Kutxa Ekogunea

ekogunea.pngKutxa Ekogunea etorkizun jasangarriago bat lortzeko makina bat ideia proposatzen dituen parkea da. Kutxa Fundazioak bultzatuta, bere misioa kontzientziaziotik ekintzara igarotzeko bidea erraztea da hezkuntza, aisia eta berrikuntzaren bitartez.

ERRONKA: Klima aldaketa errealitate bat da. Honi aurre egiteko ihes gela (Skape room) bat diseinatu beharko da non mezu nagusia herritarron aldaketarako gaitasuna izango den, baina ez gure etxeetako ohituren bidez baizik eta gure formakuntza esparrutik. Kimikariak, soziologoak, arkitektoak, informatikariak, irakasleak… denek dute klima aldaketaren aurrean neurriak hartzeko gaitasuna baina beti ere bestelako kideekin interdisziplinartasunez. Oinarrizko fikziozko argumentu bat eta 6 froga inguru diseinatu beharko dira Kutxa Ekoguneko parkeko espazio zehatz baterako.


ekogunea.pngKutxa Ekonuea es un parque que ofrece cientos de ideas para un futuro más sostenible. Promovido por Fundación Kutxa, su misión consiste en facilitar a las personas a dar el paso de la concienciación medioambiental a la acción mediante el ocio, el aprendizaje y la innovación.

RETO: El cambio climático es una realidad. Para hacer frente a este habrá que diseñar un Scape Room donde el mensaje principal será el poderío del pueblo para los cambios, pero no con las costumbres de nuestras casas sino que desde nuestro espacio de formación; Químicos/as, Informáticos/as, profesores/as… Todos/as tienen poderío para el cambio. Habrá que diseñar un argumento de ficción y seis pruebas para un espacio de Kutxa Ekogunea concreto.


Hamargarren eta azken saioa: Ebaluazioa!

Kaixoo beste behin!!!IMG_20180515_183751.jpg

Iritsi da jada moduluaren azken eguna eta horrekin batera proiektu zoragarri honi agur esateko unea. Gaurkoan lan mundura salto egiteko erabilgarriak izango zaizkigun baliabide anitzen inguruko formazioan hartu dugu parte. Horretarako, hasteko Gipuzkoako kanpuseko enplegu guneko langile bat etorri da gurera eskaintzen dituzten zerbitzuak aurkeztera: enplegu guneetako lan poltsak, praktika aldiak, orientazio-zerbitzua, Lanbideko formazio eta lan  poltsak… Hurrengo ekintza konpetentziak barne hartzen dituen curriculum bat nola egitearen inguruko formazioa izan da. Jarraian talde bakoitzak moduluaren ebaluazioa egiteari ekin dio: dinamizatzailearen ebaluazioa, kideon artekoa… Talde eztabaida oso ideia ona izan da ebaluazio irekiago bat egin eta gure sentsazio eta sentipenak jasotzeko! Konturatu garenerako saioa bukatu eta elkarri agur esan behar diogu, baina ziur beste uneren batean berriro topo egingo dugula! Esker mila talde zoragarri hau osatu dugun guztioi eta hurren arte familia!


¡¡Hoola otra vez!!

Ya ha llegado el último día del módulo y con ello el momento de decir adiós a este maravilloso proyecto. Hoy hemos participado en formaciones dirigidas a ofrecernos varias herramientas que nos serán útiles a la hora de dar el salto al mundo laboral. Para eso, primero hemos contado con un trabajador del centro de empleo del campus de Gipuzkoa, quien nos ha presentado los servicios que ofrecen: bolsas de trabajo, prácticas, servicio de orientación, formaciones y bolsas de trabajo de Lanbide… La siguiente IMG_20180515_184213actividad ha sido una formación sobre cómo hacer un curriculum basado en competencias. A continuación cada grupo ha comenzado a evaluar el módulo en todos sus sentidos: el dinamizador, coevaluación… ¡La discusión de grupo ha sido una muy buena idea para lograr una evaluación más abierta a nuestras sensaciones y sentimientos! ¡Para cuando nos hemos dado cuenta la sesión de hoy ha terminado y hemos tenido que despedirnos, pero seguro que nos volveremos a encontrar! ¡Muchas gracias a todos los que hemos sido parte de este grupo y hasta pronto familia!


Bederatzigarren saioa: Itxiera saioa!

Kaixo berriro ere!!

