ALBOAN

LOIOLA SANTUARIO

Jesusen Lagundiak Euskadin eta Nafarroan duen nazioarteko garapenerako lankidetzako GKE-a gara. Munduan desberdinkeriak sortzen dituzten bidegabekeriak salatuko dituzten herritar globalak prestatzeko lan egiten dugu; hau da, guztion ongia sustatuko eta bai tokian-tokian bai globalki pobrezia sortzen duten egiturak eraldatuko dituzten herritarrak. Horretarako, mundu osoko pertsona eta taldeekin lan egin dugu sare batean.

ERRONKA: Donostiako Udaletxeari formalki teknologia arduratsua kontsumi dezan eskatu (produktu elektronikoak irizpide etikoak kontuan hartuta erostea) horretarako sinadura bilketa kanpaina dinamizatu, gatazkarik gabeko teknologia kanpaina ezagutzera emanez.

LOIOLA SANTUARIO

Somos la ONG de cooperación internacional de los Jesuitas en Euskadi y Navarra. Trabajamos por la construcción de una ciudadanía global que denuncie las injusticias que provocan desigualdad en el mundo, construya una cultura que promueva el bien común y transforme las estructuras generadoras de pobreza a nivel local y global. Para lograrlo, nos unimos en red con personas y grupos de todo el mundo.

RETO: Pedir al Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián un compromiso en la compra de tecnología libre de conflicto (que compren productos electrónicos basándose en criterios éticos), para ello de dinamizará una campaña de recogida de firmas y se dará a conocer la Campaña Tecnología Libre de Conflicto en la Universidad.


ERAGILEA ETXERA DATOR!

Kaixo lagunok!

Seigarren saio honetan, berriz ere gure eragile sozialarekin elkartu gara, gure bigarren prototipoa aurkezteko eta feedback-a jasotzeko helburuarekin.

Modu horretan, aurreko saioan azaldutako dena gehiago garatu dugu, eta falta ziren azken detaileak zehaztu ditugu; batez ere zerbitzu egunean beharko dugun material guztia.

Horrez gain, hurrengo asteetan, hainbat asalto egingo ditugu gure klaseetan, proiektu honen berri emateko, eta stand-a noiz eta non jarriko dugun jakinarazteko.

Bukatzeko, datorren astean, berriz ere Alboan-en etxera joango gara, material guztia ikusi eta aukeratzera. Horregatik, zazpigarren saioa ahalik eta erosoen erabili ahal izateko, bilera gela bat utziko digute, guk lan egin ahal izateko.

Jarraituko dugu gure proiektuaren berri ematen!!

Datorren astera arte!

¡EL AGENTE SOCIAL VIENE A CASA!

Hola amigxs!

En esta sexta sesión del proyecto, nos hemos juntado por segunda vez con nuestra agente social, para presentarle nuestro segundo prototipo y para recoger el feedback de este.

De ese modo, hemos desarrollado con más precisión todo lo explicado en la sesión anterior, y hemos aclarado los últimos detalles que nos quedaban; sobre todo el material que necesitaremos en el dia de servicio.

Además, en las próximas semanas, realizaremos los asaltos a las clases, para dar a conocer el proyecto que estamos llevando a cabo, y para que la gente sepa cuando y donde realizaremos el stand.

Para terminar, la semana que viene, tendremos de nuevo la opción de visitar la sede de Alboan, para ver y escoger el material que utilizaremos. De ese modo, nuestra séptima sesión la haremos allá, ya que nos dejaran una sala para que podamos trabajar y avanzar con el proyecto.

Seguiremos informando de nuestro proyecto!!

Hasta la semana que viene!!



ZERBITZU EGUNA PRESTATZEN!

Kaixo guztioi!

Bostgarren saio honetan zerbitzu egunaren prestaketari eskaini diogu. Hasteko zerbitzua egiteko eguna zein izan daitekeen pentsatu dugu. Ostean, taldekide guztien artean burutzeko genituen bi lanak egiten hasi gara; stand-a eta erronkaren zabalkuntza. Hasteko stand-a non eta noiz jarri dezakegun pentsatu dugu. Ondoren, behar ditugun materialen zerrenda bat egin dugu (kartelak ,jokoak, piruletak, mugikorrak biltzeko kutxak..). Jarraian, zerbitzu eguna egin baino lehen hau zabaltzeko egin beharreko ekintzak pentsatu ditugu (fakultate desberdineko geletan asaltoak, kartelak jarri…) Azkenik, gainontzeko proiektuetan lan egiten duten kideekin feedbacka egin dugu. Beraz jada dena martxan dago!

