GIZALDE

GIZALDE LOGO.jpg

Gizalde, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Hezkide Eskolak sustaturiko proiektua da. Bere egitekoa, gizarte zuzen eta solidarioago baten aldeko hiritar konprometitu eta ekintzaileak izateko, ekintza boluntarioa suspertu eta indartzea da. Horretarako orientazioa eskaini nahi dio boluntario gisa aritu nahi duenari eta bere laguntza eman Gipuzkoan lanean ari deiren boluntario eta irabazi asmorik gabeko entitateei, bere ekintzak burutzeko aholkularitza eta baliabideak eskainiz.

ERRONKA: Gizalden dohaineko material mailegu zerbitzua dugu irabazi asmorik gabeko elkarteentzat eskuragarri. Prozesu guzti hori eskuz egiten dugu orain eta oso motela egiten zaigu, bai guri eta bai gure erabiltzaileei. Hortaz, material maileguaren kudeaketa prozesuak eboluzionatu behar duela uste dugu. Digitalizazio soluzio batek gure lana asko arinduko luke. Irtenbide digitalen bat izaten saiatu gara, baina ez dugu oraindik aurkitu. IKD GAZtE-ko gazteek horretan laguntzea dutela uste dugu.


GIZALDE LOGO.jpg

Gizalde es un proyecto promovido por la Diputación Foral de Gipuzkoa y Hezkide Eskola. Su misión es fomentar y fortalecer la acción voluntaria como modo de construcción de una ciudadanía comprometida y activa para promover una sociedad más justa y solidaria. Para ello, pretende ser un servicio de orientación para las personas que quieran emplear parte de su tiempo libre en desarrollar alguna actividad voluntaria y un punto de apoyo tanto para las personas voluntarias como para las entidades sin ánimo de lucro con sede en Gipuzkoa, en el que puedan encontrar asesoramiento y recursos para el desarrollo de sus actividades.

RETO: En Gizalde ofrecemos un servicio gratuito de préstamo de material para entidades sin ánimo de lucro. El proceso de préstamo actualmente se realiza a mano y resulta muy lento tanto para nosotras/os como para las aociaciones usuarias solicitantes. Es por eso que creemos que ese proceso debe evolucionar. Una solución de digitalización de este proceso nos haría el trabajo mucho más ligero, tanto a nosotras/os como a todas las asociaciones usuarias del servicio. Hemos intentado encontrar una solución por nuestra cuenta pero no hemos sido capaces y por ello consideramos que los miembros de IKD GAZtE nos pueden ayudar a encontrarlaB

MAIATZA HEMEN DUGULA… 30/04/2019

Egun on!

Geroz eta gutxiago falta zaigu Gizaldeko boluntarioek proposaturiko erronka gainditzeko!

Gaurkoan ere IKD gazteko bulegoan elkartu gara eta genituen bi prototipoek (hasierakoak eta bukaerakoak) zituzten erraztasun eta zailtasunen inguruko taula bat egin dugu, Gizaldekoei bietako zein aurkezteko aukeratzeko. Azkenean biak aurkeztea erabaki dugu!  

Taularekin bukatu bezain laster, saio guztietan gehien disfrutatzen dugun jarduerarekin hasi gara, meriendarekin! Behin tripa betea genuelarik, informea idazten hasi gara hiru talde txikietan banaturik: lehenengo taldeak informeak eduki behar zuen eskemarekin eta honen sarrerarekin amaitu du, bigarrenak Vision-boardetatik lorturiko definizioak bateratu ditu eta azken taldeak hiru aldagai garrantzitsu zituen taula bat sortu du (Gizaldekoek zituzten arazoak, arazo hauei eskainitako irtenbideak eta irtenbide hauek eskaintzen dituzten prototipoak erabiltzeak dakartzan zailtasunak).  

Espero dugu Gizaldekoei bi aukeretako bat gustatzea!  

SIN CASI DARNOS CUENTA… ¡MAYO! 30/04/2019

¡Buenos días!

Cada día estamos más cerca de conseguir realizar el proyecto que nos propusieron los de Gizalde. Esta vez nos hemos vuelto a reunir en la oficina de los de IKD gazte y hemos hecho una tabla con las facilidades y dificultades del prototipo de antes y del de ahora para elegir cual de los dos proponerles a los de Gizalde, ¡y al final hemos decidido presentarles los dos!.

