ALBAOLA

albaola-qr-10_33235

Albaola Euskal Faktoria Maritimoa da, Pasai San Pedron kokatzen dena. Bere helburua itsas ondarea zabaltzea eta berreskuratzea da.

ERRONKA: Munduari ALBAOLA ezagutaraztea.

Albaola es la Factoría Marítima Vasca, ubicada en Pasajes San Pedro. Su objetivo es expandir y recuperar el patrimonio marítimo.

RETO: Dar a conocer ALBAOLA al mundo.

http://www.albaola.com/es


SAIOZ SAIO – SESIÓN A SESIÓN:


 2. saioa – 2ª sesión

2016/03/08

IMG_20160315_183204.jpg

IKD-ko bigarren saio honetan, Albaola taldea berriro elkartu gara proiektuari hasiera emateko. Lehen saioan denbora askorik izan ez genuenez, elkar ezagutzeko jolas batzuekin hasi dugu saioa. Izenak ikasteko erronda bat egin dugu, bakoitzak bere aurrekoen izena eta keinu bat errepikatu behar zituelarik. Ondoren, bakoitzak gure gustu eta afizioen berri eman diogu elkarri eta horretarako gustatzen zaigun animali bat zein den, ze hobby ditugun, esanguratsua dirudigun esaldi bat, gustuko herri bat, lortu  nahi dugun helburu bat eta sekretu bat idatzi eta azaldu diogu elkarri. Bukatzeko, dinamizatzaileak ikasle bakoitzari eman dizkigun 5 hitzekin istoriotxo bat asmatu dugu eta taldeari kontatu diogu.

Behin hori eginda, lehen saioan banatutako gaien inguruko “Vision Board” –a aurkezteari ekin diogu. Hauen gaiak IKD, Albaola, San Juan baleontziaren historia, komunikazio tresnak, ontziaren eraikuntza, Desing thinking ziren eta bakoitzak bere gaia azaldu du.

Atsedenalditxo baten ondoren, prototipoak egiten hasi gara. Hori egiteko lehen pausoa, Brainstorming bat egitea izan da. Bakoitzak erronkari aurre egiteko zituen  ideia ezberdinak jaso ditugu postit ezberdinetan. Jarraian, binaka elkartu gara gure ideiak komentatu eta soberan zeudenak baztertzeko. Ondoren hiruko taldetan jarri eta gauza bera egin dugu. Azkenik hiruko talde horietan ideia onenak poster batean itsatsi ditugu eta garatu egin ditugu (zehazki zer egin, ze pauso eman…).

Orain prototipo horiek Albaolan azaltzeko txukun jartzea falta da, beraz jarrai dezagun!


En esta segunda jornada de nuestro proyecto de Albaola, hemos comenzado por conocernos un poco más, ya que el primer día no tuvimos mucho tiempo para ello. Hemos hecho tres juegos. El primero era para aprendernos los nombres de los compañeros. Hemos formado un círculo y cada uno tenía que repetir el  nombre y un gesto de los anteriores. En el segundo juego, cada uno hemos mencionado un animal que nos gusta, una frase significativa, cuáles son nuestros hobbys, un secreto, un objetivo que queremos cumplir y un pueblo que nos gusta. Por último en el tercer juego hemos querido romper el hielo inventándonos una historia con 5 palabras que nos ha dado nuestra dinamizadora.

Una vez hecho esto, cada miembro del grupo ha presentado su Vision Board explicando el tema que le correspondía. Los temas eran los siguientes: IKD, Albaola, historia del ballenero San Juan, herramientas comunicativas, reconstrucción del ballenero y Desing thinking.

Después de un descansito, hemos empezado con los prototipos. Para ello, el primer paso ha sido hacer un Brainstorming . Cada uno de nosotros ha escrito todas las ideas que nos venían a la cabeza y que podrían hacer frente a nuestro reto. Luego, nos hemos puesto en grupos de dos personas para discutir un poco sobre esas ideas e ir descartando los que sobraban. Seguidamente, hemos formado grupos de tres y hemos hecho lo mismo. Para acabar, cada grupo de tres ha hecho su prototipo. Hemos pegado las mejores ideas en un poster y las hemos desarrollado escribiendo en el dicho poster cómo llevaremos a cabo esa idea, qué pasos daremos…

Ahora sólo nos falta preparar una convincente presentación para explicar nuestras ideas en Albaola, así que ¡sigamos trabajando!


