ATARI

atari

ATARI, arkitektura publiko guztietara helaraztea helburutzat duen elkartea da, euskal arkitektura Euskaditik kanpo sustatzea lantzen duelarik.

ERRONKA: Urban Sketchers komunitate bat sortu eta dinamizatzea. Komunitatea sortzeko egokiak diren aukera eta hausnarketa guneak eskaintzea izango da erronkaren helburu printzipala.


ATARI tiene como fin acercar la arquitectura a todos los públicos, así como promocionar la arquitectura vasca.

RETO: Crear y dinamizar una comunidad de Urban Sketchers. El objetivo principal es que, al final de este proceso, se presenten a Atari opciones y reflexiones que faciliten la creación de esta comunidad.

9. Eguna 2017.05.02

9. Saiora iritsi gara eta Carlos Santamaria eraikinean bildu gara IKD kide guztiak, erronka bakoitzaren eragileak eta gobernuko organoak. Azken eguneko saio honetan, gure proiektuek izan dituzten emaitzak aurkeztea izan da helburu nagusia.
Hasiera emateko, IKD-ko talde motorrak, Gobernuko Organoak aurkeztu zituzten, hauei hitz egiteko espazioa emanez. Mirari Ayerbe Díaz  (Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuko Zuzendaria), Joseba Amondarain Senperena  (Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekaren Zerbitzu Burua) eta Txelo Ruiz Vázquez (Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordea) izan ziren gonbidatuak.
Hauek hitz egin ostean, talde motorreko bi kidek erronkaren funtzionamendua azaldu zuten saio horretaraino egin izan ziren pausoak gainetik azalduz, talde horrek hartu behar izan zituen formakuntzak azalduz eta #etagerozer ekimena azalduz.
Behin azalpenak bukatuta, gure aurkezpenekin aurrera egin genuen parte hartzaile bezela, 10 taldeok egin genuenaren prozesua, emaitzak eta esperientziak azalduz. Gure taldearen kasuan, bideo bat jarri genuen Zerbitzu egunean ateratako argazkiekin eginda, gure kideek azalpena ematen zuten bitartean. Eta emaitzetaz gain, Atarik, gure eragileek, beste bideo bat egin zuten ekimena azaltzen dugularik:
https://www.youtube.com/watch?v=vCZvapLe3Iw (Youtube)
Beste talde batzuek powerpoint bidezko aurkezpenak egitea erabaki zuten eta beste batzuk ipuin baten bidez azaldu ziguten egin zutena eta baita bideoak erabiliz ere.
Aurkezpenen bitartean, dinamika bat egin genuen “Su artifizialak” deitzen zena, saioa oso pisutsua izan ez zedin. Dinamika honetan talde bik, beraien sormena eta erabakitzeko gaitasuna eta taldean lan egiteko gaitasuna erabiliz, su artifizial mota ezberdinak interpretatu behar zituzten. Eta saioari bukaera emateko, taldeko argazki bat atera genuen eta katering bat antolatu zuten eragileekin egoteko edo beste talde batzuekin biltzeko aukera emanez modu informalago batean.

