EuskalHack

EuskalHack_Logo.pngEuskalHack Segurtasun Informatika Elkartea Donostian eratutako irabizi-asmorik gabeko erakunde bat da, segurtasun informatikoaren ikerketa eta informatika forentsearen ildoan lan egiten duten profesional ezberdinez osatuta.

ERRONKA: Mugikorren erabilera guztiz hedatua dago gure gizartean, sare sozialak, berehalako mezu taldeak, gamifikazio komunitateak eta bestelako digital plataforma. Hauen erabilera guztiz erraza denaren zabalkuntza egin da hauen segurtasun eta pribatutasun alderdiei garrantzirik eman gabe. Horregatik argibide, ezagutza eta jardunbide egokiak eskaintzea ezinbestekoa da, ezagutza gabeko helduentzat eta teknologi mugikorren erabilpen seguruago bat gazteentzat eskainiz.


EuskalHack_Logo.pngLa Asociación de Seguridad Informática EuskalHack es una organización sin ánimo de lucro constituida en Donostia y conformada por diversos profesionales vinculados a la
investigación de seguridad informática e informática forense.

RETO: El uso de los dispositivos móviles se ha popularizado inmensamente en nuestra sociedad, facilitando el acceso a redes sociales, grupos de mensajería instantánea, comunidades de gamificación u otras plataformas digitales. Se ha difundido la idea de que su uso es extremadamente sencillo, habitualmente sin incidir en aspectos relativos a la seguridad y privacidad. Por ello, es de vital importancia la creación básica y concisa de buenas prácticas orientadas a adultos sin conocimientos, para la aplicación y uso seguro de las tecnologías móviles por parte de menores.


BIGARREN SAIOA: ELKAR EZAGUTZEN

2018ko Otsailaren 27a

Gaur, 2018ko otsailak 27, taldeko kide guztiak (koordinatzailea barru) elkartu gara bata bestea ezagutzeko!

Aurreko asteartean, lehen aldiz ikusi ginen eta gure erronka zein izango zen jakin genuen baina aste honetan ordea, elkar ezagutzeko aukera bikaina izan dugu.

Lehenik eta behin, gelara sartu bezain laster, gure koordinatzailearekin (Sheila) dinamika ezberdinen bitartez elkar ezagutzeko hainbat jolas egin ditugu, esaterako, guratiko bakoitzak bere izena esan keinu baten ondoan eta, gure ezkerrekoak, gurea eta berea egin behar izan ditu. Beste dinamika batean, bakoitzari berezi egiten gaituzten hainbat gauza aipatu behar izan ditugu eta horrela pixkanaka batak besteen berri izaten hasi gara.

IMG_4015

Orduak aurrera joan ahala, gure arauak eta taldeko rolak garatu ditugu, bakoitzak horiek errespetatu eta beteko dituen konpromisoarekin. Ondoren, Sheilak proiektu honen ebaluazioa gutxi gorabehera nolako izango den azaldu digu.

IMG_4012.JPG

Beraz, hau dena egin ondoren, denek espero dugun momentua iritsi da, PROTOTIPATZERA!! Hau lantzen hasteko, hasiera batean “brainstorming” bat egin dugu eta bertatik hainbat ideia ezberdin atera zaizkigu. Hauek denbora batez “garatzen” eta eztabaidatzen aritu ondoren, bi aukera “sortu” ditugu. Batetik tailerren bidez azaltzea jendeari zein diren internetek ematen dituen hainbat arazo eta bestetik, gida bat garatzea, beti ere jendearen arreta lortzeko asmoz geroago egiak kontatzeko.

Hau dena pentsatzen eta garapen prozesua hasi bezain pronto, klasearen amaiera iritsi zaigu eta hainbat etxeko lan dauzkagu. Tamalgarria izan da denbora hain azkar bukatzea baina datorren hasterako eginda eramango ditugu lanak proiektuak aurrera jarrai dezan.


SEGUNDA SESIÓN: CONOCIÉNDONOS

27 de Febrero del 2018

Hoy, 27 de Febrero del 2018, ¡nos hemos unido todos/as los/as componentes del grupo (incluida la coordinadora) para conocernos unos/as a otros/as!

La semana pasada nos vimos por primera vez y supimos cual era nuestro reto, pero esta semana sin embargo, hemos tenido una oportunidad perfecta para conocernos mejor.