Itxiera saioa izan da gaurkoa, denok batera gure proiektuen inguruan aritzeko momentua, jolasen bitartez beste taldeko kideak ezagutu ditugun bitartean. Hasteko taldetan banatu gara gurekin lanean egon ez diren beste pertsonekin, eta  “World Café” dinamika gauzatu dugu gure erronkaren inguruan hitz egiteko. Horrela kafea eta pasta goxoak bitartean zeudelarik, oso harro proiektuan zehar eta zerbitzu egunean gertatutakoa kontatu diegu beste taldekoei.DSC_0312

Dinamika hau amaitzerakoan, eragile sozialei agur esan eta bakoitzari diploma bat banatu zaio, Amaiari agur esateko momentua iritsi da!!! Ondoren, gehien gustatu zaigun parteari hasiera eman diogu altxorraren bila jolasaren bidez, aurreko dinamikan sortutako taldeekin altxorra bilatzen hasi gara, eta hainbat froga egin eta gero … gure diploma aurkitu dugu!!!

Amaitzeko guztiok batera argazki bat atera dugu, seguru guztiok oso ondo atera garela IKD GAZtEko kamiseta more haiekin!!! Hurrengo egunean proiektuari amaiera emateko momentua iritsiko da, ze pena ematen digun agur esateak!!


¡¡Hola otra vez!!

Hoy hemos tenido la sesión de cierre, donde hemos estado hablando sobre nuestros proyectos, mediante juegos y al tiempo que conocíamos a los miembros de los otros grupos. Para empezar, nos hemos puesto en grupos con personas con las que no hemos estado trabajando estos días, y mediante la dinámica “World Café” hemos hablado sobre nuestro reto. Así mientras había café y unas galletas buenísimas, hemos contado muy orgullosos/as lo que ha pasado durante el proyecto y en el día del servicio.

DSC_0257.jpgAl acabar esta dinámica, les hemos dicho adiós a los/las agentes sociales y se  les ha repartido un diploma a cada uno/una, aquí llegó el momento de despedirnos de Amaia. Después empezó la parte que más nos ha gustado, mediante el juego de en busca del tesoro y siguiendo con los anteriores grupos hemos empezado a buscar el tesoro, y tras varias pruebas… ¡¡hemos encontrado el diploma!!

Para terminar nos hemos sacado una foto todos/as juntos/as, ¡¡seguro que todos/as hemos salido genial con nuestra camiseta morada de IKD GAZtE!! El próximo día llegará el momento de acabar con el proyecto,¡¡ qué pena nos da decir adiós!!


Zortzigarren saioa: Zerbitzu eguna!

Iritsi da eguna!!

Azkenean zerbitzu egunera iritsi gara!! Lan handiko egunak izan dira, egun honetarako ihes gelaren froga pilotoa egin nahi genuen eta horretarako material eta froga guztiak bukatuak izan behar genituen.

Arratsaldeko 16.00etan etorri gara Ekogunera falta zitzaizkigun azkeneko gauzak borobiltzera. Gure artean ardurak banatu ditugu eta 17.30ean ihes gelaren jolasa egin behar duten bolondresak etorri zira eta gogotsu ikusi ditugu!1

Hasieran jolaseko arauak eta nondik norakoak esan dizkiegu jolaskideei eta ihes gela egiten ari ziren bitartean, kanpoaldean egon gara nola zihoazen entzuten eta ikusten. Kanpoan egon garen bitartean oso ondo pasa dugu!

Ordubete pasa denean, oraindik ihes gelatik atera ezinik zeuden! Beraz, lan ona egin dugula berretsi dugu! Bukaeran, bizkotxo baten bueltan egon gara eta jolasaren pausuak banan bana azaldu dizkiegu eta haiek eginiko lanaren balorazioa egin digute.

Orokorrean oso ondo pasa dugu eta harro gaude egindako lanarekin! Aupa ekipo!!


¡Ha llegado el día!

¡Por fín ha llegado el zerbitzu eguna! Han sido unos días duros de trabajo para poder llegar al punto de poder hacer la prueba piloto del escape room dado que teníamos que tener todas las pruebas acabadas.

Hemos quedado a las 16.00 de la tarde en Ekogune para finiquitar unas cuantas cosas y para repartir las responsabilidades mientras durara el juego. A las 17.30 han aparecido los voluntarios para hacer nuestro escape room y ¡se les ve con ganas!

