EHU IRAUNKORTASUNA

upv_ehu

Euskal Herriko Unibertsitateko Iraunkortasun Zuzendaritzak unibertsitateko baliabideak eraginkorrago erabiltzearen eta modu koherentean ingurumenaren zaintza eta hobekuntzaren alde lan egiten du.

ERRONKA: UPV/EHUko Gipuzkoako Campusean elikadura iraunkorrak duen garrantzia ematea eta  errealitate bihurtzea.


La Dirección de Sostenibilidad de la UPV/EHU trabaja en el uso eficiente y coherente de los recursos y en la reducción de la huella medioambiental que deja la universidad.

RETO: Cómo hacer realidad la alimentación  sostenible en el Campus de Gipuzkoa de la UPV/EHU.


Bederatzigarren saioa: Aurkezpena

2017ko Maiatzak 2

Kaixo guztioi! Gaurko egunez moduluaren azken saioari itxiera eman diogu. Moduluak iraun duen hilabete honetan jo eta ke lanean ibili ostean, egindako lan guztia erakusteko eguna izan dugu.

Tentsio handiko arratsaldea izan da, izan ere, aurkezpena prestatzen eta entseatzen nahiko lan izan dugu eta taldekide guztiok urduri geunden, gure txanda noiz iritsiko zain. Azkenean, gure taldearen ordua heldu da, kritikoak izanez, nahiko ongi egin dugu aurkezpena, baina hobetzeko gauza asko egon dira. Esan beharra daukagu, aukera paregabea izan dugula gainontzeko taldeek aurrera eramandako erronken emaitzak ikusteko, orain arte ez bait dugu aukerarik izan horretarako.

Lunch aparta izan da, baina aukeran jaki gutxiegi zeuden edota goseti genbiltzan. Hala ere, ezin gara kexatu. Lunch-a amaitzeko gure taldekideak eta dinamizatzailea agurtu ditugu.

Moduluari agur esateko ordua heldu zaigu, baina ez ahaztu hurrengo urtean parte hartzeko aukera izango duzutela! Beraz, zalantzak argitu eta animatu zaitezte esperientzia berri bat bizitzera!

IMG_4451.jpg

¡Hola a todos/as! En el día de hoy le hemos dado el cierre a la última sesión del módulo. En el mes que ha durado el módulo hemos estado trabajando sin descanso. Hoy ha sido el día para mostrar todo el trabajo realizado.

Ha sido una tarde de tensión, ya que hemos tenido bastante trabajo preparando y ensayando la presentación. Todos/as estábamos nerviosos/as a la espera de que llegara nuestro turno. La presentación ha ido mucho mejor de lo que pensábamos, pero ha habido muchas cosas para mejorar. Además, hemos tenido la posibilidad de ver el resultado de todos los retos.

El lunch ha sido excelente, pero en abundancia había poca comida o estábamos hambrientos. Sin, embargo, no nos podemos quejar.

¡A llegado la hora de decir adiós al módulo! Recordad que el año que viene tendréis la posibilidad de participar. ¡Animaos a vivir una experiencia nueva!


Zortzigarren saioa: Enplegu eguna

2017ko Apirilak 25

Moduluaren azkeneko saioa izan da gaurkoa, izan ere, modulua bukatzear dago. Hurrengo astean gauzatuko da moduluaren itxiera saioa Carlos Santamariako liburutegiko areto nagusian.

Azken aurreko saio honetan, Arkitekturako fakultatean elkartu gara guztiok enplegu eguna aurrera eramateko. Beste taldeetako kideekin nahastu eta sei pertsonako taldeetan banatu gaituzte, enplegu egunera etorri diren sei eragile sozialen azalpen eta eskaintzak entzuteko. Eragile sozialak hauek ziren: Donostia Sustapena, Entreprenari, Red Eures, UPV/EHU Enplegu Gunea eta Master eta Doktorego eskola.  Amaieran, gure etorkizunaren inguruan ditugun zalantzak argitzeko aukera izan dugu.

