Moduluaren 7. saioa! ZERBITZU EGUNA! // ¡7ª sesión del Modulo! ¡DÍA DE SERVICIO!

Kaixo guztioi!

Azkenean!! Iritsi da egindako lanaren emaitzetako bat ezagutzera emateko eguna. Ze egun? Ba zerbitzu eguna!

Astez aste, erronka ezberdinei erantzuna ematen joan gara eta zerbitzu egunak aurrera eraman ditugu. Hala ere, esango duzue, zerbitzu egunak ez al dira ba izan? Arrazoi pixka bat badaukazue, bi taldek aurreko astean egin baitzuten, Medicus Mundi eta UPV/EHU Iraunkortasuna taldeek hain zuzen.

Aste honetan ordea, Gureak, Goiener, Añarbeko Urak, Zaharrean, Atari eta Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoko taldeen txanda izan da. Konturatuko zineten, 2 talde falta direla, Ostadar eta Donostia Sustapena, hauek, beranduago egingo dute zerbitzu eguna arrazoi ezberdinak medio.

Lehenengo lau taldeek Campusean bertan burutu dituzte zerbitzu egunak bertan jende asko ibiltzen delako alde batetik bestera.

Lehenengoak, Gureakek, bertako langileekin elkarlanean egin du zerbitzu eguna. Hauekin, dinamika ezberdinak eta hitzaldiak eman dituzte Gureak bere osotasunean ezagutzera emateko . Gainera, gerturatu direnen artean bazkari bat zozkatu dute jendeak burua ez ezik sabela ere bete ahal izateko!

WhatsApp Image 2017-04-11 at 17.52.48

Bigarren taldeak, Goienerrek, jolas bat erabili du ezagutzera emateko beraien proiektua. Parte hartzaileek bideo bat ikusi behar izan dute eta ondoren galdera ezberdinei erantzun sariak irabazi ahal izateko. Tartean, eragilea ere etorri da bisita egitera postura.

WhatsApp Image 2017-04-11 at 17.44.30.jpeg

Jarraitzeko, Añarbeko Urakeko taldea dugu. Hauek, “munstroaren” aurkako borrokan jarraitu dute amore eman gabe. Honetarako, komun batekin ibili dira Campusean zehar jendearekin hitz eginez eta proiektua ezagutzera emanez. Honekin batera, eskuorri eta txapak banatu dituzte parte hartu dutenen artean.

WhatsApp Image 2017-04-11 at 17.43.42.jpeg

Campusean izan diren taldeekin amaitzeko, Zaharrean taldea dugu. Hauek, jendea gerturatzeko deskontuak prest izan dituzte! Hala ere, froga ezberdinak egin behar izan dituzte hauetara iritsi ahal izateko. Frogak aprobetxatuz, Zaharreanen informazioa luzatzen zitzaien parte-hartzaileei bertan erostera eta denda txikiak bultzatzeko helburuarekin.

Campusetik at, beste bi talde izan ditugu, Atari eta GPZT. Lehenak, Donostian zehar egin zuen bere zerbitzu eguna, horretarako koaderno eta instrukzio ezberdinak sakabanatu dituzte txoko ezberdinetan. Bertara gerturatu direnek gauza bakarra egin behar izan dute, ikusten dutena marraztea. Benetan ikusgarriak izan dira batzuen lanak!

WhatsApp Image 2017-04-11 at 16.18.41

Taldeekin amaitzeko, GPZTko taldeak, parkean bertan egin du zerbitzu eguna. Honetarako, eskuorriak eta kartelak banatu dituzte Parkeko enpresa ezberdinetan zehar ahalik eta langile gehienengana iritsi ahal izateko. Honetaz gain, bideo promozional bat grabatzen izan dira jendea festibalean parte-hartzera animatzeko. Honetarako, Parkeko jende esanguratsu ezberdina grabatu dute bideoa osatzeko.

WhatsApp Image 2017-04-11 at 17.57.35.jpeg

Orokorrean balorazio positiboa egiten dugu zerbitzu egunen inguruan, jende ugari ibili da postu, froga, jolas eta abarretan. Jendeak interesa agertu digu eta hori benetan pozgarria da!

