Kaixo guztiei!
Beste aste batekin martxan gara IKD GAZtE-n! Gogor lan egiten jardun gara aste honetan zehar laster modulua hasiko baita. Ez da ezer geratzen proiektua hasteko! Hasteko, esan beharra daukagu Bartzelonako kongresuan onartuak izan garela beraz, oso pozik gaude lortutako emaitzarekin. A zer nolako emaitza!
Jada Madrileko beste kongresu baterako ere hasi gara lanean. Oraingoan lidergo eta heziketaren inguruko hobekuntza da gai nagusia. Ikerketa arloan gogotsu gabiltza!
Aste honen hasieran, moduluaren inguruko azkenengo zertzeladak bukatu ditugu, horrela lehenengo saioa guztiz bukatuta geratu da. Talde motorra irrikatan eta gogotsu dago proiektuan parte hartzera animatu zareten guztiak ezagutu ahal izateko.
Beste alde batetik, gure Tintatxoren lehiaketaren irabazleen izenak ditugu! A zer nolako arrakasta gure Tintatxo maiteak! Oso zaila egin zaigu irabazleak hautatzea baina, hortxe ditugu.
Astearen bigarren zatian, asalto gehiago prestatu dira eta irekiera saioko xehetasun guztiak bukatzen aritu gara. Pixkanaka pixkanaka moduluko saio ezberdinak lantzen joan gara guztia prest egon dadin.
Horrelakoa izan da gure astea! Urduritasuna nabarmena da gure artean otsailak 20 bertan baita. Eta zu? Gurekin egongo zara egunean?
Hurrengora arte!! 😉