Informatika taillerreko inpresioa

Pasa den astean egin genuen informatikako bigarren tailerra, tailer bertikal bezela izendatua. Bertan lehenengo mailako ikasleekin bildu ginen, baita 2. mailako batzuekin.

Hasiera batean beraiek lehenengo tailerrean sortu zituzten esaldiak hiru multzotan sailkatzeko eskatu genien: “nire esku dago”, “eragin dezaket”, “ez dago nire esku”. Baziren hainbat esaldi instalazioen inguruan non argi zegoen gure eragina gauza horiek aldatzeko oso txikia zela. Bestalde, ikasleon inplikazioa behar zuten gauzetan eragin handia gure aldekoa zela erabaki zen, eta gauza horiek eraldatu nahi baditugu ikasleok egin behar dugula esfortzu handiena.

Ondoren, bigarren fasera igaro baina lehenago lunch txiki bat prestatu genuen, ikasleek indarra har zezaten tailerrarekin jarraitzeko.

Bigarren faseari ekin genion, arrai txiki batzuetan, berriro ere ikasleek 1. tailerrean esandako esaldiak zeuden. Esaldi horien garrantzia mailaren arabera sailkatu behar genituen, garrantzitsuak baziren itsasontzi batera botaz eta bestela uretan utziz.

Fase honetan, garrantzia gehien eman zitzaien esaldiak lan munduaren ingurukoak eta ikasleen aktibazio beharraren ingurukoak izan ziren.

Itsasontzira botatako arrainekin lan egin beharra zegoen gero. Esaldiak garrantziaren arabera antolatu genituen eta helburu horiek lortzeko zein ekintza egin behar ziren erabaki.

Argi geratu zena izan zen edozein aldaketa egiteko, gure aldetik bildu egin behar ginela eskakizunak egin aurretik. Pertsona bat kexatzen bada baliteke inork ez kasu egitea, baina taldean kexatuz gero indarra asko handitzen da. Azkenik, esan beharra dago baita ere, eskatutako guztia ikasleok egingo genukeen guztiarekin dagoela lotua, hau da proposatu ziren ekintzak ikasleek burutu beharko lituzkete.

 

Hau guztiarekin espero dugu ikasleak apur bat aktibatu izana, izan ere, ondoren gurekin ea lan egin nahi duten galdetu genien, eta egon ziren 5 ikasle gutxi gora behera baiezkoa eman zigutenak, mila esker!

Ondorioen inguruko informazio gehiago nahi baduzue:

https://ikdgazte.wordpress.com/2012/05/12/sormen-tailer-bertikalaren-ondorio-nagusiak/

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s