ZER DA MODULUA?

zer da modulua 01.png

Ideien bidez proiektuak eraikiz” Modulua, IKD GAZtE Proiektuak urtero antolatzen duen ekintza garrantzitsuenetako bat da. Aurten Ekimen Sena bultzatzen duen Ikaskuntza Moduluaren 4. edizioan murgilduta gaude, 9 gizarte eragilek proposatutako 9 erronketan burubelarri.

Moduloa IKD GAZtE-ren sorkuntza bultzatu zuten idealak modu praktiko batean transmititzeko asmoarekin sortu zen; Hots, ekimen sena, sormena, talde lana bezalako konpetentzien garapena bermatzeko asmoz, arazo edo behar errealei erreferentzia egiten duten proiektu errealen bitartez. Proiektu hauei “erronka” deitzen zaie.

Erronka hauetan lan egiteko, Gipuzkoako Campuseko gradu desberdinetako ikasleen lan taldeak sortzen dira, eta “Design thinking”, “Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza” eta “Ikaskuntza-Zerbitzua” bezalako metodologiak eta dinamika aktiboak erabiliz, aurkeztutako erronkari irtenbidea ematen saiatzen dira.

designthinking eusk.png

Moduloaren puntu garrantzitsuenetako bat honako hau da: Proiektu guztiak Moduluan parte-hartzen duten ikasleek kudeatzen dituzte. Talde guztiek prozesu osoan zehar prozesua bideratzen lagunduko dien IKDkide bat izan alboan izan arren, erabaki guztiak taldearen partaide guztien artean hartzen dira. Horregatik da horren garrantzitsua taldeko kide guztien nahiz eragile sozialen parte-hartze aktiboa, eta hauen arteko komunikazio sare eraginkor baten sorkuntza.

Modulu honen bitartez lortu nahi dena ez da aurkeztutako proiektuei irtenbide absolutu bat ematea, aipatutako konpetentzien garapena baizik. Azken helburua, ikaslearen ahalduntzea sustatzea da, hau da, ikasleria bere ikaskuntza prozesuaren gidara bilakatzea, bizi pertsonal eta profesionalean zehar topatuko dituen arazoen aurrean erantzun propio eta egokiak emateko gaitasunak eskuratzea hain zuzen ere.

ahalduntzeamorea.png


zer da modulua 01.png

El Módulo “Ideas que construyen proyectos” es una de las actividades más importantes que IKD GAZtE desarrolla cada año. Este curso académico nos encontramos en la cuarta edición del Módulo de Aprendizaje en el Sentido de la Iniciativa, dando respuesta a 9 retos propuestos por 9 agentes sociales.

El módulo se creó con intención de transmitir de una manera más práctica los valores que forman  el proyecto IKD GAZtE; es decir, se quiere garantizar la adquisición de competencias tales como la iniciativa, la creatividad y el trabajo en grupo entre otras, mediante proyectos reales hacen referencia a problemas o necesidades reales. A estos proyectos se les denomina “reto”.

Para dar respuesta a los retos planteados se crean grupos de estudiantes de distintas disciplinas del Campus de Gipuzkoa, y mediante dinámicas activas y metodologías de trabajo tales como “Design Thinking”, “Aprendizaje Basado en Proyectos”, y “Aprendizaje-Servicio” intentan darle solución al reto planteado.

designthinking cast

Uno de los puntos más importantes del Módulo es que todos los proyectos son gestionados por los/las estudiantes participantes. Aunque cada grupo cuenta con un/una IKDKide que les ayuda durante todo el proceso, todas las decisiones las toman los/las participantes del grupo. Es por ello que es tan necesaria la colaboración activa tanto de los/las miembros del grupo como de los agentes sociales, y la creación de unas redes y vías eficaces de comunicación entre estos.

Lo que se busca mediante el Módulo no es darle una solución absoluta a los retos planteados, sino el aprendizaje de las competencias mencionadas anteriormente. El principal objetivo es fomentar el empoderamiento del alumnado, es decir, que el alumnado coja las riendas de su propio aprendizaje, para que en un futuro sea capaz de lidiar con cualquier problema que se le presente tanto en el ámbito personal como en el profesional.

ahalduntzeamorea.png

 

Advertisements