Focus group

Ikerketa kualitatiboan asko erabiltzen den talde elkarrizketa moduko bat da, “focus group-a”, Ernest Dichter psikologo eta marketing adituak ezarri zituen metodologia honen oinarriak. Kideen parte hartzea sustatzen duen metodologia interaktiboa da, bertan, subjektuek beren hitzez ikerketa objektuarekiko dituzten sentimendu, kezka eta esperientziak espresatu ditzaketelarik. Elkarrizketa modu hau oso interesgarria da proiektu edo programen ebaluaziorako, izan ere, programa baten amaieran erabiliz gero, emandako iritzien funtsa analizatu eta ulertzen laguntzen du, eta hala, bere eragina ebaluatu.

Halere, hau ez da ulertu behar partaide bakoitzari edo taldeari egindako elkarrizketa bat bezala, nahiz eta hizkuntzan eta solasaldian oinarritutako teknika bat izan,  solasaldi guztia prozesu bat baita, esperientzia aurrera doan bezala aldatzen doana. Eztabaida-taldeek ikerketa objektua protagonistekin lantzeko aukera ematen dute, egunerokotasunean beraien iritziak espresatu eta elkartrukatzen dituzten bezala. Gainera, iritzi pertsonalak taldeak aztertzen dituenez, bertatik ateratzen diren baieztapenak eta ikuspegiak taldeak berretsitakoak izaten dira.

Image

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s