3. saioa – 3ª sesión

Gaurko saioa San Pedron burutu dugu, zehazki, Albaola eragile sozialaren sedean, zehazki, San Pedroko portuaren bukaeran kokatzen da. Behin taldekide guztiak bilduta, Enara, gurekin harremanetan dagoen Albaolako kidea, gure bila jaitsi eta instalazioak ikustera joan gara. Enarak,  Albaola  museoa erakutsi azaldu digu eta San Juan Baleontziaren historia hobeto ezagutzeko

3.posta Albaola 1.argazkia.jpg

Bisita bi zatitan banatu dugu, zati teorikoa eta “praktikoa”. Lehengo zati honetan, Enarak San Juan Baleontziaren inguruan xehetasun asko erakutsi dizkigu, prototipo definitiboa zehazteko erabat baliagarriak izango direnak. Umeentzat eta pertsona desgaituentzat egokitutako instalazioak dituztela ikusi dugu.

Bisitaren zati teorikoarekin amaitzean, Albaolan lan egiten dauden bolondresak ikusi ditugu San Juan baleontzian lanean piezak egiten jarraituz. Bisita gidatuarekin bukatzeko, orain arte egina dagoena ikusi dugu, eta argazki pare bat atera ditugu .

Oso bisita interesgarria izan da orokorrean, bisitaren lehenengo zatia teorikoak, baleontziaren anbientazioak eta lanean dauden bolondresen eta baleontziaren gertutasuna sentitu ahal izan dugu, proiektuan gehiago murgilduz.

Instalazioak ikusi ondoren gutako gehienak frustratuak sentitu gara, Albaolak bere proiektua ezagutzera eramateko gure ideia gehienak erabili baititu, nahiz eta guztiz ondo ez funtzionatu izan. Hala ere, 3-4 ideia berri gehitzeko aukera eduki dugu

Ondoren, goiko gelatxo batean bildu gara, aurreko saioan prestatutako bi prototipoak Enarari aurkezteko. Lehen esan bezala, pixka bat desanimatuak sentitu gara, gure ideia gehienak indarra galdu dutela ikustean, baina aurrera egin dugu.

Denbora asko egon gara bi prototipoetatik ateratako ideien inguruan hitz egiten, lehen esan bezala ideia gehienak Albaolak aurrera eraman ditu, ez oso erantzun egokirik jaso gabe. Hala eta guztiz ere, hauek izan dira bai gure taldeari eta bai Enarari aurrera eramateko egokiak eta posibleak iruditu zaizkigun ideiak:

  • Podcast: Audioak egin eta emailaren bidez bidaltzea nahi dugunei.
  • Streaming: Honen bitartez, irrati moduan grabaketak egitea posible izango litzateke hala nola, Albaolan gertatzen den guztia, dauden aurrerapenak eta museoa bisitatzera joaten direnen esperientzia ezagutaraztea.
  • Albaola eguna: Ekintza positiboa izan liteke museoarentzat jendea festa batetara gonbidatzea. Festak XVI. mendeko giropena edukiko luke, errealistagoa izan dadin. Horretarako, San Pedro apaindu, antzerki historikoa egin eta museoaren ateak ireki ahalko lirateke.
  • Pegatina bat sortzea: Kausa edo proiektuaren inguruan sentsibilizatzeko pegatina biral bat sortzea eta honek fama hartzea, horrela Albaolak publizitate munduan toki bar lortu ahal izateko.
  • Bideo motzak Whatsapp bidez bidaltzea: Enarak San Juan Baleontzian lanean ari diren bitartean egindako bideo txiki batzuk erakutsi dizkigu. Bideo hauek motzak dira, eta inpaktu zuzena bilatzen dute.
  • Gazte txartela: Gazte txartelak urtero deskontuz beteriko buletin bat bidaltzen du etxera; buletin honetan Albaolara joateko deskontu bat ezartzea.
  • Idien karabana: Idien karabanarako ideiak bildu, hauek idien karabana ezagutzera eramanaz (lasterketak, zerbait montatu…)
  • Trip Advisor: “Trip Advisor”eko iritzi onak sare sozialetan elkarbanatu.
  • Sare sozialak: Sare sozialak erabiliz ideia guzti hauek nola bideratu planifikatzea.
  • Hilean behin zozketak
  • Beste elkarteen sare sozialen erabilera nolakoa den ikusi.
  • Facebook: Argazkiak publikatu, eta elkarbanatu, like eta iruzkinen bidez sariak lortu.

