MODULUKO 8.SAIOA

Azken asteari eman diogu hasiera oraingo honetan. Baina, ez pentsa denbora galdu dugunik! Denetarik izan dugu aste honetan, bai horixe!

Aurten,  berria den saio batekin ekin diogu asteari. IKD kideek, “ Eta gero zer?” saioan parte hartu eta dituzten aukera ezberdinen berri izateko aukera izan zuten.  Horretarako, ikasleak talde txikietan banatu genituen eta aurretiaz prestatutako informazio postutxoetan zehar mugitzen joan ziren. Baina, zeintzuk ziren informazio puntuak? Jakin nahi al duzue zer esan ziguten?

Batetik, Donostia Sustapena izan genuen. Honako hau, Udaleko ekintzaile zerbitzua da. Ekintzaletasun ildoak eta enplegu mota ezberdinak ezagutarazteko aukera ezin hobea! Erakundeak duen funtzionatzeko moduari buruz, ikasleen aukerei buruz eta bertan parte-hartzeak ekar ditzakeen onurei buruz aritu ziren hizketan. Benetan interesgarria!

sustapena.JPG

Bestetik, ekintzaletasunarekin lotuta, Entreprenari izan genuen. Entreprenarik unibertsitatearen inguruan dabiltzan irakasleen, ikertzaileen, bekadunen eta ikasleen izpiritu ekintzailea bultzatu eta lagundu nahi dituzte, horretarako, izan ditzaketen programa eta proiektuak merkatura irteteko beharrezko urratsetan lagunduz.

DSC00611

Eta, ba al dakizu zer egin behar den lan mundura salto egiteko? Eman beharreko pausuak zeintzuk diren ba al dakizkizu? Antzeko hainbat galderei erantzuteko Bizkaiko enplegu gunea izan genuen. Eskaintzen diren zerbitzuen berri eman ziguten, bai orientazio bide zein lan munduari buruz.  Horretaz gain, askorentzat ezezaguna zen “Erasmus plus” aukera azaldu zigun.

DSC00601

Baina, lan mundura salto egiteaz gain, atzerrira joan nahi al duzu lan egitera?  Red Eures-ek ezin interesgarriagoa zen informazioa eskaini zigun. Beste herrialde batean enplegua bilatzeko laguntza eskaintzen dute, beharrezkoak diren izapideak, bizimodua, ohiturak, lan-munduari buruzko praktika ezberdinak, eta abarren inguruko informazioa eskaintzen dutelaren berri eman baitziguten.

Baina, horiek ez dira dauden aukera guztiak! Eta ze aukera ematen dizkigu UPV/EHUk gardua amaitzean? Hori azaltzeaz arduratu zen Master eta Doktorego eskola. Honi esker, gradua amaitzean ikasketekin jarraitu nahi izanez gero, gure unibertsitateak eskaintzen dituen aukerak azaldu zizkiguten, horien berri non izan genezakeen aipatuz.

master.JPG

Ezezagunak ziren ate asko ireki zitzaizkigun saio honekin. Orain, hain erakargarriak diren ideia hauetatik ihes egitea izango da zailena!

Baina, ez pentsa “eta gero zer?” saioa dela egin dugun bakarra. Izan ere, aste honetan zehar azken bi zerbitzu egun izan ditugu. Jakin nahi al duzue zer egin zuten?

Batetik, Donostia Sustapena izan genuen. Talde honek Altzako merkatariekin eta Auzoa elkartekoekin gauzatu dute zerbitzu eguna. Larratxoko Kultur Etxean digitalizazioaren eta teknologiaren erabilpenak  azalduz merkatariei modu dinamiko eta eraginkor batean, esperientziak eta iritziak elkarbanatuz. Eragile sozialak ere bertan izan dira, orain arteko ibilbidearen fruitua ikusteko irrikitan baitzeuden!

Bestetik, Ostadar zegoen. Lasarteko Maialen Chourraut kiroldegian kirol egokituko ekitaldi bat eraman zuen aurrera igande goizean. Bertan, partaideek (8-12 urte bitarteko haurrak) hainbat kirol egokitu praktikatzeko aukera izan zuten, modu honetan inklusioari buruz kontzientziatu ahal izateko. Ekitaldiaren amaieran, hainbat gauzen zozketa bat egon zen eta Yogurt-ak banatu ziren parte-hartzaile guztien artean.

Baina, hori ez da guztia! Moduluaren amaiera iristear da. Datorren asteko Maiatzak 2an, amaiera emango diogu aurtengo moduluari. Beraz, egunerako beharrezkoak diren gidoia, materialak, dinamikak eta xehetasun guztiak prestatzen ari gara. Dena den, ez ahaztu egun hau ikasleena dela. Talde bakoitzak bere erronka eta emandako erantzuna azaltzeko aukera izango du. Beraz, oraindik ez badakizu zein den talde bakoitzaren egoera, ez galdu hurrengo sarrera!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s