IKD PROIEKTUA

IKD GAZtE
Gaur egungo gizartean dauden beharrei erantzun nahian curriculumaren aldaketaren beharra ikusten dugu, aldaketa horrek egunez egun bizi dugunarekin bat egin beharko du aldaketa horietara egokituz. IKD eredua sortuko da

Proiektu honen ardatza ikasleen ikaskuntza-prozesua da.

· Dinamikoa eta aktiboa.
· Plurala: Tokian tokiko interpretazioa baina EHUren nortasun bateratuari erantzun beharra.
· Lankidetza-lana: ikasleak, irakasleak, administrazio eta zerbitzuetako langileak, sailak, ikastegiak eta gizarte eragileak batera jardun behar dute.

FUNTSEZKO LAU HEDABIDE PROIEKTUA GAUZA DADIN

1. Langile garapena: Irakasle eta irakaskuntza-jardunean laguntzen duten langileen etengabeko trebakuntza.

2. Lurralde eta gizarte garapena: Gizarte eta komunitate inguruneari begirako konpromisoa hartuko du EHUk, gainera, garrantzia emango zaie unibertsitatea kokatuta dagoen hiru lurralde historikoetako bakoitzaren ezaugarri eta berezitasunei.

3. Politika instituzionala: Irakaskuntzarekin zerikusia duten eragileen arteko lankidetza sustatzeko, konfiantzan eta dinamismoan oinarritutako giroan.

4. Hezkuntza aktiboa: ikasleei, ikaskuntzaren beraren protagonista eta unibertsitatearen gobernurako elementu aktibo bihurtzea du helburu.

IKD proiektua gauzatzeko esperientzia duen GAZE programa hartuko da oinarritzat.

Honela bi proiektuek elkarlanean ekingo diote curriculumaren berritzeari.

Proiektuaren helburuak:

· Ikaslegoaren garrantzia azpimarratzea, hauen parteartzea sustatuz.
· GAZE programarekin bat egitea.
· Prozesua ebaluatzea, antolatze diren jarduerak aztertuz.
· Dokumentu eta informeak sortzea ikasleen laguntzarekin.

Proiektu honen hartzaileak EHUko ikasle guztiak izango dira eta proba moduan bi ikastetxetan saiatuko da proiektuak zein eragin izango lukeen ikusten, ikasleei, ikaskuntzaren beraren protagonista eta unibertsitatearen gobernurako elementu aktibo bihur daitezen. Gauzatuko diren jarduerak:

1. Proiektu hau gauzatzeko ikasle talde bat sortuko da.
2. EHUko ikasleen proposamenak jasotzeko jarduerak (Gelaka).
3. Jasotako proposamenak elkar trukatzeko jarduera (Ikastetxeka).
4. Proposamenak elkar trukatzea ikastetxe ezberdinen artean.
5. Proiektua abiarazteko ekitaldia.
6. Hausnarketa jarduera.
7. Proiektuaren eta TIC-en hedapena.
8. Kudeaketa eta jarraipen prozesua.
9. Helburu eta jarraipenaren lanketa.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s