IMG_4018

Para empezar, según entramos a la clase, hemos hecho varias dinámicas con nuestra coordinadora (Sheila) para conocernos, por ejemplo, cada uno de nosotros dijo su nombre junto a un gesto y, el de nuestra izquierda, ha tenido que decir el suyo y el nuestro. En otra dinámica, hemos tenido que mencionar cosas que nos hagan especiales o nos distingan de los demás, y así, poco a poco, hemos ido conociendo más unos de otros.

A medida que las horas avanzan, hemos desarrollado las normas y los roles grupales, con el compromiso de cumplirlos y respetarlos. Después, Sheila nos ha mostrado como será más o menos la evaluación de este proyecto.

Así pues, tras hacer todo esto, llegó el momento que todos esperábamos, ¡A PROTOTIPAR! Para comenzar a desarrollar esto, hemos hecho un “brainstorming” y de ahí han salido varias ideas distintas. Después de estar desarrollando y discutiendo estas durante un tiempo, hemos creado dos opciones. Por una parte, explicar a la gente algunos de los problemas de internet a través de talleres, y por otra, desarrollar una guía con la intención de llamar la atención de las personas para contarles verdades más adelante.

IMG_4017

Tan pronto hemos empezado a pensar y desarrollar todo esto, ha llegado el final de la clase y tenemos varios deberes para casa. Ha sido una pena que el tiempo se haya acabado tan rápido pero traeremos los deberes hechos para la semana que viene y que así el proyecto pueda continuar.


HIRUGARREN SAIOA: PROTOTIPATZEN

2018ko Martxoak 6

Astearte honetan, aurreko astean pentsatuta genituen bi prototipoak garatzen eta IKD GAZtE-ko gainontzeko kideei aurkezten jardun gara.

Aste honetan saioari irekiera emateko, dinamika txiki bat egin dugu, non bertan post-it bat hartu eta bakoitzak bere amets eta bitxikeri bat jarri dituen idatzita, gerora besteek asmatzekotan. Geroago, bi prototipoen inguruan hitz egiten aritu ondoren, gidaliburua gehiago garatzea erabaki dugu eta, zer ondo geratu zaigun!

IMG_4797

Gidaliburua sakonago garatu ondoren, elkarrengandik banandu eta gela ezberdinetara joan gara gure bi proiektuak azaltzeko asmoz. Gure azalpenak amaitu ondoren, beste taldeko gainontzeko kideek ideia berriak ematen hasi dira eta guk gustura asko entzun eta jaso ditugu, gainera bertatik ideia berri asko lortu baititugu.

Saioari amaiera emateko, gure betiko geletara bueltatu gara taldeko kide guztiak. 

IMG_4814Bertan bakoitzak entzun eta jasotako ideia berri horiek elkarbanatu ditugu beste begirada bat emanez proiektuei. Azkenik, bakoitzaren etxeko lanak banatu ditugu eta gauzak argitu ditugu, hurrengo astean EuskalHack-ekoei gure prototipoak azaltzera goaz eta. A zer nolako urduritasuna!

 


TERCERA SESIÓN: PROTOTIPANDO

6 de Marzo del 2018

Este martes nos hemos dedicado a desarrollar mejor los proyectos y a presentarlos ante los y las demás miembros de IKD GAZtE.

Para comenzar la sesión de esta semana, hemos hecho una pequeña dinámica de apertura en donde hemos escrito un sueño y una curiosidad, para después adivinar quién lo había escrito. Luego, tras haber decidido nuestros dos prototipos la semana pasada, esta semana hemos desarrollado un poco más la guía, ¡qué bien está quedando!

IMG_4801

Después de haberlo desarrollado mejor, nos dividimos y fuimos a distintas clases a exponer ambos proyectos. Ahí escuchamos los proyectos del resto de grupos y recibimos sugerencias para mejorar nuestro proyecto, tenemos un montón de nuevas ideas que poner en marcha.

Hemos acabado la sesión volviendo con nuestros correspondientes grupos para poner en común todas estas ideas y decidir los deberes de esta semana ya que la semana que viene, iremos a exponer nuestros proyectos a EuskalHack, ¡qué nervios!

IMG_4811


LAUGARREN SAIOA: ERAGILEAREN ETXERA GOAZ!

2018ko Martxoak 13

Proiektuaren 4.asteko asteartea da dagoeneko. Gaurkoan beste modu ezberdin eta dibertigarriago batean elkartu gara, hau da, eragile sozialak bisitatu ditugu beraien bulegoetan.

Proiektuko egunari hasiera emateko, 15:30etan geratu gara Psikologiako fakultatearen frentean dagoen autobus geltokian eta bertan, Tabakalera eta EuskalHack-k proiektuko taldekideekin elkartu, autobusa hartu eta Tabakaleraruntz ekin dugu, bertan baitaukate beraien bulegoetako bat.