Al principio les hemos dicho las normas y los conceptos necesarios para el juego y mientras han estado realizando el juego hemos estado en la parte de fuera para poder ver y escuchar lo que estaban haciendo. ¡Nos lo hemos pasado muy bien!2

Al pasar una hora desde el inicio del juego, no han podido salir del juego todavía. ¡Eso quiere decir que hemos hecho un buen trabajo! Al finalizar, mientras comíamos un bizcocho les hemos estado enseñando paso a paso el juego y ellos nos han hecho la valoración.

En general ¡Nos lo hemos pasado genial! ¡Y estamos orgullosos del trabajo realizado! ¡Aupa ekipo!


Zazpigarren saioa: Zerbitzu eguna prestatzen!

Kaixooo beste behin ere IKDzaleok!!!

7. aste honetan Ekogunera itzuli gara scape rooma muntatzen hasteko asmoarekin. Espazioaren erabilera adostu eta eragileak ekarritako materialarekin zer egin zitekeen ikusi ostean talde txikitan banatu eta fronte desberdinei ekin diegu: brikolajea, margolari lanak… Hain burubelarri aritu gara lanean ia ia meriendatzea ahaztu zaigula! Plazer bat izan dIMG_20180417_173802a, eta eguraldia ere gure alde egon da. 3 orduak oso azkar pasa dira eta hurrengo astean proba pilotoa martxan jartzeari begira berriro etorri behar genuela erabaki dugu. Horregatik, azteazkenean ere hor egon gara arratsalde pasa poliki-poliki lana aurreratuz. Horretaz gain, etxean astelehenerako aurreratu beharreko zenbait etxeko lan adostu ditugu, astelehenean martxa berehala hartzeko. Asteartean proban parte hartzeko boluntario gogotsuak topatzea besterik ez da falta.

Aipatu bezala, hurrengo astean eginiko lan guztia martxan jartzeko unea iritsiko da scape roomaren proba pilotoa egingo baitugu, ze urduritasun!!! Ekoguneko langileek proiektua ikusteko irrikitan zeudela esan ziguten! Hori ere zure kasua bada, egon adi hurrengo berrietara!


¡Hoola una vez más IKDeros!

En esta 7. semana hemos vuelto al Ekogune con la intención de empezar a montar el scape room. Después de acordar la utilización del espacio y ver qué se podía hacer con los materiales que nuestro agente había traído, nos separamos en subgrupos y empezamos a atacar distintos frontes: bricolaje, pintura… ¡Nos metimos tan de lleno en el trabajo que casi se nos olvido merendar! Ha sido un placer y el tiempo nos ha acompañado. Las 3 horas han pasado muy rápido y en vistas a poner en marcha la prueba piloto la semana que viene, hemos decidido que teníamos que volver a seguir trabajando. Por eso, el miércoles también hemos pasado la tarde adelantando trabajo poco a poco. Además, hemos concretado alg

IMG_20180417_173828

unos deberes que adelantar en casa, para así el lunes poder ponernos en marcha enseguida. Solo queda encontrar voluntarios ansiosos de participar en la prueba.

Como hemos dicho, la semana que viene tendremos la

oportunidad de poner en marcha el trabajo de todas estas semanas, ya que haremos la prueba piloto, ¡qué nervios! ¡Los trabajadores del Ekogune nos comentaron que estaban deseosos de ver el proyecto! ¡Si también es tu caso estate atento a las siguientes noticias!


Seigarren saioa: Eragilea dator!

Aste santuko etena eta gero berriz ere hemen gaituzue 6. saio honetan egindakoa kontatzeko!!!

Saio honetan eragileari prototipoaren azkeneko aldaketak azaltzea egokitu zitzaigun, horretarako, saioari hasiera emateko, gure dinamizatzaileak talde dinamika bat proposatu zigun, oporretan egindakoa kontatu eta gure artean hobeto ezagutzeko. Eskuak denon artean gurutzatu eta arau batzuk jarraituz kate moduko bat gauzatu behar genuen behin eta berriz, norbaitek arauetako bat hautsi arte, hau gertatzerakoan, oporretan eginiko zerbait kontatu behar zuen. Oso ondo pasatu genuen oporretan pasa dena gure artean kontatzen!!!

