GAZExpress

Duela aste bat, ekainaren 11an, GAZEk ikasturteari amaiera emateko GAZExpress ekitaldia antolatu zuen. Bertan, izenburuak zion bezala, Gipuzkoako goi-hezkuntzan ekimenaren zentzua sustatzen duten proiektuak aurkeztu ziren, eta horien artean, gurea aurkezteko aukera izan genuen.

Aurten gauzatu dugun moduluaren nondik norakoak azaldu genizkien bertan bildu ziren ikasle, irakasle eta abarrei. Eta noski, bai unibertsitateko bai lanbide heziketako ikasle ezberdinen esperientziak entzuteko aukera izan genuen. Esan dezakegu Gipuzkoan ekimen sena badagoela!!

Gero, Dadoieiak izeneko tailer batean taldeka parte hartu genuen, GAZEri buruzko galdera ezberdinak erantzunez, hala, beraiek gure ikuspuntua ere jaso zezaten, feedback gisa. Eta bukatzeko, EDEX fundazioko Nerea Jimenez eta Victor Morenok, ekimen senaren inguruan duten ezagutza azaldu ziguten, bai aurkezpenekin baita dinamika interesgarri batzuekin ere. Egia esan, goiz polita izan zen, jendea lanean dabilela jakitea eta proiektu ezberdinak ezagutzea beti baita polita. Eskerrik asko GAZEko kideei gonbidapena luzatzeagatik.

Gehiago jakin nahiez gero, sartu GAZEko blogean, bertan, astearte goizeko datu eta argazki gehiago azaltzen baitira! http://gaztekintzaile.wordpress.com/

Gazexpress

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s