IMG_4474

Bertan, EuskalHack-eko kideetako batekin elkartu gara hasiera batean, Robertorekin hain zuzen ere. Hasteko gure orain arteko ideiak zeintzuk izan diren azaldu dizkiogu power-point txiki batean, bai gidaliburua inguruan ditugunak eta bai ta tailerren inguruko ideiak. Bere aurpegiari begiratzen bagenion soilik, zertxobait antzematen zen geroago baieztatuko diguna, hau da, asko gustatzen zaizkiola gure ideiak.

Behin dena azaltzeaz amaitu ondoren, berak gure lanen inguruko puntu indartsuenak eta ahulenak aipatu, bere proposamen batzuk eman eta beraiek egindako zenbait lan eta ideia komentatu dizkigute.

Honek guztiak zenbait ordu eman dizkigute, beraz 10 minutuko deskantsu txiki bat egitea erabaki dugu. Deskantsuan geundela, eragile sozialak esandako gauzen inguruan hitz egiten aritu gara eta bertan konturatu gara, benetan orain arte egindako lana ez dagoela batere gaizki, baina bai denborarekin gaizki gabiltzala.IMG_4480

10 minutuak igaro ondoren berriz bulegora bueltatu gara, bertara Robertoren kidea, Miguel Angel, etorri da eta laburpen txiki bat egin diogu aurretik kontatu duguna azaltzen, berak ere ideia bat izan dezan. Amaitu ondoren, hasieran Robertori aipatutako hainbat mito aipatu dizkiogu berari ere erantzun berdina eman dezaten, baina badirudi horietako batean ez daudela oso ados…

Hau dena egin ondoren, bakarrik geratu gara gure proiektuaren inguruan lasai hitz egin ahal izateko bulegoan. Beraz, gauzak ezabatzen eta ideia berriak proposatzen hasi gara.

Azken batean, honako ideietara iritsi gara. Gidaliburu bat egingo dugu proiektuko lan bezala, nahiz eta hasiera batean nahiago genituen tailerrak egin. Gidaliburu hori nahiko interaktiboa izan behar dela iruditzen zaigu, hau da, jendearen arreta erraz lortzeko gai izan behar duela. Bertan bi atal bereziko dira, alde batetik “ikasi” eta bestetik “hezi”.

IMG_4478

Hau dena adostu ondoren, eragilea bueltatu da berriz ere eta gure “azken prototipoa” zein izango den aurkeztu diogu. Berak oso gogotsu hartu du gure ideia eta irrikitan dago hurrengo datan gurekin elkartzeko eta nola goazen ikusteko. Klasea amaitutzat emateko, bakoitzak egin beharreko zenbait zeregin banatu ditugu lanak aurrera egin dezan erraztasunez.

Hurrengo astean berriz IKD GAZtE-ko beste partaideekin elkartu eta berriro ere proiektu berri hauek elkarbanatuko ditugu, zer nolako urduritasuna! Gustatuko ote zaie gainontzeko kideei?


CUARTA SESIÓN: ¡VISITA AL AGENTE SOCIAL!

13 de Marzo del 2018

Ha sido el martes la cuarta semana del proyecto ya. Esta vez, nos hemos unido de una forma distinta y aún más divertida, y es que, hemos ido a visitar a los agentes sociales en su despacho.

IMG_4476

Para darle comienzo al día, hemos quedado a las 15:30 frente a la parada de autobús que hay delante de psicología, y allí nos hemos reunido los y las integrantes de los proyectos de EuskalHack y Tabakalera para coger el autobús hacia Tabakalera puesto que tienen el despacho allí.

Una vez allí, nos hemos reunido con un miembro de EuskalHack, con Roberto más concretamente. Para comenzar, le hemos expuesto en un pequeño PowerPoint tanto la guía como los talleres. Mirándole a la cara podíamos percibir lo que más adelante nos confirmaría, es decir, que le gustan mucho nuestras ideas.

Una vez acabado todo, el nos ha indicado los mejores y peores puntos de nuestras ideas, nos ha dado algunas propuestas y además nos ha enseñado algunas de las ideas que han llevado al cabo.

IMG_4480

Todo esto nos llevo un par de horas por lo que decidimos hacer un pequeño descanso de 10 minutos.Estando en el descanso, hemos estado hablando de nuestro proyecto y nos dimos cuenta de que a pesar de que el trabajo hecho hasta ahora estaba muy bien, no nos dará tiempo a realizar todos esos proyectos.

