IKDKIDEAK 2017

KAIXO  BERRIRO ERE LAGUNAK!

Urtarrilak 10 ezkero gogotsu eta ilusioz gabiltza IKD kideak aurtengo “ideien bidez proiektuak eraikiz” modulua garatzeko jarduerak eta ekintzak lantzen. Hau aurrera eramateko, gradu desberdinetako 10 ikasle eta gure lana bideratzen laguntzen gaituen talde teknikoa gaude indartsu elkar lanean.

Aurreko urtean bezala hainbat ekintza eramango ditugu aurrera hemendik gutxira MODULUA ezagutzeko aukera izan dezazuen. Aurrerago jakin ahal izan duzue moduluari buruzko xehetasun gehiago, baina ziur gaude zuen parte hartzea ezin hobea izango dela.

Blog-aren bitartez aurrera eramaten ari garen lana jarrai dezakezue edota gure berriei buruz informatuta mantendu. Anima zaitezte IKD GAZtEn konektatuta bizitzera!

Bizi IKDGAZtE!

maialen-argazkia

Kaixo guztioi! Ni Maialen Aranbarri naiz eta 21 urte ditut. Azpeitiarra naiz eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduko ikaslea naiz, hain zuzen ere azkeneko mailan nago. Bidaiatzea asko gustatzen zait, eta leku berriak ezagutzea gustoko dut. Iaz ere IKD GAZtE-n parte hartu nuen, baina aurten beste ikuspegi batetik biziko dut esperientzia, hau da, dinamizatzaile bezala. Ilusioz eta gogotsu nator esperientzia berri honetara eta espero dut honek laguntzea nire formakuntza profesionalerako  eta pertsonalerako. Proiektu hau ezagutu eta bizitzera animatzen zaituztet, ez zarete damutuko!

¡Hola a todos/as! Yo soy Maialen Aranbarri y tengo 21 años. Soy de Azpeitia y alumna del Grado Administración y Dirección de Empresas, estoy en el último año de la carrera. Me gusta mucho viajar, y conocer nuevos lugares. El año pasado participe en el módulo de IKD GAZtE, pero este año va a ser diferente porque tengo la oportunidad de vivir la experiencia por otra perspectiva, es decir, como dinamizadora. Vengo con ilusión y fuerza a esta nueva experiencia y espero que esto me ayude para la formación profesional tanto personal. ¡Os animo a conocer y a vivir este proyecto, no os arrepentiréis!

joel-de-francisco

Ni Joel de Francisco naiz, Donostiako Psikologia fakultateko ikaslea. 20 urte ditut, eta beti Vitoria-Gasteizen bizi izan naiz, karrerako 3 urte hauetan zehar izan ezik. Irakurtzea, argazkilaritza eta bidaiatzea dut gustuko. Sormen puntu batek eskatzen duen edozerk erakartzen nau, baina batez ere idazteak, eta lehen esan bezala, argazkiak ateratzeak. Komunikazio arloak baita ere erakartzen nau, bai audiobisualak, bai idatzizkoak. Era berean taldean lan egiteak asko betetzen nau, momentu oro beste partaideetatik edozer ikasten ari naizela sentitzen dudalako. 0-tik proiektu bat sortzea eta aurrera eramateak ilusioz eta motibazioz betetzen nau. Asko arduratzen nau ez jakiteak zer egingo dudan karrera amaitu eta gero baina uste dut IKD GAZtE dela medio, nire ikasketekin zerikusia duen esparru batean, lanaren psikologian, esperientzia jasoko dudala.