IMG_4493

9ª SESIÓN 02.05.2017
Hemos llegado a la 9ª sesión y nos hemos reunido todos los compañeros de IKD, los agentes sociales y los organos del gobierno en el edificio Carlos Santamaria. La sesión de este último día tiene como objetivo principal exponer los resultados obtenidos de cada proyecto.
Para darle comienzo, los del grupo motor de IKD, dieron paso a los Organos del Gobierno dandoles un espacio para hablar sobre IKD GazTe. Mirari Ayerbe Díaz (Directora del Servicio de Asesoramiento Educativo), Joseba Amondarain Senperena (Jefe del Servicio de Promoción Económica, Medio Rural y Equilibrio Territorial de la Diputación Foral de Gipuzkoa) y Txelo Ruiz Vázquez (Vicerrectora de Estudiantes y Empleabilidad) fueron los invitados y las invitadas.
Una vez terminaron de hablar, dos componentes del grupo motor explicaron el funcionamiento de todo el grupo IKD e incluso del mismo modulo desde la primera sesión hasta el momento, explicando tambien las formaciónes que han tenido que recibir como coordinadores de los grupos y explicando la iniciativa #etagerozer.
Una vez terminadas las explicaciones proseguimos con nuestras presentaciones como participantes, explicando el proceso, los resultados y las experiencias de cada grupo de los 10 que somos. En el caso de nuestro grupo, decidimos hacer un video, en el cual aparecian fotos sacadas el Día de Servicio, mientras dos de nuestros integrantes exponian en proyecto. A parte de los resultados finales, Atari, nuestro agente social, se encargo de hacer otro video en el que exponemos la iniciativa que trabajamos:
https://www.youtube.com/watch?v=vCZvapLe3Iw (Youtube)
Otros gurpos decidieron hacer las presentaciones mediante power points, mientras que otros lo hicieron mediante un cuento o al igual que nosotros mediante un video.
Para hacer que la sesión no fuese tan pesada, entre las presentaciones se llevó a cabo una dinámica llamada “Los fuegos artificiales”. En esta dinámica, dos grupos tenien que interpretar tipos de fuegos artificiales diferentes, utilizando su creatividad, la habilidad de trabajar en grupo e incluso la capacidad de decisión. Y por ultimo, para darle fin a esta sesión nos sacamos una foto de grupo y se organizó un catering que daba la oportunidad de estar con los agentes sociales o con gente de otros grupos de manera mas informal.

Día 8 (28/04/2017)

Gaur enpleguari buruzko hitzaldia dago, ekitaldia Arkitekturako fakultateko marrazketa ikasgelan 16:00tan hasiko da.

Etorriko dira: ENTREPRENARI, FOMENTO DE SAN SEBASTIAN, EURES eta ENPLEGU GUNEAK. Stands forman antolatuko da, non gu taldetan antolatuta postu batetik bestera txandakatuko gara; megafonoa jozen duen bakoitzean postuz aldazen gara. Bere aurkezpenetan mundu laboralerako sarrera ezagutzera eman zigun, laguntzekin kontaktuan egotera eta ikasten jarraitu nahi badugu informazio nahikoa daukagu erabakitzen laguntzeko. Orientazio hitzaldia beraiek gurekin argazki bat izanda bukatzen da.

Hitzaldia eta gero, ikasgelara bueltatu ginen, ebaluazio inkesta batzuk egin genituen, non, gurea eta ikaskideen iritzia dagoen, Joel dinamizatzailea ere ebaluatu genuen. Nahiz eta puntuazio inkesta bat den, pasa ditugun egun guztiak, nola gainditu ditugun eta nola aurre egin diegun gogoratzeko momentu bat izan da.

Azkenik, datorren urterako moduluari buruzko iritziak eman genituen, 3 kolore ezberdineko post-it batzuetan idatzi genituen ondo pentsatzen ditugun alderdiak mantentzeko, txarrak izan direnak aldatzeko eta berriak hobetzeko.

Hau, azken aurreko astea da, baina lanean jarraitzen dugu.

34122986226_fc2637bb4e_k.jpg

Hoy es el día de charla de empleo, comenzamos la sesión a las 16:00 en el aula de dibujo de la facultad de Arquitectura.

Vendrán ENTREPRENARI, FOMENTO DE SAN SEBASTIÁN, EURES y ENPLEGU GUNEAK.  Se organizan en forma en stands donde nosotros organizados en grupos, vamos turnando a cada puesto, cada vez que suena el megáfono cambiamos de puesto. En sus presentaciones nos dio a conocer el acceso al mundo laboral contamos con ayudas y si queremos continuar estudiando tenemos suficiente información que nos ayuda a decidir.  La charla de orientación termina para cada puesto en una foto de ellos con nosotros.

