IKASLE TOPAKETAK 2012-12-01

Pasa den Azaroaren 12,13 eta 15ean, Ibaetako Campusean lehen aldiz ikasle topaketak antolatu ziren. Bertan hainbat ekintza ospatu eta guk haietako batzuetan parte hartu eta batzuk antolatu genituen.

Lehenengo egunean, hilaren 12an, Carlos Santamaria eraikineko Andrestegi aretoan, proiektu bat nola aurrera eraman azaldu genuen. Horretarako Design Thinkin izeneko metodologia erabili genuen nahiz eta bere pauso guztiak ezin izan genituen behar bezala bete, eta horren ondorioz, batzuk simulatu eta beste batzuk alde batera utzi behar izan genituen. Ala ere, saioa bukatu ostean bertaratutako partaide bakoitzari flyer bat eman genion Design Thinking-en pauso guztiak era laburrean azalduz.

PICTURE – FLYER DESIGN THINKING

Metodologia honen lehenengo urratsarekin bat etorriz gure proiektuaren ingurua ongi ulertu behar genuen. (Guk aukeratutako proiektu bat izango zen, genuen denbora murriztuagatik, baina partaideek oraindik ez zekiten zein izango zen hori). Behatu beharreko ingurua unibertsitatea bera zen, horretarako fakultate edo ikaskuntza zentro bakoitza mapa batean kokaraztea egin genien.

Ondoren bigarren urratsera pasa ginen, parte hartzerik gabeko behaketa bat egin beharra zegoen, denborarik ez genuenez kanpora irten eta horretan hasteko, simulazio bat egin genuen unibertsitatean hartutako argazki batzuekin. Irudi haietan hainbat ikasle agertzen ziren multzokatuta, non multzo bakoitzeko partaideek post-it moduko bat zuten kopetetan, fakultate edo ikaskuntza zentro berdineko izenarekin, baina beste multzoekiko izen ezberdinarekin. Zer zen hemen islatzen zena, eta gure proiektuaren sortzaile izango zena? Fakultate edo ikaskuntza zentro ezberdinetako ikasleak ez zirela elkar erlazionatzen, eta hori gainditzeko proiektu bat egin beharra zegoen. Hori izan zen hirugarren pausoa hain zuzen.

Azkenik, proiektu horren prototipoa egiteari ekin genion eta hainbat ideia ezberdin agertu ziren, asoziazio moduko bat, leku fisiko bat…

Lehenago esan bezala, ez genuen denborarik azkeneko bi pausoak martxan jartzeko: probak egitean gertatutako akatsen konponketa eta ezarpena.

Bukatzeko, Gipuzkoako ikasle kontseiluko lagunek, proiektu bat gauzatu ahal izateko diru laguntzak nondik lor daitezkeen azaldu ziguten era laburrean.

Hau izan zen dena lehenengo egunari dagokionez, baina gure partehartzea ez ze hemen bukatu. Hurrengo egunean, hilak 13, arratsalderako prestatua zegoen Night lightning talk izeneko ekintzan ere parte hartu genuen. Bertara deituak zeuden unibertsitatean era batean ala bestean proiektu bat aurkeztu nahi zuten guztiak, eta gu bertara joan ginen IKD-GAZtE proiektua azaltzeko asmoz, eta pasaden urtean egindako ekintza guztiak azaltzeko gogoz. Horretarako PowerPoint bat prestatu genuen, 20 irudiz beteta bakoitza 20 segundoko iraupenarekin. Lehengo urtean zer egin genuen azaldu genuen, ondoren zein zen gure oraingo egoera, eta azkenik etorkizunerantz begira zer espero genuen.

Hau izan zen gure partehartze aktiboa aurtengo ikasle topaketetan, hala ere gainerako jardueretara ere gerturatu ginen gainontzeko hainbat ikasle bezala.

Eskerrak eman nahi dizkiegu hemendik batez ere Gipuzkoako Ikasle Kontseiluari, Ikasle Topaketak 2012 antolatzen ibili diren pertsona guztiei, bertan parte hartu duzuen guztioi, eta batez ere guk prestatutako ekintzetara bertaratu zareten guztioi, mila esker.

Espero dugu datorren urtean ere bertan parte hartu ahal izatea!

Advertisements

IKASLE TOPAKETAK 2012-12-01

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s