Stand-a jartzen dugun egunean guregana gerturatu nahi baduzue adi egon zaitezte!

Hurrengo astera arte!

¡PREPARANDO EL DÍA DE SERVICIO!

¡Hola amigos/as!

Esta quinta sesión la hemos dedicado a concretar las ideas que teníamos sobre el servicio que vamos a realizar. Al principio, hemos pensado qué día podríamos llevar este proyecto a cabo. Después, entre todo los miembros del grupo hemos pensado en lo que podríamos hacer en los dos trabajos que nos corresponden; el stand y las estrategias para dar a conocerlo. También, hemos decidido todo el material que necesitaremos ese día (juegos, posters, cajas para recoger los móviles…). Para finalizar hemos realizado el feedback con el resto de los grupos. ¡Por lo tanto ya está todo en marcha!

¡Si queréis acercaros a nuestro stand estad atentos/as a nuestras noticias! ¡Hasta la próxima semana!


ERAGINERAREN ETXERA GOAZ!

Kaixo guztioi!

Hasiera eman diogu laugarren asteko moduluari eta honekin era arriskutsuan bileren erdiraino iristen ari gara.


Aste honetan, Alboan egoitzara urbildu gara, Donostiako bihotzean kokatuta. Han erakundeko arduradunekin elkartu ginen, azken aste hauetan landu ditugun ereduak azaltzeko. Proiektuen aurkezpenaren ostean, behar genituen aholkuak jaso genituen, eta horrek erronkari buruz berriro hausnartzea eta beste bide batez jarraitzea eragin zuen.

Era berean, gure ustekaberako, Alboanek guk ere firma bilketan modu aktibo eta zuzenean parte hartzea espero duela jakin genuen, hortaz gogor lan egitea tokatzen da.


Azkenik, erakundearen kanpo elkartu ginen, ikuspuntu  berriari buruz eta nola aurre egin proposamen berriei eztabaidatzeko. Ahalik eta hoberena egiten saiatuko gara.

Hurrengo astera arte!

¡VAMOS A CASA DEL AGENTE SOCIAL!

¡Hola de nuevo a todos/as!

Ya hemos dado comienzo a la cuarta sesión del módulo y con ello nos acercamos peligrosamente a la mitad de las sesiones.

Esta semana nos hemos acercado a la sede oficial de Alboan localizada en mismísimo corazón de Donosti. Allí nos reunimos con las responsables de la organización para exponerles y explicarles los prototipos  en los que hemos estado trabajando estas últimas semanas. Tras la presentación de los proyectos, obtuvimos el feedback necesario, que nos permitió replantear y redireccionar el reto propuesto.

Al mismo tiempo y para nuestra sorpresa, descubrimos que Alboan espera que nosotros también participemos de forma activa y directa en la recogida de firmas. Así que…¡toca trabajar duro!

Por último, nos reunimos de nuevo fuera de la sede para debatir sobre el nuevo enfoque y las nuevas propuestas con las que afrontar este nuevo desafío. Intentaremos hacerlo lo mejor posible.

¡Hasta la próxima semana!


HIRUGARREN SAIOA: FEEDBACK-A

Kaixo denoi!

Jadanik 3. saioari heldu diogu. Aste honetan saioari irekiera emateko, dinamika txiki bat egin dugu, non talde kohesioa lortzeko hainbat jolasekin hasi garen, oso dibertigarria izan da!

Bestetik, aurreko astean pentsatuta genituen prototipoak garatzen eta gainontzeko kideei aurkezten jardun gara honetan. Hasieran, talde txikitan ereduak aurkeztu eta aukeratzen aritu gara, behin  hauek definituta, gainontzeko taldeei aurkezteko kartulina batzutan azaldu ditugu.