Transcurridos los 10 minutos, volvimos al despacho y nos hemos reunido con Miguel Ángel, un compañero de Roberto, por lo que le hemos hecho un resumen de lo hablado hasta el momento. También le comentamos algunos mitos que le habíamos dicho a Roberto para ver si estaban de acuerdo pero parece que no estaban muy de acuerdo en uno de ellos…

Después de todo, nos hemos quedado solos en el despacho para poder hablar acerca del proyecto. Por tanto, hemos comenzado a comentar todas las cosas y a proponer nuevas ideas.

Al final, llegamos a una conclusión. Haremos la guía a pesar de que en un principio la idea del taller nos gustaba más. Nos parece que esta guía ha de ser bastante interactiva, es decir, que debe ser capaz de captar la atención de las personas con facilidad. Dentro, se distinguirán dos apartados, por una parte “aprender” y por otra “educar”.IMG_4474

Después, volvió el agente para ver nuestro “prototipo final”. Lo han aceptado de buena gana y están deseando volver a reunirse con nosotros y nosotras para ver cómo avanzamos. Para finalizar la clase, nos repartimos deberes para que el trabajo siga adelante con facilidad.

La próxima semana nos volveremos a reunir con el resto de participantes de IKD GAZtE y les presentaremos nuestro proyecto final. ¡Qué nervios! ¿Les gustará nuestro proyecto?


BOSTGARREN SAIOA: PROTOTIPATZEN 2.0

2018ko Martxoak 20

2018ko martxoak 20, guretzako behin betikoa den proiektuaren garapenari ekin diogu. Gaurkoan ere, ia astertero bezala, arratsaldeko 16:30etan elkartu gara. Arraroa egin zaigu baina oraingo honetan ez dugu dinamikarik egin lanean hasi baino lehen. Gelan denak elkartu bezain laster gure prototipoarekin gustora eta gogotsu gauden galdetu digu gure koordinatzailak, hau da, Sheilak. Gu pozik, baietz erantzun diogu iada badaukagu eta gogoa larani ekin eta behingoz nolako itxura izango den ikusteko edo behintzat ideia bat egiteko.IMG_4816

Ia ordu eta erdi bat lanean aritu ondoren (Ayla, Mohamed eta Xabi gidaliburuko “hezi” eta Ainhoa eta Jone “ikasi” ataletan) 10 minutuko atsedenalditso bat izan dugu, indarrak hartu eta berriz ere, duela bi astearte egin genuen bezala, gure IKD GAZtE-ko gainontzeko taldekideei labur labur gure behin betiko prototipoaren nondik norakoak azaltzeko.  Bilera labur hau amaitu ondoren, berriz gure ohiko geletara joan eta bertan proiektuko beste hainbat puntu komentatu ditugu elkarrekin.IMG_4821

Beti bezala, azkar iritsi dira 18:45ak eta lanak banatu ditugu astero bezala. Oraingo honetan ez digu izango IKD denbora luzez, beraz, nahikoa denbora daukagu proiektuari astindu bat emateko. Klasean komentatu dugu gainera, denbora dexente egon behar digunez elkar ikusi gabe, komenigarria izango litzatekeela elkarrekin geratzea egunen batean eta proiektua gidaliburua garatzen joatea, orain daukaguna baina sakonago noski, oporretatik bueltatu bezain laister, eragile sozialak baitatozte.

Ea nola joaten zaigun!!


QUINTA SESIÓN: PROTOTIPANDO 2.0 

20 de Marzo del 2018

20 de marzo de 2018, hemos comenzado con el proyecto definitivo para nuestro grupo. Como casi todas las semanas, nos hemos reunido a las 16:00. Se nos ha hecho extraño pero esta vez no hemos hecho ninguna dinámica antes de comenzar a trabajar. Tan pronto nos hemos reunido en la clase, nuestra coordinadora Sheila nos ha preguntado si estábamos a gusto con nuestro prototipo y con ganas de llevarlo adelante. Le hemos contestado alegremente que sí, que ya tenemos ganas de trabajar y ver qué forma tendrá el proyecto, o al menos de hacernos una idea.