Soy Joel de Francisco, estudiante de Psicología en la facultad de Donosti. Tengo 20 años y siempre he vivido en Vitoria-Gasteiz, exceptuando los 3 años de carrera. Me gusta leer, la fotografía y viajar. Todo aquello que requiera un punto de creatividad me atrae, pero especialmente la escritura, y como ya he mencionado antes, sacar fotos. El mundo de la comunicación también me atrae, ya sea audiovisual o escrita. De la misma manera, el hecho de trabajar en grupo me llena, porque tengo la sensación de que estoy aprendiendo constantemente de mis compañeros/as. Crear un proyecto desde 0 y poder llevarlo adelante me llena de ilusión y motivación. Me preocupa mucho el sentir que no sé que voy a hacer cuando acabe la carrera, pero creo que mediante IKD GAZtE voy a conseguir experiencia en un ámbito relacionado con mi carrera, la psicología del trabajo.

janire

Kaixo guztioi!!! Janire Morales naiz, 27 urte ditut eta Arrasatekoa naiz. Barne Diseinua ikasi nuen eta orain Arkitekturako ikasketak egiten ari naiz. Azkenengo urtean nago, beraz, 6 hilabete barru barne diseinatzaileaz aparte, arkitektoa ere izango naiz. Gustuko dut musika, zinea eta natura. Normalean denbora gutxi daukat, baina ahal dudanean kirola egitea gustatzen zait, neguan bereziki, elurra maite dut eta!!
Aurten IKD GAZtE proiektuko talde motorreko partaidea naiz, nire kideengandik ikasteko gogoa dut, eta ni ere gauza pilo bat aportatzeko irrikaz nago!! Esperientzia honek, sekulako ilusioa egiten dit!!

¡¡¡Hola a todos/as!!! Soy Janire Morales, tengo 27 años y soy de Arrasate. Soy diseñadora de Interiores y estudiante de Arquitectura. Este año acabo la carrera, asique dentro de 6 meses también seré Arquitecta. Me encanta la música, el cine y la naturaleza. En el poco tiempo libre que tengo, me gusta hacer deporte sobre todo en invierno porque… ¡¡me encanta la nieve!!
Este año soy parte del grupo promotor de IKD GAZtE, tengo muchas ganas de aprender y de aportar todo lo que pueda, ¡¡me hace mucha ilusión vivir esta experiencia!!

aurkezpen-argazkia-iraitz-otano

Kaixo denoi!! Iraitz Otaño naiz, ia 24 urteko Azkoitiarra. Aurtengo ikasturtean Gizarte Antropologia graduko 3. mailan nago eta hau amaitutakoan ez dakit zer egingo dudan nahiz eta pare bat master baditudan buruan.
Nire denbora librearen zati handi bat lanean ematen dut, ATZEGIko boluntarioa naiz 2014ko udaratik eta nire herriko zinegotzia naiz 2015. urtetik. Honetaz gain, ahal dudan bakoitzean bidaiatzen saiatzen naiz lagunekin, telesail/film/liburu/musika zale amorratua naiz  eta sukaldaritza maite dut beste gauza batzuen artean.
Nire lehenengo urtea izango da IKD GAZtEn eta gogo handiarekin hartu dut hasi berri dugun etapa berri hau.

¡¡Hola a todxs!! Soy Iraitz Otaño Azkoitiarra de casi 24 años. Este año estoy en el 3. curso del Grado en Antropologia Social. Cuando termine no se que haré aunque ya tengo algun master en mente.
Gran parte de mi tiempo libre lo dedico a trabajar. Soy voluntario de ATZEGI desde verano del 2014 y concejal en Azkoitia desde 2015. Además de esto, me encanta viajar con mis amigxs cada vez que tengo una oportunidad, soy fan incondicional de las series/peliculas/libros/musica y amo cocinar entre otras cosas.
Va a ser mi primer año en IKD GAZtE y cojo con ganas esta nueva etapa que hemos comenzado.

aurkezpeneko-argazkia-joanaKaixo guztioi! Ni Joana Mendez Gallastegi naiz, 20 urte ditut eta otxandioarra naiz (Bizkaiko herririk politena, noski).  Gizarte Hezkuntzako ikaslea naiz eta aurten graduko 3. mailan nago. Gehien gustatzen zaizkidan gauzen artean, lo egitea eta parrandan ateratzea dira, hala ere, serio jartzerako orduan, beste gauza batzuk ere egitea gustatzen zait. Horregatik, aurten IKDGAZtE-ko  kide izateko gogo handiz nator. Izan ere, aurten talde motorrean nago, baina aurreko urtean ere IKDGAZtEn parte-hartu nuen eta esperientzia honetaz berriz disfrutatzeko asmotan nator.

