IKDGAZtE 2019/2020 PROGRAMAKO TALDE TEKNIKOA OSATZEKO BEKA DEIALDIA

CONVOCATORIA DE BECAS PARA CONFORMAR EL EQUIPO TÉCNICO DEL PROGRAMA IKDGAZtE 2019/2020

IKDGAZtEren helburu nagusia UPV/EHUko ikasleriaren ahalduntzea, aktibazioa, inplikazioa eta ekimen sena sustatzea da; hau da, ikasleria bere ikaskuntza prozesuaren protagonista bilakatzea eta inguru hurbilarekin erlazionatzea parte-hartze zuzenaren eta kultura ekintzailearen bidez.  

Beka hauen helburua da talde teknikoa hautatzea, programako gainerako parte-hartzaileen koordinazioaz arduratuko dena.

BALDINTZAK

  • UPV/EHUko Titulazio batean matrikulatuta egotea.
  • Graduko titulazio bateko 120 ECTS gaindituta izatea.
  • EGA izatea edo unibertsitateko ikasketak euskaraz egitea.
  • Astearte eta ostegun arratsaldeak libre izatea.
  • IKDGAZtE Talde Motorrean esperientzia izatea baloratuko da.

GARATU BEHARREKO FUNTZIOAK

Aukeratutako pertsonek talde eragilea gidatuko dute, zentro desberdinetako 10 ikaslez osatuta egongo dena (talde eragile hori osatzeko deialdia irailean argitara-tuko da).

Funtzio nagusiak izango dira:

  • Ikasleekin osatutako mintegiak dinamizatzeko prestakuntza sortu eta diseinatzea.
  • Ikasleak, irakasleak, UPV/EHU era-kundeko arduradunak eta kanpoko eragileak parte hartuko duten bile-ren koordinazioan parte hartzea.
  • Ekimen senaren ikaskuntza modu-luaren bir-diseinuan, dinamiza-zioan eta ebaluazioan parte har-tzea.
  • IKD ereduaren tailerrak eta sentsi-bilizazio kanpainak dinamizatzea.
  • Komunikazio zientifikoak eta pos-terrak sortu eta proiektua hedatze-ko jardueretan parte hartu (nazio-arteko kongresuak, jardunaldiak eta topaketak).
  • Proiektuaren IKTen garapena eta edukien ekoizpena (bloga, sare sozialak).
  • Edukiak eta proiektuko emaitza txostenak egiten parte hartzea.

BEKA MOTA ETA ZENBATEKOA

  • Bekak guztira: hiru (3).
  • Beka bakoitzaren iraupena: 2019-ko irailetik 2020ko maiatzera arte.
  • Astean 16 ordu (12 presentzialak eta 4 ez-presentzialak). Gehienez-ko ordu kopurua guztira: 432 ordu.
  • Egoitza nagusia: Ibaetako Cam-pusa, Pabiloian, Manuel Lardiza-bal, 2 (20018), Donostia.
  • Ikasleak jasoko duen zenbatekoa hilean 390 euro (-%2 PFEZ) izango da. Gizarte Segurantzaren gastua UPV/EHUk hartuko du bere gain.
  • Bekaren onuradunek beste Cam-pus batetara joan beharko balute, bidaia ordainduko litzaieke.
  • Bekaren bat hutsik (esleitu gabe) geratuko balitz, dagozkion orduak eta diru kopurua banatu ahal izango dira beka lortu dutenen artean.

IZEN-EMATEA, HAUTAKETA ETA BEKEN ESLEIPENA

  • Interesa duten pertsonek beren curriculuma bidali behar dute helbide honetara: ikdgazte@ehu.eus eta gaia bezala idatzi: “IKD Kideen Hautaketa / Selección de IKD Kide”.
  • Curriculumak bidaltzeko epea deial-di hau argitaratzen den hurrengo egunean hasi eta 2019ko irailaren 2an amaituko da.
  • 2019ko irailaren 3an argitaratuko da onartutako eta kanporatutako per-tsonen zerrenda, UPV/EHUko Enple-gu atarian.
  • Onartutako pertsonei elkarrizketa egingo zaie 2019ko irailaren 4tik aurrera. Hitzorduak aurrez zehaztu-ko dira. Elkarrizketan funtzioak betetzeko profila balioetsiko da.
  • Hautaketaren emaitza UPV/EHUren enpleguaren atariko webgunean argitaratuko da.

Erabaki honen aurka aukerako berraz-tertzeko errekurtso aurkez daiteke hilabeteko epean, erabakia argitara-tzen den egunetik kontatzen hasita, guztia Administrazio publikoen Admi-nistrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 legeak zehaztu-takoaren babesean.

Bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke bi hilabeteren epean, erabaki hau argitaratzen dene-tik kontatzen hasita. Berraztertze erre-kurtsoa jarriz gero, ezin izango da administrazioarekiko auzi errekurtso-rik jarri berraztertze errekurtsoaren ebazpen espresua eman edo presun-tziozko ezespena gertatu arte.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.