Hau eta gero, prototipoaren aldaketak eragile sozialari azaldu genizkion denon artean, Amaiak (taldekidea), aste honetako sukalde arduradunak ekarritako merienda jaten genuen bitartean. Azalpenak amaitu ostean, Amaiak (eragile soziala) honen inguruko feedback-a heman zigun, zirudienez, asko gustatu zitzaizkion egindako aldaketak! Hori bai, nahiko froga korapilatsuak egin ditugula esan zigun, korapilatsuegiak agian…

Aurrekoa alde batera utzirik, beranduago, 18:00-ak aldera talde guztiak bildu ginen joko bat egiteko, beti ere gure dinamizatzaileek proposaturik, oso ondo pasa genuen denok batera!!! Gainera bukatu ostean argazki bat atera genuen.

Saioari itxiera emateko, berriz ere taldeetan banatu ginen, eta gure kasuan, materialen zerrendak osatzeari ekin genion escape room-a egiten hasteko ordua baita. Horretarako, datorren hastean Ekogunera joango gara muntaketari hasiera ematera.

Datorren aste arte!!!


¡¡¡Después de las vacaciones de semana santa, aquí estamos de nuevo para contaros lo que hemos hecho durante la sexta semana!!!

En la sesión de esta semana, nos correspondía contarle a nuestra agente social los cambios que habíamos hecho en cuanto al prototipo que le enseñamos semanas antes. Antes de eso, para darle un buen comienzo a la reunión, nuestro dinamizador nos propuso una excelente dinámica para compartir entre nosotros lo hecho durante la semana santa ¡¡¡Lo pasamos muy bien contando nuestras cosas!!! Se nota que según van pasando las semanas la confianza que hay entre nosotros va subiendo.

Después de terminar con la dinámica, comenzamos a comentarle los cambios del prototipo mientras comíamos la merienda que trajo la responsable de cocina de esta semana (Amaia, compañera de grupo). Al terminar las explicaciones, Amaia (agente social) nos dió un feedback sobre lo que había escuchado ¡¡¡por lo que parecía quedó encantada con los cambios!!! Eso sí, nos comentó que las pruebas eran un poco rebuscadas, un poco demasiado quizá.

Más tarde, hacia las 18:00, los dinamizadores nos propusieron hacer un juego todos juntos, ¡¡¡Nos lo pasamos muy bien entre todos!! Encima después de todo, nos sacamos una foto de recuerdo.

Para finalizar el día, nos reunimos cada uno co

n sus respectivos grupos, en nuestro caso, proseguimos con las listas de materiales, ya que la semana que viene empezaremos a montar el escape room ¡¡¡Qué ganas!!! Para ello, tendremos que ir a Ekogune, ya que es ahí dond

e esta se situará.

¡¡¡Hasta la semana que viene!!!

IKDGAZtE2018


Bostgarren saioa: Prototipatzen II!

Kaixo berriro ere!!!

Dagoeneko proiektuaren erdian gaude, zer azkar pasatzen den denbora!!!

Aste honetako saioarekin hasteko dinamika txiki bat gauzatu dugu, non istorio baten amaiera jakinda istorioaren zergatia eta hasiera asmatu behar genuen. Martxan jartzeko ariketa dibertigarria eta era berean nahiko zaila izan da egia esanda, baina asko gustatu zaigu.

IMG_20180320_190030Gogoratzen duzuen moduan aurreko astean Ekogunen egon ginen eta primeran pasa genuen. Gaurkoan gure eragile sozialaren feedback-a jaso eta gero, egin beharreko lehenengo aldaketekin hasi gara. Hala nola, orain arte genuen istorioa biribiltzea eta probei edukia gehitzea. Jada, proiektuaren erdian gaudenez gero eta gutxiago gelditzen da aste hauetan prestatzen ari garen scape room-a sortzeko. Horretarako, materialen zerrenda egiten hasi gara, guztia antolatzeko eta nahi dugun anbientazioa sortzeko material asko behar da- eta!

Atsedenaldi txiki bat egin dugu taldekide batek ekarritako bizkotxo goxoa jateko, elkar ezagutzen jarraitu dugun bitartean. Merienda eta gero, gainontzeko taldeekin elkartu gara haien prototipoak entzuteko eta haiei laguntza ematen saiatzeko, a ze nolako proiektu politak dauden !!!

Bukatzeko gure talde txikietara bueltatu gara eta taldekideen koebaluazioa egin dugu, gure burua ebaluatzeaz gain, gure taldekideen eboluzioa ere aztertzeko. Aste Santuan zehar prototipoarekin aurrera egingo dugu, oporretatik bueltatu eta gero Amaia etorriko baita, zure zain gaude!!