Orain ideia pare  bat aukeratu eta finkatu beharko ditugu gure proiektuarekin aurre egiteko!


La sesión  de hoy la hemos llevado a cabo  en la sede de Albaola, situado en el puerto de San Pedro. Una vez reunidos todos los participantes nos ha venido Enara, la nuestro contacto con  Albaola. Ella ha sido nuestra guía formal durante la visita al museo donde hemos podido aprender un poco más sobre Albaola y la historia del NAO San Juan.

2.posta albaola 1.argazkia.jpg

La visita ha sido dividida en dos partes, una primera parte teórica y otra parte “práctica”. En esta primera parte teórica hemos tenido la oportunidad de visitar el museo de Albaola donde Enara nos ha dado todo tipo de información sobre el NAO San Juan, detalles que van a ser, sin lugar a dudas, muy importantes para poder concretar el prototipo definitivo. Hemos podido ver también que las instalaciones están preparadas tanto para niños como para personas con cualquier tipo de discapacidad.

Al terminar con la parte teórica de la visita, hemos podido ver a los voluntarios que trabajan en Albaola haciendo las piezas para el NAO San Juan. Para terminar con la visita guiada, hemos podido ver hasta  en qué estado de reconstrucción se encuentra la réplica del NAO San Juan, y nos hemos sacado un par de fotos.

Ha sido una visita muy entretenida en general, en la parte teórica de la visita, con la ambientación del ballenero y con los voluntarios trabajando, hemos podido sentir la cercanía del NAO San Juan, pudiendo así meternos más de lleno en este proyecto.

A continuación nos hemos reunido en un pequeño despacho en la parte arriba de las instalaciones, para presentar allí los dos prototipos que teníamos preparados. La mayoría de nosotros se ha sentido algo frustrado debido a que Albaola, ya ha llevado a cabo la mayoría de ideas que teníamos nosotros entre manos sin que hayan funcionado adecuadamente. A pesar de esto, teníamos unas 3 o 4  nuevas ideas más para presentárselas a Enara.

Hemos estado bastante tiempo debatiendo sobre las ideas que han salido de los 2 prototipos preparados, ya que como  hemos dicho antes, Albaola ya ha llevado a cabo la mayoría de esas ideas sin mucho éxito. Aún y todo, estas han sido las ideas que hemos acordado para el prototipo definitivo:

  • Podcast: Crear audios y enviarlos a quien queramos.
  • Streaming: Hacer una especie de radio retransmitiendo todo lo que pasa en Albaola, dando a conocer así las visitas especiales al museo y la opinión sobre estas.
  • El día de Albaola: Puede ser totalmente beneficioso para el museo poder invitar a la gente a una fiesta acorde con la asociación y el proyecto. La fiesta estaría ambientada en pleno siglo XVI. Para ello, se decoraría San Pedro, se harían teatros y el museo estaría disponible para todo el mundo.
  • Crear una pegatina: Para poder sensibilizar alrededor de la causa o proyecto, crear una pegatina que se hiciese viral, y así hacer que Albaola consiga su hueco en el mundo de la publicidad.
  • Enviar videos cortos por WhatsApp: Enara nos enseñó vídeos cortos e impactantes que ha hecho con su móvil. Enviar esos videos para conseguir impacto directo.
  • Gazte txartela: La “Gazte Txartela” manda cada año un boletín de descuentos a los que son socios. Poder incluir en ese boletín una oferta para poder ir a Albaola.
  • Caravana de Bueyes: Reunir ideas para la caravana de bueyes y darlas a conocer.
  • Trip Advisor: Dar a conocer Albaola compartiendo las buenas críticas escritas en “Trip Advisor”.
  • Redes sociales: Poder manejar todas estas ideas planificándolos mediante las redes sociales:
  • Una vez al mes, concursos.
  • Ver como funcionas otras entidades en las redes sociales.
  • Facebook: Publicar una foto y hacer concursos mediante likes, compartir y comentarios.

Ahora solo nos falta decidir en qué idea nos vamos a centrar para poder desarrollarla y llevar a cabo nuestro proyecto


4. saioa – 4ª sesión

Gaurko saio honetan aularioan egon gara. Lehenik eta behin, egunean egin beharreko guztiaren plana azaldu egin da eta aurreko saioan aurkeztutako prototipoekin ateratako konklusioak hitz egin dira.

