MODULUA HASI DA!

Dakizuenez, pasa den asteartean IKD GAZtE-ko moduluari hasiera eman genion Carlos Santamaria Zentroan. Momentu berezia eta hunkigarria izan zen guretzat, bi hilabetetan zehar landutakoa azkenik errealitate bihurtuta ikustea.

IMGP3233.jpg

 

IMGP3274.jpgArratsaldeko lauretan hasteko dena prest edukitzearren, lehenago moduluan parte hartuko duten ikasleei Gida Koadernoa banatu zitzaien Areto Nagusira sartu baino lehen.

Gida Koadernoan, Moduluan parte hartzeko behar den guztia ageri da: azalpenak, egutegia, saioen banaketa …

Materiala banatuta eta partaide guztiek lekua hartu zutenean, saioari hasiera eman genion Juan Aldaz eta Itziar Rekalderen sarrera instituzionalarekin; ondoren Xabier eta Amaia IKD Kideek IKD GAZtE eta Moduluarekiko azalpenak eman zituzten (definizioa, metodologia, ebaluazioa, etab.).

 IMGP3297.jpg IMGP3310.jpg IMGP3304.jpg

Moduluari buruzko azalpenen ondoren, eragileen txanda heldu zen euren erronkak ikasleei azaltzeko. Bi txandatan azaldu zituzten erronkak: lehenengoan Bilboko Udala, Emaús, Saretuz, ONCE eta Albaola; eta bigarrenean Kalapie, UPV-EHU, San Markos Mankomunitatea eta EiTB.

IMGP3317.jpg   IMGP3332.jpg

 

IMGP3343.jpgBehin erronka guztiak azalduta, ikasleek lehentasun orria bete zuten erronkak euren preferentzien arabera ordenatuz, ondoren, programa informatiko baten bitartez taldeak ahalik eta homogeneoen antolatzeko. Honen ondoren, dinamika pare bat burutu genituen kreatibitatea eta komunikazioa lantzeko, ikasle guztiek parte hartu zezaten. Dinamizatu eta gero talde argazkia egin eta lunch-era bideratu ginen.

Lunch-ean geundela, taldeen banaketa egin zen eta ondoren, ikasleak eta eragile sozialak elkartu eta elkar ezagutu zuten.

IMGP3422.jpg IMGP3405.jpg IMGP3410.jpg

Hurrengo pausua lanean hastea da, adi egon gure sare sozialetan, bertan ikusi ahal izango duzue erronken eboluzioa saioetan zehar.

Ongi etorri IKD GAZtEren MODULURA!!

IMGP3345.jpg

 


 

YA EMPIEZA EL MÓDULO!

Como sabéis, el pasado martes dimos comienzo al módulo de IKD GAZtE en el Centro Carlos Santamaría. Fue un momento especial y emocionante ya que pudimos ver los frutos de dos meses de trabajo.

IMGP3233.jpg

IMGP3274.jpgPara que todo estuviese listo para las cuatro de la tarde, previamente se repartieron los Cuadernos Guía a los/las estudiantes participantes.

En dicho cuaderno se encuentra el material necesario para formar parte del módulo: definiciones, calendario, sesiones,…

Una vez repartido el material, y con los/las asistentes ubicados, dimos inicio a la primera sesión del módulo, de cuya introducción institucional se encargaron Juan Aldaz e Itziar Rekalde. A continuación tomaron la palabra los IKDkides Xabier y Amaia para explicar todo lo necesario con respecto a IKD GAZtE y el módulo en sí (definición, metodología, evaluación, etc.).

 IMGP3297.jpg IMGP3310.jpg IMGP3304.jpg

Tras las explicaciones de Xabier y Amaia, llegó el turno de los agentes sociales, que explicaron sus retos en dos turnos. En el primero escuchamos las ideas del Ayuntamiento de Bilbao, Emaús, Saretuz, ONCE y Albaola; y en el segundo las de Kalapie, UPV-EHU, Mancomunidad de San Marcos y EiTB.

IMGP3317.jpg   IMGP3332.jpg

IMGP3343.jpgUna vez terminaron los agentes sociales, los/las estudiantes rellenaron las hojas de preferencias, para que después, mediante un programa informático se formasen los grupos de la manera mas homogénea posible. Después, se llevaron a cabo dos dinámicas para trabajar la creatividad y la comunicación de los/las participantes. Tras las dinámicas, se hizo la foto de grupo y nos dirigimos al lunch.

Mientras disfrutábamos del lunch, se procedió al reparto de equipos, para que después pudiesen juntarse con sus respectivos agentes sociales para conocerse mejor y hablar de los retos.

IMGP3422.jpg IMGP3405.jpg IMGP3410.jpg

Ahora solo queda ponerse a trabajar, y os iremos dando cuenta de ello a través de las redes sociales para que veáis como van evolucionando los diferentes retos.

Bienvenidos/as al módulo de IKD GAZtE!!

IMGP3345.jpg

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s