KALAPIE

Kalapie Donostiako etekin asmo gabeko txirrindularien elkarte bat da. Jendeak hiri barnean mugitzeko bizikleta erabiltzea sustatzea eta txirrindularien interesak defendatzea dute helburu.

ERRONKA: Unibertsitatean bizikletaren erabilerari buruzko diagnostikoa egitea eta emaitzen araberako estrategiak garatzea.

Kalapie es una asociación sin ánimo de lucro situada en Donostia. Su objetivo es fomentar el uso de la bicicleta en la ciudad y defender los intereses de los/las ciclistas.

RETO: Realizar un diagnóstico sobre el uso de la bicicleta en la universidad y desarrollar estrategias en base a los resultados.

http://www.kalapie.org/


SAIOZ SAIO – SESIÓN A SESIÓN:


2. saioa – 2ª sesión

2016/03/08

IKD – ren nondik norakoak pixkat ezagutu ondoren topera hasi gara gure proiektuarekin! Oraindik pixkat galduta gaudenez errazenetik hastea pentsatu dugu, taldearen funtzionatzeko modua nolakoa izango den erabakitzearekin eta bakoitzak taldearen barruan beteko duen papera izendatzearekin alegia: liderra, umorista, idazkaria (“kafeak ekartzen dituena” luzeegia da nonbait), sukaldaria (Taldearen barruan baloratuenetariko postua da, piramidearen gailurrean aurkitzen dena, oso garrantzitsua da guretzat sesio bakoitzerako merienda edukitzea), motibatzailea, antolatzailea etab.

Behin bakoitzaren rolak ezarri ditugunean arau orokor batzuk ezarri ditugu, besteak beste: puntualitatea, konpromesua… Puntualitatearen inguruko hainbat ideia proposatu dira, besteak beste 5 minutu berandu heltzearengatik 5 euro ordaintzearena, baina azkenean ez da aurrera eraman (Eskerrak!)

Sesioak Aurrera egin duen heinean Prototyping – ari ekin diogu, bertan bi proiektutan zentratu gara, ikuspuntu eta ideia desberdinak emanez:

  1. Alde batetik inkesta fisiko zein Internetekoa burutzea proposatu dugu, pixkat ezagutzeko ze proportziotan erabiltzen dugun unibertsitarioek bizikleta.
  2. Puntu honetatik abiatuta beste lau ideia proposatu dira bizikletaren erabilpena bultzatzeko:
  • Kontzientziazio kanpainak
  • Hitzarmen posibleak
  • Beherapenak
  • Parking – a

Ezin daiteke esan sesioari probetxua atera ez diogunik… Azkenik Hectorrek sesio osoan zehar ateratako argazkiak azpimarratzea besterik ez da geratzen, zorte pixkatekin ez dira gehiegi agertuko blogean.


¡Parece que después de conocer un poquito como funciona IKD empezamos a tope con nuestro proyecto! Todavía estamos un poco desubicados así que hemos empezado por lo primero, decidir el modo de trabajo del grupo y los roles que llevará acabo cada uno: líder, humorista, secretario (que sería algo así como el de los cafés), cocinero (uno de los puestos más valorados dentro del grupo, ya que está en la cima de la pirámide teniendo en cuenta que es el encargado de la merienda de cada sesión), motivador, organizador etc.

Una vez asignados los roles hemos establecido algunas normas generales para el grupo como la puntualidad, el compromiso y demás. Ha habido alguna idea como la de dar 5 euros por cada 5 minutos de retraso en las sesiones pero no ha tenido mucho éxito (¡Y menos mal!).

Conforme ha ido avanzando la sesión pasamos al Prototyping, ahí nos hemos centrado en los dos proyectos, dando diferentes ideas y puntos de vista:

  1. Por un lado hemos propuesto realizar una encuesta tanto física como por internet para saber un poco en que proporción utilizamos la bicicleta los universitarios.
  2. Partiendo de este punto ha habido otras cuatro propuestas para fomentar el uso de la bicicleta:
  • Campañas de concienciación
  • Posibles acuerdos
  • Descuentos
  • Parking

No sé puede decir que la tarde no nos haya cundido la verdad… Por último solo cabe destacar que Hector, nuestro guía, no paró con las fotos durante toda la sesión ¡Y qué fotos! Con un poco de suerte no aparecerán demasiadas en el blog.


