Esperientziak elkartrukatzeko topaketa

Pasa den ostegunean, abenduaren 13an, egun berezia izan zen. Joxe Mari Korta eraikinean hainbat proiektu edo instituziotako jendea bildu baikinen. Alde batetik gu geu, IKD GAZtE, bestalde gure gertuko bi lagun etorri ziren GAZE-ren izenean, baita TKNIKA eta LEINN(MU)-ko ikasle batzuk eta irakasleren bat. Azkenik, gonbidatu nagusi bat zegoen, Asturias aldetik iritsi berriak ziren Universidad de Oviedoko lagunak, pedagogiako ikasle eta irakasleak. Guztion artean ideia, proiektu eta iritziak tartekatzea genuen helburu, baita gure etorkizuneko modulura begira beraien iritzi eta sujerentziak jakin nahi genituen.

Hortaz, tailerra bi zatitan banatu genuen. Zati teorikoa, hau da, bakoitzak bere proiektua azalduko zuen, guztiak oso desberdinak baitziren, eta bestalde, zati praktikoagoa, dinamika ezberdinen bidez osatua, moduluari orientatutakoa.

Lehenengo zati honetan GAZE proiektua izan zen azaltzen lehena. Horretarako Eneko eta Aritz kolabora ohiak gerturatu ziren, LEINN-eko ikasleak aldi berean. Ondoren gure txanda iritsi zen eta IKD GAZtE proiektua laburki azaldu genuen. Gure ostean, TKNIKA eta MU-ren txanda izan zen. TKNIKA irakasle batek azaltzeaz gain, Pili Díez, bertako ikasle  eta ikasle ohi batzuek ere azaldu ziguten, beraien proiektua gertutik ezagutzeko aukera izan genuelarik. MU-ko LEINN gradua berriz, 4 ikaslek azaldu ziguten, beraien proiektua oinarritzat harturik. Azkenik Oviedoko unibertsitateko ikasle eta irakasleek beraiek egiten dituzten proiektu eta erabiltzen dituzten metodologiak azaldu zizkiguten.

Nola ez, hau guztiaren ostean, tartetxo bat izan genuen,  patata-tortila pintxo eta guzti.

Tripa bete ahala, gure lekuetara gerturatu ginen, baina oraingoan, bakoitzak gutunazal bat zuen eskuan, kolore bateko gomets eta guzti. Kolore horrek, zein taldetakoak ziren zehaztuko zuen. Bakoitza zegokion lekuan eseri eta tailerrari ekin genion. Modulua azaldu ostean beraien iritzia eskatu genien eta ondoren saio zehatz batean lortu nahi genituen helburu eta gaitasunak azalduta, zer nolako ekintzak bururatzen zitzaizkien.

Hau besteei erakusteko GOMEXPO izeneko dinamika erabili genuen. Sortutako material guztia paretetan jarrita, bakoitzak hiru gomets zituen, eta hiru ideia interesgarrienetan kokatu behar zituen. Azkenik, boto gehien zituzten ideiak komentatu genituen hainbat iritzi emanez.

Bukatzeko elkarri oparitxo batzuk eman eta laster ikusiko ginelakoan talde argazki bat atera eta agurtu egin ginen. Mila esker bertaratutako talde guztiei, eta batez ere Oviedoko unibertsitateko ikasle eta irakasleei, oso ongi portatu baitziren gurekin.

Mila esker guztioi, bene benetan!

IMGP1198

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s