Hemendik aurrera, gutxi gelditzen zaigu, 25ean #tagerozer? IKD GAZtE I.Topaketak izango ditugu eta maiatzak 2an azken aurkezpenak egingo dituzte taldeek.

Orain, oporrak aprobetxatera!


¡Hola a todos y a todas!

¡Por fin! Ha llegado el día de mostrar uno de los frutos de nuestro trabajo. ¿Que día? ¡Pues el día de servicio!

Semana tras semana, hemos ido dando respuesta a los diferentes retos y hemos llevado a cabo los días de servicio. Aun así diréis, ¿Pero no han sido ya los días de servicio? Tenéis un poco de razón, los grupos de Medicus Mundi y UPV/EHU Sostenibilidad lo hicieron la semana pasada,

Esta semana, ha sido el turno de Gureak, Goiener, Aguas de Añarbe, Zaharrean, Atari y el Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Como os habréis dado cuenta, faltan dos grupos, Ostadar y Fomento San Sebastián que por diversos motivos harán el día de servicio mas tarde.

Los primero cuatro grupos han hecho el servicio en el mismo Campus aprovechando la afluencia de gente que suele haber.

El primero de los grupos, Gureak, han hecho el servicio conjuntamente con trabajadores y trabajadoras de Gureak. Para ello, han llevado a cabo diferentes charlas y dinámicas para dar a conocer el proyecto. Ademas, la gente que ha participado no solo se ha llenado la cabeza si no que también han podido llenar el estomago con la comida que han sorteado.

WhatsApp Image 2017-04-11 at 17.52.48

El segundo grupo, Goiener, ha usado un juego para dar a conocer su proyecto. Los y las participantes, han tenido que ver un vídeo y responder barias preguntas para ganar diferentes premios. Entre medias, ha venido el agente social a visitar al grupo.

WhatsApp Image 2017-04-11 at 17.44.30.jpeg

Para seguir tenemos el grupo de Aguas de Añarbe. El grupo ha seguido con su lucha contra el “monstruo” sin bajar la guardia. Para ello se han armado con un retrete y han andado por el Campus hablando y concienciando a la gente con su proyecto. Junto con esto, han repartido diversa información y chapas a los y las participantes.

WhatsApp Image 2017-04-11 at 17.43.42.jpeg

Para terminar con los grupos que han estado en el Campus, tenemos a Zaharrean. Han tenido preparado los descuentos para que la gente se acerque. Para ello, han tenido que hacer diferentes pruebas para poder conseguirlos. Aprovechando el tiempo de las pruebas, se ha repartido información sobre la asociación fomentando a los y las participantes a apoyar el pequeño comercio de la parte vieja donostiarra.

Fuera del Campus, hemos tenido dos grupos, el de Atari y el del PCTG. El primero, ha repartido por Donostia su servicio. Para ello, ha colocado cuadernos en diferentes puntos de la ciudad para que la gente pudiese dibujar lo que veía a su alrededor. Han sido impresionantes algunos de los trabajos realizados.

WhatsApp Image 2017-04-11 at 16.18.41

Para terminar con los grupos, tenemos el grupo del PCTG. Este grupo ha hecho el servicio en el propio Parke. Para ello, han repartido información y carteles sobre el festival de música. Ademas de esto, han estado grabando un vídeo publicitario con caras conocidas del Parke.

WhatsApp Image 2017-04-11 at 17.57.35.jpeg

En general hacemos una valoración positiva de este día. Ha participado mucha gente en las diferentes dinámicas, charlas, concursos, etc. Ademas de esto, la gente ha mostrado interés por los diferentes proyectos y eso es motivo de alegría para nosotros.

A partir de ahora no nos queda mucho, el día 25 tendremos #tagerozer? IKD GAZtE I.Topaketak y el día 2 de mayo haremos las presentaciones finales.

Ahora,¡A disfrutas las vacaciones!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s