3. saioa – 3ª sesión

Jada lehenengo bi saioak, ilusioz, ideiez eta lanaz beteta pasatu dira. Hirugarren saio honetan gure eragileen lantokia bisitatzeko aukera izan dugu, zein ideia bikaina iruditu zaigun. Izan ere, bertako langileak, lan egiteko modua eta gauza gehiago ezagutzea ahalbidetzen du.
Kalapie lantegira iristeko, aurretik taldeko kide guztiak Kursaal-en geratu ginen eta han argazki batzuk atera genituen, haize asko egiten zuen beraz ez dut uste oso ondo irten ginenik. Kalapie bulegoa, Donostiako Iparragirre kalean kokatuta, txikia baina erosoa zen. Sartu bezain laster agurtu gintuzten, aurkeztu ziren eta bulegotik buelta bat eman ziguten gauzaren bat azaltzen ziguten bitartean. Oroigarri bezala argazki bat atera eta gero, gela bat utzi ziguten dena ondo prestazeko.

Copia de 20160315_162543-1-1.jpg

Dena antolatu ondoren, etorri ziren. Gure ideiak eta haiek planteatutako erronkarako proposamenak aurkeztu genituen eta poz-pozik egon ziren proposaturiko guztiarekin, non aurrera eraman beharreko proposamen bakarra aukeratzea kostatu zitzaien. Ordu pare bat guztien ideiak mahaiaren gainean jarri ondoren, gutxi gorabehera konklusio orokor batera iritsi ginen. Bere laguntza (kontaktuak, informazioa…) eskaini eta interesa eta lanarengatik eskerrak eman eta gero, agurtu ginen elkar eta handik joan ginen.

Esan beharra daukat esperientzia polita, erabilgarria eta praktikoa izan zela gauza interesgarri asko irten zirelako, eta oso atseginak izan zirela gurekin.


Ya han pasado las dos primeras sesiones, llenas de ilusión, ideas y trabajo. En esta tercera sesión tocaba visitar el lugar de trabajo de nuestros agentes sociales, la cual es una idea genial ya que puedes ver a los trabajadores, la manera en la que trabajan…etc.Copia de 20160315_170909.jpg

Para llegar quedamos todos en el Kursaal y allí nos sacamos unas fotos, hacía mucho aire así que no creo que saliésemos muy favorecidos.  La oficina de Kalapie, situada en la calle Iparragirre, Donostia, era pequeña pero acogedora. Nada más entrar nos saludaron, se presentaron y nos guiaron por la oficina mientras nos explicaban alguna que otra cosa. Luego nos hicieron una foto como recuerdo y nos dejaron una sala para que preparásemos todo.

Después de organizarlo todo, vinieron. Les presentamos nuestras ideas y propuestas para el proyecto o reto planteado por ellos y estuvieron encantados con todo lo que se habló, tanto que les costó elegir la propuesta que preferían llevar adelante. Después de un par de horas poniendo sobre la mesa las ideas de todos, llegamos más o menos a una conclusión general. Después de ofrecernos su ayuda (contactos, información…) y de agradecernos el interés y el trabajo, nos despedimos y nos fuimos.

Debo decir que fue una experiencia bonita, útil y práctica ya que salieron muchas cosas interesantes, y que fueron muy agradables con nosotros.


4. saioa – 4ª sesión

Momentu hau iritsita badirudi pixkanaka-pixkanaka elkarri hobeto ezagutzen garela eta elkarlanean aritzeko gogoak handitzen doazela.

Copia de 20160322_160933.jpg

Aurreko sesioak Kalapieko sedean utzitako aho-zapore onarekin batera, astean zehar 4. sesioan beste taldeko kideen aurrean aurkeztu nahi dugun euskarria prestatzeko ikusi gara. PowerPoint ederra egin genuen ezkero ezin izan genuen erabili gure aurkezpena gauzatzeko.

Beste erronketan parte hartzen duten ikasleekin bildu baino lehen birpasatu genuen Kalapieko jendearekin hitz eta erabakitako guztia, ez genuela ezer ahazten zihurtatzeko. Beste ikaskideak gure ideiei buruz zeukaten iritzia jakiteko gogo handiz ginen! Bi taldetan banatu ginen eta gela ezberdinetara joan ginen beste 4 taldeei gure erronka eta erabakiak aurkezteko (baita haien aurkezpenak entzutekom noski). Gure kasuan, gainera, txirrinden erabilpenari buruzko inkesta bat pasa genien, gure proyektuaren parte dena.