Saioaren bigarren zatian gure ohiko taldearekin elkartu gara ebaluazioari ekiteko. Hala, norbera, taldeko kideak eta dinamizatzailea ebaluatzeko aukera izan dugu. Azkenik, moduluan mantenduko eta aldatuko genituzkeen aspektuak adierazi ditugu. Horretaz gain, proposamen berriak ere egin ditugu.

Saio lasaiagoa izan dugu, aurrekoekin alderatuz. Moduluaren eta proiektuaren inguruan hitz egin dugu, bakoitzak bere ikuspuntua emanez (aldeko eta kontrako aspektuak nahiz lorturiko gauzak).

DSC00618

Esta ha sido la última sesión grupal del módulo ya que estamos cerca del fin de este, la próxima semana será la presentación de todos los proyectos en la biblioteca Carlos Santamaría, donde tuvimos la presentación al módulo.

Hoy hemos realizado el “día del empleo” reuniéndonos todos los IKDs en la Facultad de Arquitectura, dividiendonos en grupos con miembros de otros proyectos hemos ido escuchando las diferentes ofertas y explicaciones de los agentes sociales de Fomento San Sebastián, Entreprenari, Red Eures, UPV/EHU Centro de Empleo y la Escuela de Máster y Doctorado. También hemos tenido la oportunidad de consultar aquellas dudas que nos surgen ante nuestro futuro laboral.

Una vez finalizada esta sesión nos hemos vuelto a reunir todo el grupo para proceder con la evaluación, evaluando a nuestros compañeros y a nosotros mismos. Luego hemos evaluado a nuestra responsable IKD, y finalmente al módulo, mencionando y explicando aquellas cosas que nos parecen que se deben mantener, aquellas que se podrían modificar y proponiendo nuevas propuestas. Hemos hablado de la evolución de este, de la sensación que nos ha dejado el participar en el módulo y sobre el proyecto de Sostenibilidad UPV/EHU que ha sido sobre el que hemos trabajado.

Tratándose de la última sesión con todos nuestros compañeros con los que hemos compartido un proyecto y varias semanas de trabajo en grupo ha sido un día más relajado en el que hemos podido analizar de forma más tranquila, clara y amigable todos los puntos de vista, los pros y los contras que nos han surgido y lo que hemos alcanzado.


Zazpigarren saioa: Zerbitzu eguna 

2017ko apirilak 6.

Gaur, apirilak 6, zerbitzu eguna eman dugu aurrera  Gipuzkoako Campusean.

Egun ezin hobea izan dugu,  eguraldia lagun izan baitugu. Horretaz gain, ikasleen aldetik jaso dugun parte hartzea nahiko handia izan da eta guztiok disfrutatzeko aukera izan dugu sari bezala genituen jakiekin.

Jendea oso entretenitua egon da menuak diseinatzen, elikadura piramidea antolatzen eta jakien jatorria pegatinen bidez munduko mapan kokatzen. Hiru dinamika horietakoren bat egin ostean, nahi zuten fruta edo Euskal Herriko produktu (jogurt, bizkotxo, gazta…) hartzeko aukera izan dute.

Inkesta batzuk betetzeko eskatu diegu parte hartzaileei, jarrera irekia izan dutelarik. Gainera, inkesta orririk gabe geratu gara, erantzun ugari jasoz.

Argazki ugari atera ditugu parte hartzaileek osatu dituzten menuekin. Posible da blog-era igotakoan zuek osatu duzuten menua ezagutzea.

IKD GAZtE-ko Medicus Mundi Gipuzkoa-ren erronka (biolentzia matxista) aurrera daraman taldeak ere gaur ospatu du zerbitzu eguna. Beraiekin egoteko eta dinamiketan parte hartzeko aukera izan dugu.