Oso ondo pasa oporretan!!!!


¡¡Hola otra vez!!!

Ya estamos en la mitad del proyecto, ¡Qué rápido pasa el tiempo!

Para empezar con la sesión de esta semana hemos realizado una pequeña dinámica en la que conociendo el final de una historia teníamos que averiguar el principio y el por qué. Ha sido una actividad muy divertida y la verdad es que algo difícil también, pero nos ha gustado mucho y nos ha servido para ponernos en marcha.

Como recordaréis la semana pasada estuvimos en Ekogune y nos lo pasamos genial. Esta vez después de recibir el feedback de la agente social, hemos empezado a hacer los primeros cambios. Por ejemplo, redondear la historia que teníamos hasta ahora y añadir contenido a las pruebas. Como estamos ya en la mitad del proyecto, cada vez queda menos para crear el scape room que llevamos preparando es

IMG_20180320_190019

tas semanas. Para esto, hemos empezado a hacer la lista de los materiales, ya que para hacer todo el montaje y crear la ambientación que queremos necesitamos bastante material.

Hemos hecho un pequeño descanso para comer el rico bizcocho que ha traído una compañera, mientras hablábamos para conocernos un poco más. Después de la merienda, nos hemos juntado con los demás grupos para escuchar sus prototipos e intentar ayudarles dando nuevas ideas ¡Qué proyectos más bonitos hay!

Para terminar hemos vuelto a los grupos pequeños y hemos realizado una coevaluación para evaluarnos a nosotros/as y a los/las demás integrantes del grupo. Durante la Semana Santa seguiremos adelante con el prototipo, ya que Amaia vendrá a visitarnos después de las vacaciones, ¡Te estamos esperando!
¡¡Pasarlo muy bien en las vacaciones!!


Laugarren saioa: Eragilearen etxera!

Kaixoo!

A ze arratsalde polita pasa genuena Ekogunean! Iritsi bezain laster haien txokoa ezagutzeko aukera izan genuen. Bertan, hainbat eremu ezagutu ahal izan genituen.

Alde batetik baratza zegoen eremuaren hegoaldean. Bertan baratza komunitarioak, insektu desberdinen hotelak, ur zikinen araztegia… besteak beste.

Arrakasta handia duen beste gune kuttuna, haur parkea da. Bertan, eraikuntza guztiak egurrezkoak dira, kolore apalekin dekoratuak umeentzako gune lasai bat osatuz. Umeak izaten dira bertan jolasten dutenak gurasoak kafetegian dauden bitartean. Kafetegia kontsumo burujabe baten inguruko sentsibilitatea lantzen duten eremua izanik. Bertan produktu lokalak, ekologikoak… saltzen dituztelarik. Haur parkearen ondoan ere kontsumo jasangarri eta kontzienterako denda dago. Egurrez, birziklatutako plastikoz,… eginiko jolasak saltzen dituzte.

Hezkuntza eta aisialdi programak ere antolatzen dituzte. Bertan baso eskola dago, bi ikastolekin dute gaur egun proiektua martxan. Lanbide (Hernani) eta Amara Berri (Donostia). Bertara, astebetez egunero joaten dira eta datozen bi asteak eskolako gela arruntean egoten dira.

Animaliak ere badituzte Ekogunean, espezie autoktonoak dituzte eta haien helburu nagusia, animalien bizi kalitatearen inguruko eta haragi kontsumoaren inguruko sentsibilizazioa lantzea da.IMG_20180313_161035

Ekogunetik tourra egin ondoren, Amaiarekin bilera gelan sartu eta lanari ekin genion. Bertan gure bi prototipoen aurkezpena egin genion. Lan bikaina egin genuela esan zigun baina ez hori bakarrik, hobekuntzak proposatu zizkigun eta berarekin hainbat ideia elkarbanatu genituen. Bertan geundela, ihes gela egingo den espazioa erakutsi zigun, horrela ideia errealgo bat egin ahal izan dugu gure buruan. Bilkurarekin bukatu ondoren, elkarbanatu genituen aldaketei buelta batzuk emateko tarte bat izan genuen.

Egindako lana Amaiarekin konpartitzea garrantzitsua iruditu zitzaigun gure lana borobildu ahal izateko. Baina esan beharra dugu, oso ondo pasa genuela Ekogunea ezagutzen eta hain pertsonalizatua egin zigun itzuliarekin!

Eskerrik asko bene benetan!!


