MODULUKO 9. SAIOA

Moduluari amaiera ematea modurik hoberenean egin genuen! Maiatzak 2an itxiera saioa izan zen Carlos Santamaria zentroko areto nagusian. Saio honen helburu nagusia IKDKide berriek 9 aste hauetan zehar egin duten proiektua aurkeztea izan zen nagusiki eragileek, irakasleek eta gobernu organoek ikus dezaten zertan aritu garen lanean.

Saioari hasiera emateko, partaide guztiek aretoan lekua hartu ondoren, Mirari Ayerbe Díaz  (Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuko Zuzendaria), Joseba Amondarain Senperena (Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekaren Zerbitzu Burua) eta Txelo Ruiz Vázquez (Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordea) hasi ziren hitz egiten. IKD GAZtE-k unibertsitatean eta unibertsitatetik kanpo duen garrantzia azpimarratu zuten hirurek eta diputazioak, unibertsitateak eta ikasleek elkarrengan duten eragin positiboari eskaini zioten arreta nagusiki.

Ondoren, Eneko eta Maialen, aurtengo IKD GAZtEko talde motoRreko kideak, honen lan ildoei buruz hitz egiten hasi ziren. Alde batetik jaso ditugun formakuntza desberdinei buruz; Itziar Rekalderen (Hezkuntza Laguntzako Zerbitzuko Koordinatzailea Gipuzkoako Campusean eta IKD GAZtE Proiektuko Zuzendariaren) IKD GAZtE eta ebaluazioaren garrantziari buruzkoa, Alfonso Davalillok (Kalitate eta Ebaluazio Instituzionalerako Zerbitzuaren Zuzendariak) unibertsitatearen antolakuntzari eta kalitateari buruzkoa eta Jovita Mellak (IKD GAZtE Proiektuko teknikariak) ikasten gabiltzan bitartean edo gradua amaitzean ditugun aukerei buruz eman ziguna. Formakuntza hauez gain azaldu zuten berdintasunaren inguruko bat eta sare sozialei buruzko beste bat bilatzen ari garela. Bestetik, #Etagerozer?, IKD GAZtEko lehen topaketari buruz hitz egin zuten. Azkenik, Granadan Cicreart-en, pedagogia eta sormenaren inguruan zentratutako kongresu bat, bizitako esperientzia bikainarekin batera IKD GAZtE proiektuari buruz idatzitako eta kongresuan aurkeztutako artikuluaren aipamena egin zen ere.

DSC_0046

Maialen eta Enekoren aurkezpenarekin bukatu ostean IKDkide berrien proiektuen aurkezpenekin hasi ginen. Gure lehenengo asmoa aurkezpen hauek hiru zatitan egitea zen, proiektuak 4-3-3 erako alfabetikoki ordenatutako txanda antolakuntzan, tartean bi dinamika eginez. Denborarekin arazoak eduki genituen eta justu ibili ginenez dinamika bat ez egitea adostu zen. Honen ondorioz lehenik eta behin Atari, Añarbeko Urak, Donostia sustapena, EHU-ko iraunkortasun saileko zuzendaritza, Goiener eta Gureakek aurkeztutako erronketan parte hartutako ikasleek aurkeztu zuten.

Saioarekin jarraituz, lehen aipatu bezala, dinamika bat eraman genuen aurrera. Jon, Itsaso eta Joana izan ziren dinamika hau aurrera eraman zuten IKD GAZtEko talde motorreko kideak. Dinamika honek Su Artifizialen Dinamika du izena. Hau aurrera eramateko bosteko bi Talde osatuko zuten ikasle bolondresak eskatu ziren eta, haiekin batera, irakasle bat ere irten zen parte hartzera! Dinamika honetan talde bakoitzak su artifizial bat imitatu behar zuen eta hau aurkeztu behar zuten jendearen aurrean; hasieran mimika hutsez, ondoren ahotsa gehituta eta azkenik mugimendua gehituta. Saioko momentu atseginenetakoa izan zen dudarik gabe! Dinamika amaitu ondoren Joana eta Itsasok azaldu zuten nola erlazionatu daitekeen dinamika hau IKD GAZtE-ko moduluarekin. Talde lana nabarmendu dezakegu dinamika honetan. Dinamika honetan, aipatu bezala, ikasle ezberdinez osatutako bi talde egin ziren. Horregatik dinamika honek aurkeztutako erronka berdinari modu ezberdinean erantzun zion talde bakoitzak eta hau da guk talde lan bezala ulertzen duguna. Talde lanak talentuak konbinatzeko aukera ematen du eta horrela, informazio gehiago edukiz, irtenbide gehiago, berritzaileago eta sortzaileagoak lortzen dira, gaia ikuspegi ezberdinetatik aztertzen baita.

Dinamika bikain honen irakurketa egin ondoren eta aurkezpenekin amaitzeko Medicus Mundi Gipuzkoa, Ostadar, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea eta Zaharrean-en txanda izan zen.

    Aurkezpenekin amaitu ostean diploma banaketari ekin genion. Ordena berdina jarraitu genuen eta Itziarrek eragileei beren diploma ematen zien bitartean talde bakoitzeko dinamizatzaileak bere taldeko IKDkide berriei diploma bana eman zien. Ondoren taldeek argazki bana atera zuten Itziarrekin batera. Diploma banaketarekin amaitu ondoren saioari amaiera eman genion eta Carlos Santamaria zentroaren parean argazki bat atera genuen irakasle, eragile eta talde guztiekin batera. Honen ondoren lunch bikain batez disfrutatzeko aukera izan genuen erakusketa gelan, taldeek egindako kartel, bideo eta argazkiekin osatutako aurkezpen bat ikusiz.

Moduluaren amaiera iritsi arren talde motorrari lan handia geratzen zaigu oraindik. Moduluan parte hartu duten ikasle guztien ebaluazio txostenak egin behar ditugu eta ondoren ebaluazio bilerak irakasleekin. Horretaz gain Campusa aldizkarirako artikulu bat idazteko asmotan gabiltza IKD GAZTE-ko gure esperientzia kontatzeko.

Bizi IKD GAZtE!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s