4.posta albaola.jpg

Gaurko saioko helburua izan da beste taldeekin bakoitzaren errokaz hitz egitea eta talde ezberdinak besteei bakoitzaren erronkei aurre agiteko ideiak entzutea eta jasotzea. Beraz, gure propotipo bakarra adostu dugunean, beste gela batera joan eta beste taldeekin elkartu gara. Jarraian, talde bakoitza bere erronka, helburua eta prototipoa azaldu du besteen aurrean. Azalpena bukatu ondoren, besteen ideiak eta zalantzak entzun dira. Horrela talde guztiekin egin da besteen ekarpenak baliagarriak izatearen asmoarekin.

Atzeden bat eta gero bakoitza bere taldearekin elkartu da eta bertan, besteen ideiak komentatu eta partekatu ditugu. Gure kasuan, beste taldeen ideiak ez dira asko izan orduan gure prototipoa finkatzen jarraitu dugu zahazki, zerbitsuaren egunean zer aurkeztu eta burutuko dugun finkatuz.

Adostutako azken prototipoari dagokionez, sare sozialen aste bateko plangintza edo egutegia prestatzea da. Horrekin hasteko, zozketa bat egingo dugu faceboock-a erabiliz. Gainera, zerbitsuaren egunean bertan zuzenean burutzea pentsatu dugu eta bertan gertatzen den guztia argazkien bitartez biltzea gero sare sozialetan eskegitzeko. Egutegi horretan, astearen egun bakoitzean zerbait konkretua egitea pentsatu dugu adibidez, asteartetan historiaren eguna. Hau da, asteartero albaolaren historiaren zati bat kontatuko dugu ( bai bideo, ipuina edo grabaketa moduan)  modu erakargarrian eta sare sozialetan ipiniko da.

Zerbitsuaren egunean egingo duguna ere zehaztu egin dugu. Pankarta batekin hasiko gara, aularioko eskaileretan zintzilikatuko duguna Albaolren esaldi bat idatziz. Gero, mahai batekin egongo gara aulario azpian. Mahai horretan bi ordenagailu izango ditugu eta bertan Albaola besteei ezagutarazteko bideo erakargarri eta guk montatutakoa aurkeztuko da. Horretaz aparte, Albaolako triptikoak eta informazioa emango da, unibertsitateko jendeari museoa bisitatzera animatuz. Esan bezala, zozketa gure mahaiara hurbiltzen den guztien artean burutuko da, Abaola bisitatzeko sarrerak zozketatuz.


Hoy, hemos estado en un clase del aulario. Primero, hemos hecho el plan de lo que había que hacer durante el día de hoy y ademas de eso, hemos sacado conclusiones acerca de los dos prototipos presentados anteriormente.

4.posta albaola

El objetivo de hoy era juntarse con los demás grupos para que cada uno de ellos explicara a los demás su proyecto y objetivo para llevar a cabo. Después de contar cada uno su prototipo final, los demás grupos teníamos que aportar ideas y dudas de cada uno de ellos y así poder hacer un mayor trabajo en equipo y llegar a nuevas conclusiones.

Después de  un pequeño descanso de 15 minutos, hemos vuelto a juntar por grupos, cada uno con el suyo, y hemos puesto en común todo lo comentado con los demás compañeros. La verdad es que nuestro grupo ha recibido pocas ideas por parte de los demás así que nos ha sido de poca ayuda. Teniendo en cuenta lo anterior, hemos empleado nuestro tiempo en concretar nuestro prototipo final y decidir que hacer el día del servicio.

En cuento a nuestro prototipo definitivo, hemos decidido hacer un calendario de una semana para llevar a cabo diferentes actividades por las redes sociales. Por ejemplo, el martes será el día de la historia  es decir, todos los martes de compartirá por las redes sociales un fragmento de la historia de Abaola. Esto se realizara de diferentes maneras: cuentos, historietas, vídeos, grabaciones… Para comenzar con el calendario realizaremos un sorteo de unas entradas para visitar el museo de Albaola y eso se colgara en distintas redes sociales como por ejemplo en Facebook. Para poder participar en el sorteo a través de Facebook se deberá dar a me gusta a la pagina de Albaola y dar a me gusta y compartir la publicación.