Orokorrean, egun zoragarria izan da. Elikadura osasuntsu eta iraunkor  baten aldeko kanpaina egoki bat egitea lortu dugu Gipuzkoako Campusean.

PD: Ia esatea ahaztu zaigu! Gure eragilearen (Aitxiber Zallo-ren) bisita ere jaso dugu ilusio handiz!

Hurrengo astean berri gehiagorekin itzuliko gara, bien bitartean ez ahaztu gure sare sozialak bisitatzeaz! Ondo izan!

Hoy 6 de abril de 2017 hemos quedado para realizar el día del servicio en el Campus de Gipuzkoa.

El día no pudo ser mejor, buen tiempo, bastante participación y todos disfrutando de los premios que teníamos, sobre todo de las fresas que han sido todo un éxito.

La gente se lo ha pasado bien diseñando su menú, organizando la pirámide alimentaria o ubicando el lugar de procedencia de los alimentos en el mapamundi que hemos colocado. Después claro está podían coger la fruta que quisieran u otro producto que teníamos en las mesas como un yogur, pastel, dulce de membrillo, queso. Estos últimos, productos del País Vasco, de buenas marcas.

A la hora de rellenar las encuestas las gente se ha mostrado interesada y participativa y hemos gastado todas las impresiones que hemos llevado.

Hemos hecho un montón de fotos sobre los menús que configuraban los participantes, a lo mejor es probable que reconozcáis el vuestro cuando las subamos al blog.

Hemos compartido la jornada con otro grupo de IKD GAZtE que concienciaba sobre la violencia machista en colaboración con Medicus Mundi Gipuzkoa y también lo hemos pasado muy bien con ellos.

En general, un bonito día donde hemos hecho una buena campaña a favor de una alimentación saludable y sostenible en el Campus de Gipuzkoa.

PD: ¡Casi se nos olvida contaros! ¡Hemos recibido, con gran ilusión, la visita de nuestra agente social (Aitxiber Zallo)!

La semana que viene volveremos con más novedades. ¡Mientras tanto nos os olvideis de visitar nuestras redes sociales!


Seigarren saioa: Zerbitzu eguna prestatzen

2017ko apirilak 4.

Aurreko asteen moduan, beste behin bildu da gure taldea buruan genituen ideiei forma emateko. Hala ere, zertarako bildu gara zehazki? ZERBITZU EGUNA PRESTATZEKO!

Oso egun praktikoa izan da, eskulanetan murgilduta ibili baikara zerbitzu egunerako dinamikak prestatzen. Gaizki ulertu bat izan dugu lehenengo dinamika gauzatzeko. Izan ere, duela gutxi aldatua izan da piramidea MOE-ren ((Munduko Osasun Erakundearen) eskutik.

Beharrezko guztia forratu eta belkroz itsatsi ondoren, piramidea era egoki batean osatu dugu guztion artean. Horretaz gain, piramideko jakien inguruko informazioa bilatu dugu; hau da, gure dietan zein onura ekartzen dizkiguten eta zein lurraldetatik eskuratu ditzakegun. Era honetan, dinamikak gauzatzerako momentuan egon daitezkeen zalantzak argitzeko ezinbestekoa izango zaigu.

Jarraian, gehien kostatu ohi zaigun arloari ekin diogu, arlo teorikoari alegia. Taldeko lau kide arduratu dira sare sozialen bidez igorri genuen inkestako datuak elkartzeaz. Gainera, egin beharrekoa ederto burutu zuten!

Modulua hasi zenetik eragozpen batzuk izan ditugun arren, talde langilea eta kooperatiboa garela ohartu gara eta guretzat garrantzitsua izan da gauza horietaz jabetzea.

Horrenbeste buruhausteren ondoren argia ikusi dugu eta gauzak era zuzen eta egoki batean egiten ari garela ohartu gara. Hau da, GURE ESKUETAN DAGOEN GUZTIA !

