IKD orain arteko formazioa

Gure lehenengo kontaktua IKD proiektuarekin, Alfonso Davalilloren trebakuntza izan genuen. Bertan, batez ere Unibertsitateko estruktura eta unibertsitateek jarraitzen dituzten kalitate bide eta azterketak zein diren ikusi genuen. Davalillok, unibertsitateko kargu ezberdinak, instituzio maila ezberdinak eta hauen arteko loturak zein diren esplikatu zigun, baita bere ikasle garaiko zenbait bitxikeria kontatu ere. Ordutik, talde lanean, ikaskuntza mailan, bai erakunde bai titulazioak aztertzeko dauden kalitate sistemak landu ditugu.

IKD proiekturako hurbilketa honetan bigarren pausua ematen GAZEkoek lagundu ziguten. Jada urte batzuk lanean daraman lantaldea da GAZEren, eta beraiek orain arte egindako lanaren berri eman ziguten, gure ibilbide hasiberri honetan gida-lagun izan dezagun. Bertan, komunikazioaren garrantzia, gauzak aldatzeko nahia eta gazteok honetan dugun garrantzia azpimarratu zizkiguten, bitartekari lana egiteko ezinbestekoak garela ohartaraziz.

Orain arteko trebakuntzaren azken zatia eta gure lanaren plazaratzearen lehenengoa batu zituen komunikazio tailerrak. Mundu birtualak berebiziko garrantzia duen garai batean bizi garela guztiok gara koziente edo denok erabiltzen dugu honek ematen duen aukeretakoren bat behintzat. Proiektu bat maila birtualean ere existitzea beharrezkoa dela ikusi genuen, mundu hau nola hazi den kontuan hartuta. Hala nola, medio hauek ere ongi baliatu behar direla erakutsi ziguten, denak bezala, erabilera okerrak bere arriskuak ekar ditzakeelako. Emandako informazio eta jarraibideekin, gure bloga sortu genuen, gerora, interneteko beste sare sozialen batean egoteko asmoarekin.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s