Después de la charla, volvimos al aulario, hicimos unas encuestas de evaluación, en la que incluye el propio y los de compañeros, también evaluamos al dinamizador Joel. Aunque es una encuesta de puntuación, ha sido un momento de recordar todos esos días que han pasado y de cómo hemos superado y como hemos respondido cada uno.

Finalmente expusimos nuestras opiniones para la mejora del módulo para el año que viene, los escribimos en el post-it de 3 colores distintos para clasificar lo que consideramos aspectos buenos para mantener, malos para cambiar y nuevos para mejorar.

Esta es la penúltima semana, pero seguimos trabajando.

Día 7 (11/04/2017)

7. SAIOA

Heldu da zerbitzu eguna! 15:15-etan hasi gara material guztia antolatzen eta guztia banatua dagoenean talde bakoitza zuzenduko duen punturantz abiatuko da. 16:15-etarako puntu guztiak prest daude; poltsak lotuta, marrazkiak zintzilik eta puntu guztiak behar bezala nabarmenduak.

16:15 eta 19:30-ak artean talde bakoitza puntuz- puntu mugituko da etengabe hauek aztertu eta modu ezberdinetan dinamizatuz. Bitartean Joel mugimenduan egongo da talde bakoitza bisitatu eta jokoaren garapena ikuskatzeko. Modu berean, Atariko lagunak, kamara duen kide batekin, puntu ezberdinetara hurbilduko dira gertatzen ari dena filmatzeko.

Atarik eskatuta, 19:30-ak aldera Bulevardean batuko gara guztiok azken bideo batzuk grabatzeko asmotan eta zerbitzu egunari amaiera emateko helburuarekin. Azken bideo hauetan IKD ekimenaren, Atariren erronkaren eta egunean bertan garatutako proiektuaren inguruko azalpenak emango dira. Behin hau eginda eta bakoitzak bere bidea hartu aurretik taldekide guztien eta Atarikoen artean egunaren gorabeherak komentatuko dira, izan diren arazo eta bitxikeria ezberdinak aipatuz. Honekin batera zerbitzu egunaren ebaluazio orokor bat egingo da.

Puntu bakoitza modu ezberdinean garatu bada ere, arrakasta gehiago edo gutxiagorekin, egun interesgarri eta positiboa izan dela ondorioztatu dugu. Honakoak dira positibotzat eta kontutan hartzeko bezala azpimarratu diren puntuak:

-Jokoan parte hartu duten gehienak haurrak edo gazteak izan dira

-Puntuak izugarri nabarmendu badira ere jende heldua ez da gerturatzen

-Koadernoa erabiltzen zen bitartean jokoa erakargarriagoa egiten zen baina koaderno bakarra zegoenez gainontzeko jendeak ezin zuen marraztu

-Proiektua ezagutzera ematen bada jende helduarengan interesa pizten da eta marrazteko prestutasun gehiago azaltzen dute

-Ez da arriskurik ikusi poltsaren edo materialaren zati baten lapurretari dagokionez

Hau guztia aztertuta, hasierako ideia Atarik material guztia jaso eta gerora nahi bezala kudeatzea bazen ere, koadernoetako bat (Bulevard) bertan uztea erabaki da, zaintzarik gabe zer gertatuko den aztertzeko helburuarekin.

Azken erabaki honekin poztasunez amaitzen dugu eguna, izan ere, sortu nahi genuen jokoak aurrera jarraitzen duen Donostiarren eskutan. ASTE HONETAN IKUSIKO DUGU ZEIN IZAN DEN KOADERNOAREN PATUA ETA LANEAN JARRAITUKO DUGU JOKOA MANTETZEKO AUKERAK EBALUATZEN!

WhatsApp Image 2017-04-13 at 13.44.20

7. SESION

¡Ha llegado el día de servicio! Empezamos a las 15:15 a organizar el material y cuando está todo repartido cada grupo se dirige hacia uno de los dos puntos que controlará. Para las 16:15 todos los puntos están ya montados con los sobres atados, los dibujos colgados y el punto señalizado como cada grupo decide.