Al acabar con la tabla ha llegado la hora de lo mejor de cada sesión ¡La merienda!

Después hemos empezado a hacer el informe y nos hemos dividido en tres pequeños grupos: el primero acababa el esquema que tenía que tener el informe y su introducción, el segundo grupo ha empezado a unificar las definiciones que teníamos del Vision-board y el último ha realizado una tabla en la que se mostraban los problemas que tenía Gizalde, las soluciones propuestas a estos problemas y las dificultades que conllevan utilizar estos dos tipos de Smartsheet. Tendremos que esperar a la respuesta que nos dan los de Gizalde, pero ¡esperamos que les encante!  

APIRILEAN… BOSTGARREN SAIOA! 2019/04/02

Agur t´erdi guztioi!

Jadanik proiektuaren ekuatorea pasata, garrantzi berezia eman nahi izan diogu eragilearen iritziari, beti bezala, talde dinamikak alde batera utzi gabe.

Astearte honetan “Nor naiz?”  jokoari ekin diogu: kide bakoitzak pertsonaia edo objektu ohiko baten izena papertxo batean idatzi behar izan dugu, ondoren papera aldameneko lagunaren kopetan itsatsi dugu, beti ere ondokoak ezer ikusi gabe. Partaide bakoitzak bere paperean idatzita daukana asmatzean datza jokoak, soilik “bai” edo “ez” erantzun daitezkeen galderak eginez laguntza modura. Agian telepatia kontua izan da, edo elkarrekin denbora asko pasatzen dugula, baino kontua da taldeko gehienek pertsonaia berdinean pentsatu dugula: Bob Esponja.

Prototipora bueltatuz, azkeneko saioan besoak zabalik hartu ditugu Gizaldeko bi langile gure gelan. Bertan elkarrizketa luze eta oso aberats bat eduki dugu. Aurkeztutako prototipoan zein arazo aurkitu dituzten azaldu digute eta hauei irtenbideak proposatuz, etengabeko eta probetxuzko hartu-eman bat eduki dugu.

Hortaz gain, datorren astean Gizaldekoei Smartsheet-eko ikastaro bat emateko asmoa dugunez, aste honetako saioko gainontzeko denbora hori prestatzeko erabili dugu.

ENTRADOS EN ABRIL… ¡QUINTA SESIÓN! 02/04/2019

Saludos otra semana más!!

Habiendo ya pasado el ecuador del proyecto hemos creído oportuno dar mayor importancia a la opinión del agente, sin dejar de lado las dinámicas de grupo.

El martes jugamos al juego “quien soy”: se trata de escribir en un papel el nombre de un personaje u objeto común, y pegarlo en la frente de nuestro compañero de al lado sin que éste lo pueda ver. El juego consiste en que cada uno tiene que adivinar lo que tiene escrito en su papel, haciendo preguntas que solamente se pueden contestar “si” o “no”. Tal vez sea por cuestiones de telepatía o porque pasamos mucho tiempo juntos, pero la mayoría del grupo ha respondido lo mismo: Bob Esponja.

Volviendo al prototipo, hemos recibido con los brazos abiertos a dos empleados de Gizalde en nuestra aula. Nos han comentado los problemas que han encontrado en la propuesta que les hicimos, y tratando de resolver dichos problemas hemos tenido una interesante y enriquecedora conversación.

Además, el resto del tiempo lo hemos aprovechado para preparar el curso que la semana que viene impartiremos en la sede de Gizalde sobre Smartsheet.

HONA MODULUKO LAUGARREN SAIOA! 2019/03/26

Kaixo guztioi!

Laugarren saio honetan, gainontzekoetan baino askoz gehiago dibertitu gara, dinamika oso dibertigarriak burutu baititugu. Horrez gain, prototipoa diseinatzen amaitu dugu eta gainontzeko taldeek egin dituzten aurrerapenak ikusi ditugu.