Kaixoo!

¡ Qué tarde más bonita  pasamos en el Ekogune! Tuvimos la posibilidad de conocer el lugar nada más llegar. Ahí mismo, pudimos conocer algunos campos.

Por una parte, el huerto que estaba en el sur del campo. Ahí mismo había huertos comunitarios, los hoteles de los insectos, la depuradora de las aguas residuales… entre otros.

Otro lugar que tiene un gran éxito es el parque infantil. Todas las construcciones son de madera, decorado con colores neutros, haciendo un lugar tranquilo para los niños. Son los niños quienes juegan en el parque mientas los padres se toman algo en la cafetería.  La cafetería vende productos ecológicos donde sensibilizan a los consumidores. Al lado del parque infantil también hay una tienda para el consumo consciente donde venden juguetes y accesorios con materiales ecológicos.

También organizan programas educativos conocidos como “baso eskolak”. A día de hoy trabajan con dos Ikastolas, Lanbide (Hernani) y Amara Berri (Donostia). Acuden todos los días durante una semana y las siguientes dos semanas las pasan en el aula de la escuela.

También tienen animales en el Ekogune, tienen especies autóctonas y su objetivo principal, es trabajar la sensibilización sobre la calidad de vida de los animales y sobre el consumo cárnico.

Después de hacer el IMG_20180313_162328.jpg por el Ekogune, hicimos una reunión con Amaia y le presentamos los dos prototipos del trabajo que habíamos hecho hasta entonces. Nos dijo que habíamos hecho un buen trabajo y después nos propuso mejoras y compartimos diferentes ideas para modificar en los prototipos. Aprovechando que estábamos allí, nos enseñó el cuarto donde van a poner en práctica el escape room. De esa manera nos pudimos hacer la idea del espacio que se va a utilizar.
Nos sirvió de gran ayuda estar con Amaia para modificar ciertos aspectos del trabajo que estamos realizando pero no nos podemos despedir sin reconocer que, !nos fuimos encantados de conocer el Ekogune de primera mano!

¡Muchísimas gracias Amaia!

 


Hirugarren saioa: Prototipatzen!

2018ko Martxoaren 6a / 6 de Marzo, 2018.

Beste behin hemen gaituzue asteartero lez!

Hirugarren saio honetan bigarren saioan ideien zaparrada bidez lortutako 2 scape roomen prototipoei forma ematen jarraitu dugu, beste proiektuetako taldeekin batera. Hasteko, aurreko astean gure taldearen funtzionamenduaren inguruan adostutakoa aintzat hartuz hasi dugu saioa. Horrela, saio hasieran lanean hasi baino lehenagoko tartetxoa hartu dugu gure burua zentratzeko. Zoritxarrez taldekide batek proiektua utzi IMG_20180306_172031behar izan duela jakin dugu. Faltan botako zaitugu Ane! Berehala, bi prototipoen istorioetan astean zehar bi azpitaldetan egindako aurrerapenak elkar banatu ditugu. Gaurkoan beste proiektuetako gainerako taldeei aurkeztu diegunez, gutako bakoitzak orain arte garatutakoa kartulina batean irudikatu du besteei azaltzeko euskarri gisa. Behin hori prest zegoela, gutako bakoitza beste proiektuetako kideez osatutako talde batera joan da gure proiektuaren ordezkari bezala. Benetan aberasgarria izan da beste taldeko ordezkariekin topatzea! Izan ere, elkar ezagutzeko dinamika bat egin ostean, bakoitzak bere proiektua besteen aurrean aurkeztearekin norberaren ideiak garbiago ikusteaz gain besteek proposatutako ideiak kontuan hartzeko eta besteei proposamenak luzatzeko aukera paregabea izan da, elkar aberastuz.
Gero bakoitza bere taldera bueltatu eta guztion artean jasotako proposamen berriak aintzat hartu ditugu bizkotxo goxo bat bidelagun izan dugularik. Buruan ideiak soberan ditugula, azkenik hurrengo asterako zehaztu beharrekoak zehazten egon gara, istorioa, rolak, probak eta gure eragileari egingo diogun aurkezpena hain zuzen ere. Bada, hurrengo astean eragilearen etxea ezagutuko dugu… Ekogune bagoooaz!!!!


¡Aquí nos tenéis una vez más como cada martes!