Hola a todos/todas! Soy Joana Mendez Gallastegi, tengo 20 años y soy de Otxandio. Estudio Educación Social desde hace tres años en Donosti. Me gusta mucho dormir y la juerga, pero a la hora de ponerme seria me gusta hacer muchas otras cosas. Por ejemplo, el año pasado participe en el modulo de IKDGAZtE. Por ello, este año soy parte de este proyecto otra vez, pero en este caso como participante del grupo motor. Vengo con muchas ganas de aprender y hacerle frente a esta nueva etapa.

aurkezpeneko-argazkia-asier

Kaixo denoi! Asier Zaramalilea naiz, 26 urteko Sanjuandarra. Erizaintza ikaslea naiz eta graduko azken irakasgaiak amaitzen ari naiz. Hori dela eta nahikoa denbora dudanez, IKD GAZtEn parte hartzea erabaki dut, beste gradutako kideekin taldean lan egiten ikasteko. Itsasoa asko atsegin dut eta horri lotuta doakion ur azpiko arrantza praktikatzen dut. Etorkizunean, itxasoko erreskateetan parte hartzea gustatuko litzaidake, nire ezagutzak eta gustuak elkarrekin praktikan jartzeko. Proiektuarekin hasteko gogo handiak ditut, hortaz, prest lan egiteko!

Hola a todos! Soy Asier Zaramalilea, un Sanjuandarra de 26 años. Soy estudiante de enfermería y estoy con las últimas asignaturas del grado. Ya que debido a ello tengo algo de tiempo, he decidido formar parte de IKD GAZtE para aprender a trabajar en equipo con los compañeros de otros grados. Me encanta el mar y practico pesca submarina. En un futuro, me gustaría poder participar en rescates marinos, para así poner en práctica mis conocimientos y mis gustos al mismo tiempo. Tengo muchas ganas de empezar con el proyecto, asique…¡ preparaos para trabajar!

oihane-perez

Kaixo! Oihane Pérez naiz, 21 urteko Donostiarra. Zuzenbide graduko laugarren mailan ari naiz eta bukatzear nagoenez, zerbait gehiago egiteko irrika sortu zitzaidan eta hori dela eta IKD GAZtE-n parte hartzea erabaki nuen. Nire lehenengo urtea da proiektu honetan eta lanean hasteko gogo eta ilusioz beteta nator.

Zaletasunei begira, aurrezten dudan guztia bidaiatzen gastatzea gustatzen zait eta musika entzute eta serieak ikustea ere asko gustatzen zait.

Hola! Soy Oihane Pérez, donostiarra de 21 años y estudiante de cuarto curso de derecho. En mi tiempo libre me gusta viajar, ver series y escuchar música.
Lo que me motivó a participar en el proyecto IKD GAZtE   fue  La necesidad que sentí  de exprimir al máximo estos últimos meses que me quedan de universidad. Es mi primer año en este proyecto y vengo con mucha ilusión y muchas ganas de trabajar y de aprender de mis compañeros/as . Espero que sea una experiencia memorable tanto para mí como para ellos.

20140716_172241.jpg

Kaixo! Eneko Asurabarrena naiz, Industria elektronika eta automatikaren ingenieritzako ikaslea, 21 urte ditut eta Iruñakoa naiz. Nire afizioen artean eskubaloian jokatzea dago, Donostiko Egia taldean jokatzen dut eta bestalde bidaiatzea ere oso gogoko dut. Ahal dudan bakoitzean alde egitea gustatzen zait! Denbora librean pelikulak ikustea eta mendira joatea ere nire gustoko jardueren artean daude. Aurten karrera amaitzeko asmoz IKD GAZtE proiektuan murgiltzea erabaki dut karreran ikasitakoa aplikatzeko eta benetako talde lan baten funtzionamendua ikasteko asmoz.