Zerbitzu eguna hurbiltzen ari da… GURE IDEIEK ARRAKASTA IZANGO AL DUTE?

GEHIAGO JAKIN NAHI IZAN EZKERO, AURREKO ASTERA ITZULI!

Como estas semanas atrás, hoy ha vuelto a reunirse nuestro grupo para dar forma y materializar gran parte de nuestras ideas. ¿Y esto para qué? para el ¡DÍA DE SERVICIO!

Ha sido un día muy práctico puesto que todo ha girado en torno a trabajos manuales. Recortar, pegar y forrar todos los elementos necesarios para poder llevar a cabo las dinámicas planteadas para el jueves día 6. Tuvimos un pequeño malentendido con la pirámide alimentaria, que forma parte de una de las actividades, puesto que ha sido modificada hace unos días por la OMS (Organización Mundial de la Salud).

Después de forrar y pegar con velcro todas las partes necesarias, completamos con éxito la pirámide y comenzamos a buscar datos sobre los alimentos para poder resolver adecuadamente las dudas que puedan surgir mientras se llevan a cabo las actividades.

Ahora viene la parte que más suele costarnos, la teórica. Cuatro de nuestros compañeros se centraron en recopilar los datos de las encuestas que han estado circulando por las redes sociales para poder rellenar los informes. Nuestro gran equipo ¡finalizó la tarea con éxito!

Ha sido un día muy importante puesto que todos nos hemos dado cuenta de que aunque puedan existir muchos impedimentos a lo largo del camino que estamos recorriendo, somos un grupo trabajador y cooperativo que está llevando a cabo una labor muy importante.

Esto ha sido por sí solo un gran logro para todos nosotros, puesto que después de tantos quebraderos de cabeza podemos ver algo de luz y saber que estamos haciendo lo correcto, es decir: ¡TODO LO QUE ESTÁ EN NUESTRAS MANOS!

Se acerca el día de servicio…  ¿TENDRÁN ÉXITO NUESTRAS IDEAS?

¡PARA MÁS INFORMACIÓN VOLVED LA SEMANA QUE VIENE!


Bostgarren saioa:  Eragile soziala dator

2017ko martxoak 28

Aste honetan berriz elkartu ginen Julene, Eva, Iker, Sara, Jakelin, Diego eta Joseba EHU iraunkortasunak proposatutako erronka lantzen jarraitzeko: Nola txertatu elikadura osasungarri eta jasangarria EHUko Gipuzkoako kampusean?

Saioa emozio gora-behera ikaragarria izan da. Bildu garen ikasgelara iritsi orduko edonork senti zezakeen bertako frustrazio sentimendua.

Izatez proiektuaren sustatzaileekin kontaktua izan behar genuen eta hau gauzatu aurretik nahiko galduta sentitzen ginela azaltzen ari ginen elkarri taldekideok. Harrituta ginen gure koordinatzailea oraindik gurekin ez zela eta, eta atea irekitzen sentitu eta denak hari begiratu genion. Lehen unean ikusi genuen zerbait ez zela behar bezala joan. Hitzartutako Skype bidezko bilera ez zen gauzatuko. Zer egin genezake orain?

Ez genuen ulertzen egoera, eta lehen pausuak norantz eman ez genekiela geratu ginen. Suminduta ginen eta aurrera nola ekin ordez, atzean utzitako akatsak zetozkigun burura. Hauek eztabaida sortu eta tentsio handiko momentuak izan genituen, ia txinpartak zerizkigun begietatik! Hasieran ezarri genituen hiru lan lerroak, vending makinetako eskaintza, Campuseko kafetegien menu eskaintza eta kontzientziazio kanpainak zutik zirauten ere zalantzan jarri genuen zenbait unetan.