IMG_4820

Después de una media hora trabajando (Ayla, Mohamed y Xabi se han dedicado al apartado “educar” de la guía mientras Ainhoa y Jone se dedicaban al apartado “aprender” de la misma). Hemos tenido un descanso de media hora, cogido fuerzas y de nuevo y nos hemos reunido con nuestros compañeros y compañeras de IKD GAZtE como hicimos hace dos semanas para explicarles cómo va nuestro proyecto. Tras acabar esta corta reunión, hemos vuelto a nuestro aula habitual y allí hemos comentado algunos puntos del proyecto.IMG_4826

Como siempre, han llegado rápido las 18:45 y nos hemos repartido el trabajo como hacemos cada semana. Esta vez no tendremos IKD durante un largo tiempo por lo que tenemos suficientes días para avanzar con el proyecto. Además, hemos comentado en clase que sería conveniente quedar algún día para seguir desarrollando la guía de forma más profunda ya que no nos vamos a ver en mucho tiempo y, al volver de las vacaciones, vendrán los agentes sociales a visitarnos.

¡A ver qué tal nos va!


SEIGARREN SAIOA: ERAGILE SOZIALA DATOR!

2018ko Apirilaren 10a

Gaur, 2018ko apirilak 10, Aste Santuak igaro ondorengo bilera egin dugu lana nola doan ikusteko eta EuskalHack-ekoen feedback-a jaso ondoren eta lanarekin segitzeko asmoz. Klaseari hasiera emateko, Sheilari horrenbeste gustatzen zaizkion dinamika horietako batekin hasi gara, baina oraingo honetan Robertorekin batera haritu gara jolasean.

btf

Ondorengo orduetan aurkezpena egiten aritu ginen iadanik ia oso definituta dugun prototipoaren inguruan. Robertoren iritziak jaso ditugu, bai onak eta baita hobetzeko gauzak ere.

Etenaldiaren garaian, Sheilak sorpresa bat egongo dela esan digu eta alaxe izan da, zer nolako lotsa! Dinamika txiki bat egin dugu IKD GAZtE-ko partaide guztiekin! Jolas txiki honen ondoren, berriro ere gelara bueltatu gara guztiok, bertan beste 

btr

aurkezpen labur bat egin diegu EuskalHack-eko beste bazkide batzuei ere eta bertatik ere zenbait ideia hartu ditugu.

Ondorengo ordubetean, Sheilak “libre” utzi digu bakoitzak gai eta giako atal konkretu bat garatzeko, gero denak komentatzeko asmotan.

Iada, arratsaldeko 19:00 dira eta horren gustura egiten ari garen lana bertan bera utzi behar izan dugu. Lanak zer nolako forma hartzen ari den ikusteak izugarrizko poza ematen du.

Goazen ekipo, lortuko dugu!!!!


SEXTA SESIÓN: ¡VIENE EL AGENTE SOCIAL!

10 de abril del 2018

Hoy, 10 de abril de 2018, hemos tenido la reunión de después de Semana Santa con los miembros de Euskal Hack para ver como va el trabajo y recibir el Feedback al respecto. Para comenzar, hemos hecho una de esas dinámicas que tanto le gustan a Sheila, con la diferencia de que esta vez también ha participado Roberto de EuskalHack.

btrhdr

En las siguientes horas, hemos procedido a enseñarle a Roberto el proyecto que a estas alturas está muy bien definido. Hemos recibido sus opiniones así como alguna crítica. A la hora del descanso, Sheila 

nos ha dicho que había una sorpresa y así ha sido, ¡que vergüenza! ¡Hemos hecho una dinámica con el resto de IKD GAZtE!

Tras este pequeño juego, hemos vuelto a nuestras a las aulas  y les hemos hecho una pequeña presentación a otros miembros de Euskal Hack de la que hemos sacado otras ideas.

btrhdr

Después, Sheila nos ha dejado “libres” para desarrollar cada uno/a parte del proyecto y ponerlo en común.

Para cuando nos hemos dado cuenta eran las 19:00 y hemos tenido que dejar el trabajo que tan a gusto estábamos haciendo. Ver la forma que está cogiendo el trabajo nos da una gran alegría.

Vamos equipo, ¡lo lograremos!


ZAZPIGARREN SAIOA: ZERBITZU EGUNA PRESTATZEN

2018ko Apirilak 17

Egun on danori!!!!! Dagoeneko proiektu honen amaierara iristen ari gara eta lanez beterik gaude!

