Azken berriak

IKDkideok lanean jarraitzen dugu! Hemendik hilabete batzuetara, martxan jarriko dugun moduluan jo eta ke ari gara lanean. Alde batetik, modulu hau gradu ezberdinen barruan nola sartu erabaki beharra dago eta bestalde gure taldea osatzeko pertsona baten bila gabiltza.

Lehenengo eginbeharrerako, pasa den astean gradu ezberdinetako dekanotza taldeko partaide batzuekin bildu ginen Julianategi eraikinean. Bertan ikusi genuen helburua zaila zela eta asko kostako zaitzaigula, ikasketa oso ezberdinak irakaskuntza bakar batean bildu nahi baikenituen. Hala ere, gure indar eta nahi guztia jarriko ditugu proiektuak aurrera egin dezan, eta seguru gaude lortuko dugula!

Bestalde, lehen esan bezala, 5. IKDkidearen bila gabiltza. Pertsona hau gizarte hezkuntzako ikaslea izango da seguruenik. Gurekin lan egingo duten 4 graduetatik, gradu honetako ikaslerik ez baitaukagu. Laister jakingo duzue nor den taldeko kide berria! Egon adi!

Azkenik ohar bat: Ostegun honetan arratsaldeko 16:30an Informatika Fakultatean izango gara gure esperientzia kontatzen. Animatu zaitezte eta azaldu bertara, aurkezpen interesgarri asko egongo da eta!


Este jueves estaremos a las 4:30 exponiendo nuestra experiencia en la Facultad de Informática. Os animaos a acercaos, aparte de la nuestra habrá muchas exposiciones interesantes!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s