Aste gazi-gozoa

Arratsalde on guztioi!

Maiatzeko azken aste honi indartsu ekin diogu jo eta ke lanean murgilduz. Gogoratuko duzuen moduan, aurreko astean IKD GAZtE proiektuaren ebaluazioarekin hasi ginen, baina ez genuen astirik izan ebaluazioa amaitzeko; horregatik, astea ebaluazioarekin hasi dugu. Guztion parte-hartzearekin ebaluazioaren atal ezberdinak aztertzen ibili gara, hurrengo urterako proposamenak eta aholkuak isladaturik utziz.

Gure ahotan izan dugun alderdietako bat IKD GAZtEko modulua izan da. Behin modulua amaituta egin dugun ebaluazio orokorra oso ona izan da, baina guk hobetzen jarraitu nahi dugu zuentzat. Horregatik, zuen proposamen eta planteamenduen inguruan jardun dugu, eta eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen iritziak emateagatik, oso baliagarria izan zaigu. 2017/2018 IKD GAZtE modulua aurtengoa baino hobea izatea nahi dugu!

Osteguneko saioa aurrera eramateko sormen gela erabili dugu. Saio oso potentea izan da, talde motorreko kide bakoitzaren ebaluazioa eraman baitugu aurrera. A! Eta ahaztu gabe, baita bulego teknikoarena ere.

Norbanako bakoitzaren aspektu positiboak eta hobetzeko arloak pentsatu eta banan-banan komentatzeko aukera izan dugu; bakoitzak bere protagonismo momentua izan duelarik. Emozio eta sentimendu ugari azaleratu dira. Barreen artean negar-malko batzuk ere jausi dira gutako batzuon masailetik behera eta ez zait arraroa iruditzen, betirako agurtzen ari ginela ematen zuen eta!

Hala ere, saio berezia izan da eta gogoeta pertsonalerako eraginkorra.

Hurrengo asteko aurrerapen txiki batekin gatoz! Berdintasunaren inguruko formazio saio bat jasoko dugu June Fernandezen eskutik. Beraz, ez galdu hurrengo asteko posta. Bien bitartean ongi ibili!

IMG_5440.JPG


Semana agridulce

¡Buenas tardes a todos/as!

Hemos empezado con mucha fuerza la última semana de mayo. Como recordaréis, la semana pasada empezamos con la evaluación del proyecto IKD GAZtE, pero no pudimos terminar por falta de tiempo. Por ello, hemos empezado la semana con la evaluación. Hemos estado analizando las diferentes partes de la evaluación y hemos reflejando nuestra opinión todos/as. Así, hemos dejado diferentes propuestas y consejos para el año que viene.

Una de las partes más significativas de las que hemos hablado ha sido el módulo de IKD GAZtE. Ahora que ha terminado el módulo la evaluación general que hemos hecho ha sido muy buena, pero nosotros/as queremos seguir mejorando para vosotros/as. Por eso, hemos estado trabajando en vuestras propuestas y nos han sido de gran utilidad. Por lo tanto, os damos las gracias. ¡El módulo de IKD GAZTE 2017/2018 será mucho mejor que el de este año!

La sesión del jueves la hemos llevado a cabo en el aula de la creatividad. En el día de hoy hemos realizado la autoevaluación del grupo promotor evaluando individualmente a cada uno/a de los/las integrantes, además de evaluar a las responsables de la oficina técnica del proyecto.

Hemos tenido la oportunidad de comentar los aspectos positivos y de mejora de cada uno/a de nosotros/as. En definitiva, cada uno/a ha tenido su momento de protagonismo. Han aflorado diferentes emociones y sentimientos que nos han llevado a momentos de risa, pero también de lágrimas. Y no es raro porque algunas veces parecía que nos estábamos despidiendo para siempre.

Aún y todo, ha sido una sesión muy especial y, también, punto de partida para la reflexión individual.

Atención a todos/as! Venimos con adelantos. La semana que viene recibiremos una formación sobre la igualdad que nos la impartirá June Fernández. No perdáis la entrada de la próxima semana. ¡Hasta entonces!

IMG_5440.JPG

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s