Hasiera eman diogu moduluaren V. edizioari!/ ¡¡Comenzamos la Vª edición del módulo!!

Asteazkenean IKD GAZtEko V. edizioko moduluari hasiera eman diogu, bi hilabeteko lanaren fruituaren emaitza izan da. Gure partetik hunkigarria izan da, eta mila esker bertan izan diren guztiei!

Saioari hasiera instituzioek eman diote, hain zuzen, Itziar Rekalde (Hezkuntza Laguntza Zerbitzuko Koordinatzailea Gipuzkoako Campusean eta IKD GAZtE Proiektuko Zuzendaria), Idoia Fernandez (Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko Errektoreordea) eta Agustin Erkiziak (Gipuzkoako Campuseko Errektoreordea). Beraien partetik animo guztia eta zorionak helarazi dizkigute proiektu honetan parte hartzeagatik. Horrez gain, proiektuarengan konpromisoa adierazi dute eta talde motorrean egiten dugun guztia hedatzeko azaldu digute.

erkizia

Janirek talde motorra utziko du, berak Arkitekturako gradua ikasten du eta horri lotutako lana eskaini diote. Baina, Itsaso datorkigu gogo handiz talde motorrera, bera Haur Hezkuntza graduko ikaslea da eta ilusio faltarik ez du proiektuan hasteko. Eskerrik asko Janire eta ongi etorri Itsaso!!

IKD GAZtE, modulua, moduluaren helburu nagusiak, ebaluazioa, egutegia saioz saio eta arauak azaldu dituzte IKD Kideek,  partaideei informazio gehiago emateko V. edizioko moduluari buruz. Hamar eragileren txanda izan da ondoren, bertan izan diren eragile sozialek banan banan beraien erronka azaldu dute, honako hauek izan dira:

ikono-e1488808249452.png

Eragile sozialek amaitu dutenean, ikasleek lehentasun orria bete dute erronken gustuen arabera ordenatuz, ondoren  generoa, erronken lehentasuna eta ikasketa gradua kontutan izanik, taldeak osatu dira. Bitarte horretan, giroa berotu eta komunikazio eta sormena lantzeko bi dinamika burutu ditugu. Egia esan, ikasleen partetik oso emaitza onak lortu ditugu, beraiek izan baitira boluntarioki parte hartu dutenak.

Taldeen banaketa egin ondoren, eragile sozialak eta ikasleak elkartu dira elkar ezagutzeko. Bertan, gure eragileek erronkei buruzko informazio gehiago eman dute eta galderak egiteko aukera izan dute ikasleek. Astero erronka bakoitzari buruz eboluzioa ikusi ahal izango duzue hurrengo saioetan zehar. Lanean hasteko prest daude ikasleak eta ea hamar erronka hauei emaitza bikainak ematen diogun!

Ongi etorri IKD GAZtEren MODULURA!!!

img_4203.jpg


El miércoles hemos dado comienzo al módulo de la Vª edición de IKD GAZtE, ha sido el resultado del fruto del trabajo de dos meses. ¡Ha sido conmovedor por nuestra parte, y a todas las personas que han estado en la sesión muchísimas gracias!

En el inicio de la sesión han hablado, Itziar Rekalde (Coordinadora del Servicio de Asesoramiento Educativo en el Campus de Gipuzkoa y Directora del Proyecto IKd GAZtE), Idoia Fernandez (Vicerrectora de Innovación, Compromiso Social y Acción Cultural) y Agustin Erkizia (Vicerrector del Campus de Gipuzkoa). Nos han hecho llegar todo el ánimo por participar en este proyecto. Además de esto, han expresado el compromiso del proyecto y nos han animado a extender todo lo que hacemos en el grupo motor.

erkizia

Janire estudiante de arquitectura y parte del grupo motor dejará el proyecto para aventurarse en el mundo laboral. Sin embargo, Itsaso estudiante de Educación Infantil se incorporará de inmediato al grupo motor y la verdad es que viene con muchas ganas e ilusión para el  proyecto.   ¡Muchas gracias Janire y bienvenida Itsaso!

Los IKD Kides, han explicado el proyecto IKD GAZtE,  el módulo, el sistema de evaluación, el calendario a seguir y las normas a cumplir para facilitar toda la información a los/las participantes acerca de la V edición del módulo. Después se les ha dado la palabra a los diez agentes sociales para que explicasen los retos.

sjdfosij.png

Cuando los agentes sociales han terminado, el alumnado ha rellenado la hoja de prioridad según sus gustos, y teniendo en cuenta la prioridad de cada estudiante, el género y el grado que están cursando se han formado los equipos.  Mientras tanto en ese intervalo de  tiempo, hemos llevado a cabo dos dinámicas para trabajar la comunicación y la creatividad. La verdad es que hemos conseguido unos resultados muy buenos por parte de los estudiantes, ya que han participado voluntariamente y con muchísima ilusión.

Después de hacer la distribución de los grupos, los agentes sociales y los/las participantes se han reunido para conocerse entre sí y para ir afinando el reto asignado.

Podréis ir viendo la evolución de cada reto semanalmente a lo largo de las sesiones. Los estudiantes están dispuestos a trabajar duro y trataremos de conseguir excelentes resultados en los diez retos propuestos por los agentes sociales  participantes de éste año.

¡¡Bienvenido/as al módulo de IKD GAZtE!!

img_4203.jpg

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s