IKD GAZtE Nazioarteko I. Ikertzaile Euskaldunen Kongresuan

Pasa den asteazkenean Durangorako bidea hartu genuen IkerGaztek antolaturiko Nazioarteko I. Ikertzaile Euskaldunen Kongresuan parte hartzera. Maiatzaren 13, 14 eta 15ean Landako gunean antolatutako kongresu honen helburu nagusia ikertzaile euskaldunen bilgunea sortzea ez ezik, alor ezberdinetan ikerketa euskaraz egin daitekeela erakustaraztea eta euskarazko ekoizpena areagotzea izan da. Eta helburua maisuki bete da, euskarak, gaztetasunak eta talentuak irabazi baitu oraingoan. Bejondeigula!

Lehen egunean Paul Zachary Myers irakasle estatubatuarren eta Karmele Artetxe EHUko irakasle eta ikertzailearen hitzaldiak entzun ondoren, arloko ikertzaileen hitzaldiak entzuteko plazerra izan genuen. Bazkariaren ondoren, “Zuen lana gizarteratzeko gakoak: komunikabideak eta sare sozialak” tailerra izan genuen Elhuyar Fundazioaren kide diren Beñar Kortabarria, Bego Zubia eta Alaitz Otxoa de Eriberen eskutik.

2015-05-13 09.39.38

Ostegunean irekiera EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketa saileko katedraduna eta Elebilab ikerketa taldearen zuzendari den Itziar Lakak egin zuen. Ostean, ikerketa gehiagoren hitzaldiak entzuteko aukera izan genuen. Arratsaldean beste tailer batean izan ginen Joxerra Gartziarekin “Ahozko eta idatzizko komunikazioa ikerketa jardunari” buruzkoa. Eta gauean Plateurena antzokian ikertzaileen afaria izan genuen Arrainentzako Himnoak taldeaz musikaturik.

Azken eguna ikertzaile gazteek bultzatutako egitasmoen inguruko mahai ingurua izan zen eta ahozko aurkezpen gehiago egin ziren. Horrez gain, IKD GAZtEk “Ikaslea bere ikaskuntzaren gidari bilakatzen denean” ikerketa artikulua poster formatuan aurkeztu zuen eta inguratu zirenei azalpenak eman zizkien. Gure artikulua irakurtzeko esteka uzten dizuegu: http://ueu.org/download/liburua/IKERGAZTE.2015.pdf

Kongresuari amaiera eman zitzaion kongresuko saridunei sariak banatuz. Hementxe duzue ikusgai laburpena: https://www.youtube.com/watch?v=h7XJxavKNk0

Plazerra izan da kongresu honetan parte hartzea! Zorionak eta mila esker!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s