Berrikuntza, ezagutzaren sormen eta eraldatzaren, sare eta bultzada eta proiektuen kudeaketa, guztiak iraunkortasun irizpideen menpean.
  • Red Eures:  Lanbide eta pertsonen zirkulazio librearekiko lakidetza sare bat da. Hauen helburua pertsona europearrei eta enpresei, informazioa eta lan eskakizun eta eskaintzen inguruan laguntza eskaintzea da. Baita ere lan merkatuaren egoera eta eboluzioari eta bizi eta lan-kalitateari buruz.
  • Master eta Doktoretza Eskola: Norberaren espezialitatean sakondu ahal izateko gradu osteko hainbat ikasketa desberdin eskeintzen ditu.
  • Entreprenari:  “Kanpus eraikitzaile” bat sustatu nahi dute, sentsibilizazio eta kultura ekintzailearen motibazio eta negozio berrien sorketa bitartez.
  • UPV/EHU enplegu zentroa: Hauen bidez inguruko enpresekin kontaktuan jartzen gara, gure lan eskaintza ezagutzera emanez.

DSC_0063.jpgLehenengo zatia amaitzeko, minutu batzuk eduki genituen dudak argitzeko, eta eragileengana hurbiltzeko.

Saioaren bigarren zatirako, liburutegira joan ginen. Behin bertan, autoebaluazioa egin genuen, taldearen ebaluazioarekin eta dinamizatzailearekin batera.

Saioa dinamika batekin amaitu dugu. Arbela hiru zutabetan banatu dugu: moduloari gehitu beharreko gauzak, mantentzeko gauzak eta kendu beharrekoak (Post-it bitartez bete dira).

Azkenik atera ziren ideiak amankomunean jarri genituen.

Orain azkenengo saiorako aurkezpena prestatzea soilik geratzen da, Maiatzak 2 koa.

Hurrengo aste arte!

Manex, Olatz, Jennifer, Iraitz, Amaia, Aritz, Andrea eta Amaia.

///////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////

Se acerca el final… por eso esta semana en IKD Gazte, hemos decidido aprovechar nuestra penúltima sesión haciendo algo distinto: #tagerozer? IKD GAZtE Lehenengo Topaketak. En esta ocasión, no hemos trabajado enfocándonos en nuestro reto, si no que nos hemos centrado en el módulo, en cómo éste puede ayudarnos y cómo nosotros podemos ayudar a mejorarlo. Para ello hemos dividido la sesión en dos mitades de una hora y media, las cuales se han llevado a cabo en distintos lugares.

Durante la primera mitad de la sesión, hemos acudido a la facultad de arquitectura, donde nuestros IKD kideak nos han dividido a todos los miembros de IKD en cinco grupos. Dentro nos esperaban cinco agentes sociales distintos para llevar a cabo una ronda informativa.

Éstos eran:

  • Fomento Donostia: se trata de una sociedad pública municipal dedicada a la promoción y al desarrollo económico y social de la ciudad. Esta es a través de la innovación, la generación y transformación de conocimiento, el trabajo en red y el impulso y la gestión de proyectos, todo ello bajo criterios de sostenibilidad.
  • Red Eures: una red de cooperación para el empleo y la libre circulación de las personas. El objetivo de EURES es prestar servicios a las personas europeas y a las empresas proporcionando información y asesoramiento sobre ofertas y demandas de empleo, situación y evolución del mercado de trabajo y sobre condiciones de vida y trabajo en cada país.
  • Escuela de Máster y Doctorado: ofrece un amplio abanico donde elegir estudios de postgrado para profundizar en tu especialidad.
  • Entreprenari: tiene como objetivo avanzar en el desarrollo de un “Campus emprendedor” mediante la sensibilización y motivación de la cultura emprendedora y el apoyo a la creación de nuevas empresas.
  • UPV/EHU Centro de empleo: desde los Centros de Empleo de la UPV/EHU se contacta con empresas del entorno para dar a conocer nuestro servicio, sobre todo a efectos de posibles necesidades de personas tituladas.

DSC_0063.jpg

Para acabar, aquellos que tuviesen dudas por resolver, han dispuesto de unos minutos para acercarse a los agentes y preguntar.