Erosotasuna ez zen agertu gela hartan, nik ez nuen ikusi behintzat, eta ez genuen topatzen denok egokitzat ematen genuen irtenbiderik. Baina, huts eta kale ginen, erabaki beharra zegoen! Zorionez, gure gaitasunetatik urrun zeuden nahiak alboratu eta bide errealista eta efizientea ezartzea lortu genuen, hau gauzatzeko pausuak zehaztuz eta definituz. Eskerrak!

Vending makinen eta kafetegietako menuen inguruan bide antzekoa jarraitzea erabaki dugu. Lehenik galdeketa bat gauzatuko dugu unibertsitateko ikasleen iritziak biltzeko. Vending makinen kasuan digitalki gauzatuko da galdeketa, menuen kasuan kafetegian bertan zein zerbitzu egunean paperean bilduko ditugu iritziak. Emaitzak jaso ostean txosten bat idatziko dugu kasu bakoitzean, galdeketen emaitzarekin, elikadura osasungarriak eragiten dituen onuren azalpenarekin eta azkenik kasu bakoitzean hobekuntza proposamen batekin.

Honez gain, kontzientziazio kanpainarekin apur bat aurreratuago geundenez, zerbitzu eguneko ekintzak diseinatu ditugu, modu interaktiboan ikasleei ikustarazteko elikagaien propietateak, jatorriak eta konbinazioak zeintzuk diren.

Behin gida lerroak ezarrita muskuluak erlaxatu eta buruak hoztu zitzaizkigun, honi esker modu arrazionalagoan antolatu ahal izan genuen saioa amaitzeko geratzen zen denboran zehar lana nola antolatu. Eta noski, lanari ekin! Oraingoan txinpartak gure ordenagailu eta boligrafoei zerizkien!

Ordu-erdi lehenago guztiz trabatuta ginen, nork esango luke hori gu lanean ikusita! Atsedenaldia hartzea ere ahaztu zitzaigun eta! Hori ez da ahuntzaren gauerdiko eztula, gero!

Ideiak eta sormena bor-bor genituen, modu honetan zerbitzu eguneko ekintzak diseinatzeko, txostenak idazteko, galdeketak prestatzeko, baita barre apur bat egiteko denbora ere izan genuen!A ze diferentzia hasi garenetik amaitu dugunera!

Azkenerako oso sentsazio positiboarekin amaitu dugu eguna, hori bai, gure neuronen azken tanta ere zukutu dugu! Gaur atseden hartzeko beharra bai, baina datorren asterako prestatzeko beste mila gauza ere baditugu!

Zer egitekoa asmoa dugun jakin nahi? Datorren astean kontatuko dizuegu gehiago!

Ondo izan eta osasuntsu jan!

Esta semana nos hemos vuelto a reunir Julene, Eva, Sara, Iker, Jakelin, Diego y Joseba para seguir desarrollando el proyecto propuesto por la dirección de sostenibilidad de EHU/UPV: ¿cómo implementar una alimentación saludable y sostenible en el campus de la UPV de Gipuzkoa?

La sesión ha sido una montaña rusa de emociones. Solamente con entrar en el aula en el que nos reunimos bastaba para percibir la sensación de frustración y desorientación.

Antes de realizar el Skype que fijamos con los impulsores del proyecto, comentábamos entre los miembros del grupo que nos sentíamos perdidos. Nos sorprendía que nuestra coordinadora no estuviese todavía entre nosotros cuando la puerta se abrió y todos miramos en su dirección. Un segundo bastó para darnos cuenta de que algo no iba como debía. La reunión por Skype no se podría realizar. ¿Qué podríamos hacer ahora?

La situación nos era incomprensible y no sabíamos qué dirección tomar. La irritación que sentíamos hizo que en vez de debatir sobre cómo seguir adelante, discutiéramos sobre imperfecciones anteriores. Estos crearon una discusión y vivimos momentos de gran tensión. ¡Casi saltaban chispas! Incluso pusimos en duda si las tres líneas de trabajo que fijamos siguieran en pie: la oferta de las máquinas vending, la oferta de menús en cafeterías y la campaña de concienciación.