Entre las 16:15 y las 19:30 cada grupo se mueve de un punto a otro cada X tiempo analizándolos y tratando de dinamizarlos de diferentes formas. Mientras tanto Joel se va moviendo para visitar a cada grupo y supervisar cómo va el juego. De la misma forma, los compañeros de Atari junto con un cámara irán a los distintos puntos para grabar lo que va sucediendo.

Por petición de Atari nos reunimos todos a las 19:30 en el Bulevard para grabar unas últimas tomas y dar por finalizado el día de servicio. Estas últimas tomas que se graban tratan de explicar tanto la iniciativa IKD como el reto propuesto por Atari y el proyecto desarrollado ese mismo día. Una vez completado todo eso y antes de marcharnos se comenta entre los participantes y los de Atari como ha ido el día, los problemas y curiosidades que ha habido y se evalúa entre todos el día de servicio.

A pesar de que cada punto haya trascurrido con más o menos éxito todos concluimos que ha sido un día interesante y positivo. Los puntos que se subrayan tanto positivos como los que tener en cuenta para otro posible día de los cuadernos son los siguientes:

-La mayoría de los participantes en el juego son menores

-Por muy llamativos que sean los puntos la gente adulta no se acerca

-En el caso de que se estuviera utilizando el cuaderno el juego se hacía más visible pero la gente no podía dibujar ya que solo se disponía de un cuaderno

-Si se da a conocer el proyecto la gente adulta se interesa y está más dispuesta a dibujar

-No se ve mucho peligro en cuanto al robo del sobre o algún componente del mismo

Viendo todo esto, aunque la idea inicial fuese que Atari recogiera los cuadernos y el resto del material para posteriormente gestionarlos como considerasen, al final se decide dejar uno de los cuadernos (El Bulevard) para ver lo que sucede sin que este vigilado.

Con esta última decisión los participantes nos retiramos satisfechos ya que nuestro propósito, el juego, sigue en marcha en manos de los Donostiarras. ¡ESTA SEMANA VEREMOS CUAL HA SIDO EL DESTINO DEL CUADERNO Y SEGUIREMOS TRABAJANDO PARA EVALUAR LA POSIBILIDAD DE MANTENER EL JUEGO!

Día 6 (04/04/2017)

6. SAIOA
Saio guzti hau zerbitzu egunaren prestaketari eskaini diogu.
Hasiera batean datorren asteartean beharko diren materialak zerrendatu, hauen aurrekontua atera eta non erosi erabaki dugu. Koadernoen itxura guztiz zehaztuta utzi dugu eta baita koadernoa barne edukiko duen karpeta nola kokatuko dugun erabakitako puntuetan.
Ondoren zerbitzu eguna aurretik egin beharreko lanak zerrendatu eta definitu ditugu. Egunaren berri emateko kartelak egitea pentsatu da koaderno baten irudiarekin, ondoren hau Sare Sozialetan zabaltzeko datorren asteburuan. Donostiako mapa bat ere inprimatuko dela ere erabaki da, bertan Koadernoak kokatuko diren sei puntuak kokatuko direlarik.
Azkenik Zerbitzu egunerako gure lanak definitu eta aurretik erabakitako lan guztiak banatu ditugu. GUZTIA PREST DUGU ZERBITZU EGUNERAKO!