Para la segunda mitad de la sesión nos hemos trasladado al aula que solemos tener asignada en la biblioteca. Una vez allí, lo primero que hemos hecho ha sido una autoevaluación, una evaluación de nuestros compañeros y una evaluación de nuestro dinamizador.

Para terminar la sesión, hemos llevado a cabo una dinámica de grupo, de esas que tanto nos gustan, para evaluar el módulo en conjunto. Hemos dividido la pizarra en tres columnas distintas en las cuales debíamos apuntar (mediante Post-Its de colores): cosas nuevas que añadiríamos al módulo, cosas que mantendríamos y cosas que cambiaríamos. Después hemos puesto en común nuestras ideas y, como de costumbre, hemos coincidido en la mayoría de ellas.

Ahora solo queda preparar las presentaciones para la última sesión, que será el día 2 de mayo.

¡Hasta la semana que viene!

Manex, Olatz, Jennifer, Iraitz, Amaia, Aritz, Andrea eta Amaia.


Moduluko zazpigarren astea! // ¡Séptima semana del modulo! (2017/04/11)

Zerbitzu eguna izan dugu!

Taldekideok Gipuzkoako Parke Teknologikora hurbildu gara aste honetan eta hainbat ekintza burutu ditugu bertako langileak festibalera erakartzeko asmoz. Bi azpitaldetan banatu gara: batzuk enpresaz-enpresa ibili dira, kaleko jendeari flyer-ak banatuz eta eraikinetan kartelak itsatsiz. Beste batzuk, festibala ezagutzera emateko bideo publizitarioa grabatzen ibili dira; besteak-beste, dagoeneko animatu den jendeari elkarrizketak egiten. Egun borobila izan dugu. Elkarrizketatuak ilusio handiz ikusi ditugu eta festibaleko eguna iristeko irrikitan gaude dagoeneko. Joseina Etxeberria izan da elkarrizketaturiko bat, langileak Talent Show-ra animatzeko mezu argi bat bidaliz. Miramon running taldeko kideak eta atzerriko langileak ere elkarrizketatu ditugu, besteak-beste.

WhatsApp Image 2017-04-11 at 17.57.35.jpeg

Parkeko hainbat enpresetara ere hurbildu gara eta publizista bezala gure esperientzia urriari txukun egin diogu aurre. Lan polita eginez, interesatuta zegoen edonori azalpenak emanez eta flyer gehienak (1000-1500 inguru) banatuz. Enpresetan harrera ona izan dugu, gure energia, gogo eta irribarreengatik akaso… Uste dugu gaur langileriaren zati handiago batek dakiela zer den eraikitzen gabiltzan jaialdi hau. Esan bezala, ilusioz beterik gaude. 

1.JPG

Eskerrak eman Héctor eta Anari (gure eragileei) egun polit hau eraikitzen laguntzeagatik, bai eta elkarrizketatu eta interesatu guztiei ere! Orain oporrak datozen arren, proiektuak martxan dirau, eta guk, lanean. Hurren arte!!!

Manex, Olatz, Jennifer, Iraitz, Amaia, Aritz, Andrea eta Amaia.

///////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////

¡El día del servicio ya está aquí!

El grupo nos hemos acercado al Parque Cientifico y Tecnológico de Gipuzkoa esta semana y hemos llevado a cabo varias actividades con el fin de atraer a los y las trabajadores de las empresas allí residentes a nuestro festival. Para ello nos hemos dividido en dos: Unos y unas han estado repartiendo flyers a los y las viandantes y pegando carteles por las empresas del parque. La otra mitad mientras tanto, han entrevistado a varios trabajadores y trabajadoras del parque los cuales han animado a sus compañeros y compañeras a asistir. El locutor Joseina Etxeberria ha sido uno de los entrevistados y ha mandado un mensaje claro de participar en el Talent Show. Algunos de los corredores de Miramon running o trabajadoras extranjeras han sido también entrevistadas.

