Ekimen senaren inguruko moduluko 3. zerbitzua

Lehengo ostegunean, Ekimen Senari buruzko moduluaren 3. zerbitzua gauzatu zuten ikasleek Erroak elkartearen laguntzarekin. Moduluaren hasieran, Erroakeko kideek behar bat azaldu zieten moduluko parte-hartzaileei: Beraien elkarteko erabiltzaileei (emakumeei), Donostiako Emakumeen Etxearen berri ematea.

Behar honi erantzuteko, lan asko egin du 7 pertsonaz osatutako talde honek. Alde batetik, Emakumeen Etxera hainbat bisita egin eta gero, bertan bideo bat grabatu zuten. Gainera, lehengo ostegunean Erroak-ek Martutenen duen egoitzara joan ginen, bideoa erakutsi eta bertako emakumeekin tailer bat egitera. Joko ezberdinen bidez, alde batetik Emakumeen Etxean burutzen diren jarduerei buruzko informazioa eman zieten elkarteko erabiltzaileei, eta bestetik, erabiltzaileek gustura egingo lituzketen jardueren berri eman zieten ikasleei, Emakumeen Etxera informazio hau eraman ahal izateko.

ImagenImagen

Oso esperientzia polita izan zen. Gehiengo handi batek ez zuen Donostiako Emakumeen Etxea lehendik ezagutzen, eta egindako tailerra eta gero, askok bertaratzeko asmoa azaldu zuten. Badakigu, gainera, tailerraren hurrengo egunean Emakumeen Etxera joateko taldetxo bat sortu zela, beraz, zerbitzua primeran irten zela esan daiteke!

Imagen

Taldekideak: Ainara, Sonia, Aida, Susan, Ane (goian); Marta, Aratz (behean)

Eskerrik asko bertara hurbildu zineten guztiei!

Hemen duzue bertan erakutsitako bideoa:

http://www.youtube.com/watch?v=gATpSfxD-Bs

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s