Lo que más escuchamos de nuestros compañeros del resto de grupos fue que deberíamos centrarnos en una cosa, acotar un poco más el proyecto. Había un par de ideas que les llamaron más la atención asique en cuanto volvimos a nuestro aula no tuvimos muchas opciones para poner en los post-its del brainstorming que realizamos.

Beste taldeek gehien esan zigutena prototipo bakar bati ekin behar geniola izan zen, proiektua pixkat gehiago zentratuz. Pare bat ideia gehien gustatu zitzaien besteen artean, beraz kontrasteen ondoren gure taldean berriz elkartu ginenean ez genion buelta gehiegirik eman gure proposamenei, nahiz eta post-it-en bidez brainstorming bat egin.

Behin ikusita eta zehaztuta nola eramango dugun aurrera proyektua ia-ia definitiboki (oraindik beste kontraste bat izango dugulako gure eragile sozialarekin), agurtu egin ginen, irriarrez beti bezala eta oporrak izateko gogoarekin; merezitak dira ekipo!


Llegado este punto parece que nos vamos conociendo un poco más entre nosotros y las ganas de trabajar en grupo aumentan.

Junto con el buen sabor de boca que nos dejó la última sesión en el centro de Kalapie hemos quedado durante la semana para organizar la presentación que realizaríamos para otros grupos en esta sesión. La verdad es que nos quedó un power point muy chulo aunque por desgracia al final no lo hemos utilizado.

Nada más llegar a la sala comentamos lo que habíamos hablado y decidido en la sesión anterior con nuestros agentes sociales de Kalapie e íbamos con muchas ganas a presentar nuestro proyecto al resto de grupos. ¡Queríamos saber que opinaban de nuestras ideas!

Nos dividimos y fuimos a dos salas para presentar nuestro proyecto a otros 4 grupos (y que ellos nos presentaran el suyo, claro). En nuestro caso, además de presentarles el proyecto aprovechamos para pasarles las encuestas que habíamos hecho como parte del proyecto. Lo que más escuchamos de nuestros compañeros del resto de grupos fue que deberíamos centrarnos en una cosa, acotar un poco más el proyecto. Había un par de ideas que les llamaron más la atención asique en cuanto volvimos a nuestra aula no tuvimos muchas opciones para poner en los post-its del brainstorming que realizamos.

Una vez visto y decidido cómo íbamos a enfocar casi finalmente (todavía tenemos que volver a hablar con nuestros agentes sociales) el proyecto nos despedimos entre risas como siempre y con ganas vacaciones ¡que nos las hemos ganado equipo!


5. saioa – 5ª sesión

Bostgarren saio honetan Kalapieko arduradunak egon ziren gurekin. Aurreko saioan beste ikaskideek emandako aholkuak adierazi genizkien. Proposatutako ideia guztiak betetzea zaila izango litzatekeela esan ziguten eta horietako bakar batean zentratu beharko genukeela. Beraz, gure proiektu nagusia eta liderra adierazi genien. Dena azaldutakoan, proiektua aurrera ateratzeko aholku eta ideia gehiago eman zizkiguten. Gainera, gure betebeharrak betetzeko kontaktuan jarri behar garen pertsonen helbideak eman zizkiguten, gure lana errazteko asmoarekin.

Copia de 20160405_171012

Kalapieko arduradunekin egon eta gero eta gure proiektuaren nondik norakoak zehaztuta eta erabakiak hartuta, saioko lehen ordua zer iruditu zitzaigun hitz egin genuen minutu batzuetan. Ondoren, deskantsua hartu eta Amsterdameko gailetak jan genituen, Naiarak ekarritakoak (zelako detailea!).

Tripa beteta genuela, hurrengo saioko etxeko lanak banatu eta horrekin buru belarri hasi ginen. Batzuk, dekanotzetako arduradunei gure proiektuaren berri emateko mezua idazten hasi ziren. Beste batzuk,ordea, aurreko saioetan burututako galdetegieen erantzunak interpretatzen jardun genuen. Horrela amaitu genuen gure 5. saioa, lan eta lan!


