Sormen tailer bertikalaren ondorio nagusiak

Bi tailer bertikal antolatu genituen arren, bakarrik Informatika Fakultatekoa aurrera atera zen. Horregatik, lehenik eta behin IKD GAZtEk eskerrak eman nahi dizkizue bertan egon zinetenei. Lan ta lan egon ondoren, ideia eta ondorio oso interesgarriak biltzera lagundu zeniguten.

Oro har, ikasleriak nortasun unibertsitario indartzea eta informazio era eraginkorrean jasotzea eta bidaltzea, bere eskuetan dagoela ikusten du. Azpiegituren gaia, aldiz, bere eskuetatik kanpo dagoela pentsatzen du. Unibersitatean dauden eragile desberdinen kooperazioan eta formakuntzaren eguneraketan eta egokitzapenean eragin dezakeela uste du ikaslegoak.

Ondorio nagusi batzuk aipatuko ditugu:

  • Informazioa ez da era egokian transmititzen. Batzutan, informazio falta dago, besteetan, gehiegizko informazioa eta askotan desinformazioa. Informazioa goitik behera eman ez ezik, behetik gora ere eman beharko litzateke. Ikaslegoak ondorengo gaien informazioa nahi du: bekak, irteera profesionalak, metodologia berriak, ekintza kultural eta kirol ekintzak, mugikortasun programak, etabar.
  • Euskararen erabileraren normalkuntza eskatzen da.
  • Ikasleriaren integrazioa bultzatzea eta klasean eta orokorrean unibertsitatean ikaslegoaren parte-hartzea sustatzea, EHUn giro ona sortuz.
  • Ideiak, iradokizunak, komentarioak, ekarpenak… egiteko espazio bat sortzea.
  • Ikasleria eta iraskaslegoaren harreman hobea sustatzea. Lanak, proiektuak, azterketak, datak… adosterako orduan, eragile hauen koordinazioa  eskatzen da.
  • Errealitate laboralerako prestakuntza egokia, proiektu errealetan oinarritutako metodologia aktiboak bultzatuz.
  • Beste zentroetako eta beste unibertsitateetako ikasleekin harreman gehiago izatea. Elkarrekin proiektuak aurrera eramatea.
  • Unibertsitate, Instituzio, enpresa, gizarte,…eragile hauen kolaborazio eta kooperazioa indartzea.
  • (…)

Animo azken txanparekin!

Izan untsa

Image

Advertisements

One thought on “Sormen tailer bertikalaren ondorio nagusiak

  1. Pingback-a: Informatika taillerreko inpresioa | IKD GAZtE

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s