Beraz, gure ideiak garatu ondoren, elkarrengandik banandu eta gela ezberdinetara joan gara gure  proiektuak azaltzeko asmoz. Alegia, gaurko eginbeharra gure ideiak beste taldeetako kideekin partekatzea izan da,  haiek gure prototipoekiko ekarpen berriak egiteko eta ondoren, guk ere gainerako proiektuekiko ideia ezberdinak proposatzeko. Horrela, beste taldeen garapena ikusteko aukera izan dugu, eta bertan bakoitzak entzun eta jasotako ideia berri horiek elkarbanatu ditugu gainontzeko taldekideekin beste begirada bat emanez proiektuei.

Oso baliagarria izan da eta zorionez badakigu zein ideia aurkeztuko ditugun ALBOAN-eko kideei datorren astean!

Hurrengo astera arte!

TERCERA SESIÓN: FEEDBACK

¡Hola a todxs!

¡Ya hemos comenzado la tercera sesión! Para dar la apertura a esta semana, hemos realizado una dinámica para conseguir una cohesión de grupo  y para ello hemos estado haciendo algunos juegos muy divertidos.

Más tarde hemos entrado en clase y ya nos hemos puesto a trabajar en el proyecto. Esta vez, hemos compartido los proyectos en los que comenzamos a pensar la semana pasada para desarrollar las ideas y crear ya unos prototipos. La dinámica de hoy consistía en compartir con los demás grupos de IKD nuestros modelos.

Para ello, al desarrollar nuestras ideas, las hemos escrito en una pancarta y nos hemos separado para juntarnos con el resto de los grupos. Ahí cada uno del grupo hemos presentado nuestro ejemplo y al finalizar nos han compartido sus opiniones y nuevas ideas. También nosotros hemos intentado aportar nuevas ideas a sus proyectos.

Al finalizar, hemos tenido en cuenta todas las ideas que nos han dado y juntándonos de nuevo los del grupo, hemos desarrollado los prototipos.  ¡Ha sido muy interesante conocer distintas opiniones y podemos decir que ya tenemos prototipo para presentarles a los de ALBOAN!

¡Hasta la próxima semana!



ERRONKA EGITEKO ELKARTU GARA!

Kaixo lagunok!!

Dagoeneko hasi gara moduluarekin lanean!! Moduluaren lehen saioan taldeka banatzeaz aparte,  elkar ezagutzeko jokoak, taldekideon artean rolen banaketa eta taldeko arauak ezartzeari ekin diogu. Baita ere proiektu honen ebaluazioa gutxi gorabeherakoa nolako izango den azaltzeko aukera izan dugu.

Irekiera saioan banatutako etxeko lanen azalpena egin eta gero, erronkari aurre egiten hasi gara, ALBOANek proposaturiko erronkari aurre eginez, lehenengo prototipoak diseinatuz. Azkenik bi prototipoak zeintzuk izango diren adosteko, hasiera batean “brainstorming” bat egin dugu ideia ezberdinak biltzeko helburuarekin. Hauek taldeka garatu eta eztabaidatu ditugu bi aukera “nagusi” lortu ahal izateko.

Gure proiektuaren inguruan gehiago jakin nahi izanez gero…

Datorren astean IKD GAZtEko blogean irakurtzeko aukera izango duzue!!!

Hurrengo astera arte!!


¡NOS JUNTAMOS PARA AFRONTAR EL RETO!

¡Hola amigos/as!

¡Ya hemos empezado a trabajar con el módulo! Además de conocer el grupo en la primera sesión del módulo, hemos comenzado a compartir juegos, roles de grupo y reglas de grupo.

En la primera sesión del módulo, hemos realizado dinámicas para conocernos y así reducir la tensión y vergüenza inicial. Además de  conocernos, hemos definido los roles y normas del grupo para llevar acabo el reto de una manera fácil y agradable. También hemos tenido la oportunidad de  mostrar cómo será más o menos la evaluación del proyecto.

Después de una explicación de las tareas asignadas en la sesión de apertura, hemos empezado a enfrentar el reto, haciendo frente al reto asignado por ALBOAN diseñando los primeros prototipos. Finalmente para acordar cuáles serán los dos prototipos de primeras hemos hecho un “brainstorming” con el objetivo de recoger diferentes ideas.

Si queréis saber más sobre nuestro proyecto…

¡La próxima semana tendrás la oportunidad de leerlo en  el blog IKD GAZtE!

¡Hasta la próxima semana!

Advertisements