WhatsApp Image 2017-04-11 at 17.57.35.jpeg

Nos hemos acercado también a varias empresas del parque, y a pesar de nuestra escasa experiencia como publicistas, hemos sacado provecho del día haciendo un trabajo limpio y atendiendo a todo aquel o aquella interesado. ¡Hemos logrado repartir casi todos los flyers (Unos 1000-1500)! Nos han recibido cordialmente en las empresas, ¿habrá sido por nuestra energía y las sonrisas que llevábamos? Resumiendo, creemos que ha sido un día especialmente productivo, ahora una mayor parte de los trabajadores y trabajadoras es consciente de que algo grande se está construyendo, y eso nos llena de ilusión.

1.JPG

Por último, dar las gracias a Héctor y Ana (nuestros agentes) por ayudarnos a llevar a cabo este precioso y productivo día; también a todas las personas entrevistadas e interesadas. Aunque las vacaciones estén a la vuelta de la esquina el proyecto no descansa, y por lo tanto, ¡nosotros y nosotras tampoco!

¡Hasta la próxima!

Manex, Olatz, Jennifer, Iraitz, Amaia, Aritz, Andrea y Amaia.


Moduluko seigarren astea! // ¡Sexta semana del modulo! (2017/04/04)

Zerbitzu eguna dator! Sei aste hauek berehala atzean utzi ditugu eta ParKe zientifiko eta teknologikora itzultzeko, festibala sustatzeko eta jendea erakartzeko eguna bertan da. Baina, oraindik elementu eta alderdi batzuk sakontzeko beharra dago.

Azken astean, eragile sozialaren feedback jaso eta gero, festibalaren irudia eraldatu da, batez ere, logoa. Hortaz, talde txikieetan flyer eta kartelari buruz genituen ideiak aldatu behar izan ditugu. Bestetik, gonbidapenak diseinatzen hasi gara eta, hurrengo asteetan, ParKeko langileei hauek eskuratzeko aukera eskainiko diegu.parkea musik fest_LOGO transpa-07.png

Bestalde, zerbitzu egunerako garrantzitsuak diren beste alderdi batzuk aztertu eta finkatu ditugu: publizitate-bideoaren gidoia eta kameraria zehaztu, eragile sozialak bere lankideei galdesortarekin bidaliko dion mezua aztertu eta informazio bileren helburua eta gidoia erabaki.

Pixkanaka-pixkanaka duela sei aste hasi genuen erronka irudia hartzen ari da. Izugarrizko gogoekin gabiltza bileretan, jendea animatzeko eta langileentzako deskonexio eguna sortzeko gurariekin. Gaurkoz amaitu dugu, baina datorren asteko bisitaren zain gaude. Proiektua amaitzear egon arren, hoberena orain datorrelako.  

Hurrengo astera arte!

Manex, Olatz, Jennifer, Iraitz, Amaia, Aritz, Andrea eta Amaia.

///////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////

¡Se acerca el día de servicio! Las primeras seis semanas han pasado volando y estamos muy cerca del día en el que volveremos al ParKe científico y tecnológico a trabajar en la publicidad del festival e intentar atraer gente, tanto participantes en el talent show, como voluntarios para la organización.

En la última semana, después de los feedback-s del agente social, la imagen del festival ha cambiado un poco, ha habido varios retoques en el logo y hemos tenido que actualizar y modificar las ideas que teníamos del cartel y los flyers. Con esto, hemos empezado el diseño de las invitaciones que se les dará en unas semanas a los trabajadores del ParKe.parkea musik fest_LOGO transpa-07.png

Por otra parte, hemos tratado otros aspectos importantes del próximo día: el guión que llevaremos para grabar el video publicitario y quién lo grabará, el mensaje que el agente social le enviará a sus trabajadores con el cuestionario y cómo serán las reuniones informativas para los participantes.

Poco a poco va tomando forma lo que hace seis semanas parecía un reto increíble. Esperamos que tengáis tantas ganas como nosotros y nosotras del próximo día, de animar a la gente y de crear un día de desconexión gracias a una iniciativa tan enriquecedora como ésta. Por hoy hemos terminado, os esperamos la próxima semana. No olvidéis que esto está apunto de terminar, pero lo mejor está aún por llegar.

¡Hasta la semana que viene!

Manex, Olatz, Jennifer, Iraitz, Amaia, Aritz, Andrea eta Amaia.

