LEGO FORMAZIOA // FORMACIÓN LEGO

IMG-20150611-WA0020LEGO betidanik haurren sormena sustatzeko jolas gisa ezagutu dugu, pieza ezberdinen bidez ideiak, kontzeptuak eta ametsak irudi bilakatuz. Hau da, haurrak, LEGOren bidez amaigabeko istorioak sortzen dituzte, piezei zentzua emanez.

Honen haritik LEGO metodologi berritzailea sortu da, LEGOa arazoak identifikatzeko, aztertzeko eta ebazteko tresna gisa baliatuz. Izan ere, askotan, gure eskuak, ahoz azaltzeko gai ez garen hainbat informazio gordetzen dute.

IKD GAZtE-n etengabeko hobekuntza prozesuagatik apustu egiten dugu, gure modulua, proiektua, prozesua eta gu geu hobetuz. Hobekuntza prozesu honetan LEGO metodologia berritzailea lagungarria izan zaigu, hain zuzen, eskuen bitartez kontzeptu abstraktuak eraikiz, gure buruan bilduta ditugun hainbat ezagutza eta esperientziei sarbidea eman diegulako. Horrela, egoera, proiektu, ideia eta helburuen kontzeptualizazioa eta arrazonamendua erraztuz.

Beraz, tailer honetan zehar metaforikoki ereduak sortzen aritu gara, IKD GAZtEren inguruko pertzepzio, sentimendu, kontzeptu, ideia eta motibazioak proiektatuz. Bakoitzak bere objektuak eraiki, azaldu eta horren inguruan hausnartu dugu, IKD GAZtEren ezaugarri den berdintasun harremanean oinarrituz. Izan ere, LEGO metodologian parte-hartzaile guztien protagonismoa eta pisua berdina da.

Eskerrak eman nahi diogu Miriam Peñari, LEGO tailerraren formatzaileari, izan ere, esperientzia honi esker arazo eta egoeren irtenbide eta aukera ezberdinak bildu ditugu, hauek identifikatuz eta ideia berriak diseinatuz. Beste modu batera esanda, modu ludiko batean insight-ak eskuratzeko aukera izan dugu.


La marca LEGO, durante décadas se ha caracterizado por ser un juego que promueve la imaginación en los niños, puesto que a través de diferentes piezas les permite construir ideas, conceptos y sueños. Es decir, los niños, mediante LEGO construyen un sinfín de historias y dan sentido a las piezas.

A raíz de esto se ha creado la metodología innovadora LEGO, en el cual se utiliza LEGO como herramienta para identificar, analizar y solucionar problemas, basándose en que nuestras manos son capaces de retener información que muchas veces no somos capaces de expresar de forma verbal.

En IKD GAZtE creemos que es necesaria la mejora continua para que progrese el modulo, el proyecto, el proceso y nosotros mismos. En este proceso de mejora continua la metodología innovadora LEGO nos ha servido de ayuda para construir conceptos abstractos y dar a conocer las ideas y experiencias que reteníamos en nuestras mentes. De esta forma, se ha facilitado la conceptualización y razonamiento de situaciones, proyectos, ideas y planes.

Nos gustaría darle las gracias a Miriam Peña por su labor como formadora del taller LEGO, porque gracias a este taller hemos creado modelos de manera metafórica, proyectando percepciones, sentimientos, conceptos, ideas y motivaciones de IKD GAZtE. Cada uno de nosotros ha creado, explicado y analizado su objeto, basándose en la relación horizontal que caracteriza IKD GAZtE. De hecho, en la metodología LEGO el protagonismo y peso de los participantes es igual.

IMG-20150611-WA0022

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s