En esta quinta sesión estuvieron con nosotros los organizadores de Kalapie. Les contamos los consejos que nos habían dado la semana pasada el resto de los compañeros. Nos dijeron que sería muy difícil que lleváramos a cabo todos los proyectos que habíamos propuesto y por eso, que deberíamos centrarnos en uno de ellos. Por lo tanto, les explicamos nuestro proyecto líder. Cuando les aclaramos todo, nos dieron más consejos para llevar a cabo nuestro objetivo. Además, nos facilitaron varios contactos que nos pueden servir para poder conseguir nuestro propósito.

Copia de 20160405_172137.jpg

Después de estar con los organizadores de Kalapie y después de decidir nuestro gran objetivo, hablamos en unos minutos sobre lo que nos pareció la primera hora de la sesión.  Después tuvimos 10 minutos de descanso donde estuvimos comiendo las galletas que nos había traído Naiara de Amsterdam (¡Que detalle por su parte!).

Con la tripa bien llena,  decidimos los deberes de la semana que viene y empezamos a trabajar con empeño. Unos se dedicaron a escribir los correos para los decanatos del campus para poder pedirles ayuda y para poder comunicarles el fin de nuestro proyecto. Otros, en cambio, estuvimos interpretando los resultados de las encuestas que habíamos realizado en las sesiones anteriores. Así terminamos nuestra quinta sesión, trabajando y trabajando!


6. saioa – 6ª sesión

Bukaera geroz eta gertuago dago, egun guzti hauetan zehar egindako lan guztiak aurkezteko unea hurbiltzen ari da. Taldean dagoeneko konfiantza geroz eta nabariagoa da, egunak pasa ahal orduan eta hobeto ezagutzen dugu elkar. Eta beraz, talde moduan lan egiten hasiak gara jada. Kalapie erakundetik proposatu ziguten erronkari nola erantzun nahi diogun geroz eta argiago dugu. Egia da sortu dugun bide guzti hau ez dela uste genuen bezain erraza izan. Hainbat arazo gainditu behar izan ditugu. Baina pixkanaka, emaitzek euren fruituak ematen dituztela ikustean, inkesta geroz eta jende gehiagok erantzun dutela behatzean (dagoeneko 524 pertsonek eman dute euren iritzia mugimendu honen inguruan) eta Kalapie erakundekoek burutu nahi dugunaren inguruan euren oniritzia ematen digutela konturatzean, erronka honekin jarraitzeko indarrak berritzen zaizkigu.

Copia de 20160412_182701.jpg

Seigarren saio honetan zerbitzu egunean egingo ditugun jarduerak zehaztu ditugu. Taldekideon artean zerbitzua aurrera eraman nahi den egunaren inguruan hitz egiten egon ostean, zerbitzuaren eguna asteazkena, apirilak 26 izango dela erabaki dugu. Egun horretan egingo duen eguraldiaren menpean gaude. Beste talde batzuk egun berbera aukeratu bait dute euren jarduerak betetzeko. Baina honek ez gaitu koldartzen, aurrera jarraitzeko indar gehiago ematen dizkigu, egun horretan dena bikain ateratzeko gogo eta ilusio gehiago. Asteazken horretan aurrera eramateko hainbat jarduera pentsatuak ditugu. Gymkana bat sortuko dugu jarraian azaltzen diren frogekin:

  • “Gurbilen gainean dibertituz”
  • “Oreka egiaztatuz”
  • ¡BiziQuiz!
  • “Lasterketa gurpilduna”

Ez duzu uste bizikletan ibiltzea ere dibertigarri izan daitekeela? Apirilaren 26an, asteazkena, 11:30etatik 13:00etara eta 16:30etatik 18:00etara gymkana honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Carlos Santamaria liburutegiaren sarreran egongo gara eta froga dibertigarri hauetan parte hartzeagatik bizikleta baten zozketan parte hartzeko aukera izango duzu. Gainera, zure bizikleta apaintzeko hainbat opari jaso ahalko dituzu.

PARTE HARTZERA ANIMATZEN AL ZARA?


Cada vez está más cerca el final, en momento de presentar todo el trabajo que hemos realizado durante estos días. Dentro del grupo se va notando que cada vez hay más confianza, que nos conocemos un poquito más. Empezamos a trabajar como un grupo. Tenemos las ideas bastante claras respecto como queremos afrontar el reto que se nos propuso desde Kalapie. Es verdad que durante estos días hemos tenido que superar algunos problemas. No todo ha sido tan fácil como lo pensábamos. Pero poco a poco, cuando vas viendo que los resultados van saliendo, que cada vez más personas están respondiendo a la encuesta (¡ya son 524 las respuesta que tenemos!) y que los de Kalapie están contentos con el trabajo que estamos realizando se te refuerzan las ganas de seguir luchando por una universidad más activa respecto al uso de la bicicleta.

