MUNDIALA “IZAN IKD GAZtE” EGUNA / ESPECTACULAR DÍA “SÉ IKD GAZtE”

Goizean goiz IKDkideak bulegora iristen hasi gara eta aurreko egunetan prestatutako material guztia bildu ondoren, Barriola Aulategirako bidea hartu dugu. Eskatuta genituen mahaiak hartu eta txoko ezberdinetan antolatu dugu arkupetako espazioa.

Erdi erdian azken hilabete honetan zentroz zentro biratzen ibili den kubo morea jarri dugu. Bertaratu diren ikasleak selfieak atera dituzte. KUBOKETA LEHIAKETAN parte-hartzeko azken eguna genuen. Ondoren haien selfieak atera dituztenak diseinatu dugun gymkanan parte hartu dute.

Gymkanan sormena, ekimen sena eta komunikazioa lantzeko hiru dinamika egin behar izan dituzte parte-hartzaileek eta IKD GAZtEko logoa ezartzen zuen puzzle bat osatu dute. Beste hainbat dinamika eta ekintzen artean, lego piezekin irudiak sortu behar izan dituzte, Tabu jolasean ibili behar izan dira, pass-word jokuan hitz ezkutua aurkitu behar izan dute…

Aldi berean, gure proiektua ezagutzeko aukera izan dute, informazio puntu bat ere ezarri dugulako bertan.

Primeran pasatu dugu eta animatu diren guztiak oparitxoak eramateko aukera ere izan dute, hala nola, txapa ekintzaileak, gure proiektuaren kamixetak eta tazak. Indarrak hartzeko pintxo goxo batzuk dastatzeko ere aukera izan dute. Mila esker!!

13226851_824914957613077_1891438505297835920_n

Arratsaldean ere ez gara geldirik egon….ez noski… Jabi Jubera zuzendariaren gidaritzapean korto bat grabatzen ibili gara. Bertan IKDkideak izan dira protagonista nagusiak, baina eskerrak eman beharrean gaude batetik EHUko Enpleguguneko Ibon de la Granjari eta  EHUko antzerki taldeko kide diren Aitor Renteria eta Xabi Arbonies ikasleei.

Eta amaitzeko, IKD GAZtE proiektuarekin harremana izan duten eta duten pertsonen hitzak ere jaso ditugu, beste bideo bat eskaintzeko. Bideoa eskuragarri jarriko dugu muntai osoa burutzen dugunean.

Eskerrik asko bihotz bihotzez guztioi!!


Bien temprano hemos empezado a llegar a nuestra pequeña morada los y las IKDkide. Recogido todo el material en el que hemos estado trabajando durante las últimas semanas hemos puesto rumbo al Aulario Barriola. Después de coger todas las mesas que teníamos pedidas hemos organizado el espacio de los soportales en distintos puestitos.

En el medio hemos colocado el cubo morado que durante las últimas semanas ha estado rotando por los diferentes centros del Campus. Los y las estudiantes que se han acercado se han sacado varios selfies, ya que era el último día para participar en el CONCURSO KUBOKETA. Después las personas que se han sacado el selfie han participado en la gymcana que hemos diseñado.

En la gymcana los y las participantes han realizado tres diferentes dinámicas sobre creatividad, iniciativa y comunicación. Por cada dinámica que hacían han obtenido una pieza y han creado un puzzle del logo de IKD GAZtE. Entre otras actividades, han creado dibujos con piezas de lego, han estado jugando al juego Tabú, han estado encontrando la palabra secreta jugande a pass-word…

A la vez, las personas que se han acercado han tenido la oportunidad de conocer más a fondo el proyecto, ya que hemos colocado un punto de información.

Nos lo hemos pasado en grande y todos y todas las/las que se han animado a participar han obtenido un pequeño detalle, como por ejemplo, unas chapas emprendedoras, unas camisetas IKD GAZtE o unas tazas. Para retomar fuerzas, han tenido la oportunidad de catar unas exquisitos pintxos. Eskerrik asko!!

13226851_824914957613077_1891438505297835920_n

Por la tarde…tampoco hemos parado, claro que no. Hemos estado grabando un corto bajo las órdenes del director Jabi Jubera. Nos ha puesto en el papel protagonista a los/las IKDkide, pero también queremos dar las gracias a las personas que han colaborado con nosotros/as. En primer lugar a Ibon de la Granja del Portal de Empleo de la UPV y a los alumnos que forman parte del grupo de teatro de la UPV Aitor Renteria y Xabi Arbonies.

Y para acabar, también hemos querido recoger los relatos de todas las personas que han tenido o tienen relación con nuestro proyecto. Con esta segunda acción realizaremos otro vídeo que más adelante enseñaremos.

Eskerrik asko bihotz bihotzez guztioi!!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s