 


Moduluko bostgarren astea! // ¡Quinta semana del modulo! (2017/03/28)

Gaurkoan eragile soziala gurera etorri da prototipoaren bigarren kontrastea egiteko asmoz eta azken eztabaida gaiak ixteko.

Zenbait eztabaida gai izan genituen, zein enpresa izango ziren musika festibaleko babesleak, eguraldi txarra egingo balu zein irtenbide eman egoera horri, sarrera salmentaren nondik norakoak, DJ baten beharra eta abar.

IMG_1623.JPG

Baina gure erronka ez denez festibalaren egunera mugatzen, beste gauza batzuei buruz ere hitz egin genuen, hala nola zerbitzu egunaren nondik norakoak, nola eta zeinekin grabatuko genuen bideo promozionala eta abar.

Saioarekin amaitzeko, egin beharreko lan ezberdinen zerrendatze bat egin genuen egutegian banatuz eta eragile sozialaren eta gure artean banatu genituen lanak denak ahal den modu hoberenean egin ahal izateko

Hurrengo astera arte!

Manex, Olatz, Jennifer, Iraitz, Amaia, Aritz, Andrea eta Amaia.

///////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////

En el día de hoy nuestro agente social ha venido a nuestra casa para hacer el segundo contraste y cerrar los últimos temas de debate.

Tuvimos diferentes temas a tratar como qué empresas serían las patrocinadoras del festival, si hace mal tiempo que opciones tendremos, como hacer la venta de entradas, la necesidad de un o una DJ, etc.

IMG_1623.JPG

Pero como nuestro reto no solo es el día, también tuvimos otros puntos para tratar como el día del servicio, como y con quien grabaremos el vídeo promocional, etc.

Para terminar con la sesión, redactamos una lista con las tareas pendientes y las repartimos en el calendario y las dividimos entre nuestro agente social y nosotros y nosotras para poder realizarlas lo mejor posible.

¡Hasta la próxima semana!

Manex, Olatz, Jennifer, Iraitz, Amaia, Aritz, Andrea eta Amaia.



Moduluko laugarren astea! // ¡Cuarta semana del modulo! (2017/03/21)

Laugarren aste honetan aurreko asteko bileraren sentsazioak partekatzen hasi ginen, eta gehien errepikatu ziren hitzak Ilusioa eta Esperantza izan ziren.

Ondoren bi taldetan banatu eta beste taldetako zenbait kideekin elkartu ginen, bakoitzak bere proiektuaren gorabeherak azaltzeko eta aldi berean besteen ideiak entzun ahal izateko. Taldeak ondorengoak ziren: Gureak, Añarbeko urak eta Goiener. Lehenengoek gazteei Gureak zertan datzan ikustarazi behar diete. Bigarrengoek, toaillitak komunetik ez botatzeko kanpaina bat eraman behar dute aurrera, jarrera hori aldatzeko helburuarekin. Azkenik hirugarrenek argiaren faktura denek ulertzeko modukoa izatea dute erronkatzat.

17361990_1049053465199224_8712412268340835007_n.jpgAtsedenaldiaren ondoren gure taldearekin elkartu ginen. Bertan galdetegiari buruzko hainbat zuzenketa eztabaidatu ziren. Horren ondoren zerbitzu egunean zer egingo zen adostu zen. Bertan bideoaren gidoia ere adostu zen, filmatuko genuena jakiteko.

Azkenik bakoitzak proiektuan zehar egin beharko diren zereginak adostuta, bakoitzari gogokoen zuen zatia esleitu zitzaion.

Hurrengo astera arte!

Manex, Olatz, Jennifer, Iraitz, Amaia, Aritz, Andrea eta Amaia.

/////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////

Esta cuarta semana empezamos compartiendo las sensaciones sobre la reunión de la semana pasada y los que más salieron fueron Ilusión y Esperanza.

Después nos dividimos en dos grupos y nos reunimos con miembros de los demás grupos, para comentar nuestras respectivas situaciones y escuchar las sugerencias de los demás. Los grupos eran los siguientes: Gureak, Aguas de Añarbe y Goiener.  Los primeros tienen el reto de hacer ver a la sociedad (sobre todo joven) lo que es en realidad Gureak. Los segundos tienen que llevar a cabo una campaña para reducir el número de toallitas que se tiran por el retrete. Por último los de Goiener tienen el reto de hacer las facturas de la luz entendibles para todos los públicos.