La sensación de comodidad brillaba por su ausencia. ¡No había manera de hallar una solución que convenciera a todos!¡estábamos entre la espada y la pared, había que decidir algo! Afortunadamente conseguimos relegar ideas fuera de nuestro alcance y establecimos un camino realista y eficiente, detallando los pasos a seguir. ¡Menos mal!

La línea a seguir en las máquinas vending y los menús ha sido parecida. En primer lugar realizaremos un cuestionario entre los estudiantes. En el caso de las máquinas se hará de manera digital, en el caso de los menús de forma escrita en el mismo lugar. Después de recoger los resultados se redactará un informe con los datos, información sobre los beneficios de la alimentación saludable y unas propuestas de mejora en cada caso.

Por otra parte, la campaña de concienciación va más adelantada, por ello la creación de actividades para el día del servicio corre más prisa. Diseñaremos juegos interactivos para que los estudiantes sean conscientes de las propiedades, origen, combinaciones… alimentarias posibles.

Una vez fijadas las pautas a seguir relajamos nuestros músculos y enfriamos nuestras cabezas, gracias a ello pudimos organizar el trabajo a realizar durante el resto de la sesión. Y por supuesto ¡empezamos a trabajar!.¡Esta vez fueron nuestros ordenadores y bolígrafos los que echaban chispas!

¿Quién hubiera dicho que media hora antes estábamos completamente estancados? ¡Olvidamos incluso parar a descansar! ¡Eso no es moco de pavo!

Las ideas y creatividad nos brotaban por las orejas, de este modo tuvimos tiempo para diseñar las actividades del día de servicio, preparar los cuestionarios e incluso para reir un poco. ¡Vaya diferencia desde el inicio!

La sensación final fue muy positiva, eso si ¡nuestras neuronas habían dado todo su jugo!Hoy necesitamos descansar, pero tenemos otras mil cosas por preparar para la semana que viene.

¿Tenéis curiosidad por saber qué? ¡Os contaremos más la semana que viene!


Laugarren saioa: Prototipatzen

2017ko Martxoak 21.

Laugarren saio honetan, asko dibertitu egin gara, eta gainera gure lanarekiko feedback-a lortu dugu beste talde batzuekin elkartzeko aukera izan dugulako. Haiek orain arte egin duten lana erakutsi digute, eta gure lanarekin lagundu digute ideia berriak aportatuz.

Zoragarria izan da!

Ideiak konpartitu ondoren, bakoitza bere gelara joan da, bertan ideia berri horien inguruan mintzatu ahal izateko. Proposamenak honakoak izan dira: propositu eta gure kasuan eslogan eta kartel berriak izan dira. Zerbitzu egunean zer ekintza egingo ditugun pentsatzen hasi gara, eta hainbat espresarekin kontaktuan nola jarri antolatu dugu, haiek gure proiektua aurrera eramaten lagunduko digute eta.

Orain arte hiru atal ari gara jorratzen, vending makinak, Aularioko Kafetegiko Menuak (Gureak enpresaren kolaborazio posiblearekin)  eta azkenik sentsibilizazioa, elikadura osasungarriaren eta iraunkorraren inguruan.

Horretaz gain, Aitxiber, gure agente sozialaren laguntzaz, inkesta bat egin dugu. Horrela, Campuseko ikasleek zer nolako produktuak kontsumitzea gustatuko litzaieken jakitea dugu helburu. Datu horiekin, egunen baten vending makinetan errentagarriak diren produktuak zeintzuk diren  ere jakin nahi dugu. Astea aurrera zihoan heinean, ure inkesta gehiago sakondu behar dugula ohartu gara, horregatik datorren astean aldaketa txiki batzuk egingo ditugu guztion iritziak kontuan hartuz.

