MODULUAREN 2. SAIOA!/ ¡2ª sesión del módulo!

Moduluaren 2. saioarekin eman diogu hasiera martxoaren bigarren asteari. Aurreko astean elkar ezagutzeko ia astirik ez genuenez izan, lanean hasi aurretik bi dinamika eraman ditugu aurrera gure arteko giroa apur bat berotzeko. Jarraian, ebaluazioaren inguruan mintzatu gara, ebaluatzeko erabiliko ditugun bitartekoak erakutsiz eta azalpen labur bat emanez. Talde batek ongi lan egiteko ezinbestekoak dira oinarrizko puntu batzuk zehaztea lanean hasi aurretik. Horregatik, taldeko arauak, rolak, elkarrekin komunikatzeko bideak eta saio bakoitzean esandakoa amankomunean jartzeko sortu beharreko dokumentazioa adostu dugu.

Horren ostean, aurkezpenen txanda heldu da. Taldekide bakoitzak egin duen “Vision Board”-a aurkeztu du horretarako 5 minutu izan ditu. Aurkezpen guztiak amaitu ondoren ikasle bakoitzak hobekiago ulertu du erronka eta horretaz gain, marko teorikoa diseinatzeko eta testuingurua osatzeko lagungarria izan zaie.

Saioari amaiera eman aurretik, proiektuaren inguruko ideiak biltzeko “Brainstorming”-a martxan jarri dugu! Honetarako, banaka, talde txikian eta talde handian lan egin dute. Era honetan, bi prototipo ezberdin sortu dira hurrengo astean eragileari azaldu beharko dizkiotenak.

IMG_1081.JPG

Moduluan zehar aurrera eramandako jarduerak argi geratu direlakoan gaude, baina talde motorra zertan dabil? Gu ere lanean gabiltza beste hainbat lan ildo aurrera eramaten. Moduluaren 2. saioko ebaluazio txiki bat egin dugu, baina aitortu beharra dugu burua jadanik Granadako Kongresuan dugula!!

Aste bat baino gutxiago geratzen da Cicreart kongresuan parte hartzeko, eta talde motorra ordezkatuko duten lau kideak buru belarri dabiltza lanean egindako lan guztia lau haizetara zabaltzeko eta informazio berria bereganatzeko.

Hala ere, ez pentsa besteok jai hartuko dugunik gure kideak kanpoan dauden bitartean! Bideo batzuk aurkeztu nahi dizkizuegu eta horien egitura eta muntaia antolatzen gabiltza.

Hurrengo astean gure berri gehiago izango dituzue gure blogean, beraz ez ahaztu gu bisitatzeaz!! Ondo izan!!


Le damos comienzo a marzo con la 2ª sesión del módulo. La semana pasada no tuvimos mucho tiempo para conocernos, por eso antes de empezar a trabajar hemos llevado a cabo dos dinámicas. A continuación, hemos hablado acerca de la evaluación, mostrando las herramientas que utilizaremos para evaluar a los alumnos/as. Para poder trabajar adecuadamente en un equipo es muy importante determinar algunos aspectos básicos: normas del equipo, roles de cada uno, diferentes vías para comunicarnos entre nosotros…

Después, ha llegado el turno de las presentaciones. Cada compañero/a ha presentado su “visionboard” teniendo en cuenta que para ello cada uno disponía 5 minutos. Tras las presentaciones los alumnos/as han podido entender mejor el reto. Además, les va a ser útil para diseñar y completar el marco teórico.

Antes de finalizar la sesión, hemos recopilado ideas sobre el proyecto de manera que hemos puesto en marcha el “brainstorming”, trabajando individual y colectivamente. De todo esto se han creado dos prototipos diferentes, los cuales tendrán que explicarle a sus correspondientes agentes sociales en la próxima sesión del módulo.

IMG_1081.JPG

Las actividades que hemos realizado en el módulo están medianamente definidas. ¿Pero qué está haciendo el grupo motor? Estamos trabajando en otro tipo de tareas. Hemos hecho una pequeña evaluación sobre la 2ª sesión del módulo, pero tenemos que admitirlo que ¡nuestros/as mentes están ya en Granada!

En menos de una semana se dará el congreso Cicreart y los cuatro miembros del equipo están de lleno en su tarea y en su labor de recopilar todo lo que allí acontezca.

Tampoco os penséis que el resto nos cogemos un descanso. Estamos preparando y montando unos vídeos para presentaros muy pronto.

La semana que viene tendréis más novedades, ¡así que no os olvidéis de visitar nuestro blog!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s