Saioaren hasieran, beste talde batekin elkartu gara jolas bat burutzeko. Bertan bestearen besoak ukitu behar genituen jokoz kanpo geratu gintezen, babesten zenak soilik mugimendu bakar bat burutu zezakeen eta erasotzen zuenak bi. Argi ikusi da batzuk besteak baino trebatuagoak zirela! Oso dibertigarria izan da.

Dinamika hau burutu ostean, askari gisa patata tortilla izugarri bat jan dugu eta gure prototipoaren aurkezpena prestatu dugu gainontzeko taldekideei aurkezteko.

Jarduera hau bukatzean, azken dinamika bat burutu dugu. Bertan denok “ameba” batzuk ginen gizaki izan arte eboluzionatzen gindoazelarik eta espezie batetik bestera eboluzionatzeko zure espezie berdinekoa zen batekin harri, orri, ar jolasa burutzean irabazi behar zenuelarik.

Azkenik gainontzeko kideen aurrerapenak ikusi ditugu eta feedback-a elkar jaso eta eman dugu. Hurrengo saioan berriro ere Gizaldekoekin hitz egingo dugu gure prototipoaren hobekuntzak azaltzeko.  

¡AQUÍ ESTÁ LA CUARTA SESIÓN DEL MÓDULO! 26/03/2019

¡Hola a tod@s!

En la cuarta sesión, sin lugar a dudas, nos lo hemos pasado mucho mejor que las otras veces, ya que hicimos unas dinámicas muy divertidas. También hemos acabado de perfecciona nuestro prototipo, y hemos visto los avances que han hecho los otros grupos.

Al principio de la sesión, nos hemos unido con otro grupo para realizar un juego, en el cual nos teníamos que ir tocando los brazos para eliminarnos entre nosotros, el que se defendía sólo podía hacer un movimiento y el que atacaba dos, ¡aquí sí que se ha notado que había algunos con más práctica que otros!, ha habido muchas risas.

Tras esta dinámica, hemos merendado una tortilla deliciosa y preparado la presentación de nuestro prototipo para enseñarselo al resto de los equipos. Una vez finalizada esta tarea, hemos realizado una última actividad, en la cual éramos todos una “ameba” e íbamos evolucionando hasta llegar a ser un humano, pasabas de una especie a otra cuando ganabas al piedra papel y tijera, y acabas de jugar cuando llegas a humano.

Finalmente hemos visto los últimos avances de nuestros compañeros de IKD con sus prototipos, los cuales están muy bien y nos hemos dado feedback los unos a los otros. En la siguiente sesión hablaremos otra vez con los de Gizalde para comentarles las mejoras de nuestro prototipo.

MODULUKO HIRUGARREN SAIOA, AURRERA GOAZ! 2019/03/12

Kaixo guztioi!

Gaur biltzen garen bigarren eguna da eta gaurkoan jarduera dinamiko gehiago burutu ditugu bai eta beste taldeen proiektuaren inguruko informazioa jaso ere!

Saioaren hasieran, aurreko asteartetik hona bildutako informazioa elkarbanatu dugu gainontzeko taldekideekin, eta nahiz eta hasiera batean informazio guzti hori nola maneiatu ez genekien, azkenean proposamen bat zehaztu dugu!

Ondoren bi dinamika dibertigarri burutu ditugu. Lehenengoan binaka jarri behar ginen eta lurrean eserita geundelarik (bizkarra bizkarraren aurka) besoak erabili barik altxatu behar ginen. Bigarrenean, launaka aulkietan eserita geundelarik aulkiak kenduz bakoitzak beste baten pisua jasan behar zuen, egia esan bikain burutu dugu ikus dezakezuenez! Dinamika hauen bidez talde barneko konfidantza handitzen saiatzen gara, koordinazioa errazteko helburuaz.

Hauen ondoren, gainontzeko taldeei gure prototipoak azaldu ahal izateko kartel batzuk egin ditugu. Behin atsedenaldia bukatu ostean, banatu egin gara gainontzeko taldeei gure prototipoak azaltzeko eta haienak entzuteko. Hasiera batean nahiko urduri geunden, baina azkenean dena ondo atera da, eta asko balio izan diguten kritikak eta ekarpenak jaso ditugu gure prototipoei buruz.

Hurrengo asterarte!

2019/03/09

TERCERA SESIÓN DEL MÓDULO, ¡SEGUIMOS AVANZANDO!