Hasteko esan, IKD GAZtE-ko kamisenak iadanik gurekin ditugula eta poz handiz jantziko ditugu zerbitzu egunean. Honen ondoren, taldea bitan banatu genuen, non hiru pertsonek (Jone, Xabier eta Mohamed) eskuliburua garatzen aritu dira eta beste biak (Ainhoa eta Ayla) zerbitzu egunaren inguruko galdetegia aurrera eraman dute. Ez gara ohartu baina egun hau oso gertu daukagu eta honetan EuskalHack-eri baliagarria izango zaion hirugarren adineko jendeari egiteko galdetegi bat prestatu dugu egun batzuk barru egingo duguna. Zer nolako urduritasuna!

Bitartean, eskuliburua garatzen ari den taldeak hainbat froga egin ditu ea nola geratuko den ikusteko eta gerora egin dugun gutxi hori inprimatu eta ikusteko. Nahiz eta oraindik lan asko falta zaigun zentzu honetan, pixkanaka pixkanaka forma hartuz doa.

Bananduta egon eta gero atxedenalditxoa etorri da, pilak kargatu eta berriz lanari ekin diogu. Sheilak egindako galdetegia inprimatu du, lehen esan bezala egun hauetan zehar pasatzen joango garena. Bitartean, taldea berriz elkartu da osotasunean eskuliburua aurrera eraman ahal izateko.

Pena handiz, klasearen amaiera iritsi da eta proiektuak zeuden bezala utzi ditugu. Hurrengo astean zerbitzu eguna da iada. Lortuko ditugu beharrezko datuak?

Hurreangorarte!!!


SÉPTIMA SESIÓN: PREPARADO EL DÍA DE SERVICIO

17 de abril del 2018

¡Buenas a todos y todas! ¡Estamos llegando al final de esta aventura y estamos cargados de trabajo!

Para comenzar, nos han dado camisetas de IKD GAZtE, estamos emocionados por poder usarlas el día de servicio. Después, nos hemos dividido en dos grupos en donde 3 personas (Jone, Xabier y Mohamed) se han dedicado a desarrollar la guía y las otras 2 personas (Ainhoa y Ayla) han estado dedicándose al día de servicio. Resulta que este día se encuentra a la vuelta de la esquina y una vez nos hemos puesto de acuerdo en recolectar datos para EuskalHack sobre la tercera edad, hemos estado desarrollando el cuestionario que posteriormente pasaremos, ¡qué nervios!

Entre tanto, el grupo encargado de desarrollar la guía ha estado preparándola y haciendo pruebas de impresión. La verdad es que está quedando muy bien, y aunque aún requiere de trabajo ya está cogiendo forma.

Después de estar divididos, hemos tenido un pequeño descanso y tras cargar las pilas vuelta al ataque. Sheila ha imprimido los cuestionarios que aplicaremos a lo largo de la semana y entre tanto todo el equipo se ha unido para poder seguir con la guía y hacer que todos los elementos encajen.

Por desgracia, para cuando nos hemos dado cuenta se nos ha echado el tiempo encima y hemos tenido que dejarlo pero, os podemos asegurar que continuaremos trabajando en ello estos días. La semana que viene por fin es el día de servicio, ¿conseguiremos todos los datos que necesitamos?

¡Hasta la próxima!


ZORTZIGARREN SESIOA: ZERBITZU EGUNA

2018ko apirilaren 24

Dagoeneko iritsi da zerbitzu eguna eta irrikitan gaude. Aste honetan bakoitza bere herrira joan da EuskalHack-entzako datuen bila. Aurrerago baliagarriak izango zaizkien datuak biltzea erabaki genuen eta horixe egin dugu.

Gaurkoan beti bezala, arratsaldeko lauetan aularioan elkartu gara, bertan taldekide bakoitzak bere egitaraua zein den aurkeztu du, hau da, bakoitzak bildutako datuak. Ondoren, excel batean konpartitu ditugu bakoitzak lortu dituen emaitzak zeintzuk izan diren ikusteko eta alderatzeko.

IMG_20180424_180604_287

Hau dena egin ondoren, datuak zeintzuk izan diren aztertu ditugu mediak eta horrelako hainbat formula matematiko erabiliz. Atera zaizkigun datuak oso interesgarriak izan dira.

Aipatuko ditugu aurrerago, jiji

Hurrengo saioan ikusten gara!


OCTAVA SESIÓN: ¡DÍA DE SERVICIO!

24 de abril del 2018

Ya ha llegado el día de servicio y lo estábamos deseando. Esta semana cada persona ha ido a su pueblo en busca de datos para EuskalHack, ya que decidimos que lo mejor sería ofrecerles datos que les sirvan para preparar charlas en el futuro.

