Israel Alonsorekin bilera

Ekainean, GAZEk antolatutako EKINlab batean ezagutu genuen Israel, Leioako kanpuseko Gizarte Hezkuntzako irakaslea. Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntzari buruzko hitzaldi-mintegia izan zen hura, eta bertan, Israelek “Egiten ikasteko sormena eta motibazioa” izenburupean, berak izandako esperientzia kontatu zigun.

Aurten guk ere berak erabili zuen Ikaskuntza-Zerbitzua izeneko metodologia erabili nahi dugunez, berekin biltzea interesgarria zela pentsatu genuen. Horregatik, IKDkideak Leioako kanpusera joan ginen.

Alde batetik, zein garen eta orain arte zein lan egin dugun kontatu genion, baita aurtengo ikasturterako zein asmo ditugun ere. Gure heziketa-moduluaren berri eman genion, berak honetan esperientzia duenez, bere zuzenketak eta aholkuak jasotzeko aprobetxatuz. Bestetik, lehengo urtean ikasleekin izan zuen esperientzia kontatu zigun, sortutako zailtasunak, hartutako erabakiak, ongi ateratako lanak… esperientzia positibo baina gogortzat du lehengo urtekoa eta gure lehenengo aldirako ideia oso garrantzitsuak eman zizkigun.

Lehengo urtean, talde bakoitzak bere Ikaskuntza-Zerbitzuko proiektuaren bideo bat grabatu zuen, eta esperientzia guztia blog batean batu. Orrialdea bisitatzea gomendatzen dizuegu, oso interesgarria baita! http://ikusimakusietaikasi.wordpress.com/

Beraz, mila esker Israeli emandako laguntza guztiagatik! Eta ea berak emandako ideiekin modulu interesgarri eta eraginkorra sortzen dugun. Kontatuko dizuegu!

IMGP1122

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s