ITXIERA SAIOA

Kaixo denoi!

Aste honetan, jakingo duzuen bezala, IKD GAZtEko moduluari amaiera ematen hasi gara moduluko itxiera saioarekin. Oraindik beste saio bat geratzen bada ere, moduluko partaideek honetan zehar garatutako proiektu, prototipo eta ekintzak IKD GAZtEko gainontzeko partaideei, hots, eragile sozialei, moduluko partaideei, dinamizatzaileei, irakasleei eta bestelako entitateei azaltzeko aukera izan dute.

DSC_0196

Aurtengo itxiera saioaren egitura zertxobait ezberdina egin dugu, izan ere, liburutegiko areto nagusian aurkezpen eta hitzaldiak egin ordez gelategiko Campus kafetegian ibili gara bederatzi eztabaida mahaietan antolaturik. Mahai hauetan proiektu bakoitzeko partaide bat, irakasle bat, eragile sozial bat eta dinamizatzaile bat ibili dira word coffee ekintza aurrera eramaten. Aurretik aipatutako partaideez gain, IKD GAZtEko zuzendaritza eta proiektuaren babesleak diren dekanotzako partaideak ere etorri ziren, arratsaldeari sarrera moduan hitzaldi txiki bat egiteko eta nola ez, word coffee-an parte hartzeko!

Saioaren erdialdean, eragile sozialak, irakasleak eta gainontzeko instituzioak joan egin ziren eta moduluko ikasleak eta dinamizatzaileak geratu ginen. Momentu honetan, Tintatxo (IKD GAZtEko maskota) agertu zen eta moduluko partaideei azaldu zien beren ziurtagiriak irabazteko zenbait froga egin beharko zituztela: gymkana bat antolatu zen ikasleek moduluan zehar garatutako zenbait konpetentzia ezberdin erabiliz (hots, talde lana, sormena, e.a.), lau froga zein dinamika ezberdinei campusean zehar aurre egiteko.

Azkenik, taldekideek frogak gainditu zituztenean, beren ziurtagiriak entregatu zitzaizkien eta saioari amaiera eman genion.

Datorren astean moduluko azken saioa izango dugu, moduluaren ebaluazioa, eta honekin batera moduluari amaiera emango zaio. Eskerrik asko itxiera saiora etorri zineten partaide guztiei! Ostegunean, Donostian geratu ginen talde motorreko partaideek, eragile sozialentzako, ikasleentzako zein irakasleentzako galdetegi batzuk amaitzen ibili ginen moduluaren ebaluazioa ikasleen esku soilik geratu ez dadin.

 

DSC_0312

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s