MODULUAREN ITXIERA ARRAKASTATSUA // EXITOSO CIERRE DEL MÓDULO

zer da modulua 01

Astearte arratsaldean, 100 pertsonak baino gehiagok GERO ARTE erran genion “Ideien bidez proiektuak eraikiz” Moduluari. 4. edizioa genuen aurtengoa, berrikuntzez betea, jende gehiagoren parte-hartzearekin eta ilusioa eta giro ona nagusi izan zirelarik.

Ekitaldiaren irekiera proiektuarentzat garrantzitsuak diren hiru pertsonek egin zuten.

  • Joseba Amondarain Senperena: Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka Sailaren Zerbitzuburua.
  • Fernando Etxegarai Agara: Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizun arloko Errektoreordetzako Ikasleen Zuzendaria.
  • Oihane Calderon Callejas: IKD GAZtE Proiektuko Idazkari Teknikoa.

DSCF3804-

Joseba Amondarainek izotza apurtuz lehen hitzak bota zituen. Jarraian, Fernando Etxegaraiek  hitz polit batzuk eskeini zizkigun pasatako Modulu edizioak gogoraraziz. Eta azkenik, Oihane Calderonen interbentziotik hitz goxo eta hunkigarri batzuk jaso genituen. 

Irekiera behin eginda, Moduluan parte hartu duten ikasle taldeek beraien proiektuetako aurkezpenak egin zituzten. 9 proiektu zirenez, hiru bloketan banatu genituen hauek. Hona hemen garatu ziren erronkak:

  • EMAUS: Emauseko salmenta puntuak erabiltzen dituzten pertsonei beren ekintzak dakarren eragin sozial eta ingurune-inpaktuaren inguruan kontzientziatzeko erreminta komunikatzaileen sorkuntza.
  • KALAPIE: Unibertsitatean bizikletaren erabilerari buruzko diagnostikoa egitea eta emaitzen araberako estrategiak garatzea.
  • EITB: Lan espazio desberdinetan lan egiten duen jendearen artean interakzioa sortuko duten dinamikak proposatu eta sortzea.
  • ONCE-IBTCRI-INFORMATIKA FAKULTATEA: Ingerieritza Informatika Graduko 1. kurtsoa egiteko itsu batek izan litzakeen oztopo nagusiak identifikatu eta gainditzeko plana burutu.
  • SARETUZ: Saretuzen irizpideetan oinarrituz, unibertsitatean kontsumo arduratsua sustatzea.
  • UPV/EHU IRAUNKORTASUN SAILA: Ur botilatuaren kontsumoa murriztu eta edateko uraren inguruko kontzientzia sustatzea.
  • ALBAOLA: Munduari ALBAOLA ezagutaraztea.
  • BILBOKO UDALA: Ikasketak eta aisialdia uztartzen dituen ikasgela diseinatu eta kudeaketa sistema proposatu.
  • SAN MARKOS MANKOMUNITATEA: Garbiguneetan erabiltzen diren berrerabilpen irizpideak berraztertu eta gunea garatzeko eta berrantolatzeko estrategiak diseinatu.

DSCF3818  DSCF3826

Aurkezpen bloke tarteetan bi zatitan banatutako dinamika dibertigarri batez gozatzeko aukera izan genuen. Ikasleek dinamikaren bidez talde lana, sormena eta komunikazioa umoretik eta parte-hartzetik lantzeko aukera izan zuten. Areto nagusia barre algaraz zipriztindu zen eta jaso genuen mezua baliagarri izan zitzaigun Moduluan landutakoaren garrantziaz jabetzeko.

   DSCF3836 DSCF3831 DSCF3843

Ostean, luntx goxo baten konpainiaz Moduluan ateratako argazkiak ikusteko aukera izan genuen. Animatuenak ere dedikatoria bat utzi ziguten IKD GAZtEko sinadura liburuan. Mila esker zuen hitz politengatik.

Bukatutzat ematen dugu “Ideien bidez proiektuak eraikiz” Modulua. Eskerrik asko Modulu hau posible egiten duzuen guztiei; bai ikasle, irakasle, gizarte eragile, ordezkari instituzional, IKDkide…. Dena primeran joan da eta animotsu gaude lanean jarraitzeko! Bertaratu ezin izan zineten horientzat, edo berriro ikusi nahi duzutenentzat, hementxe uzten dizuegu astearteko saioko Auditorioko grabazioa.

https://www.youtube.com/watch?v=SEKi6mgeLY4

Modulua bukatu bada ere IKD GAZtEk jarraitzen du! Maiatzaren 12an ekitaldi berezia izango dugu Aulategian goizeko 11:00tatik aurrera, baita KUBOKETA LEHIAKETAren azkeneko eguna ere. Informazioa sakontzen joango gara hurrengo egunetan!