Hola! Soy Eneko Asurabarrena, estudiante de Ingeniería Electrónica Industrial y automatización, tengo 21 años y soy de Iruña. Entre mis aficiones se encuentra el balonmano, juego en el equipo Egia de Donosti y otra es viajar. Cada vez que puedo me gusta escaparme. Ver películas e ir al monte son otras de mis actividades favoritas. Este año con la intención de terminar la carrera me he metido en el proyecto IKD GAZtE con el fin de aplicar lo aprendido en la carrera y de aprender cómo se trabaja en un equipo de verdad.

IMG_20160831_122634 (2).jpg

Aupa guztioi! Ni Olatz Sarasola naiz, 20 urteko neska urnietarra. Donostian Erizaintza ikasten ari naiz (orain praktiketan nago Ospitalean) eta urte bete barru, gutxi gorabehera, erizaina izango naiz! Etorkizunera begira elkarteren batean erizain gisa boluntario lanak egitea gustatuko litzaidake, behar dutenei lagunduz eta aldi berean, bidaiatuz.

Aurten IKD GAZtE proiektuan parte hartzen dudan lehen aldia da eta indartsu nator osatu dugun taldean jarduteko eta esperientzia berri honetaz gozatu eta ikasteko!

¡Hola a todos/as! Me llamo Olatz Sarasola y tengo 20 años. Estudio Enfermería en Donostia (actualmente estoy de prácticas en el Hospital) y dentro de un año, aproximadamente, seré enfermera. Mirando hacia el futuro me encantaría trabajar de voluntaria con los más necesitados y a la vez aprovechar para viajar. ¡Este año he tenido la ocasión de participar en este proyecto de IKD GAZtE y vengo con mucha fuerza e ilusión para darlo todo y aprender!

img_6784

Jon Arzelus naiz, informatikako hirugarren mailako ikasle bat eta Donostiarra. IKD GAZtEn sartu naiz aurten aurreko urteko moduluan parte hartu ondoren gehiagoren gogoekin geratu nintzen. Halaber, gure hezkuntza sistemak IKD GAZtEko ekintzek eskaintzen duten esperientzia falta dute, batik bat, diziplina anitzeko taldeetan lan egitea, pertsona errealentzat proiektuak egitea. Beti prest lan egiteko!

Soy Jon Arzelus, estudiante de tercer curso de ingeniería informática y Donostiarra. Me he metido en IKD GAZtE este año porque tras tomar parte en el módulo del año pasado me quedé con ganas de más. Igualmente, a nuestro sistema educativo le falta la experiencia que ofrecen los actos de IKD GAZtE, entre otros, trabajar en grupos multidisciplinares y trabajar para un cliente real. ¡Siempre preparado para trabajar!

Kaixo denimg_20140413_172637.jpgei!!! Nire izena Itsaso Oteiza da, 22 urte ditut eta Lezon bizi naiz. Magisteritzako 3.mailan nago, hain zuzen ere Haur Hezkuntzako Gradua ikasten. Sormenari eskaitzen diot nire denbora librea, bai idazteari edota marrazteari. Istorioak asmatzea eta idaztea musika entzuten dudan bitartean da nire ekintzarik gogokoena. Esperientzia berriak bizitzea gustuko dut eta horregatik iaz IKD GAZtE proiektuan parte hartu nuen. Aurten ere beste esperientzia berri bat biziko dut, oraingo honetan dinamizatzaile bezala itzuli naiz IKD GAZtEra. Nahiz eta hainbat arazorengatik berandu hasi naizen, horrek ez ditu nire gogoak gutxitu, kontrakoa  baizik.

¡Hola a todos! Mi nombre es Itsaso Oteiza, tengo 22 años y vivo en Lezo. Estoy cursando tercer curso de Magisterio, más concretamente el Grado de Educación Preescolar. Ofrezco mi tiempo libe a la imaginación, bien a escribir o a dibujar. Mi actividad favorita es crear y escribir historias mientras escucho música. También me gusta vivir experiencias nuevas y por ello el año pasado participe como alumna en el módulo de IKD GAZtE. Este año también voy a vivir una nueva experiencia, esta vez he vuelto a IKD GAZtE como dinamizadora. A pesar de que, por diferentes motivos, haya empezado tarde no han mermado mis ganas, sino todo lo contrario.

Advertisements