IMG-20170410-WA0018

Sesión 6

Toda esta sesión ha sido dedicada a preparar el día de servicio.
Al principio, se ha decidido todo el material que necesitaremos el martes que viene, el coste de estos y donde comprarlos. También hemos definido la imagen que tendrá el cuaderno y como colocaremos la carpeta, que llevará en si el cuaderno, en los puntos de la calle que hemos decidido.
Después, hemos enumerado todos los trabajos que tendremos que hacer antes del día de servicio. Para dar a conocer este día, se harán carteles con una imagen de un cuaderno y durante el fin de semana se difundirá por Redes Sociales. También haremos un mapa en el cual aparecerán marcados todos los puntos donde estará colocado el Cuaderno.
Para terminar, definimos los cuales serán nuestros trabajos en el día de servicio y hemos repartido todo el trabajo decidido anteriormente. ¡ TENEMOS TODO LISTO PARA EL DÍA DE SERVICIO!

Día 5 (28/03/2017)

5. SAIOA

Saioa arratsaldeko 16:00retan hasi dugu. Gaurko Atariko ordezkariarekin hitzordua genuen eta beraz, proposamenaren azalpena prestatu dugu bera iritsi aurretik. Berakin elkartu garenean gure proposamena azaldu diogu aurrekoan adostutakoaren arabera hartutako erabakiak azalduz. Nahiko baikor agertu da, eta beraz, proposamenaren eta egingo dugunaren zehaztasun batzuetara iritsi gara bere laguntzarekin.
Gure proposamena, plastiko batzuen barnean kuaderno bat, arkatza, Atariren eta Zirriborroren informazioa eta puntu ezberdinak ageri diren Donostiako planoa, Donostiako hiriko puntu ezberdinetan kokatzea da. Puntu horiek, Tabakalera, Buen Pastor, Udaletxea, San Telmo Museoa, Kursaal-a eta Katalunia Plaza izango dira, kanpoan kokatuko ditugu, baina egun hori pasata posible izango litzateke gune estali batean ere kokatzea. Puntu horien seinaleztapena lurrean kokatuko dugu jendea erakartzeko.
Gure aldetik, egun horretan puntu horietatik gertu ibiliko gara, kuaderno horien erabilpena aztertzeko eta beharrezkoa izango balitz bertan parte hartzeko, ESPERO DUGU JENDEA ANIMATZEA ETA MARRAZKETAREN INGURUKO NAHI GABEKO KOMUNITATE BAT SORTZEA.
Zerbitzu egunerarte lanean jarraituko dugu, difusioa eta materiala prestatzen.

5. SESIÓN

Hemos comenzado la sesión a las 16:00, para hoy teníamos previsto reunirnos con el presidente de Atari, y por eso hemos decidido quedar antes para poder preparar la explicación de la propuesta, para poder hacerlo de una forma clara. Cuando nos hemos reunido con él, le hemos explicado nuestra propuesta según lo acordado la otra vez con las decisiones que hemos tomado. Se muestra interesado con lo que le proponemos, entonces hemos llegado a unos acuerdos sobre diferentes temas de la propuesta gracias a su ayuda y colaboración.
Nuestra propuesta consiste en colocar en diferentes puntos de la ciudad de San Sebastian un plástico que contendrá un cuaderno, un lápiz, información de Atari y Zirriborro y un mapa de San Sebastian indicando los diferentes puntos que proponemos. Esos puntos serán, Tabakalera, Buen Pastor, el Ayuntamiento, el Museo San Telmo, el Kursaal y la plaza Catalunya, estos puntos serán exteriores pero después de ese día podrán colocarse en puntos cubiertos. La señalización de estos puntos se hará mediante cinta aislante en el suelo para atraer a la gente.
Por nuestra parte, ese día estaremos cerca de esos puntos rotándonos, para ver como transcurre la tarde, y si fuera necesario participar. ESPERAMOS QUE LA GENTE SE ANIME Y SE CREE UNA COMUNIDAD ENTORNO AL DIBUJO SIN DARSE CUENTA.
Hasta el día de servicio seguiremos trabajando en los detalles que quedan como el material y la difusión.

Día 4 (21/03/2017)

  1. SAIOA (Martxoak 21)

Saioa gure gelan elkartuz hasi da, hemen bi taldeetan banatu gara eta beste taldeei azalduko diegun gaiak prestatu ditugu.  Gaztelaniazko talde bat eta euskarako beste batean antolatu gara eta bakoitzak azalduko zuenari buruz hitz egin dugu.