Como siempre, nos hemos reunido a las cuatro de la tarde en el aulario, y ahí cada miembro del equipo ha presentado lo que ha hecho, es decir, los datos recolectados por cada uno. Después, hemos compartido los datos en un excel para ver y comparar los resultados de cada uno.

IMG_20180424_180604_287

Tras todo esto, nos hemos dedicado a observar los datos con medias y otras fórmulas matemáticas. Los datos que nos han salido son muy interesantes.

Ya los mencionaremos más adelante, jiji

¡Nos vemos en la siguiente sesión!


BEDERATZIGARREN SAIOA: ITXIERA SAIOA

2018ko maiatzaren 8a

Dagoeneko iritsi da nahi ez genuen eguna, ITXIERA SAIOA!

Gaurkoa egun berezia izan da. Lehendik abisua pasa zigun Sheilak eguna oso polita izango zela baina ez genuen inolaz ere horrelakorik espero. Egia da hasiera batean Sheilak beldur pixkat sartu zigutela esanez sorpresaren bat egongo zela, baina azkenean beti bezala, primeran pasa dugu.

Oraingo honetan, beti bezala, lauetan geratu gara baina ez gelan, baizik eta kafetegian. Iritxi bezain laister, Sheilak kolore ezberdineko pultserak eman dizkigu eta bakoitzari mahai bat egokitu dio. Bertan, beste proiektuetako ikaskideekin, dinamizatzaileekin, agente sozialekin, irakaleekin, etab aurkitu gara.

Han denak elkartuta geundela, bakoitzak bere proiektuko azken emaitza zein izan dan azaldu du eta baita ere hortara iristeko prozesua, beti ere kafea eta pastak jaten genituen bitartean noski. 30 minutu geroago, gure pultseren kolorea zuten mahaietara mugitu eta han ere aurreko mahaietako gauza berbera egin dugu baina honako honetan pertsona ezberdinekin.

Hemengo denbora bukatzean, jolas batzuk aurkeztu dizkigute eta talde guztiek ume txikiak izango bagina bezala pozarren onartu ditugu eta han ibili gara kanpusetik korri eta bueltan. Saioa amaitutzat emateko, bakoitzari diploma pertsonalizatu bat eman digute eta txalo bero bat.

Moduluaren hasieran ez genuen uste horren ondo pasatuko genuenik proiektu guzti honetan zehar, pena handia emango digu hurrengo astean elkarri egur esateak…


NOVENA SESIÓN: SESIÓN DE CIERRE

8 de mayo del 2018

Ha llegado el día que menos queríamos, ¡LA SESIÓN DE CIERRE!

El de hay es un día especial. Sheila ya nos había avisado con antelación de que sería un día muy bonito pero no esperábamos nada así. Es verdad que al principio Sheila nos asustó un poco contandonos que habría alguna sorpresa, pero al final como siempre, lo hemos pasado muy bien.

Esta vez, como siempre, hemos quedado a las cuatro pero no en un aula, sino en la cafetería. Tan pronto hemos llegado, Sheila nos ha dado pulseras de distintos colores y a cada uno le ha tocado una mesa diferente. Allí, nos hemos reunido con miembros de otros proyectos, sus dinamizadores y dinamizadoras así como distintos agentes sociales.

Cuando estábamos todos allí, cada persona ha expuesto su proyecto final así como el camino para llegar hasta ahí, todo esto mientras tomábamos café y pastas por supuesto. 30 minutos después, nos hemos movido a las mesas del color de nuestras pulseras y ahí hemos hecho lo mismo que en la esa anterior, pero con personas distintas.

Al acabarse el tiempo, nos han presentado algunos juegos y todos los grupos, como si fuéramos niños pequeños, los hemos aceptado gustosamente y hemos estado por el campus corriendo y dando vueltas. Para acabar la sesión, a cada uno nos han dado un diploma y un gran aplauso.

Al comenzar el módulo no teníamos ni idea de lo bien que nos lo pasariamos durante todo el proyecto, sentiremos una gran lástima la semana que viene al decirnos adios unos a otros…


HAMARGARREN SAIOA: AGURRA

2018ko maiatzaren 15a

Aste honetan dagoeneko, moduloko azken saioan gaude, zer nolako pena!

Gaurko arratsaldea modu berezi batean ekin dugu. Hasieran IKD-ko gainontzeko ikaskideekin batera etorkizunean lana bilatzeko garaian gauzak nola egin behar diren eta nola bete behar ditugun gure curriculum-ak azaldu digute. Curriculum-aren azalpenarekin batera, jolas bat egin dugu bertan bakoitzak egiten dituen gauzak eta bertatik lortutako zenbait konpetentzia jarriz.