Gero arte eta eskerrik asko!

IMGP3512

————————————————————————

zer da modulua 01

El martes por la tarde, más de 100 personas le dijimos HASTA LUEGO al Módulo “Ideas que construyen proyectos”. Celebramos el cierre de la 4. edición del Módulo, lleno de novedades,con más participantes y siendo protagonista la ilusión y el buen ambiente.  

La apertura del evento la realizaron tres personas muy importantes para el proyecto:

  • Joseba Amondarain Senperena: Jefe del Departamento de Promoción Económica, Medio Rural y Equilibrio Territorial dela Diputación Foral de Gipuzkoa.
  • Fernando Etxegarai Agara: Director de Estudiantes del Vicerrectorado de Estudiantes, Empleo y Responsabilidad Social.
  • Oihane Calderon Callejas: Secretaria Técnica del Proyecto IKD GAZtE.

DSCF3804-

Al inicio del evento Joseba Amondarain tomó la palabra rompiendo el hielo. Seguido, Fernando Etxegarai nos dedicó unas bonitas palabras recordando anteriores ediciones del Módulo. Finalmente, Oihane Calderon nos emocionó con un dulce y emotivo discurso.

Una vez hecha la apertura, los/las estudiantes participantes del Módulo nos presentaron los proyectos llevados a cabo. Al ser 9 proyectos, los repartimos en tres bloques. He aquí los retos que se han llevado a cabo:

  • EMAUS: Construcción de herramientas comunicativas para concienciar a las personas que frecuentan los puntos de venta de EMAUS sobre el impacto social y ambiental de sus actos.
  • KALAPIE: Realizar un diagnóstico sobre el uso de la bicicleta en la universidad y desarrollar estrategias en base a los resultados.
  • EITB: Crear y proponer dinámicas en las que trabajadores/as de distintas áreas de EiTB interactúen.
  • ONCE-IBTCRI-FACULTAD DE INFORMÁTICA: Detectar las principales barreras que una persona invidente tendría en 1º del Grado en Ingeniería Informática y diseño del plan para superarlas.
  • SARETUZ: Introducir y llevar a cabo un consumo responsable en la universidad en base a los criterios de Saretuz.
  • UPV/EHU DEPARTAMENTO DE SOSTENIBILIDAD: Reducir el consumo del agua embotellada y concienciar a la gente del uso del agua potable.
  • ALBAOLA: Dar a conocer ALBAOLA al mundo.
  • BILBOKO UDALA: Diseñar un aula donde se aúne el estudio y el ocio y proponer un sistema de gestión de ese espacio.
  • MANCOMUNIDAD SAN MARCOS: Analizar los criterios de reutilización de los garbigune y diseñar estrategias para desarrollar y reorganizar dicho punto de encuentro.

DSCF3818 DSCF3826

Entre los bloques de las presentaciones, pudimos disfrutar de divertida dinámica dividida en dos partes. Los/las estudiantes pudieron trabajar competencias como el trabajo en equipo, la creativiad y la comunicación con humor.

   DSCF3836 DSCF3831 DSCF3843

Una vez realizadas las presentaciones y la dinámica, tuvimos la oportunidad de disfrutar de un lunch y de ver las diversas fotos sacadas durante el Módulo. Los más animados/as nos dejaron una dedicatoria en el libro de firmas de IKD GAZtE. Muchas gracias por vuestras bonitas palabras.  

Por tanto, damos por finalizado el Módulo “Ideas que construyen proyectos”. Muchas gracias a todas esas personas que habéis hecho posible todo esto; estudiantes, profesorado, Agentes Sociales, representantes institucionales, IKDkide…. Todo ha ido genial y estamos animosos para seguir trabajando.

Para aquellos/as que no pudistéis acercaros el martes, os dejamos el enlace del video de la sesión.

https://www.youtube.com/watch?v=SEKi6mgeLY4

Aunque haya terminado el Módulo ¡IKD GAZtE sigue! El 12 de mayo celebraremos un especial evento, en el Aulario a partir de las 11:00 de la mañana. También ese mismo día daremos por finalizado el CONCURSO KUBOKETA. ¡Iremos ampliando la información en los siguientes días!

Gero arte eta eskerrik asko!

IMGP3512

Advertisements

2 thoughts on “MODULUAREN ITXIERA ARRAKASTATSUA // EXITOSO CIERRE DEL MÓDULO

  1. Pingback-a: Fakultatea prentsa onlinen 2016 // La Facultad en la prensa on-line 2016 « DIFusio@

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s