LANEAN JARRAITZEN DUGU

Kaixo berriz ere!

Modulua dagoeneko bukatu da baina talde motorrak eta bulego teknikoak gogoz jarraitzen dugu lanean!

Lanez beteriko astea izan da hau gauza asko baitauzkagu oraindik egiteke ekaina bitartean. Hasteko, moduluan parte hartu duten taldeek egindako txostenen zuzenketari ekin diogu eta batzuk besteak baino hobeto egon arren, generalean lan bikaina egin dute aurtengo IKDkide berriek!

Horrez gain, asteartean bulegoan bildu ginen ikasleen ebaluaketarekin hasi ahal izateko irizpideak ezartzeko, kurtsoa amaitzear baitago eta egindako lana irakasleei helarazi behar diegu azken nota finkatu ahal izateko.

Bestalde, asteartean egindako eguraldi bikaina aprobetxatuz talde argazki berria atera genuen.

IMG_5436.JPG

Ostegunean Joel IKDkidea Valenciara joan zen UPV/EHUren izenean, Universitat de València-ko SIOU (Unibertsitateko Informazio eta Orientazio Zerbitzua) topaketetan parte hartzera. Bertan beste unibertsitateetako ikasleen ordezkariekin mahainguru batean parte hartu zuen, non unibertsitatean parte hartzearen inguruko 5 galderen inguruan mintzatzeko aukera izan zuten.

WhatsApp Image 2017-05-14 at 21.44.12.jpeg

Hemen geratu ginenok, bitartean, hiru lan ildoren inguruan jardun genuen: martxoan Granadara joan ez ziren IKDkideak beste artikulu baten lanketan hasi dira Campus aldizkarian argitaratzeko asmoz eta besteak bi taldetan banatu ziren; batak, egingo ditugun bideoen gidoiak idazten jardun zuten eta besteak sare sozialen inpaktuaren inguruko txosten baten lanketan hasi ziren.

Advertisements

One thought on “LANEAN JARRAITZEN DUGU

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s