Hau dena amaitu ondoren, 10 minutuko atsedenalditso bat egin dugu eta honen amaieran EuskalHack-eko talde osoa elkartu gara. Han elkartuta geundela, bakoitzak gure taldekideak ebaluatu ditugu, modulua nola joan den adierazi dugu bakoitzak bere ikuspuntutik eta nola sentitu garen prozesu guztian zehar ere adierazi dugu. Hemen ere, nola ez, beste dinamika txiki bat egin dugu eta oraingo honetan bakoitzak moduluaren alde onak, txarrak, galderak eta proposamenak idatzi ditugu gero denon artean partekatzeko. Oso momentu polit eta hunkigarria izan da!  

sdr

Gero, Sheilak link bat bidali digu, bertan bere inguruan dugun iritzi pertsonala jakiteko asmotan. Bertan jarri dioguna, hasiera batean aipatu ditugun gauzak izan dira, baina gurekin izugarrizko dinamizatzailea izan denez prozesu osoan zehar hitz politak besterik ez ditugu izan berarentzat.

Beti bezala, azkenerako denbora gainera etorri zaigu eta sesioa bukatutzat eman dugu, baina nola ez TALDEKO BESARKADA baten ondoren.

Gure dinamizatzailearekin primeran pasa dugu modulo guztian zehar eta nola ez eragile sozialekin, beti egon baitira edozertan laguntzeko prest. Taldean lan egiten ikasi dugu, elkar errespetatzen, rolak hobeago banatzan, betebeharrak hartzen eta gauza gehiago. Gainera, sortu dugun ambiente onak asko lagundu digu lana egiterako garaian, etxean egongo bagina bezala sentitu baitgara. Pena handia da proiektu polit honi amaiera ematea, inorrek ez baigenuen espero horrelako esperientzia izatea hasieran. Ala eta guztiz ere, oso arro gaude guk egindako lanak bere fruitiak eman dituela ikustea eta benetan sortu dugun eskuliburua baliagarri izango dela espero dugu. Izugarrizko esperientzia eramaten dugu gurekin eta nola ez, lagun pilo bat. Eskerrik asko.

Guk bezain ondo pasa izana espero dugu!

Agur!


 

DÉCIMA SESIÓN: DESPEDIDA

15 de mayo del 2018

Esta semana ha llegado el último día del módulo, ¡qué pena!

Esta semana hemos empezado la tarde con unas charlas sobre empleo junto con el resto de equipos del módulo, y por supuesto, esto no sería IKD GAZtE si no hubiéramos hecho una dinámica. En medio de la charla, nos hemos puesto en grupos con distintas personas y hemos aprendido a poner distintas competencias que habitualmente no pondríamos en el currículum.

Después de la charla, hemos tenido un descanso de 10 minutos y nos hemos reunido todo el equipo de EuskalHack. Hemos evaluado a nuestros compañeros y compañeras de equipo y después hemos hablado al respecto de cómo ha ido el módulo y cómo nos sentíamos. Ahí hemos hecho otra dinámica donde cada uno hemos escrito las cosas positivas, negativas, preguntas y pensamientos respecto al módulo, ¡ha sido un momento muy bonito!

sdr

Luego, Sheila nos ha pasado un enlace donde evaluarla y una vez ha tenido nuestras evaluaciones hemos hablado al respecto de cómo nos ha ido con ella como dinamizadora. No teníamos más que palabras bonitas. Al final, se nos ha echado el tiempo encima y hemos acabado la sesión, ¡pero no sin antes darnos un gran abrazo de grupo!

Nos lo hemos pasado muy bien con nuestra dinamizadora y por supuesto con nuestros agentes sociales que siempre han estado dispuestos a ayudarnos en todo. Hemos aprendido a trabajar en equipo, a respetarnos, a repartirnos mejor los roles, a asumir responsabilidades y muchas cosas más. Además, el buen ambiente que ha habido entre los compañeros y compañeras ha sido indispensable y nos hemos sentido como en casa. Es una pena que se acabe ya, se nos ha pasado volando, ninguno ni ninguna esperaba que fuera a ser una experiencia tan enriquecedora. A pesar de todo, es bonito saber que nuestro trabajo ha dado sus frutos y hemos conseguido hacer una guía preciosa para ayudar a quien lo necesite. Nos llevamos una gran experiencia y muchos nuevos amigos y amigas. Gracias.

¡Esperamos que os lo hayáis pasado tan bien como nosotros!

¡Adiós!

Advertisements