Una vez concretado el calendario de las redes sociales, procedemos a hablar sobre el día del servicio. En el pondremos en las escaleras del aulario una pancarta grande con una de las frases mas utilizadas por Albaola ( ¨La que estamos liando en Pasaia¨) y nosotros estaremos colocados entre el aulario y la cafetería en una mesa. En la mesa ofreceremos folletos con toda la información sobre Albaola y su museo. Como bien hemos mencionado anteriormente, realizaremos un sorteo para dar comienzo a nuestro proyecto y este se realizara en directo el día del servicio. En nuestra mesa habrá dos ordenadores colocados en los cuales reproduciremos un vídeo de Albaola montado por nosotros. Todo el que se acerque a vernos estará dentro del sorteo y mientras se tomarán fotos para subirlas a las redes sociales.


5. saioa – 5ª sesión

Bosgarren saio honetan, eragilearekin biltzeko aukera edukiko genuen, baina geure kasuan, ezin izan dugu denok elkartu arazo txiki batzuen ondorioz. Hori dela eta, arratsaldeko saio honi hasiera eman nahian, Albaolako erronkari aurre egiteko aurreko saioan finkatu genituen ideien errepasoa egin dugu eta honako hau erabaki dugu:

  • Sare sozialen plangintza bat diseinatzea.
  • Enarari (gure eragilea) praktiketako pertsona bat hautatzeko proposamena egin eta hau gauzatzeko hainbat baliabide edota iturri desberdin eskaini.
  • Zerbitzu egunean Albaolako hainbat sarrera bikoitzen zozketa burutzea.

Hori egin eta gero,  zozketa burutzeko zerbitzu eguna aukeratu dugu taldekide guztion artean. Azkenean, hainbat egun proposatu ondoren, apirilaren 25ean edo 26an hainbat sarrera bikoitzen zozketa antolatzea iruditu zaigu ideiarik egokiena. Horretarako hainbat material beharko ditugunez, hauek zerrendatzea erabaki dugu.5.postaALBAOLA.jpg

Behin hau eginda, atsedenalditxo bat egin eta jarraian, Enarari e-maila idatzi diogu geure azken ideia zein den zehaztuz eta beharrezkoak izango zaizkigun materialak zeintzuk izango liratekeen aipatuz. Bi zerrenda eskaini dizkiogu: batetik, guk ipiniko ditugun materiala; hau da, mahai bat, pankarta, portatilak, zozketan parte hartzeko papertxoak, e.a. Eta bestetik, Albaolak eskaini beharreko material edota produktuak, esate  baterako: hainbat sarrera bikoitz, museoaren kontaktu txartelak, hainbat bideo labur…

Orain Albaolaren baiezkoa besterik ez zaigu falta zozketa prestatzen hasteko!


En la quinta jornada, teníamos la oportunidad de reunirnos con nuestra persona de contacto de Albaola, pero en esta ocasión no ha podido ser debido a unos pequeños problemas. Es por ello que hemos dado comienzo a la sesión haciendo un repaso de las ideas marcadas la vez pasada, y hemos llegado a la siguiente conclusión:

  • Hacer un planning de las redes sociales.
  • Proponer a Enara la posibilidad de seleccionar a una persona de prácticas y ofrecerle las diferentes herramientas para poder llevarlo a cabo.
  • El día de servicio, hacer un sorteo de varias entradas dobles para poder visitar Albaola.

Después de hacer esto, hemos decidido entre todos cuándo va a ser el día del sorteo y tras proponer diferentes días, pensamos que lo ideal sería hacerlo el 25 o 26 de abril. Como para ello necesitamos diversos materiales, hemos decidido hacer una lista en el cual se definiera todo lo necesario.

5.POSTA 2.ARGAZKIA

Una vez hecho esto, hemos ido al descanso. Al volver, le hemos escrito un e-mail a Enara dejándole claro cuál es nuestra última propuesta o idea y facilitándole las listas de los materiales necesarios que hemos realizado. En dicho e-mail hemos añadido dos listas: en la primera se definía qué materiales corren a nuestro cargo como por ejemplo; una mesa, ordenadores portátiles, pancartas, papeletas para el sorteo, etc. Por otro lado, aparece el listado de lo que nos tendrá que dejar Albaola, es decir: entradas dobles, tarjetas de contacto del museo, diversos videos…

¡Ahora solo nos falta la aprobación de Albaola para dar comienzo a la organización del sorteo!


