MEDIALAB

Gaur “Medialab” kontzeptua ulertzen saiatu gira, Artelekuko bi laguntzaileei esker. GAZEko kolaborekin egin dugu, hau da 15 bat pertsona egon gira, laborategiko metodologia ezagutzen. Hiru oinarri garrantzitsu ditu, metodologia honek, alde batetik berrikuntza espazioan, bestetik proiektuak egiteko ideia eta ariketa berritzaileak eta azkenik hitzgakoen erabilera.

Laborategia hitza ez da bortxaz zientziari lotuta egon behar, hau da laborategia sozialak formakuntza beste badaude ere, proiektu berritzaileak sustatzen dituenak. Espazioaren erronka puntu garrantzitsu bat da, berrikuntzaren guneak sortzeko, hau da modu desberidn batean lan egitea. Azken batean, “medialab” kontzeptuak oreka bat bilatzen saiatzen da, adibidez:

FORMALA__________INFORMALA

ADITUA_____________AMATEURRA

ZIENTZIA__________ ARTEA

Bi laborategi gune aipatu dizkigute: Arteleku eta Tabakalera.

Azalpen guzti hauen ondoren, ariketa zehatz batera sartu ginen. Bi taldetan zatituta proiektu kultura bat sortu behar genuen. Talde batek Gasteiz hiria zuen, eta besteak Eibar. Ariketa hasteko, oso garrantzitsua da herriaren azterketa soziologikoa egitea, beraz orri txuri handi batean, kolore desberdinekin hasi ginen hitzak idazten, adibidez, langabezia, gazte asko, elkarte gunea… Ondoren, karta batzuekin domino jokoa egin genuen, hau da bakoitzak bere txandan karta bat uzten zuen proiektua eraikitzeko.

Azpiko irudian ikusten dugun bezala, redian proiektu kulturala dugu eta inguruan, herriaren analisia.

Bestalde, koloreak, orriak handiak, Kartak… bezalako tresnak erabili ditugu, eta baliabide berri haue esker gure imajinazioa eta kreatibitatea handitzen dela ohar gaitezke.

Azken batean, betiko baliabideak erabili ordez, teknika berriei esker hainbat idei berri ager daitezke.

Hona hemen, bertan bizitutakoaren laburpen bat:

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s