Behin beste taldeekin, bakoitzak bere proiektua azaldu du eta, ondoren, talde guztien artean gai bakoitzari buruz eztabaidatu dugu. Eztabaida hurrengo erara antolatu da; lehendik eta behin talde bakoitzak bere ideia laburki azaldu du, jarraian, gainerako taldeek zalantzak galdetu dituzte eta laguntzeko helburuarekin puntu ahulak azaldu dituzte, azkenik, brainstorming bat planteatzen da proposamen bakoitza hobetzeko ideiekin.

Beste elkarteekin egindako bilera amaitzean, beste klaseetan elkartutako taldeei itxarotearren atsedenaldia egin da. Behin gure klasean elkarturik, beste taldekideek planteatutako ideiak gure artean azaldu ditugu.

Azkenik, gure proiektua nolakoa izango den erabaki dugu, Zerbitzu Eguna nola antolatuko den gehiago zehaztuz eta hurrengo astean gure elkarteari aurkeztu behar dugun lana banatuz.

  1. SESIÓN (21 de Marzo)

La sesión ha comenzado juntándonos en nuestra clase y organizándonos por grupos para repartirnos posteriormente con las otras asociaciones. Nos hemos dividido en un grupo de castellano y otro de euskera y hemos aclarado cómo expondríamos nuestras propuestas.

Una vez con el resto de grupos todos hemos presentado nuestro proyecto y hemos hecho un debate con todos y cada uno de ellos organizándonos de la siguiente manera. En primer lugar, cada grupo expone su propuesta brevemente, seguidamente el resto de grupos pregunta dudas o plantea los puntos débiles que podrían detectarse en cada idea y, por último, se plantea hacer un brainstorming lanzando ideas que podrían ayudar a mejorar y difundir más claramente cada proyecto.

Tras la reunión con las otras asociaciones se ha hecho un pequeño descanso para que todos los grupos repartidos en diferentes aulas acabaran y, una vez reunidos en nuestra clase, hemos comentado cada una de las ideas que el resto de los grupos nos ha propuesto para nuestro proyecto.

Finalmente, hemos concluido como será nuestro proyecto definiendo más concretamente como organizaremos nuestro Día de Servicio y repartiéndonos el trabajo que presentaremos la siguiente semana al presidente de nuestra asociación, Javier.

ONDO EGONGO AL DA GURE PROPOSAMENA? ILUSIOZ JARRAITZEN DUGU GURE PROIEKTUAN LAN EGITEN, HAU BURUTUTA IKUSTEKO ASMOZ. HURRENGO ASTEAN KONTATUKO DIZUEGU  // ¿ESTARÁ BIEN NUESTRA PROPUESTA? SEGUIMOS TRABAJANDO CON ILUSIÓN PARA VER NUESTRO PROYECTO REALIZADO. OS SEGUIMOS CONTANDO LA SEMANA QUE VIENE.

Día 3 (14/03/2017)

  1. SAIOA (Martxoak 14)

Saioa hasi aurretik eta erronkaren arduraduna iritsi baino lehen elkartzea erabaki dugu, bere eskaerari erantzun bat emateko asmoz gure lehenengo proposamenak aurkeztu behar dizkiogulako. Aurkezpen hau egiteko taldean lana kudeatu dugu nork esango duen zer erabakiz, garrantzitsua iruditzen zaigulako lehenengo inpresio on bat eta erantzun planifikatu bat ematea erronkari.

Behin lana banatuta Javier iritsi da eta aurkezpenarekin aurrera egin dugu. Lehenengo proposamena, “promozioa”, hirian zehar kuaderno batzuk banatuta uztea da, zenbait leku estrategikotan “marrazteko txokoak” izendatuak. Kuaderno hauek plastikozko sobreetan sartuta egongo dira gauza hauekin batera: Arkatza, ezabagoma, hiriko mapa puntu estrategikoak markatuta, entitatearen inguruko publizitatea eta hurrengo ekitaldien inguruko informazioa.