6. saioa – 6ª sesión

Kaixo danori,

Arratsalde honetan zerbitzu egunerako materialak preparatzea izan dugu helburu nagusi, zeina apirilaren 25ean izango den. Lanean hasi aurretik bi pankarten eraikuntzekin, gure dinamizatzaileak, Alabaolako arduradun den Enarari bidali zion PDF bat erakutsi digu, tipografia, logo eta Albaolak erabiltzen dituen koloreekin.

6.postaALBAOLA3.ARGAZKIA.jpg

Informazio hau edukita eta lanean aritu garen gelaren proiektorea erabiliz, pankartetako edukia proiektorearen laguntzaz marraztea otu zaigu, era profesional eta txukun batean egiteko, ondoren egingo dugun sorteoarekin batera, oso erakargarria gelditu zaiguna!

Aipatzekoa da apur bat berandu hasi garela lanarekin, 17:00etan Irantzun Urtiagarekin (Enararen partez etorritako Albaolako arduraduna) geldituak baiginen eta pankartak eta maketak amaituta utzi behar genituen.

Baina dena adostuta, lanari ekin diogu! Tipografia berezia deskargatu genuen pankartentzat eta baita Alabaolaren logotipoa, proiektorea erabiliz pankartetan plasmatzeko.

Behin Irantzun etorri zenean, aurretik email bidez bidali genien proposamenei buruz hitz egin dugu, honela geldituz gaia:

  • Aurretik Enarari proposatu genion pertsona bat praktiketan kontratatzea Bidelan bidez. Honetarako, Albaola kontaktuann jarri dira behar diren tramiteak egiteko.
  • Apirilaren 25ean Ignacio Mª Barriola (Aularioa) eraikinetik pasatzen den edonor, hots, kafetegiaren ondoan, 12:00etatik 14:00etara, zoketa batean parte hartzeko aukera izango du non 8  sarrera bikoitz zozketatuko diren Albaola Itsas-Kultur faktoriara joateko. Zozketa 15 minuturo behin egingo da sarrera bikoitz bat zozketatuz.
  • Era berean, Facebook-en beste zozketa bat jarriko da martxan sarrera bikoitz bat zozketatuz apirilaren 18tik 25era.

Behin Irantzunekin amaitu genuenean, eskulan guztiak amaitzeko lanean jarri ginen, eta ez zitzaigun segundu bat ere sobratu! Oraindik baten bat axubetekin dabil 😉

6.postaALBAOLA1.ARGAZKIA.jpg

Ongietorriak izango zarete denok apirilaren 25ean Ignacio Mª Barriola (Aularioa)-n jarriko dugun stan-era hurbiltzeko 12:00etatik 14:00etara, modu honetan Albaola Itsas-Kultur Faktoriari buruzko ezagutza handitu dezakezue eta 8 sarrera bikoitzen zozketan parte hartu dezakezue zeinak… 15 MINUTURO BEHIN ZOZKETATUKO DITUGUN!

Eta bertara hurbildu ezin zaretenok facebook web orritik parte hartu dezakezue apirilaren 18tik 25eran!

https://www.facebook.com/albaola.faktoria/

Animatu! Hemen itxaroten zaituztegu!

Esta tarde hemos tenido como objetivo preparar los materiales a llevar para el servicio que vamos a realizar este mes, 25 de Abril, fecha definitiva. Antes de ponernos manos a la obra creando las dos pancartas y la maqueta del logotipo de Albaola, nuestra dinamizadora nos ha enseñado un PDF que le envió previamente Enara, con la tipografía, el logotipo y los colores que utiliza Albaola.

6.postaALBAOLA2.ARGAZKIA.jpg

Teniendo esta información y aprovechando el proyector de la sala, se nos ha ocurrido plasmar el contenido de las pancartas con esas mismas características, así le daríamos un toque profesional al futuro sorteo, os adelanto que ha quedado muy curioso.

Antes de nada, comentaros que hemos empezado la tarde con un poco de ajetreo ya que a las 17:00 habíamos quedado con Irantzun Urtiaga (Enara no pudo acudir a la cita esa tarde) y teníamos que dejar finiquitadas las pancartas y la maqueta.

Y después de todo ello, ¡nos pusimos al lío!. Nos descargamos la tipografía especial y el logotipo y poniendo las pancartas en la pared, proyectamos lo necesario para perfilarlo y posteriormente rellenarlo todo.