Lanean ari garen beste arloei begira, iruzkin berriak formulatzen eta kolaborazio lanak egiten gabiltza Campuseko menuei eta sentsibilizazio alorr
ari dagokionean.

Azkenik, saioa bukatzeko, hurrengo asterako etxeko-lanak finkatu ditugu. Batzuk, kartelen diseinuaz arduratu dira, beste batzuk, aldiz, e-mailak bidaltzeaz eta telefono deiak egiteaz.

Lan handiko astea izango da, baina proiektuarengatik edozer egiteko prest gaude!

En esta cuarta sesión, nos hemos divertido mucho y hemos recibido un buen feedback de nuestro trabajo, ya que nos hemos reunido con unos cuantos equipos más, los culés nos han expuesto sus proyectos hasta el momento, y a su vez han colaborado con ideas nuevas al nuestro propio.

¡Ha sido maravilloso!

Después de haber compartido ideas, cada uno ha vuelto a su aula y se ha puesto manos a la obra con la realización de nuevos propósitos, ideas y en nuestro caso, carteles y slogans. Hemos comenzado a pensar lo que vamos ha hacer el día del servicio, y también  nos hemos comenzado a gestionar para ponernos en contacto con las empresas que nos van a ayudar a lograr nuestro propósito.

Hasta ahora estamos abarcando tres campos diferentes, las máquinas vending, los menús del campus (con la posible colaboración con Gureak) y la línea de concienciación hacia la alimentación más saludable y sostenible.

Hemos avanzado mucho, y con la ayuda de Aitxiber, nuestro agente social, hemos realizado una encuesta para averiguar qué tipo de productos saludables desearían consumir los estudiantes, para que más adelante, si se llegan a incluir en las máquinas vending puedan ser productos rentables. Nos hemos dado cuenta que para incrementar el rendimiento del test, tenemos que incluir algunas preguntas, por tanto esta semana tendremos que modificarlo.

En cuanto a los menús del campus y el resto de proyectos de sensibilización, vamos adelantando trabajo, con colaboraciones y nuevos esbozos.

Para finalizar la sesión, cada uno ha apuntado sus deberes, unos tienen que diseñar, otros mandar email, hacer llamadas telefónicas, reestructurar nuestra encuesta…

Sera una semana larga y con mucho trabajo, pero nuestro proyecto merece la pena.


Hirugarren saioa: Eragilearen etxera

2017ko Martxoak 14

Gaurko bileran bideokonferentzia bat egin dugu Aitxiberrekin (gizarte agentearen ordezkaria) egiten ari garen hiru lan ildoak eztabaidatuz; unibertsitateko menuak, vending makinak eta ikaslegoaren kontzientziazioa. Lan ildoak sakontzen Aitxiberrek lagundu digu, enpresek nola lan egiten duten eta haien funtzionamendua zein den adieraziz.

Ondoren, inkesta bat diseinatu dugu Gipuzkoako Campuseko ikasleen artean zabaltzeko. Helburua ikasleek vending makinetan erosi nahiko lituzketen elikagaien lehentasunak jakitea delarik.

Azkenik, bi taldetan banatu gara, batetik, inkesten inguruan lan egiteko eta bestetik, sentsibilizazio kartelak lantzeko. Sentsibilizazio kartel hauek vending makinen alboan kokatzea pentsatu dugu, elikadura osasungarria izateko kontzientzia bultzatzeko asmotan. Amaitzeko, hurrengo astearterako lana ezarri dugu.

IMG-20170316-WA0033 (2)

En la sesión de hoy hemos realizado una videoconferencia con Aitxiber (la representante del agente social) y le hemos expuesto las tres líneas de trabajo que estamos realizando; el menú en la universidad, los vendings y la concienciación estudiantil. Aitxiber nos ha ayudado con las tres líneas de trabajo informándonos de cómo es el funcionamiento de cada uno de ellas y de las empresas colaboradoras.