Bigarren proposamena “difusioa”-n oinarritzen da. Honetarako posta bidezko difusioa edo ekitaldi handi bat egitea izan dira gure proposamenak. Ekitalde honek, helburutzat, jendea erakartzea duelarik Atari ezagutu dezaten.

Behin proposamenak Javierri aurkeztuta bere iritzia konpartitu du gurekin mahai inguru batean eta proposamen bien nahasketa bat egitea proposatu digu. Beraz horretan lanean aritu beharko gara datorren astean.

  1. SESIÓN (14 de Marzo)

Antes de empezar la sesión hemos decidido quedar antes de que llegue el responsable del reto que nos ha tocado, ya que tenemos que presentarle cual es nuestra primera propuesta para dar respuesta a su petición. Para hacer esta presentación hemos visto necesario organizar como grupo como va a ser la presentación y quien va a decir que, ya que es importante dar una buena primera impresión y una respuesta bien planeada al reto.

Una vez dividido el trabajo ha llegado Javier y le hemos presentado nuestras dos propuestas. La primera es la “Promoción” que consiste en dejar cuadernos repartidos por la ciudad en ciertos puntos estrategicos llamados “puntos de dibujo”. Estos cuadernos estaran metidos en un sobre de plástico que contendra los siguientes componentes: Lapiz, borragoma, mapa de la ciudad con los puntos estrategicos marcados, publicidad sobre la entidad y sobre sus proximos eventos.

La segunda propuesta se trata de la “Difusión”. Para ello las estrategias como el buzoneo o la organización de un evento masivo han sido nuestras propuestas. El objetivo de este evento masivo es atraer a la gente a que conozca Atari.

Una vez presentadas estas propuestas Javier ha hablado de lo que le han parecido mediante una mesa redonda y nos ha propuesto hacer una mezcla de las dos propuestas, por lo que seguiremos trabajando en ello la semana que viene.

BEHIN JAKINDA GURE ERRONKAK ZE FORMA HARTU BEHAR DUEN LAN EGITEN JARRAITUKO DUGU. ZE ERABAKI HARTUKO DITU TALDEAK? IDEIA BERRIRIK AGERTUKO AL DIRA? // UNA VEZ QUE HEMOS DECIDIDO HACIA DONDE VA NUESTRO TRABAJO, SEGUIREMOS TRABAJANDO EN ELLO PARA DARLE FORMA. ¿QUÉ DECISIONES TOMARÁ EL EQUIPO? ¿APARECERÁN NUEVAS PROPUESTAS?

Día 2 (07/03/2017)

7 ASTEARTEA

Saio honetan, Zirriborro proiektuan aurrera eramaten den sketching mugimenduarekin lotuta 2 esku-hartze proposatu ditugu aurrera eramateko asmoz. Sketching-a 2007an sarearen bidez, Estatu Batuetan sortzen den mugimendu bat da. Honen helburua hiriko puntu ezberdinak marrazteko, pertsona talde bat elkartzea da. Marrazki hauek in situ doitu behar dira, hau da, momentuan ikusten dauden eszena marraztu behar dute, ez zerbait asmatua. Hau egin ostean, egindako lanen difusioa egiten da sarearen bitartez jendearekin konpartituz eta artea beraiengana hurbilduz. Gure intentzioa honen inguruko komunitate bat sortzea da, mugimendu hau zabal dadin eta horretarako proposamen batzuk lantzea da gure helburu nagusia.