¡Hola a tod@s!

Hoy es el segundo día en el que nos juntamos, y además de realizar actividades más dinámicas, ¡hemos podido informarnos de cómo van los demás grupos!

Al principio de la sesión pusimos en común la información que habíamos buscado para llevar a cabo el proyecto, y aunque al principio no sabíamos por donde tirar, al final  encontramos una propuesta válida.

Después hemos realizado dos dinámicas donde no han faltado risas. En la primera, nos teníamos que poner por parejas sentados en el suelo (espalda con espalda) e intentar levantarnos sin usar los brazos. La segunda consistía en que cuatro personas del grupo aguantásemos el peso de otro, ¡la verdad que nos ha salido perfecta! Podéis juzgarlo por vosotros mismos. Estas dinámicas nos permiten ganar confianza dentro del equipo, y así potenciar una mejor coordinación.

Tras las dinámicas hemos preparado pósteres para después poder explicar al resto de los grupos nuestros prototipos y así recibir su feedback. Seguido, nos hemos dividido para ir a explicar a los demás compañeros de IKD nuestros prototipos.

Con primera inseguridad sobre si seríamos capaz de explicarlo todo, al final hemos estado muy bien, nos han aportado mucho los comentarios, los cuales utilizaremos en las siguientes sesiones para perfeccionar los prototipos.

¡Hasta la semana que viene!

9/03/2019


MODULUKO BIGARREN SAIOA! ¡SEGUNDO DÍA DE MÓDULO!

Kaixo guztioi!

Psikologoek, juristek eta kriminologoek lanari ekin diogu gure eragile sozial “Gizalde”k proposatutako erronkari aurre egiteko! gure erronka haiek dituzten baliabide materialen mailegua modu digitalean kudeatzeko bidea aurkitzea da; enpresak mota askotako materialak izanik, tupperrak, karpak, argazki kamerak…

“Brainstorming”-rekin hasi baino lehen, hainbat jarduera egin genituen, haietako bat, denon artean elkar ezagutzeko helburua zuelarik. Hainbat gauza ikasi genituen taldekideei buruz; haien ezizenak, bitxikeriak, hobbiak… hauetako azpimarragarrienak “numismatika” eta “filatelia” izan ziren, italiar janaria orokorrean gogokoena aurkitu genuelarik.

Aurrera eramandako beste dinamika batean “vision-board” eskemaren laguntzarekin gako diren kontzeptuak sakondu genituen, modu honetan gure eragile sozialaren erronkari aurre egin ahal izateko.

Brainstormingaren unea iritsi zen, eta burura etortzen zitzaizkigun ideia guztien azalpena eman eta gero, bi taldetan banatu ginen; jurista eta kriminologoa (argazkian agertzen den bezala) alde batetik, eta hiru psikologo beste aldetik. Bi eredu izan dira proposatutakoak, eta hauek era egoki batean garatzen baditugu, erronkari aurre egitea lortuko dugu!

2019/03/01

¡Hola a tod@s!

L@s psicolog@s, juristas y criminólogas nos hemos puesto manos a la obra para afrontar el reto por parte de Gizalde, que consiste en idear una forma de gestionar digitalmente el préstamo de material del que dispone su empresa; tuppers, carpas, cámaras de fotos…

Antes de empezar con el “brainstorming” de cómo podemos enfrentarnos al reto hicimos una serie de actividades, una de ellas para conocernos mejor, donde no faltaron risas. Aprendimos desde los motes hasta las curiosidades más extrañas de cada participante; teniendo que destacar los hobbies “numismática” y “filatelia” que nos llamaron mucho la atención. La comida italiana esta siempre presente como comida favorita.

Otra de las dinámicas que llevamos a cabo fue con la ayuda de los vision-board, donde entendimos al completo unos términos que son clave para entender al agente social para el que hacemos el reto.

Llegado el momento del brainstorming lanzamos todas las ideas que nos venían a la cabeza, para luego separarnos en dos grupos: jurista y criminóloga por una parte, y psicólogos por otra; se propusieron dos prototipos bastante buenos que si salen bien, nos permitirán afrontar el reto!

01/03/2019


Advertisements