Copia de 20160412_162745

En esta sexta sesión hemos ideado lo que vamos a hacer el día del servicio. Después de debatir que días tenemos todos o casi todos libre, hemos decidido que el día del servicio se llevará a cabo el 26 de abril, miércoles. Estamos un poco a esperas del tiempo que va a hacer ese día, ya que ese mismo día hay otros grupos que van a llevar a cabo sus actividades. Pero esto no nos quita la ilusión, sino que nos refuerza más para que la idea que queremos llevar a cabo se cumplan a la perfección. Tenemos pensados diferentes actividades que realizar ese miércoles 26. Montaremos una gynkana con estas diferentes pruebas:

  • ¡Diversión sobre ruedas!
  • “Comprobando el equilibrio”
  • ¡BiciQuiz!   
  • “Carrera sobre ruedas”

¿No crees que andar en bicicleta también es divertido? Por ello os animamos a participar el día 26 de abril, miércoles, de 11:30 a 13:00 y de 16:30 a 18:00. Estaremos en la entrada de la biblioteca Carlos Santamaría y podrás entrar al sorteo de una bicicleta por participar en estas divertidas pruebas. Además podrás conseguir diferentes accesorios para tu bicicleta.

¿TE ANIMAS?


7. saioa: ZERBITZUA – 7ª sesión: SERVICIO

Gauzak guk uste genuena baino hobe atera dira. Gaurko egunarekin, serbitzu egunarekin izandako esperientziaren ondoren, lotsati izanda ere jendeak hainbeste ekintza ezberdinetan parte hartzen duela ohartu gara; gure kasuan, liburutegiko eraikinaren aurrean eta txirrindaren erabilera bultzatzen zuen gymkanan.

Copia de 20160426_121118.jpg

Egia esan esperientzia izugarri aberasgarria izan da, eta zorte handia izan genuen eguraldiarekin, gehienbat eguraldi goibela izan genuen arren euririk egin ez zuelako. Gainera, Kalapie elkarteko kide baten presentziaz gozatu genuen, gymkanaren probak egitera ere animatu egin zena. Eta nahiz eta hasieran inork ez zuela parte hartu behar zirudien, hainbat ausarta egon ziren gure gymkanaren proba guztietan parte hartu zutenak. Dena montatzeko arazoren bat izan genuen, egia esan haizea egoteak ez zuen batere laguntzen, baina guztion artean ekintza arrakastatsu eta harro egoteko modukoa izatea lortu genuen.

Beraz, etxekolanak argi hurrengo saiorako, gure lana beste taldeei aurkeztea geratzen zaigu bakarrik. Egun bat moduluari, esperientzia honi eta gure erronkari amaiera emateko.


Parece que las cosas han salido mejor de lo esperado. Tras el día de hoy y esta experiencia causada por el día de servicio, nos hemos dado cuenta de que, aunque recelosa y con vergüenza, la gente sí que se anima a participar en cosas tales como la gymkana que montamos para fomentar el uso de la bicicleta.

Copia de 20160426_121118.jpg

Fue una experiencia francamente enriquecedora y tuvimos la gran suerte de que el tiempo nos aguantara, dado que gran parte del día el cielo estuvo encapotado. Además, contamos con la presencia de uno de los miembros de Kalapie, quien, dicho sea de paso, también se animo a participar en la misma. Y aunque en un principio parecía que prácticamente nadie se animaría, hubo unos cuantos/as valientes que se armaron de valor para dar la cara en las diversas pruebas que organizamos delante de la biblioteca del campus. Siendo sinceros, tenían un gran incentivo, al participar en la gymkana se entraba en un sorteo con un jugoso premio. Tuvimos ciertos problemas a la hora de montarlo todo (el viento no ayudaba precisamente) es verdad, pero entre todos lo conseguimos; y se puede decir que sí que fue un éxito.

Con los deberes claros para la siguiente sesión, solo nos queda exponer nuestro trabajo al resto de participantes. Así que, a estas alturas, apenas nos queda un día para terminar este módulo, esta experiencia, y este reto.   

Advertisements