Proiektu hau Donostian zabaltzeko egindako lehenengo proposamena, hiriko puntu ezberdinetan poltsa bat jartzea izango litzateke. Poltsa honek arkatz bat, kuaderno bat, mapa bat (sketching-a egiteko dauden puntu desberdinak adieraziz) eta instrukzio batzuk izango ditu bere barnean, zona horretatik mugitzen den jendeari marrazketa hurbiltzeko asmoz. Puntu estrategiko batzuetan jarriko dira eta horiek lehen aipatutako mapan agertu beharko dira adierazita. Plastikozko sobre horretan edo poltsa horretan publizitatea sartzeko aukera dago difusiorako laguntza eman izan diguten elkarteak bisibilizatzeko aukera emanez. Horretaz gain, lema bat jartzea dugu proposamen moduan “zer da Donostia zuretzat?” edo antzekoak, jendearen atentzioa bereganatzeko, publizitateko kartel batekin batera, proiektua zertan datzan eta zer den transmititu nahi den adierazten duelarik.

Proiektuan parte-hartzen dugunok hiriko puntu ezberdinetan kokatzea izango litzateke ideia, hortik pasatzen den jendeari parte-hartzera gonbidatuz eta dinamizatuz.

Izan dugun beste proposamena, mezu bidezko kanpaina bat egitea izango litzateke, Zirriborro ahalik eta publiko gehienari hurbiltzeko asmoz. Hau, zenbait puntu estrategikotan zabaldu daiteke, hala nola, arte ederretako eskolak, unibertsitateko fakultadeetan, eta abar. Helburu nagusia proiektu bat aurkeztea eta zabaltzea da ahalik eta jende gehienarekin konpartitzeko.

MARTES 7

En esta sesión se ha decidido llevar a cabo 2 intervenciones, entorno al proyecto de Zirriborro estrechamente relacionado con el sketching. Un movimiento que surge en 2007 en Estados unidos a través de la red. El propósito es realizar quedadas con personas para dibujar en diferentes puntos de la ciudad para dibujar aquello que se observa in situ. Posteriormente se hace difusión de los trabajos realizados para compartir los dibujos y acercar el arte a las personas. Nuestra intención es crear una comunidad alrededor de este movimiento artístico. Para ello ha sido necesario elaborar propuestas para dar a conocer el proyecto.

La propuesta que nosotros realizamos para dar a conocer este proyecto en Donosti es establecer por diferentes  puntos de donosti, una bolsa que contendrá un lápiz, un cuaderno, unas instrucciones, un mapa.. La intención es acercar el dibujo a las personas que paseen por la zona. Se pondrá en puntos estratégicos de la ciudad, en el mapa adjunto se proponen las otras ubicaciones que se pueden encontrar en la ciudad para dibujar. En el sobre de plástico con el material se podrá adjuntar publicidad en el caso de contar con el apoyo de alguna asociación de difusión… Se podrá usar algún lema que capte la atención del viandante como “¿qué es para ti Donosti?” Acompañado de un cartel de publicidad explicando en qué consiste el proyecto y que se quiere transmitir con ello. Deberá ser atractivo y visual.

La idea es que cada uno de los participantes en el proyecto se haga responsable de uno de los puntos de dibujo distribuidos por la ciudad y dinamice la participación de las personas que por ahí pasen.

La otra propuesta consta en elaborar una campaña de “buzoneo” en sitios estratégicos para dar a conocer a cuanto mayor público mejor la propuesta de Zirriborro. Los sitios pueden ser: escuelas de bellas artes, facultades de la universidad etc. El fin es dar a conocer un proyecto  para compartir con los demás!

GURE LEHENENGO PROTOTIPOAK BURUTZEA LORTU DUGU. HURRENGO ASTEAN GURE ERAGILEAREKIN BATUKO GARA BERARI GURE AURRERAPENAK AZALTZEKO. GUSTATUKO AL ZAIO? // HEMOS CONSEGUIDO ACABAR NUESTROS DOS PRIMEROS PROTOTIPOS, LOS CUALES LE PRESENTAREMOS A NUESTRO AGENTE LA SEMANA PRÓXIMA. ¿LE GUSTARAN?

 

Advertisements