17361990_1049053465199224_8712412268340835007_n.jpgTras el descanso, nos volvimos a reunir con nuestros respectivos grupos. Una vez reunidos se debatieron varios cambios en la encuesta. Después de eso se acordó lo que se haría el día del servicio junto con el guion del vídeo que se grabara ese día.

Por último se habló de lo que hay que hacer durante el proyecto, y una vez acabada la lista se repartió el trabajo entre todos y todas.

¡Hasta la próxima semana!

Manex, Olatz, Jennifer, Iraitz, Amaia, Aritz, Andrea eta Amaia.


Moduluko hirugarren astea! // ¡Tercera semana del modulo! (2017/03/14)

Moduluaren hirugarren aste honetan, eragilearen etxera joatea tokatzen zen. Beraz, Gipuzkoako parke teknologikora habiatu gara, Miramonera, hain zuzen ere. Bertan parkeko eraikin zentralean gure eragileekin elkartu gara.

WhatsApp Image 2017-03-14 at 20.03.34.jpeg

Hasteko, parkearen maketa bat erakutsi digute, parkeko gune eta enpresa desberdinak azalduz. Ondoren, eraikin zentraletik bisita bat egin dugu eta honek dituen gela eta aurrerapen teknologiko guztiak ikusteko aukera izan dugu. Gainera, parketik buelta bat emateko zortea izan dugu, eta gure jardunaldia egiteko lekuen aukera desberdinak bisitatu ditugu.

WhatsApp Image 2017-03-14 at 20.03.34 (1).jpeg

Ondoren, gure txanda iritsi da, eta eragileei aurreko astean egindako lana azaldu diegu, bi aurkezpenen bidez, bata zerbitzu-egunari buruz eta bestea ekitaldiaren egunari buruzkoa. Horrela gure proposamena azaldu diegu, egun bakoitzean egingo genituzkeen jarduerak azalduz eta hauen prestakuntzarako jarraituko genituzkeen pausoak argituz. Modu honetan, eragileek haien ikuspuntua eman digute eta hainbat gaiei buruz eztabaidatzeko aukera izan dugu. Dagoeneko badakigu jardunaldia ekaineko ostiral batean egingo dugula, eta hau enpresako lankideei zuzenduta egongo dela, haiek honen berri izateko teknika desberdinak erabiliko ditugu: bideo publizitario bat, kartelak, gonbidapenak… Horrez gain, jardunaldia musikan zentratuta egongo da eta gure helburua, musikarekin zerikusia duten aktibitateak egitea da, adibidez, talent-show eta kontzertutxoren bat, janari, edari eta giro onarekin lagunduz.

Eragileek gure zalantzak argitu dizkigute eta gure lanari buruzko feedback positiboa jaso dugu. Orain bide zuzenetik goazela jakinda, lanean jarraitzeko gogobeterik gaude.

Hurrengo astera arte!

Manex, Olatz, Jennifer, Iraitz, Amaia, Aritz, Andrea eta Amaia.

/////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////

Esta tercera semana del módulo tocaba ir a casa del promotor, así que nos hemos dirigido al Parque Tecnológico de Guipúzcoa, situado en Miramón. Allí nos hemos juntado con nuestros promotores en el Edificio Central del parque.

WhatsApp Image 2017-03-14 at 20.03.34.jpegPara empezar, nos han enseñado una maqueta del parque, explicándonos las diferentes zonas y empresas situadas en este. Después hemos hecho una visita por el edificio central, y hemos tenido la oportunidad de ver las salas que lo componen y todos los avances tecnológicos que utilizan. Además, hemos tenido la suerte de poder dar un paseo por el Parque, y ver así las posibles zonas en las que hacer el evento.