En esta tercera sesión hemos seguido dando forma a los dos prototipos de scape room a los que llegamos mediante la lluvia de ideas de la semana pasada, con la ayuda de los grupos de otros proyectos. Hemos empezado la sesión teniendo en cuenta lo acordado la semana pasada sobre el funcionamiento de nuestro grupo. Así, hemos invertido un ratito para centrarnos. Desgraciadamente hemos sabido que una compañera ha tenido que dejar el grupo. ¡Te echaremos de menos Ane! Enseguida hemos compartido los avances de los prototipos que hemos hecho durante la semana en dos subgrupos. Como hoy los hemos presentado a los demás grupos de los otros proyectos, cada uno de nosotros ha plasmado en una cartulina lo desarrollado hasta ahora como soporte visual. Una vez preparado, cada uno de nosotros ha ido a un grupo formado por representantes de todos los proyectos. ¡Ha sido verdaderamente enriquecedor hablar con ellos! Después de una dinámica para conocernos entre nosotros, el presentar nuestras ideas ha sido un momento tanto para aclarar nuestras ideas como para tener en cuenta las propuestas por otros y para proponer ideas a otros proyectos.

Luego cada uno ha vuelto a su grupo y hemos hablado sobre las diferentes propuestas que cada uno ha recibido con un rico bizcocho como amigo. Teniendo tantas ideas en la cabeza, ha llegado el momento de concretar lo que hay que concretar para la semana que viene: la historia, los roles, las pruebas, la presentación que haremos a nuestro agente social. Y es que la semana que viene conoceremos su sede… ¡Ekogune allá vamos!!!!!


Bigarren saioa: Elkar ezagutzen!

2018ko Otsailaren 27a. / 27 de Febrero, 2018.

Kaixo guztioi!

Gaur izan da gure bigarren eguna. Dakigun bezala 3 ordu iraun du bilerak. 3 ordu eder. Izan ere, gaur, elkar ezagutu, taldearen funtzionamendua antolatu, sormena landu, iritziak elkar banatu … egin ditugu, eta gutxi balitz, gure proiektuari itxura ematen hasi gara 2 scaperoomeren prototipoak sortuz!

IMG_20180227_164210

Hasteko beraz, bilerari irekiera emateko eta bide batez tentsioari lekua kendu eta lasaitasunari ateak zabaltzeko asmoz, elkar aurkeztu gara. Ez ordea modu ohiko batean, aurkezpen honetan nor garen esateaz gain, gure gustu, pasio, zaletasun  etab azaltzeko aukera izan baitugu. Taldeko guztiok agertu garenez gaurkoan, taldea osatzen dugunok nortzuk garenaren ideia eraikitzea posible izan dugu. Oso ondo egon da!

Behin hori eginda, gure taldeari ze funtzionamendu eman nahi diogun izan da Manexek proposatu digun galdera eta honi idei zaparrada batez eman diogu erantzuna, bakoitzak nahi adina postitetan sortu zaizkion ideia guztiak idatzi eta partekatu baititugu. Beraien artean, errespetua, elkar entzutea, ideiei beldurrari gain eginez adierazteko aukera ematea … izan dira gure taldeak aukeratu dituen ezaugarriak.

Honen ostean, rolak eztabaidatu ditugu, bakoitzak jokatu beharreko paper hori alegia. Honetarako ere ideia zaparrada erabili dugu. Laguntzaile, behatzaile, gozatzaile … izan dira lan honetan irtendakoak, izan ere, azpimarratu egin baitugu proiektu honetan ondo pasatu eta gozatzearen puntu hori. Baina honez gain, rol zehatzago batzuk ere hartu dute lekua, hain zuzen ere: idazkaria, blogaren idazlea, abisatzailea, sukaldaria eta diseinuren arduraduna.

Aipatzekoa da baita dinamika egoki bat lortzeko eta konfiantzazko giro goxo bat lortzeko, saioaren hasiera, denbora tartetxo bat hartuko dugula, gurekin daramagun motxila hori astunegia baldin bada, motxila husteko, hau da, egun txar bat baldin badaukagu edota egun ona eta zerbait gure taldeko kideekin banatu nahi baldin badugu, aukera izango dugu. Esateko daukanari esan nahi duen hori esateko aukera eman eta entzungo dugunaren ziurtasuna eskainiko diogu, behin hau burututa lanarekin modu eraginkorragoan aurrera egin ahal izango dugulakoan.