Después, hemos realizado la encuesta que pasaremos entre los estudiantes del campus de la UPV de Guipúzcoa para saber qué tipos de alimentos les interesarían tener en las máquinas vending.

Finalmente nos hemos separado en dos grupos para trabajar en las encuestas y en los carteles concienciadores que los pondremos en los lugares cercanos a los vendings a modo de concienciación para un consumo más saludable y hemos fijado las tareas que tenemos que realizar para el siguiente martes.


Bigarren saioa: Elkar ezagutzen

2017ko Martxoak 7

Gaurko saioan martxan jarri gara egokitu zaigun erronkari begira. Denak elkartu ostean, gelako mahaiak mugitu ditugu mahai handi bat sortzeko. Saioa bi ezagutza dinamikarekin hasi dugu. Lehenengoan, gure kideen izenak gogoratu behar izan ditugu keinu batekin. Bigarrenean, zenbait sekretu aitortu ditugu eta elkarren artean zertxobait gehiago ezagutzeko aukera izan dugu zaletasunen inguruan, gogokoen ditugun esaldiei buruz, IKD GAZtE-rekiko dugun motibazioari buruz, edo geure bizitzetan ditugun helburuez mintzatu garelarik.

Ondoren, erronkan kontzentratu gara: iraunkortasunaren arloko erronkari erantzun bat eman behar diogu. Hau da, Gipuzkoako kanpusean elikadura osasuntsua eta iraunkorra sustatu behar dugu. Horretarako, lehenengo saioan banatu zitzaizkigun kontzeptuak azaldu dizkiogu elkarri. Horrela, DESIGN THINKING, BIDEZKO KOMERTZIOA, ELIKADURA OSASUNTSUA, IRAUNKORTASUNA, INGURUMEN–INPAKTUA, IKD GAZtE eta IKASKUNTZA ZERBITZUA-ri buruz informazio gehiago jaso dugu kideetatik.

Azkenik, ideia zaparrada metodologia martxan jarri dugu. Horri esker, gure proiektuaren garapenean eman nahi ditugun pausuei buruz hitz egin ahal izan dugu. Eragile sozialaren ordezkariarekin, Aitxiberrekin, izango dugun bilerari begira, zenbait gai nagusi finkatu ditugu berarekin geratu aurretik hauek lantzeko konpromisua hartu dugularik.

En la sesión de hoy nos hemos puesto en marcha, como grupo, ante el desafío que nos ha tocado. Tras reunirnos todos y mover las mesas del aula para formar una gran y única mesa, hemos comenzado con dos dinámicas de conocimiento. En la primera hemos tenido que recordar los nombres de nuestros compañeros/as junto con un gesto. En la segunda hemos confesado algún que otro secretillo, y nos hemos podido conocer mejor entre nosotros hablando de aficiones, frases favoritas, nuestra motivación de cara a IKD GAZtE, o algún objetivo que nos hayamos marcado en nuestra vida.

Después nos hemos metido de lleno en la materia: tenemos que encontrar una forma de responder a la demanda de sostenibilidad que se nos ha realizado; tenemos que promover la alimentación sana y sostenible en el Campus de Gipuzkoa. Para ello hemos traído una exposición de los conceptos que en la primera sesión se nos repartieron. Así, hemos obtenido más información sobre DESIGN THINKING, COMERCIO JUSTO, ALIMENTACIÓN SALUDABLE, SOSTENIBILIDAD, IMPACTO MEDIOAMBIENTAL, IKD GAZtE y SERVICIO DE APRENDIZAJE. 

Tras informarnos un poco más hemos pasado a realizar una tormenta de ideas mediante la cual hemos conseguido debatir qué queremos y qué no queremos realizar durante el desarrollo de este proyecto y hemos fijado las líneas básicas a seguir para la siguiente reunión con la representante del Agente Social: Aitxiber.

Advertisements