WhatsApp Image 2017-03-14 at 20.03.34 (1).jpegA continuación, ha llegado nuestro turno y les hemos presentado a nuestros promotores el trabajo hecho la semana anterior. Así, les hemos explicado nuestra propuesta mediante dos presentaciones; una sobre el día del servicio y la otra sobre el día del evento, explicándoles las actividades que haríamos en cada uno y los pasos a seguir en la preparación de estas. De esta manera, los promotores nos han podido dar su punto de vista y hemos tenido la oportunidad de debatir sobre varios temas juntos. Por ahora sabemos que el evento se celebrará uno de los primeros viernes de junio, y que este estará dirigido a los trabajadores de las empresas. Para hacer llegar esto a todos los trabajadores utilizaremos diferentes técnicas: grabaremos un vídeo publicitario, carteles, invitaciones… Aparte de esto, ya que el evento está centrado en la música, haremos actividades relacionadas con esta, por ejemplo un talent show y algún concierto, acompañados por comida, bebida y buen ambiente.

Además, hemos podido aclarar nuestras dudas, y hemos recibido un feedback positivo por parte de nuestros promotores. Ahora que sabemos que vamos por buen camino, estamos preparados y con ganas de seguir trabajando.

¡Hasta la próxima semana!

Manex, Olatz, Jennifer, Iraitz, Amaia, Aritz, Andrea y Amaia.


Moduluko bigarren astea! // ¡Segunda semana del Modulo! (2017/03/07)

Moduluaren bigarren aste honetan prototipatzen aritu gara gure erronkari pixkanaka aurre egiteko eta proiektuari nolabaiteko itxura emateko lanean.

Ezer egiten hasi baino lehen, talde dinamika bat egin genuen kideen artean hobeto ezagutu gintezen eta giroa erosoagoa izan zedin. Ondoren, brainstorming teknikaz baliatuz, taldearen funtzionamendu egokirako nahitaezko ezaugarriak plazaratu genituen; hau da, burura zetozkigun ideia guztiak bota genituen post-it desberdinetan idatziz. Horrela, komunikazioa, lan egiteko gogoa, onarpena, umore ona, malgutasuna eta lankidetza bezalako ezaugarriak agertu ziren, besteak beste. Horren ostean eta atsedena baino lehen, taldekide bakoitzak prestatu beharreko gaia aurkeztu genuen Vision Board-en bidez; gai guztiek landu beharreko proiektuarekin zein honen prestakuntzarekin lotura zuzena izanik.


Behin hau eginda, atsedenaldia izan genuen eta hau bukatzean berriro ere
brainstorming teknikaz baliatu ginen proiektuaren inguruko ideiak garatu eta sortzeko. Hasieran banaka aritu ginen, gero binaka eta azkenik lauko taldeetan. Horrela, ideia dezente aurkeztea lortu genuen, eta azkenik hauetako batzuk aurrera eramatea adostu.

Hurrengo astera arte!

Manex, Olatz, Jennifer, Iraitz, Amaia, Aritz, Andrea eta Amaia.

/////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////

Esta segunda semana del módulo nos hemos dedicado a prototipar para poder hacer frente a nuestro reto poco a poco y para poder darle un poco de forma al proyecto.

Antes de empezar, hicimos una dinámica de grupo para conocernos mejor entre los miembros y romper el hielo. Después, mediante la técnica de brainstorming definimos las características imprescindibles para el funcionamiento del grupo (asertividad, humor, flexibilidad, mente abierta, comunicación, ganas de trabajar, etc.), escribiendo cada una de ellas en un post-it. Seguido y antes del descanso, cada uno de nosotros expuso el tema que se le había asignado la semana anterior mediante un Vision Board, estando cada uno de los temas estrechamente relacionados con el proyecto o la preparación de éste.

Una vez terminado el descanso, volvimos a emplear la técnica de brainstorming para generar ideas sobre el proyecto; primero individualmente, después en parejas y finalmente en grupos de cuatro. Así, conseguimos presentar una cantidad considerable de ideas y acordamos llevar a cabo varias de ellas.

Por último, acordamos la distribución de los trabajos para la siguiente semana entre los miembros del grupo. Ya que la próxima sesión nos reuniremos con el agente social (Parque Tecnológico) y expondremos los prototipos trabajados previamente mediante presentaciones.

¡Hasta la próxima semana!

Manex, Olatz, Jennifer, Iraitz, Amaia, Aritz, Andrea eta Amaia.

Advertisements