Beraz, taldearen ezaugarriak eta rolak behin banatuta, etxeko lanak banatu eta azaldu ditugu taldean, bakoitzak bere lana azaltzeko tartetxoa izan duelarik. Bakoitzak sortu duen hori erakutsiz. Ordea, nahiz eta sorkuntzaren emaitza ederrak izan ditugun esku artean, hau, sorkuntza, nolabait galduta zebilen, eta geureganatzeko, dinamika bat burutu dugu. Hain zuzen ere, bakoitzak hitz batekin, historia, ipuintxo, hitz-joko, poema edo dena delakoa sortu du, sormena berriz gureganatuz.

IMG_20180227_184350

Behin imajinazioa martxan jarrita, gure erronkan zentratu gara, gogora ekarriz zer den sortu beharreko hori, scaperooma hain zuzen, eta Amaiak jarri zizkigun baldintzak kontutan hartuta erronka aurrera eramateko beste idei zaparrada bat sortu dugu. Zaparrada honetako ur tantak imajinazioz josiak izan dira, ederrak, tanta batzuk besteak baino lodiagoak, hotzagoak, kondentsatuagoak … baia den denak izan dira baliagarriak. Beraz, idei zaparrada horretan oinarrituz, prototipoak aurrera eramateko gehien gustatu zaizkigun ideiak geure egin eta lanean hasi gara, bi talde txikitan banatu eta bakoitzak bere prototipoari “izateko” aukera eskeiniz.

Esperientzia oso gogobetegarria izan da, gehiagoren gogoz geratu garelarik!


¡Hola a todos/todas!

Hoy ha sido nuestra segunda sesión. Han sido 3 horas maravillosas. ¿Por qué? Porque hoy hemos empezado a conocernos, hemos establecido las bases del funcionamento del grupo, hemos trabajado la crativadad, hemos compartido opiniones y por si fuera poco, ¡hemos empezado a prototipar!

IMG_20180227_164210

Para empezar nos hemos vuelto a presentar, con más calma que el primer día y así rebajar la tensión del momento abriendo paso a una conversación relajada. ¿Cómo? Hemos realizado una dínamica en el que teníamos que plasmar en una hoja lo que nos hacer ser nosotros (Gustos, pasiones, quienes somos…). Además, como no ha faltado ni un integrante, nos hemos hecho la idea de quienes somos. ¡Ha estado genial!

Después de la dinámica para conocernos hemos vuelto a hacer otra dinámica esta vez para establecer las bases del funcionamento del grupo. Mediante un brainstorming cada integrante ha escrito en varios post-its todo lo que se le haya ocurrido. Estas son unas de las ideas / características que salieron y por lo tanto formarán parte de la dínamica de grupo: Respetarse, escucharse, hacerle frente al miedo de compartir las ideas…

Luego hemos decidido cuáles seran los roles que tendrá el grupo. Hemos realizado otro brainstorming y estos son algunos de los que han salido: Ayudante, secratario/a escritor/a del blog, el/la que avisa, el/la cocinero/a, encargado/a del diseño… Algunos de estos son fijos: Uno o varios integrantes serán los que llevarán a cabo las quehaceres que supone el rol durante todo el módulo. Otros son rotativos.

Otra cosa que se ha decidido es; con la intención de crear un espacio de confianza en el grupo, coger una pequeña porción del tiempo al comienzo de cada sesión para vaciar la mochila de esos sentimientos que cada uno pueda llevar, compartir así cualquier cosa que cualquiera quiera compartir con el grupo. Así el que lo comparta sabrá con certeza que el grupo lo escucha y podremos ponernos manos a la obra de una forma más eficaz.

Una vez repartidos los trabajos para casa, cada integrante ha explicado su palabra mediate el vision board que ha preparado. Despúes de tanto trabajo y tanta información, la creatividad se nos ha escapado un poco de las manos y hemos relaizado otra dínamica para hacer que ésta vuelva: cada uno/a ha escrito algo (una historia, un cuento…) con una palabra y la ha compartido con el grupo.

IMG_20180227_184350

Por último nos hemos centrado en nuestro reto. Hemos hecho otro brainstorming para poder empezar a crear los prototipos. Las gotas de ésta lluvia de ideas han caído llenas de imaginación, unas más gordas que otras, más frías o incluso más condensadas, pero todas válidas. Así hemos dividido las gotas en dos grupos y hemos empezado a dar forma a los dos prototipos.

¡Ha sido un primer contacto que nos ha llenado de ganas para continuar!

¡Hasta la próxima!

Advertisements