Komunikazioa eta negoziazioari buruzko formazioa / Formación sobre comunicación y negociación

Pasa den ostegunean, maiatzaren 19an, komunikazioaren eta negoziazioaren inguruko formazioa jaso genuen Ion Baratas Iglesiasen eskutik.

Ion Baratas UPV/EHUko Eztabaida Taldeko partaide eta koordinatzailetako bat da. Baina ba al dakizue zer den Eztabaida Taldea? 2008. urtean sortutako proiektu bat da eta helburu nagusia eztabaida tresna gisara erabiliz, hobekuntza pertsonala eta profesionala sustatzeko baliagarriak diren zeharkako konpetentzien jabe egitea da. Eztabaida taldeka antolatzen den lehia dialektikoa da eta galdera baten gainean, zozketaz tokatutako aldeko edo kontrako postura defendatzearen bidez eramaten da aurrera. Debatearen bidez argudiaketa, komunikazioa, talde lana, ideien defentsa, pentsakera kritikoa eta enpatia bezalako zeharkako konpetentziak garatzen dira.

20160519_152501_HDR

IKD GAZtE unibertsitatean zuzenean lantzea hain zailak diren zeharkako konpetentzia hauek garatzeak ikaskuntzan prozesuan daukan garrantziaren jakitun da. Hori dela eta, aurretik aipatutako konpetentzia horiek gehiago sakondu nahi izan ditu, ondoren gure proiektuari egokitzeko eta hobetzeko asmoz. Horrez gain, Gipuzkoako Campuseko ikasleriari ere honen berri eman eta ahalduntze prozesuak eraginkorrago bihurtzeko asmoa du ere.

Formazioa guztiz dinamikoa izan zen. Eztabaida Taldeari buruzko azalpen teoriko labur bat jaso ondoren, praktikan aplikatzeko tartea hartu genuen bi ariketen ildoari jarraituz. Lehendabizikoan bi taldetan banaturik, ilargian geundela, helmugara ailegatzeko beharrezkoak genituen materialen lehentasun zerrenda osatu behar izan genuen. Ariketaren helburua zerrenda osatzea zen, jarritakoa ongi justifikatzea lortuz. Bigarren ariketa, udako produktu izar bat sortzean eta enpresari batzuei saltzean zetzan.

Asko ikasi genuen: ongi komunikatzeak daukan garrantziaz, eztabaida baten faseak zeintzuk diren, bi argumentu nahikoak direla eztabaida batean gai bat ondo defendatzeko, eta abar. Orain guzti hau gure proiektuari aplikatzea baino ez zaigu geratzen. Eskerrik asko guztiagatik Ion!

Eztabaida Taldeari buruzko informazio gehiagorako, hona hemen linka:  http://www.ehu.eus/eu/web/ikasleak/zer-da-eztabaida-taldea


El pasado jueves, 19 de mayo, recibimos una formación sobre comunicación y negociación a manos de Ion Baratas Iglesias.

Ion Baratas es miembro y uno de los coordinadores del Grupo de Debate de la UPV/EHU. Pero, ¿ya sabéis en qué consiste el Grupo de Debate? Es un proyecto creado en el año 2008 y el principal objetivo es la adquisición de competencias transversales como método de mejora personal y profesional utilizando el debate como herramienta. El Debate es una modalidad de competición dialéctica por equipos. Planteada una pregunta, dos equipos defienden el “a favor” y el “en contra” por sorteo. Mediante el debate se trabajan competencias transversales tales como la argumentación, la comunicación, el trabajo en equipo, la defensa de ideas, el pensamiento crítico y la empatía.

20160519_152501_HDR.jpg

IKD GAZtE es sabedor de la importancia que tiene en el proceso de aprendizaje la adquisición de estas competencias transversales, difíciles de desarrollarlas de una manera directa en la universidad. Es por ello que queremos profundizar en las competencias anteriormente mencionadas, para después adecuarlas a nuestro proyecto y por lo tanto mejorarlo. A su vez, también queremos informar de todo esto al alumnado del Campus de Gipuzkoa, así como también hacer más eficaz el proceso de empoderamiento.

La formación fue del todo dinámica. Después de recibir una breve explicación sobre el Grupo de Debate, aplicamos lo aprendido teóricamente a través de dos ejercicios prácticos. El primero de ello, consistía en llegar a un punto concreto de la luna completando una lista de materiales, llegando a justificar cada material de forma consensuada. El segundo ejercicio consistía en la creación de un producto estrella del verano, para después intentar venderlo en el mercado laboral y conseguir financiación de empresarios y empresarias.

Aprendimos mucho en la formación: la importancia de una comunicación eficaz, las fases de un debate, que dos argumentos bien defendidos son suficientes para conseguir un objetivo, etcétera. Ahora solo nos queda aplicar lo aprendido en la formación a nuestro proyecto. Eskerrik asko por todo Ion!

Para más información sobre el Grupo de Debate podéis consultar el siguiente link:  http://www.ehu.eus/eu/web/ikasleak/zer-da-eztabaida-taldea

Advertisements

One thought on “Komunikazioa eta negoziazioari buruzko formazioa / Formación sobre comunicación y negociación

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s