Una vez vino Irantzun, estuvimos comentando la propuesta que previamente les enviamos por email y así queda el asunto:

  • Previamente propusimos a Enara la posibilidad de seleccionar a una persona en prácticas a través de Bidelan. Para ello Albaola como asociación ya se ha puesto en contacto con ellos para realizar los trámites pertinentes.
  • Todo aquel que el 25 de Abril se pase por la zona intermedia del edificio Ignacio Mª Barriola (Aulario) que se encuentra entre las puertas de entrada y la cafetería, de 12:00 a 14:00, va a tener la oportunidad de participar en el sorteo de 8 entradas dobles para el museo de Albaola Itsas-Kultur Faktoria. En ese intervalo de tiempo, cada 15 minutos se llevará a cabo el sorteo de 1 entrada doble.
  • Así mismo, paralelamente se va a llevar a cabo un sorteo en la web de Facebook de Albaola de 1 entrada doble, cual se pondrá en marcha el día 18 hasta el día 25.

Solo queda comentaros que una vez terminamos la reunión con Irantzu, pusimos el turbo para terminar con todas las manualidades ¡y no nos sobró ni un segundo! Hoy es el día que todavía más de uno tiene agujetas 😉

6.postaALBAOLA1.ARGAZKIA

Os esperamos el 25 de Abril en el stand que tendremos montado a las puertas del edificio Ignacio Mª Barriola (Aulario) de 12:00 a 14:00, así conocer un poquito más qué es Albaola Itsas-Kultur Faktoria y participar en las 8 entradas dobles que sorteamos… ¡CADA 15 MINUTOS!

Y para los que no podáis acudir no pasa nada, también tendréis la oportunidad de participar desde la web de facebook de Albaola desde el 18 al 25 de Abril en 1 entrada doble.

https://www.facebook.com/albaola.faktoria/

¡Ánimo y os esperamos!


ZERBITZU EGUNA!

IMG_20160419_183852

Apirilak 25ean gure zerbitzu eguna izan zen. 12:00etan eman genion  hasiera, baina dena prest izateko 11:30ak aldera elkartu ginen eta postutxoa jarri genuen aularioko pasa bidean, kafetegiaren ondoan. Behin dena prest genuela, 12:00etan zerbitzuari hasiera eman genion: ordu laurdenero Albaola museora joateko sarrera bikoitz 1 zozketatu genituen.

Irantzuk, gurekin kontaktua mantentzen duen Albaolako neskak, postua apaintzeko material batzuk eman genizkigun, irabazleei eman beharreko sarrerekin batera.

Behin postua zeharo osatua zegoela, pasatzen zen kuadrillatara hurbiltzen joan ginen, beraien atentzioa deituz, postura etortzeko. Hasieran jende gutxiago pasa zen, baina denbora pasatzen zihoala,  gutxinaka-gutxinaka, jende gehiago hurbildu zen, zozketan parte hartzeko papera betez eta argazki batzuk ateraz. Guztira, 86 pertsonek hartu dute parte zozketan.

Bestalde, Facebookeko publikazioari “me gusta” eman zieten artean, irabazlea izendatu zen.

Jarrain, zerbitzu eguneko argazki batzuk ageri dira.

This slideshow requires JavaScript.


IMG_20160419_183852

El 25 de Abril fue nuestro día de servicio.  Le dimos comienzo a las 12:00, pero para que todo  estuviese preparado, nosotros quedamos hacía las 11:30 y puesimos nuestro puesto entre el paso del aulario, al lado de la cafetería. Una vez que preparamos el puesto dimos cominzo al servicio a las 12:00 del mediodía, desde la hora inicial y  cada cuarto de hora sorteamos una entrada doble para el museo de Albaola.

Irantzu, la chica de Albaola que se pone en contacto con nosotros, nos proporcionó las entradas del museo y varias poleas que las empleamos para adornar el puesto.

Una vez terminamos de preparar el puesto, nos fuimos acercando a las cuadrillas que pasaban para llamar su atención y que se acercasen al puesto. Al principio no se pasó mucha gente, pero según iba pasando el tiempo, poco a poco, la gente fue  acercándose , rellenando así el papel y sacándose unas fotos junto con nosotros. En total, participaron 86 personas en el sorteo.

Por otro lado, se nombró también el ganador entre la gente que le dieron a “me gusta” a la publicación de Facebook.

A continuación se pueden apreciar varias fotos del servicio.

This slideshow requires JavaScript.

Advertisements